www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo VI:
De secundâ missae parte,
Oblatione

 

Omnis pontifex ex hominibus assumptus
pro hominibus constituitur in lis quae sunt ad Deum,
ut offerat dona et sacrificia pro peccatis. Haebr.5.

 

        Aipaturik mezaren parte prinzipalena ta esenziala, baita konsagrazioa, segitzen da bigarrena, baita oblazioa edo ofrezimentua. Erranik dago dela meza sakrifizio bat solemnea, zeintan ofratzen baita Jangoikoai bere Semea Jesus aldarean.

        Nori ofrezizen den dela Jangoiko Aita; nor ofrezizen den dela Jesus; ta ofrezizen duen prinzipala edo ofrazale prinzipala Jesus bera. Bera sazerdotea ta hostia; bera ofrenda ta ofrazalea. Baña beraren atzetik ofrazale bigarren lekukoa da sazerdotea ikusten dena. Onek beraren disposizios iten du beraren oblazioa ta ofrezimentua mezakoan, ta ortako da prinzipalki elejitua ta ordenatua, diones San Pablok: Omnis pontifex ex hominibus assumptus pro hominibus constituitur in iis quae sunt ad Deum, ut offerat Deo dona et sacrificia pro peccatis. Edozein pontifize edo sazerdote gizonen artetik atrea gizonen fabore paratzen da Jangoikoaren ganako gauzetan, ofrezizeko Jangoikoai presentak eta sakrifizioak bekatuengatik.

        Noiz prinzipalki iten duen oblazio edo ofrezimentu osoa da konsagratu ondoan ogi-ardoak, ia Jesu Kristoren gorputz-odol preziosotan konbertiturik ta goraturik adora dezkien jendeak, utzirik gorporaleetan, geroxago kurturik sazedoteak erraten baitu orazio gura: Supplices te rogamus, omnipotens etc. Baita euskaras: Jangoiko guzis poderosoa, eskatzen diogu humilkiro berorri, mana dezan eben eramateko bere aingiru sanduaren eskus berorren aldare goien gortara bere Majestade dibinoaren presenzian, beteak izan gaitzen zeruko bedeizio ta grazia guzies errezibitzen dugun guziok aldaretik orren Seme Jaunaren gorputz ta odol sakrosantoa. Jesu Kristo gure Jaun beragatik. Amen. Egiten ere da naiz ez ain prinzipalkiro ofrezimentua hostiarena berex, kalizarena berex lenago ofertoriokoan; ta, alaber, garbitu ondoan eripuntak, itzulirik ta kurturik aldareain erdian, erraten duelaik sazerdoteak orazio gura: Suscipe Santa etc. Errezibi bez, Trintate Sandua, berorri ofratzen diogun oblazio gau, Jesu Kristo gure Jaunaren pasio, erresurrekzio ta zerura igatearen memoriatan, eta Maria Santisima beti Birjinaren honratako, San Juan Bautistaren eta San Pedro ta San Pablo apostoluen, ta eben ta sandu guzien honratako, izandaian aien gloria ta gure probetxu, ta aiek guregatik digna daitzen enpeñatzeas zeruan, zeñen memoria guk iten baitugu lurrean; Jesu Kristo gure Jaun beragatik. Amen. Baña erran bekala, prinzipalkiro iten da oblazioa, hostia ta kaliza goratu ondoan. Entendatzeko zer ta zertako iten den, ta nork iten duen, bear dugu grazia. O Maria eman diguna zer ofrezitu Jangoikoai ainberzeko presenta, bear bekalakoa, akonpañatzeko gure aldetik bear den ezaumentu ta afektoareki logra bezagu anitz grazia. Abe Maria.

        Jangoikoa beti ondasun-egiten munduai, beti eman ta eman, gizonei, ta esta arrazio ta obligazio munduak ere ta gizonek eman dezaten zerbait Jangoikoai dutenetik? Baña zer dute emateko? Deus ez onkirik berenganik. Guzia dator Jangoikoaganik; zerbait ongi barin baute, guzia dute beraganik. Baña naiz bai, naiz berak emanetaik ofratu bear zaio zerbait kuadradakiona bere majestadeai. Quid retribuam Domino pro omnibus quae retribuit mihi? Zio Dabid erregeak: Zer itzuliko diot nere Jaunai berak niri eman tidan guziengatik? Calicem salutaris accipiam; artuko dut Salbadorearen kaliza. Artuko dut. Zer da au? Zer emain zuen, zio, ta orai, artuko dut. Emate-modu ona da artzea. Artuko dut beraganik emateko berai, ezi ezperen estut zer eman. Artuko dut salbadorearen edo salbazioaren kaliza ofratzeko berai. Zer adiarazi nai ote duen itz gontan, entenda bezate jakintsuek; guk orai dugulaik meza sanduaren sakrifizioa, artan hostia ta kaliza, estugu dudarik zer dezakegun artu ta eman Jangoikoai erregalo emandakioken kuadrableena, bere Seme Jaun Jesu Kristo, Jangoiko ta gizon egiaskoa, beronen gorputz ta odol preziosoak ogi ta ardoen akzidenteen pean. Au da presenta, munduaren aldetik; berak emana da baña gurea bekala kontatzen dugu ez solamente zeren guregatik ta guretako igorri zuen Jangoiko Aitak, baita ere zeren bera bere egin zen gure anaia, gure lagun, gure fiadore ta gure gauza guziak, baitare zeren plazer izan zuen artzea gure naturaleza eginik gizon egiaskoa, zeren jaio zen gure mundu gontan, zeren bizitu zen gutartean, ta zeren iltzen guregatik; baitare zeren ain bere gu, ta ain gure bera kontatzen baita, ezi gureki egotea, dio, direla bere deliziak: Delitiae meae esse cum filiis hominum (Prov.8). Eta San Mateok bere Ebanjelioan azken itz paratzentuenak dire Kristok bere despedidan zerura igateko erran zituenak apostoluei, ta aietan guri: Et ecce ego vobiscum sum omnibus diebus usque ad consummationem saeculi, eta ona zueki nago egun guzietan mundua akabatuartaño.

        Beras, Jaun ona arrazioreki kontatzen dugu geurea bekala, nola gorputzak burua. Zerutik igorri zigu Aita eternoak zerukoa bekala; guk Aita eternoai itzultzen diogu lurretik ia lurrekoa bekala, dena zeruko ta lurreko gala; eta ortako ere Jaun berak, nola ezpaliz kontent bein emanas satisfakzio ta alako satisfakzioa guregatik bere biziaren ta odolaren kostus, utzi zue fundaturik meza sanduaren sakrifizioa, finka seguroan bekala tesoro inmensoa, izan dezagun betiko zer ofratu Jangoikoai bere gustoko presente bakarra. Au da, alabañare, ura bera, zein presentatu baizue Ama Birjinak tenploan purifikazio-egunean; ura bera, zeñen gañera jautsi baize Espiritu Sandua uso baten idurian Jordango ugaldean, ura bera, zeñengatik aitu zen Aita eternoaren boza ziola: Au da nere Seme onetsia, zeintan baitut ene agradoa edo konplazenzia. Eta boza gau daike pensa errepetitzen duela egunoro ikusten duelaik ofratzen zaiola mezakoan. Ala pagatzen diogu osokiro zor diogun tributoa, nola majestade gorenai basallo ta kriatura bereak garenek, ta guzis obligatuak. Ala presentatzen zaio gizagendearen aldetik Jangoikoai presenta bat balio duena ia ezi honra ta gloria eman diotena birjinek, konfesoreek, martirek, apostoluek ta izan diren sandu eta sanda guziek, ia ezi eman ziona Ama Birjinak, izanik ere ain andia neurri gabekoa. Meza sanduan dugunagatik gizonek dezakegu in sendagalla presentatzen zaiola gizagendearen aldetik Jangoikoai presenta obea, ezi aingiruek dezoketen naiz juntaturik guziek ofrezitu, au berau ezpada, zeintan ofrezitzen baita Jesu Kristo Jangoikoa ta gizon dena, aingiruen ta gizonen errege soberanoa.

        Aurkiturik ia presente dignoa, Jangoiko andiari dagokiona, ta bere majestadeai presentadakiokena, bear da billatu nork dignoki presenta dezon bere eskuetan: Ortako da, errain duzie, sazerdotea gizonetaik artua, ta konsagratua ortako, ofratzeko Jangoikoai donoak ta sakrifizioak gizonengatik, zion bekala San Pablok (Supr.). Da ala nola munduaren aldetik enbaxadore bialia Jangoikoai ta Jangoikoaren aldetik beraren aingirua ta ministroa gizonengana; da Jangoikoaren ta gizonen artean bitarteko paratua ofratzeko Jangoikoai gizonen presentak, ta ekartzeko gizonei Jangoikoaren bedeizioak, ta ofizio gau iten du mezakoan, noiz ta jaintzirik ornamenta sagratues presentatzen baita aldare-alzinean, ta egoten baita berex guzietaik guzien partes, daudelaik guziak atzetik belauriko denbora gartan, ura txutirik Jangoikoaren aurrean ofratzen ta itz egiten Jangoikoai, anitz kortesia, anitz agur ta zeremoniaeki presentatzen baitio Jesu Kristoren gorputz ta odol preziosoak. Dignidade andia, fortuna ezin iagokoa, baleki korresponditzen! Baña presenta bezanbat erreparatzen da persona, zeñen eskuetaik eldu den presenta. Edozeñek ia estimatzen du gauza bat amorio andiareki ematen diolaik bere adiskideenak, bere biotzeko onetsiak, ezi ez gauza bera ta naiz iagokoa, ematen diolaik berze batek adiskide estenak. Presentaren ariora biz presentatzen duena ere, ona, kuadrablea, gustorakoa, ezperen alde batetik du plazer, berzetik desplazer errezibitzen duenak; errain du, presenta ona, baña ez ala persona. Noreki igorri duten? Emana on, baña ez esku onetaik. Erregeri nai badio in erreinuak presenta bat, autatzen du persona ere dignoa, nork presenta dezon eskuetan. Au baliz traidore bat; eztiot ainberze, balitz traidore izan bat len, naiz orduan ez; estiot ainberze ere, balitz traidore izanain kastatik, da klaro ez leikela errege kontenta ainberze ere, balitz traidore izanain kastatik, da klaro ez leikela errege kontenta ainberze presentas. Aldarean iten zaion presenta Jangoikoai gizagendeagatik da bere gustorakoa guzis, estaike baizik kontenta bere majestadea alde gortaik noreki igortzen diogu? Sazerdoteareki. Ai barin bada traidore! Nola esta okatuko esku gaietas? Jauna, ezdezala permiti, otoi, agi daien alakorik nitas. Baña naiz ona izanik sazerdotea, da Adanen humea ta bekataria guti edo ia. Bear litzake bilatu presentaren gisara bat guzis dignoa, Jangoikoaren biotzekoa, kuadradakiona guziak baño ia, izateko alde guzietaik perfekto erregaloa, kontenta daien osokiro bere Majestadea.

        Quis inveniet? Nork aurkitu? O Jesus on ona, konsolu gau ere eman digu. Ontaraño da digun amorioa, ezi ezpaitu permititu deus faltadakigun. Bera bera ofrezitzen da, bera presenta ta bera presentazalea; bera ofrenda ta bera ofrazalea, bera hostia ta bera sazerdotea. Anitz sazerdote joan dire eginas, dio San Pablok (Haebr. 7), zeren iltzeareki joan baizire emendik lenekoak; baña Jesus, zeren bizi baita betiro, du sazerdozio betikoa. Orgatik beti dezake salba, ellegatzen delaik bere personan Jangoikoagana, bizi delaik beti otoitz egiteko guregatik. Alako pontifizea bear gindue guk, sandua, inozentea, garbia, berex dena bekatarietaik, ta zeruak baño gorago egin dena.

        Ia bada, fielak, gu nor bagara, etzaigu deus falta, dugulaik alako presenta aldarean, ta alakoa presentatzen duena Jangoikoai guregatik. Ez nuke nai geldizaisten solamente begis ikusten den gartan mezakoan, au da sazerdotea txutirik ofratzen hostia ta kaliza, baizik pasazaisten alzinago fedeareki ta afektoareki estimatzera an sazerdote eterno gura presente naiz estalirik ofratzen berak bere burua. Estu ofratzen sazerdote ageri denak ere? Bai, baña ministro-gisa ta atzetik bekala, ezi Jesus da prinzipalki ofratzen duena bere sakrifizioa nausi-aintzu. Konparaziotako, erregeri presentatzeko erregalo bat, erreinuak bial balez persona bat erregeren semeagana, ta onek arturik bereki, ta bere atzetik enbajadore gura, ta sarturik erregegana presentabalezo arreki bateo erregaloa, da klaro erregeren semea litzakela presentazen ziona prinzipalki, berzeak ez ain prinzipalki, ta ala erregek naiz ez kuadratu enbaxadore garren itxuras, in lezake kaso bere semeas ta iten duenas. Esta konparatzeko, baña zerbait gisas adiarasteko agitzen dena mezakoan, non Jangoikoai presentatzen baizaio ofrenda garbi gura, estaikena mantxa ofratzeuntenen indignidade edo maliziagatik, dio Tridentinok (S. 22 c.1). Alde bat zeren ofrenda gura baita Jesu Kristoren gorputz ta odol preziosoa, berze alde zeren Jesu Kristo bera len ofrezitu zena gurutzean, baita orai ere ofratzen dena aldarean sazerdoteen ministerios, diones Tridentino berak, (Ib. c.2) delarik diferente solo ofrezi ze-gisa.

        Inaskeros, bada, konsagrazioa mezan, beira egon bear dugu Jesu Kristori presente aldarean, egi eta fedea den bekala, ofrezitzen guregatik bere burua, bere gorputz ta odol preziosoa, bere bizia, pasioa ta eriotzea. Ala nola egon baize gurutzean sakrifikaturik agerrian, beterik zauris, odoles, oñazes, bere figura proprioan ematen Jangoikoai satisfakzio guregatik, ala emen, berze figura batean estalian, odolik ixuri gabe ta oñazerik gabe dagola ofratzen bere Majestadeai orduko pena ta pasioen merejimentuak. Beira ala nola Jangoikoaren axuri onegia estado gartan mostratzen bere llagen kuntzeak, alegatzen bere amorioaren finezak, eskatzen guretako Jangoikoaren piedadeak, graziak, bedeizioak ta ondasun guziak; erakusten ain onetsiak gaituela, ezi berriro eman lezakela bizia guregatik bear baliz. O Jesus gure fiadore ta pagadore bakarra, alde guzietaik egin gara ondasundunak orren kostus. In omnibus divites facti estis in illo (1. Cor. 1). Alde guzietaik gindeude beterik zorres geuren faltas; zor Jangoikoai bera denagatik; zor ofenditudugunagatik; zor mertxede errezibitutugunengatik; zor ere bai esperatzentugunengatik, ta deus ez pagatzen, baizik añaditzen zorrak berritus ofensak. Zer litzake gutas, ezpaledi ofrezitu guregatik gure erredenptorea sakrifikaturik gisa ortan? Ala ematen dio Jangoikoai honra dignoa guk galtzendiogunagatik errespetoa. Ala ematentio esker onak gure eskergaistoen truk; ala ematen dio plazer kunplitua ainberze desplazer gutaik dituenen partes. Ala palakaturik Jangoikoak bere Semearen onegias barkatzentigu bekatuak eta penak, ematentigu graziak, ta ondasun beartugunak. Ala senti dezakegu geuren baitan perenne ta kontino Kristoren erredenpzionearen fruitua, nai badugu. Baña Jangoikoai berea ematea da lenbizikoa; gerostik guzia lidoake ongi. Nola emain diogu ordea?

        arima bat Jangoikoaren amorios zoraturik zegona (Segner. chr. instr. p.1. disc.12) desaogatzen ze, ansia gebetan. O Jauna, banitu milla mi laudatzeko orren majestadea! Banu biotz bat egun millon biotz adiña litzakena maitatzeko berori! Nere eskuan baleude kriatura guziak, guziak paratzeko orren oñetan! O al banezake honra sanduek, aingiruek ta on guziek adiña! Ala zegolaik bein, erran zio Jangoikoak: Nere humea, konsola zaite, meza batek sollik ematen dida ainberze gloria nola deseatzeunzun, ta ia ere. Eta zierto, Eliza triunfante guziak ordena balez honratzeko Jangoikoa enbaxada bat agitz solemnea, zeintan lidoaken len lena Ama Birjina, atzetik apostoluak, martirak, konfesoreak, birjinak ta gañarako an diren guziak aingirueki bateo ofratzera Jangoikoai beren birtute, merejimentu ta ondasun guziak; berze aldetik, berriz, Eliza militanteak igor balez sazerdote bat den pobreena erratera meza bat, meza gau sollik litzake honratzeko ta kuadratzeko Jangoikoai ia ezi akonpañamentu gura guzia, zenbat ere baita ia Jesu Kristo Jangoiko ta gizon dena ta ain humil ofrezitzen dena mezan. Nola esta kontentatuko guzis Jangoikoa ikusteas ala bere Seme bakar onetsia? Eta gu nola ezkara zoratuko amorios ta agradezimentus Jaun alakoagana? Nola estugu ofratuko bateo gure biotzak, afektoak ta ondasun tugun guziak? Nere Jesus dulze onegia, axuri dibinoa, guregatik ain desegiten dena, ia aur txipittoa itzulirik Belenen ta erreklinaturik ganbela batean, ia nekaturik bizi guzian, ia zatikaturik bere pasioan, ia azkenean ilik gurutze batean; zer ia in bear zue? Eta egin zue ia ere. Triunfante dagolaik bere glorian, oraño apaltzen da egotera ta ofrezitzera ain humil mezako sakrifizioan, guzia guregatik. Nor esta amorostuko amante alakoas? Nor esta urtuko beiratzeas gisa gartan berori korporaleetan, nere alzinean ta nereak bekalako eskuetan? Nork duenik fede ta biotz, estio izanen amorio? Bada, esta atxekiarik, aski ona da, ongi amablea da berori; ta ez dezakete baizik onetsi arima onek. Biz alakoetaik bat nerea enpleadaiena orren maitatzen, zerbitzatzen, honratzen, kontentatzen al guzia emen, atra daien arteo berorren gozatzera glorian.

 

aurrekoa hurrengoa