www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo XLV:
De oratione dominicâ
post communionem

 

Pater noster, qui es in coelis. Math. 6.
Pater, peccavi in coelum, et coram te, etc. Luc. 15.

 

        Azken platikan erakutsi nai gindue nola arimak komekatu ondoan bear dion egin bere esposo dibinoai errezibimentu ona, eman ongi-etorria, eskerrak, afektoak, petizioak etc. Baña iteko gau ongi egitea estago entendamentuaren menean, edo anitz xakitean, baizik borondatearen finezan, ta anitz amatzean. (Arima barin bada txarra, munduari apegatua, lurreko afizioneen loiean sartua, debalde da jardukitzea; loi garreki estaike itxeki Jesusen amorioaren sua. Israeldarrak atra ondoan Ejiptoko kautiberio gogorretik, Jangoikoak bere eskus alimentazen zituelaik zeruko erregalo, manna deizen zuten garreki miragarriain utses, alaere suspiratzen zute Ejiptoko baratxuri, porru ta farraskengatik, lisiatuak egones ia kostunbreareki alimentu txar-zikin gaietara. Oroat, arimak ezpaitu despeitzen arras munduaren afizione txarrak, estu sentituko ta ez estimatuko manna dibino gonen erregaloa. Nori kuadratzen zaion mundua, estakioke kuadratu guzis Jangoikoa. Estute ikustekorik gusto batak eta berzeak elkarreki. Badire arima batzuk ez munduari guzis, estare Jangoikoari guzis emanak; baizik biak, nailuzkete konpondu biotz batean. Nailuzkete gusto debekatuak, ta ez lukete nai bekatua. Nai lukete segitu mundua, ta ez ofenditu Jangoikoa. Emendik dator segitzea bateo beren konfesioak, komunioneak ta gauza espiritualak, ta bateo munduko banidadeak, danzak, alegranziak ta bide zabalaren basterrak. Au estela bekatu, ura estela bekatu, berzea estela bekatu, ta ala bekatuen atari-pokalean dabiltza ingur ingur, ala nola debekatu baliote sarzea pastelerian zale denai, balebila an urbil atarirat, ezpadezake janaren gustoa, urrina berere. Arima txarrak, estaike gozatu bateo mundua ta Jangoikoa, ta erresolbituartaño ustera mundurako afizioneak, esta sentituko sakramentuaren erregaloa, zeren ezpai zaio amorio osoa.

        Baña arima nobleak, Jangoikoai emanak, estu bear andirik nik erakus dezoten nola portatu komekatu ondoan, zerengatik biotzean gure Jaunai dion amorio finak erakutsiko dio zer erran ta egin; ala nola errege andi bat etorririk pobretto batengana beterik kariños, uzirik Majestadearen mostrak llano ta afable, aisa pobretto agradezituak zezoke erakutsi bere agradezimentua, etziolaik estorbatzen errespetoak. Errege andi gau da Jesus datorrena arima pobrettoagatik beterik kariños, utzirik grandeza-iduri guziak, llano, afable, amoroso. Goardiek estute izitzen, ezpaitire ageri; estu nai lotsa dezan bere Majestadeak, baitauka estalirik akzidenteen beloareki. Emengo erregeen etiketa, kunplimentu ta zeremoniaik estu gastatzen, zerengatik gure Errege andi gonen erregetasuna estago txotxes armatua, dion bekala Santa Teresak. Deusei ez dezake estorba arima, nai badio mintzatu errege andi goni, bere etxean dauka deus guti iduriarasten duela. Zer erran estakiela, edo utsinen duela mintzatzean, esta zer alegatu, zeren estu nai baizik borondatearen amorio ona; au barin bada, estaike utsik egin, ta bear bearres esta mintzatu bearrik, aski du egotea amatzen bere esposo dibinoa, ta urtzen amorioaren suan, ala nola inzensua brasaetan; au kuadratzen zaio, ta konsumi baledi ala bizia, zer ditxa! Ojala. Eta estakit amorioaren su gau nola esten itxekitzen ariman, izanik nobleza pixka bat; ezi zuetaik edozeñek ikusirik diola: Aita Sanduak edo erregek amorio anitz korrespondi lezoke, uste dut. Bada, oroitzeas, pensatzeas, ikusteas arima pobretto batek, diola amorio Jesus berak, ta ainberze ezi beragatik il baize, ta berai orai ematen baizaio esposo-aintzu, nola estu onetsiko Jaun onegia? Nola esta egonen guzia erretzen, urtzen, konsumitzen amorioaren suan?). Bada, au da grazien ematerik obena. Baña nola suak baitu desaogatu naia zenbait afektotan, ta su gau itxekitzen baita pensatus ta meditatus ala nola emanes egur, eta zenbaitek ezpaitakite deus egiten baizik errezatu ordu gartan, egun nai diotet erakutsi errezatzen Aita gurea, ta orreki ematen graziak komekatu ondoan. Ama Santisimak erdetxi dezagula guziei azertatzeko anitz grazia. Abe Maria.

        Estakiela nola mintzatu gure Jaunari errezibitu ondoan, errain du agian norbaitek, estuela xakintasunik aski. Erran balez estakiela nola mintzatu Españako erregei, baletozkio bere etxera, ezneike admira. Baña Jaun zerukoai ain disimulatu-estalirik biotzera eldu zaionai ez? Estelarik itz bearrik? Aski delaik afekto ona? Etxakin alaere nola? Esta au ainberze entendamentuaren itekoa, nola borondatearena. Ez erran estuzula xakintasunik aski, baizik estuzula federik ta karidaderik aski. Ez erran estakizula mintzatzen, baizik estakizula amatzen, zerengatik lan gonen ongi egitea estago erretorikan, estago arroitu, kantu, ezkila ta alako demostrazio exterioreetan, baizik an biotzaren barnean, ixil ixila amorosturik gure Jaunas beraren maitatzean ta agradezitzean. Itz pikorrik ere ez inagatik, barin badiozu afekto anitz, ta agian atraraziartaño begietaik negarrak, ori baita xakitea mintzatzen gure Jaunai, ori baita erretorika dibinoa oiuak baño obeki aitzen duena Jangoikoak. Baña Aita gurea bentzait aldakizu? Bada, oneki sollik nai dizut erakutsi mintzatzen Jaun dibinoai errezibitu ondoan, kondizioreki ez akabatzeko baizik bat komunione bakotxean, sobra delaik bat aldian, obe baita petizio bat edo bida aldioro, eta aski neretako bentzait. Solamente ezi orazio gau bear da joan segitus, nola errain dut? Gutika edo urrupaka bekala, edo ala nola bordatus. Explikatuko naiz. Biz tela bat preziosoa raso, liso; bordatzen du artan ofiziale onak emen lore bat, an berze bat, ia arla, ia orla, gorris edo azules edo beltzes, nola erakusten dion arteak ta bere gusto onak. Kontu, bada, tela prezioso gau dela Aitagurearen orazioa, ofizialea, arima debota, bordadurak biotzeko afektoak; ebek doaie añaditus arren gañetik an emenka. Ortako, dakiten bekala dituela zazpi petizio, joan detenitus ta ats artus bekala petizio bakotxean, eta Santa Teresaren obraetan eskribitzen den ariora, joan konsideratus ta beiratus gure Jauna Aita bekala lenbiziko petizioan, baita «Aita gurea zeruetan zaudena, santifika bedi zure izena». Bigarrenean, baita «etorri bedi zure erreinua», Errege bekala. Irugarrenean Esposo bekala diolaik, «kunpli bedi zure borondatea zeruan bekala lurrean ere». Laurgarrenean Artzai bekala, diolaik: «eman dezaguzu egunorosko ogia egun eta beti». Borzgarrenean Erredenptore bekala «Barkadazkiguzu guri geuren zorrak» etc. Seigarrenean Mediku bekala: «Ezkaizazula utzi tentazioan erorzera». Zazpigarrenean Juez bekala «Libra gaizazu gaitzetik». Amen. Baña esta inport ez oroituagatik erkada gontas, nola beti oroi daien afekto andiareki errateas gogoan biotzak manatzen diona. Ala dakioke mintzatu, edo era gontara gure Jaunai, errezibitu ondoan berze gisas estakienak obeki.

        Aita gurea zeruetan zaudena, ta orai nere barnean, ongi etorria dela diot milla amorios. Zerutik noraño jautsi den txar gonengana! Aita ona hume galduaren atzetik eldu da billa; nere Jesus, nere Janoikoa, ene arimaren naias etorri zaida. Ez naiz portatu ni alako Aitaren hume gisa prestuki, baizik txarkiro; baña alaere Aitaren entrañak, Aitaren amorea, Jangoikoaren nobleza esta enfadatu ez billatzeko hume ingrato, prodigo, galdua, bainaiz ni. (Emen daike oroitu bat kontatzen duenas Kristok ebanjelioan (Luc. 15), aita batek zituela bi seme, ta gasteenak erran ziola aitari: Aita, eman bezada tokazen zaidan porzionea. Eman zio aitak, ta semea joan ze urruti ordik orrat, ta desbaratatu zue guzia bizitza desordenatu arro bateki. Eta gero? Gosea ta miseria. Bere bearres xarrize zerbitzuan ango gizon bateki, zeñek igorri zue hazienda beltzen kuidatzera, eta nai zue tripa bete aien ezkur ta farraskaeki, ta ori ere etziote usten. Itzulirik bere akordura erran zue: Ah! Zenbat nirabe daude nere Aitaren etxean ogia abasto dutela, eta ni emen iltzen goseak! Jaiki ta itzuliko naiz nere Aitagana, ta erranen diot: Aita, bekatu egin dut zeruain kontra ta orren kontra. Ia ez naiz digno dei nazaten berorren seme. Admiti benaza bere nirabeetaik bat bekala. Oneki bazoeie, ta oraño urruti zegolaik, ikusi zue bere aitak, eta lastimaturik atra zekio lasterka bidera ta artu zue besarka. Semeak erran zio: Ene aita, bekatu egin dut zeruain kontra ta orren kontra; ia ez naiz digno dei nazaten orren seme. Aita onak manatu ziote mutilei, bereala besti zezatela estola edo gala prinzipalareki, para zezkiotela erastuna erian, ta oñetan oñetakoak, ta disponitzeko konbita bat andia, zeren hume gau ila ze ta biztu da, galdu ze ta aurkitu da. Oroiturik arima kontu gontas, ta konsideraturik bera dela hume prodigo gau, ta Jesus bere Aita ona, kontuin dezake komekatzean alzinaturik bere piedadeareki botatzentiola besoak lepora ta artzen duela besarka Aita onak hume gaistoa. Erran bezo onek: Aita, bekatu egin dut zeruain kontra ta orren kontra, baita ere neure kontra, ezi estut probetxurik atra apartatuas orrenganik. Malogratu dut orrek emanikako hazienda, memoria, entendamentua, borondatea ta gañarako fakultadeak). Mereji nue eznindezan admiti bere etxean, ta alaere admititzen nau bere besarkan. O Aita ona, Jangoiko gisa portatzen da. Ni ezpanaiz ere portatu hume gisa, ori estaike atzen dela Aita, Aitaren entrañak mostratzentu nereki; eznue mereji admitinin dezan bere zerbitzuko nirabe aintzu; eta agian admititzen nau, bentzait nai nau admititu etxeko hume bekala ta bestiarazi nai nau bere graziaren galareki, ta neregatik zelebratzen du konbite gau ain miragarria, berori in baita nere alimentu. O ene Jesus, ia ez solamente ikusten dut orren baitan Aitaren amorioa, baitaere Amaren kariñoa ta piedadea, zerengatik kristiatu ninduelaik konzebitu nindue; il zelaik gurutzean ainberze doloreen ertean, erdi bekala ze nitas, ta orai komunionean azizen nau bere bularretan. Nola estut onetsiko nere Jauna ainberze onesten nauena? Estu ia munduak zer galdegin nitas. Elegi abjectus esse in domo Dei mei magis quam etc. Naiago dut nere Jangoikoaren etxean naiz zokotto batean, naiz errehus azkena bekala limosnas ta karidades, munduko errege baño, nola aurki dezaten grazia orren begietan, nola orrek onetsi nazan. Posible da onetsi dezakela ni nere Jaunak? Onesten nauelako señale onak dire ebek, ta zierto izanen da, onesten badut nik berori. Eta orrek onesten banau ni, zer in bear dut nik baizik onetsi berori, nere Aita, nere Jangoikoa, nere guzia? Amen.

        «santifika bedi zure izena». Biz bedeikatua, honratua, alabatua zeruan ta lurrean jaun bat ain ona. Nere zain ta ezur ta gauza guziek errain dute: Nor ori bekalakorik? enplea bedi nere bizia orren zerbitzatzen, honratzen ta maitatzen azken atseraño. Ojala orren obsekiotan ixuri baledi nere odola azken tantaraño! Amen.

        «etorri bedi zure erreinua». Errege soberanoa, erreina bez ene baitan, arrazio den (sic) bekala; ar bez posesio nitas bere gauzas bekala. Ene bularra biz orren egoteko sala edo aposentu- gisa; ene biotza orren trono jarritzeko. Ar bezki nere etxe gonen giltza guziak, gora bez bere bandera, inprimi bez ene biotzean bere izena Jesus marka bekala, ezaun dadien norena naizen ni ta ene baitan den guzia. Pregonari gisa eman nai dut pregon gau, biba Jangoikoa, biba Jesus gure errege absolutoa. Biziaren penan estadiela nior errebela orren kontra, antes bien, gure bizia bego prest emateko orren defensatan, ta estaien izan ofenditua. Amen.

        «kunpli bedi zure borondatea zeruan bekala lurrean ere», ene esposo dibino amorosoa. Orrek nai badu nere arima, nork dezake debeka? Nor naiz ni errepugnatzeko? Orren disposiziora nago guzis. In bez nitas nai duena bereas bekala orai ta beti. Nik aski dut aurkitzea grazia orren begietan. Aurkitu dut amatzen duena nere arimak, daukat firmeki ta estut utziko. Nere onetsia, ori neretako ta ni berorrendako. Baña Jauna estadiela fia ene baitan, oroat itzuliko naiz traidore infiel orren kontra. Oroat utziko dut ez deusengatik. Orgatik iduki bezki preso bereki nere biotza ta nere arima, nere potenzia ta fakultade guziak. Zeditzen dut orren eskuan orrek emanikako libertadea, estadien egin nik nautena, baizik orrek nai bekala. Tratu gau in ta firmatu nai dut orreki, ezdezala balia deusek orren kontra daienak, dela goarturik, dela goartu gabe; baizik ene akzione, itz, deseo ta pensamentu guziak doazan orren gusto ta gloriarako. Atsaldi guzietan da nere intenzioa errebokatu, desegin ta errekonpensatu naia orren kontra agitu ta agi daien guzia munduan, ta alaber, aprobatu ta ofratu naia orren gustora egin ta egiten duten guzia Ama Birjinak, aingiruek ta on guziek. Biz solamente orrek nai duena beti, ene esposo dibinoa. Amen.

        «eman bezagu egunorosko ogia egun eta beti», ene artzai ona, azitzen ta erregalatzen nauena bere gorputz ta odol preziosoeki. Bizi guziko denboran, ta espezialki eriotzeko orduan ogi dibino gau estakidala falta. Alaber, orren doktrina ta sakramentuen ogia, ta guzien gañetik orren graziaren ogia, au da, orren begietan kuadrable izatea ni, orri ematea nik agrado, plazer ta kontentu egun eta beti. Nola dezaket izan arimorik disgustatzeko nik ardi txar gonek artzai alakoai, ala erregalatzen nauenai? Non aurkituko dut alako jaberik edo nausirik ala tratatukonauenik? Konsumi ta urtu bedi ene biotza orren amorioaren suan. Amen.

        «Barkadazkiguzu guri geuren zorrak ala nola guk barkatzenbaitiogute gu zor gaitusteneri», ene erredenptore dibinoa. Orri plazer iteagatik, barkatzen diotet edozein gisas agrabio in didatenei. Aiendako berexki eskatzen diot bedeizio anitz, ondasun ta grazia. Esta anitz barkatzea nik ta deseatzea ongi nere kontra direnei ta izan direnei, ikusiaskeros berorrek egina nereki, ainberze ofensa egin ondoan nik orren kontra. Barkatu, Jauna, barkatu, eznezake izan esperanza, ezpalitz berori ain ona, ta onago ezi baitezaket nik entenda. Deus estut balio nik neureas, baña deus baño ia kostatu natzaio berorri, eman baitu enegatik bere bizia. O amorio dibinoa, libratzeagatik eriotzetik esklabo infiel, traidore, txarra, ilarazi duzu kruelki Jangoiko den gizona! Nik kulpa ta berorrek pena! O kulpa afortunatua, aurkitu baitu alako erredenptorea! O ene Jesus onegia, nork egintio llaga goiek oin eskuetan ta gorputz-guzian? Nork ixuriarazi dio ainberze odol prezioso? Ene kulpak; baña oneki bateo berorren amorioak neregana. Egin da ia kostua, estaiela malogra. Klamatzen daude orren llaga ta odola piedade neretako, barka dezkidan nere bekatuak. Ea Jauna, geldibeites borraturik sekulakos. Amen.

        «Ezkaizazula utzi tentazioan erorzera», mediku berria solo naiareki sendatzen duena jenero guzietan. Konbeni bada, ezdezala permiti tenta nazan etsaiak; bentzait edozein gisas ez utzi, Jauna, irri egin dezan kalte zerbait emanas. Ecce quem amas, infirmátur. Ona orrek onesten duen gau eri dago, oñetaik bururaño esta sanidaderik emen, orrek ezpadu ematen; beti ez erori, bai erori; ezkaitzala utzi erorzera beñere. Mediku ona, beroi eritu zena ta il ere bai, sendatzeagatik ni. Utzi zue bere gorputz ta odolaren balsamo preziosoa, ta orai ere aplikatu zaida; sollik bear da nai izatea. Jauna, nai badu, sendanazake; sendatu zue balsamo goneki Lonjinos, idiki ziona bularra lanzareki. Injuria bat ain andia iten dion ingratoa sendatzen duelaik, zein merke sendatzen duen gure mediku dibinoak! Ezkaizala utzi erorzera suberbiaren hidropesian, kodiziaren etikan, luxuriaren ezkabian, iraren inflamazioan, gularen apoplexian, inbidiaren tiñan, perezaren perlesian. Biz aski nor egon den emen, Jesus salbazalea, obratzeko sanidade guzia. Amen.

        «Libra gaizazu gaitzetik», juez soberanoa, beñik bein sekulako kondenazioaren gaitzetik. Jauna, ez nazala kondena orren sagrario izan naizena. Non dimittam te, nisi benedixeris mihi. Estut utziko agindu dezadan arteo nere salbazioaren baimendea. Jesus, izan bedi enetako Jesus, Salbazalea, salba benaza. Alaber, libra benaza bitarteo kulparen gaitzetik. Gañarako gaitz mundukoetaik ere libratzekos niork, orrek bear nau libratu, ta ala eskatzen diot; baña gañarakoes zer den, bentzait orren desgrazian erori ez nadiela beñere. Naiz pobre, naiz persegitua, naiz eri, naiz berze gisas miserable banitz bizian, orrek ala nai duelaik, baña beti orren grazian, Jauna, elkar onesten garela, nik ori, orrek ni orai ta beti. Amen Jesus. Ario gontara dakioke eskatu Elizagatik, aide ta adiskideengatik; ta ez atzendu ofratzeas komunionea Ama Birjinai, ta enpeñatzeas sanduak. Eta azkenean eskatzeas gure Jaunari bere bedeizioa. Guziei digula. Amen.

        Ikusteunzie nola Aitagure bateki daiken kunpli. Eta sobra ere dela beingo. Fielak, guzia dago biotzaren afektoaren neurrian; eta itz batean dagoke bearbada beti, nola doakion etxekis biotza; ta ori nai du, ta ez anitz jarduki, ta afekto guti. Zer diot anitz jarduki? gauza batean dagoke bat anitz denboras, ta joan etxekis ta anditus afektoaren sua biotzean; ta ala da obe, al badaike, ala nola ama bat nori il zaion hume keritua, beti artan dagolaik pensatzen, baitoakio anditus sentimentua. Gauden, bada, egon ta egon pensamentu gartan; zeñek ia mogitzen digun afektoa komekatu ondoan, b.g. ontan, ene Jaunak onesten banau ni, nik onesten dut ene Jauna, ta onetsi bear dut, ta onesteagatik nai dut betiko gloria.

 

aurrekoa hurrengoa