www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo 1:
In dominica infra octavam
Ascensionis D. De praesentiâ et
amore Domini in nos
in Augusto sacramento

 

Cúm autém venerit paraclitus, ille testimonium
perhibebit de me. Joann. 15. Caetera in 14.

 

        Beti gure Eliza Ama Sanda, ama ta maestra amantea bekala dagokigu berritzen urteas bere denboretan Kredoan, sinestatzentugun misterioen memoria. Sinestatzen dugu Kredoan Jesu Kristo Jangoikoaren Seme bakar gure Jauna konzebitua izan zela Ama Birjinaren entraña sanduetan, Espiritu Sanduaren obras, ta au oroiarasten digu Elizak martxoaren ogeitaborzgarrenean Ama Birjinaren Anunziazio-egunean. Sinestatzen dugu, alaber, jaio zela Birjina Mariaganik, ta au oroiarasten digu abenduaren ogei ta borzgarrenean, Egerri- egunean. Sinestatzen dugu, alaber, pasatu zuela pasio doloresko Ponzio Pilato juezaren manuaren azpian, guruzifikatu zutela, il zela, ortzi zutela etc., eta au oroiarasten digu Aste Sanduan, prinzipalki Ortzegun ta Orzilare Sanduetan. Sinestatzen dugu, alaber, erresuzitatu zela ilen ertetik bere birtute proprios, eta au oroiarasten digu Bazkoa-egunetan. Sinestatzen dugu, alaber, igan zela zeruetara ta an dagola jarririk Aita eternoaren eskuietako-aldean, eta au oroiarasten digu Joan de Salbatore egunean, ta oktaba gontan. Au ala delarik, zer da zelebratzen duguna eliza gontan funzione gontan? (Minerva) zelebratzen dugu Kristo bera presente errealki sakramentu aldarekoan. Bada, nola eldu da ongi bata berzeareki? Zerura igatea aldarean egoteareki? Aita eternoaren eskuietako aldean jarririk egotea emen sazerdoteen eskus erabiltzeareki? igan bada zerura, nola gelditu da emen? Emen gelditu bada, nola igan da? Barin badago jarririk Aita eternoaren eskuietako aldean, nola dago errealki sakramentu gortan? igan da ta gelditu da; an dago ta emen dago, errealki an ta errealki emen; diferenziareki ezi an dago egotemodu naturale ikusgarrian, emen egotemodu sakramentale ikusiestaikenean, baña ain errealki emen nola an. Au da milagro guzien milagroa; au da Jangoikoak guri digun amorioak garaitu duen inposiblea; au da fedearen misterioa, zeintas eman duen testimonio Espiritu Sanduak, Kristok zion bekala, cúm venerit paraclitus, ille testimonium perhibebit de me, datorrelaik Espiritu Sandua, ark emanen du testimonio nitas. Au da egia Kristok errana, apostoluek predikatua, amar Konzilio Jeneraleek erakutsia, doktore ta Aita Sandu guziek probatua, Eliza Katoliko guziak beti sinestatua ta zelebratua, infinizio bat milagroek konfirmatua. Onen gain itz egin bear dugu egun. Maria Elizaren ilargi ederra, fedearen antortxa argia, guzien Ama amantea, eman bezagu grazia. Abe Maria.

        Jangoikoaren obrak estire neurtzeko gure entendamentuaren neurriareki. Ezlitzake anbateko Jangoikoa, ezpalezake egin zuk eta nik eta gizagende guziak entendaala baño ia. Neurritu bear dire bere besoaren ta biotzaren andi inmensoareki. Orra, gizonaren entendamentu txarttoai lenbiziko beiratzean iduri zaio inposible bekala egotea Jesu Kristo bateo zeruan ta lurrean, ainberze lekutan non ere baita sakramentu, naiz dela berze modus emen ezi an; egotea bateo glorifikatzen aingiruak ta sanduak bere presenzia ikusgarriareki, ta bateo erregalatzen emen arima pobrettoak bere presenzia erreale berareki estalirik sakramentuan. Eta ala da egi eta fedea. Eta nik, Santa Teresareki, zenbatenas gutiago entendatzen duten, ia sinestatzen dut señale dela Jangoikoaren obra au. Zer da inport ez erdetxiagatik zuk eta nik? Agian sollik erdetxi dezakeguna guk, dezake egin Jangoikoak? Estugula erdexten. Eta zer da gero? Estugu erdexten, zerengatik andiago baita Jangoikoa gu baño. Ote da, bada? Humilla gaitzen Dabideki, ta kontent diogula: Ut jumentum factus sum apud te, et ego sempér tecum, astoko bat bekala eginik nago orren aldean ni, Jauna, eta ni orreki beti. Amen, ala biz.

        Ain zierto da dugula gure Jesus errealki sakramentuan presente, ezi ain zierto nainuke nik egon zeruan, ez ia. Ikusi duenak, edo sinestatzen duenak Jangoiko guzia gizon eginik donzellatto baten entrañetan, jaiorik aur txipittoa beraren eskuetan, ta bularretan, erreklinaturik ganbela batean, gero preso eginik ta loturik Jetsemaniko baratzean, bofetada bates beziturik Anasen etxean, mila eskarnios jokaturik Kaifasen etxean, ero-aintzu trataturik Herodesen etxean, azotaturik ta arantzees koronaturik Pilatosen pretorioan, ilik azkenean infameki Kalbarioan bi ladronen erdian gizon galgarriena bekala. Sinestatzen duenak, diot, au guziau Jangoiko denas, zer du ez sinestatzeko gelditu dela aldareko sakramentuan? Baña badu, ezi gauza latz gogorra da gelditzea munduan gizonen ertean, gizoneki ain gaizki joan ta joanenzaikolaik. Ala da, ta alaere bear dugu sinestatu gelditu dela, nola baita egia. Zergatik? Zergatik bere Majestadeak ala nai baitu ta baitezake; zergatik inmensoa baita bere podorioa, ta geiegia bere amorioa guregana. Estida berze arraziorik ematen San Pablok etorzeko Jangoikoaren Semea mundura: Propter nimiam caritatem suam, quâ dilexit nos Deus, filium suum misit. Bada, bereok beti onetsiginduzalarik, azkenerat onetsiginduza, dio San Juan Ebanjelistak: Cum dilexisset suos, in finem dilexit eos. Len in bazitue marabillak gure onginaies, despedidan egin zue bere marabillen memoria ta azken errestoa, memoriam fecit mirabilium suorum. Guzien arrazioa esta berzerik, baizik Jangoikoaren podorio ta amorio inmensoa gure gana. Zer estu eginen Jangoiko batek amoros dagonak gure arimes? Guzia guti iduri zekio, ezpaze gelditu bere Majestadea gureki betikos, ezpazekigu eman janari-gisa bere sakramentuan. Jesus ona, ia pobretto gonek badezake espera igatea ain gora gora, maiz izanik ain txipia, ikusiaskeros Jangoiko bat ain andia apaldurik ain beiti ontaraño! Ainberze apaldu da goratzeagatik gu ainberze Jauna, ezdezala utzi galtzera ainberze onesten duen arima. Ikusagun.

        (Joan. 14) Despedidan apostoluei egin zioten prediku luze gartan, zer aietan guri, berze itz amoriosko andien ertean erran zue: Estaiela turba zuen biotza. Sinestazen duzie Jangoikoan, enebaitan ere sinesta zazie. Ene Aitaren etxean dire anitz mansione; banoaie prestatzera zuendako leku, eta naiz joanik ta prestaturik zuendako lekua, berriz eldu naiz artzera zuek enegana, zaustengatik zuek ni nagon lekuan. Ikusteunzie fielak, nola dion doaiela ta eldu dela. Beitixago dio: Non relimquam vos orphanos, etzaistet utziko humezurtz edo guras gabe (sic), veniam ad vos, etorriko naiz zuengana. Itz ebetan mostratzen du bera dela gure Aita eta Ama diña, onesten gaituela aiek diña, ta ezkaituela utziko bere presenzia gabe. Nola? Badio beitixago, vado et venio ad vos, banoaie ta eldu naiz zuengana. Zer da au? Oroat nola, banoaie ta gelditzen naiz. Nagolaik zeruan nere Aitareki, egonen naiz munduan zueki; zeruan errealki, munduan errealki; zeruan ageri ikusinazaketen gisan, munduan estalirik sakramentuan; zeruan goza nazaten angoek osokiro, munduan goza nazazien emengoek emen daiken obekienik. O Jesus onegia, gure Aita, gure Ama, gure esposo, gure anaia, gure bizitza, gure guzia, zein ongi nai gaituen! Zein ongi kuidatzen ta erregalatzen gaituen! erran zue expreso: Sicút dilexit me Pater, et ego dilexi vos, nola onesten bainau ni nere Aitak, ala nik ere onestenzaistet zuek. Erran daike ia? Bada, amorio gonen progua eman du: Niork estu amorio ia, baizik emanartaño bere arima bere adiskideengatik. Zuek zarate ene adiskideak. Ia etzaistet deituko esklaboak, adiskideak bai deituzaistet. Guziok dire Jesusen itzak.

        Baña zerengatik adiskide on gaiek ez solamente nai zuten izan presente beraren Majestadea, baitaere ikusi begieki beti, prosegitzen du (C.15): Eta orai, zeren errandizieten banoaiela, tristuras bete da zuen biotza; baña erraten diziet egia nik, konbeni da zuendako joatea ni, ezi ezpanaiz joaten, esta etorriko zuengana Espiritu Sandua, ta joaten banaiz, igorriko diziet. Jauna, diot nik orai, gelditzen bada berori errealki sakramentuan, zer falta in dezokete Espiritu Sanduak? Ondasunik asko dute berorreki, guzia baitute. Egia da, baña esta, oroat, izatea nola ezauntzea, eta gure Jesus onak ez solamente nai du izan dezagun, baitaere goza dezagun ondasuna; eta nola gelditzen baita estalirik ta disimulaturik sakramentuan, ikusi bearrestela begieki, baizik espirituareki, etzagun izan alfer ondasuna ezaundu gabe ta gozatu gabe, nai du datorren Espiritu Sandua, cúm autem venerit Paraclitus, etorzen delaik, ille testimonium perhibebit de me, ark emanen du testimonio nitas. O nere fielak, arimaren bista labur dugunak, ongi bear dugu Espiritu Sanduaren asistenzia, estaien agi izan ondasuna, ta ezin logra ezaundu-faltas. Sobra ondasundun gara, baña fede bizia falta. Ezin ikustea begis etze anitz inport, fede bizia balitz. Zori onekoa zu, erran zio Santa Isabelek Ama Birjinai, sinestatu baituzu. Eta Santo Tomasi, ukitu arteo eskus Kristoren llaga-kuntzeak sinestatu nai etzuenai, erran zio Kristo berak: Zeren ikusi nauzun sinestatu duzu, Tomas, zori onekoak ikusi gabe sinestatu dutenak. Zori onekoak gu, sinesta bagindez ikusirik bezain sinki Jesusen amorioaren exzeso gau guregana. Jesus gureki, Jesus ain humil guregatik, Jesus ala gisa ortan nola gelditu den, Jauna!

        Nondik guri ainberze ondasun, nola baita egotea gureki, etorzea guregana Jaun guzien Jauna! Ain txipiei ain andiak, amorio bat ain geiegia! Berze finezen gañetik zu gelditzea gureki gure erregalotako! Dio Jaunonek bere Ebanjelioan (Math. 18): Birjinaren Semea etorri da salbatzera galdu zena. Zer idurizaizie? Balitu batek egun ardi, ta aietaik bat galdu balekio, ez lezazke utzi laurogei ta emeretziak larrean, ta ezleike joan galdu zen garren billa? Eta aurkitu ondoan, paraturik soñean, darama artegira kontent aurkituas. Kristo bera dela artzai gau da klaro, egun ardiak aingiruak eta gizonak, ardi galdu zena gizagendea; onen billa etorri ze utzirik aingiruak zeruan, aurkitu ta soñean eramatea bekala da bere kostus pasio ta eriotzeareki erredimitzea. Baña ia ere bada. Orai egotea sakramentaturik ta sarzea gure baitan da alimentatzea bere ardiak bere gorputz ta odol propioeki. Quis pastor oves suas propriis membris nutrivit? Dio San Krisostomok. Zein artzaiek azitu bere ardiak bere gorputz ta odolareki? Artzai ona da gure Jesus, ala erregalatzen gaituena. Dirudi etzela kontent egonen zeruan ere, ezpalitz gelditu gure erregalotako emen gisaontan. Vado et venio ad vos, zio despeidan, banoaie ta eldu naiz zuengana, nola aurki ezpaleike gu gabe. Zer ia? Ogi ardoen idurian gelditzea estalirik ze komunikatzeko ia gureki, ta etzeien nior exkusa lotsas edo berze atxekias? Zer ia? Eriak ere estaitzen priba ondasun gontaik, ontzat artzen du joatea karrika goiek barna, ta sartzea edozein etxe edo etxola pobre naiz ta moldegaitzean. Zer ia? Ia nauzie? Baña, bada ia ere, ta geiena, baita gelditzea xakinik injuria asko inen ziotela bere presenzian, ta bere sakramentuan, ta askok sartuko zutela beren petxo indignoetan. O Jesusen amorioa arimengana, anitz urek etzukete itzali, etzezagun in ainberze ongi nola ematea bera den guzia guri.

        Pensa, fielak, ainberzeko amorio digun gau, eta nork nori. Bitarteo nik atra nai dut suspiro gau San Krisostomoreki: Hei mihi, quot ad salutem nobis via! Ai ene, eta zenbat bide tugun salbatzeko! Zeruan dago prestatzen lekua guretako nai badugu; sakramentuan dago lagun iteko bidean. O nere Jesus dulzea, niork eznau onetsi nola orrek, nior estut bear onetsi nola ori; onesten dut gauza guziak baño ia; ori da nere ondasun guzia mundu gontan, ori nere gozoa ta korona sekulako glorian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa