www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in Dominica
Santisimae Trinitatis.
De mysterio altissimo

 

In nomine Patris, et Filii et Spiritus Sancti. Marc. ultimo

 

        Trintate Jaun poderosoa, nondik guzia, norengatik guzia, ta norengana baitator guzia, da egun zelebratzen duguna, misterio gora gorena, zein ezin dezaken gizonak konprehendi mundu gontan. Munduak izan duen entendamenturik andiena, San Agustin gloriosoa, konprehenditu naies zebila diskurritzen, ta kontenplatzen paseatus bidanabar itsasbasterrean, ta gure Jaunak nai izan zue desengañatu bisione goneki. Aur bat zego an atratzen ur itsasotik kontxa bateki, ta botatzen an lurrean in zuen zulotto batera. Sanduak ikusirik galdegin zio: Zer ai zara or, aurtto? Aurrak: Nago emen biltzen itsasoko ur guziak zulo gontara. Bada eztakusazu ori dela inposible? erran zio sanduak. Eta aurrak agotik agora: Inposibleago da konprehenditzea orrek bere entendamentuareki pensatzen dagon misteriogoi. Erran ta desaparezitu ze, eta sandua gelditu ze desengañaturik humil humila. An goiti glorian bere Majestadeak eman dezagula ikustea nola den, ezi munduan eztaike ongi, ta eztigu ere manatzen entendatzea, bai solamente sinestatzea firmeki, nola errebelatu dion bere Elizari, ta Elizak erakusten digun guri. Ontako ere bear dugu grazia; lograzeko enpeña zagun Maria. Abe Maria.

        Nor da, edo zer da Trintate? Itz gonek nai du erran irurtasuna, ta misterioa dago izatean Jangoiko bat bakarra irur personatan, eta irur persona Jangoiko batean. Bat izatean irur, ta irurak bat. Trintate bada da Jangoikoa. Aita ta Semea, ta Espiritu Santi Jauna, irur persona distinto, ta Jangoiko bat egiaskoa. Ezta oroat deitzea Trintate, nola deitzea Jangoiko, zeren ezi persona bakotxa iruretaik edozein da Jangoiko, baña bat sollik ezta Trintate, baizik irurak batean dire Trintate. Aita da Jangoiko, ta ezta Trintate; baizik Aita ta Semea ta Espiritu Santi Jauna batean dire Trintate. Orai emen bear da goratu lurretik gogoa, ta ez pensatu lurreko gauzen gisara, ezi Jangoikoa ezta gorputz, ezta gauza materialeren bat, ez, baizik espiritu purisimo, ezin daikena ikusi, aitu edo ukitu gure aragisko sentido gebeki. Emen lurrekoetan ikusiaskeros irur persona, preziso dire irur gorputz, eta eztaizke irurak bat izan. Ez alakorik pensa Jangoikoan niolatere, ez memoriaik ere. Emen lurrekoetan aituaskeros Aita, edo Seme, berla gogoratzen da. Bata lenago, geroago berzea gorputzen jenerazioen ariora. Ezta alakorik Jangoikoan niolatere, ez memoriaik ere. Ezta an lenago ta geroagorik, ezta jenerazio gura pasatzen dena, baizik betikoa, eternoa, kontinokoa, eztena akabatzen. Beti Aita dago enjendratzen Semea; eta naiz ezten emengo gisara an, alaere, emengo nonbreak usatzentugu etxakines nola deitu berze gisas, ta ala lenbiziko persona deizen dugu Aita, bigarrena Semea, irugarrena Espiritu Santi Jauna, nolapait ere adiarazi naies misterio gora gura. Ontan sinestatu bear duguna erraten digu Elizak San Atanasioren sinboloan itz gebeki. Quicumque etc.

        Au da, dio, fede katolikoa, benera dezagun Jangoiko bat irurtasunean, ta irurtasuna batean, bateratu gabe personak, ta berexi gabe sustanzia. Zeren ezi bat da Aitaren persona, berze bat Semearena, berze bat Espiritu Santi Jaunarena; baña Aitaren ta Semearen, ta Espiritu Santi Jaunaren Jangoikotasuna da bat, bardin gloria, ta Majestadea igoalki eterno. Nola Aita, ala Semea, ala Espiritu Santi Jauna. Inmensoa Aita, inmensoa Semea, inmensoa Espiritu Santi Jauna, baña alaere ez irur eterno, baizik eterno bat; eztaere irur inmenso, baizik inmenso bat. Alaber guzis poderoso Aita, guzis poderoso Semea, guzis poderoso Espiritu Santi Jauna, baña alaere ez irur guzis poderoso, baizik guzis poderoso bat. Ala Jaun Aita, Jaun Semea, Jaun Espiritu Santi Jauna, baña alaere ez irur Jaun, baizik jaun bat. Zeren ezi ala nola egi eta fede kristioak obligatzen gaituen konfesatzera persona bakotxa berez Jaun ta Jangoiko, ala erratea irur Jaun edo Jangoiko debekatzen digu Errelijione katolikoak. Aita niorenganik ezta ez egina, ez kriatua, ez enjendratua. Semea aitaganik da, ez geina, ez kriatua, baizik enjendratua. Espiritu Santi Jauna Aitaren ta Semearenganik, ez egina, ez kriatua, ez enjendratua, baizik prozeditzen duena. Bat beras Aita, ez irur Aita. Bat Semea, ez irur Seme. Bat Espiritu Santi Jauna, ez irur Espiritu Santi Jaun. Eta Trintate, edo irurtasun gontan ezta deus lenago edo geroago; deus ez andiago edo txipiago; baizik irur personak dire igoalkiro eterno, ta bardin elkarreki; de manera ezi erran bekala, battasuna irurtasunean, ta irurtasuna battasunean bear da beneratu. Nai duenak bada izan salbo, ala sinesta bez Trintates. Guziau dio sinbolo gartan.

        Onen konforme doktrina. Nor da Jangoikoa? Jangoikoa da Espiritu purisimo bat, infinitoki ona, poderosoa, sabioa, justoa, prinzipiorik ta finik gabe, prinzipio ta fin gauza guziena. Nor da Trintate? Trintate da Jangoikoa bera, Aita, ta Semea, ta Espiritu Santi Jauna, irur persona distinto ta Jangoiko bakar bat egiaskoa. Nor da Aita? Aita da Trintateko lenbiziko persona, enjendratu zuena seme bat igual esenzian ta distinto personan. Nor da Semea? Semea da Trintateko bigarren persona, enjendratua dena Aitaganik. Nor da Espiritu Santi Jauna? Espiritu Santi Jauna da Trintateko irugarren persona, prozeditzen duena Aitaren ta Semearenganik. Orai zer den prozeditze gau, ta enjendratze gura ezta guretako xakitea emen. Aita Jangoiko da? Bai. Semea Jangoiko da? Baitare. Espiritu Santi Jauna Jangoiko da? Baitare. Beras irurak dire Jangoiko, ta irur Jangoiko? Irurak dire Jangoiko, baña ez irur Jangoiko, baizik Jangoiko bat. Nola irurak direlaik Jangoiko, eztire irur Jangoiko, baizik bat? Zeren irurek baitute naturaleza bat, podore bat etc. Aita da Seme? Ez. Semea da Aita? Eztare. Espiritu Santi Jauna da Aita edo Seme? Eztare. Zergatik? Zergatik baitire distinto personetan. Izate gau personak distinto, ta Jangoiko bat irurak, nainuke mostratu zenbait konparazios; baña ezta urbil daikenik milla legoa-bides. Sagarrena paratzeunte batzuek, direla artan irur gauza, zaporea, atxona, kolorea, eta sagarra alaere bat. Baña eztu ikustekorik. Berze batzuek gure arimarena, baititu irur potenzia: memoria, entendamentua, borondatea, ta arima baita bat. Baña ezta ellegatzen. Berze batzuek iruzkiarena, non baita su, argi ta beroa, alaere iruzkia bat, baña ezta bardin. San Juanek parazen du berze konparazio bat Bataioko Sakramentuan (1 Joan. 5), obratzen baitute an Jangoikoaren Espirituak, urak, ta Kristoren odolaren birtuteak, ta irurak baitire bat; baña ezta au ere plau Trintateko misterioareki; ezeta bakotxik ere Zeruan ta lurrean. Milagroskoak bekala, dire obenak mostrazeko misterio gau. Santa Klara Monte Falkoren petxoan aurkitu ziren irur bolatto gaiek guzis bardinak figuran, kolorean, pizuan, pizatzen zuela batak ainberze nola berzeak, eta nola biek. Ellegatzen garelaik, ellegatzen bagara, ikustera glorian Trintate Sandua, irurtasun admirable gura batean, ezaunduko dugu nola den konparaziorik gabe. Bitarteo emen lurrean sinestatu bear dugu firmeki, naiz ezin konprehendi, montañatar ignorante on garren gisara, zein nai zue engañatu hereje batek porfiatzen ziola etzeikela izan Jangoiko bat bakarrik, izanik irur persona, ta bakotxa Jangoiko. Ura firme, ala diola fedeak, naiz ez guk entenda; herejeak porfia, ark porfia; ark arraizio-iduris ta itzes, onek fedearen egias; etzukelaik ixilarazi, zer egin zue? artu zue eskus kapusaiaren alzinaldea, inzitio irur pliege; galdegin zio: Zenbat dire ebek? Ark: Irur. Berla desplegaturik, orra nola diren bat. Oneki despeitu zue bereganik. Andik gelditu da erratea, izazgiñaren (sic) fedea. Fedeareki junta esperanza, ellegazeko bere graziaren medios gloriara: fede ta esperanzareki junta karidadea amatus ta estimatus Majestade soberano gura biotz guziareki. Ona guri dagokigun trintate bat emen, fedea, esperanza ta karidadea, sinestatzea, esperatzea, amatzea ontan enplea gaitzen kontino. Berze trintate bat, memoria, entendamentua, borondatea, au da oroitzea Jangoikoas, pensatzea artan, nai izatea nai duena berak. Ala logratuko dugu berze trintate bat glorian, baitire bisionea, konprehensionea, fruizionea, au da, ikustea, konprehenditzea ta gozatzea betiro Jangoiko andia, Trintate soberano gura, Aita ta Semea, ta Espiritu Santi Jauna bere Aingiruen ta Sanduen konpañian bizitza sekulakoan. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa