www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo XLIII:
De praxi ante communionem.
Et de actibus virtutum elicied

 

In sole posuit tabernaculum suum,
et ipse tanquám sponsus. Ps. 18.

 

        Iruzkian berean paratu du bere tabernakulo erreala gure Jaunak, dio Dabidek, eta bera ala nola esposoa. Iruzki gau da propiki sakramentu aldarekoa, eta an paratu du bere egotea arimen esposoak. Kuadratzen zaida konparatzea komunionea desposorio espirituale dibino bateki, zeñetan arima pobrettoa desposazen baita Jesus errege andienareki. Fortunosa, baldin barin badaki disponitzen ongi kuadratzeko esposo alakoari, ta abratsteko beingoas. Disposizio prezisoa gorputzaren aldetik erran dugu dela barurik joatea, ezi gorputza delarik arimaren etxea naiz lurreskoa ta txarra, beñere estaike apaindu ain ongi, nola baitagokio alako Majestadeai. Baña baru naturalean berere dagon disponitu du Elizak, sartu gabe deus jatekorik edo edatekorik komekatubañolen. Arimaren aldetik bodetako gala, baita grazia santifikantea. Berze alde entendamentuaren aldetik ezauntzea zer errezibitzera doaien; ta borondatearen aldetik debozio ta afekto korrespondientea. Baña arima onak esposa agradezituak bekala, estu kontentatu bear doi doia aski denas. Apaindu naiko du bere etxea ta bera alikako obekiena plazer emateko esposo dibinoai. (Eta ala estaliko du gorputza al dezaken dezenzia ta txukuntasunik obenean fantasiarik gabe, solamente zerbitzatu naiak gure Jaunai gorputz ta arimareki, ta ongi iduritu naiak sollik beraren begietan ala exterioreas nola interioreas; ezi munduko boda ta festa egunetan kuidatzen badu banidadeak adornatzeas gorputz miserablea, arrazio baño ia da komunionerako adorna dezan humilki debozioak, naiz niork ez ikusi baizik nere Jaunak, zein sollik nai ta bear baitut, zerengatik komunioneko eguna da neretako boda eguna, Bazkoa ta festa eguna. Baña arimarena da prinzipala; au kuidatuko du apaintzeas prinzipalki lenetik ta urrundanik anitz birtuteeki ta birtutesko obraeki, baitaere komunione-bezperan ta goizean birtuteen aktaeki). Goazen erakutsis nola; estu guti inportatzen ikasteak. Pobretto bat konbidatua balitz zelebratzera desposorioa errege andi bateki, informa leike ansiosa, ta estima lezake ikastea nola prestatu etxea, ta bere persona errezibitzeko Jaun andi gura. Pobrettoa da gure arima, ta konbidatua zelebratzera desposorio espirituala gloriako prinzipe herederoareki, Jangoikoaren ta Ama Birjinaren Seme bakarrareki. Jangoikoaren lana da ongi prestatzea; orrena, Ama Birjina, logratzea ortako bear ta eskatzen dugun grazia. Abe Maria (dispositio remota et proxima).

        1ª. Bego adbertiturik dardukatela egun ez ainberze disposizio obligazioskoas, nola debozioskoas ta borondateskoas, zelebratzeko desposorio dibinoa Jesus onareki, baita komunionea. Pobretto erran dugun garrek errezibitzeko errege beraren esposo izan nai zuena, ez solamente bear luke garbitu bere etxea ta persona zikintasun likits okagarrietaik, baitaere kendu errauts guziak, paratu katedrak ta maiak, adornatu pareteak ere alfonbres ta eskaies, ta bere persona txukun ez ezi, eder lezake edergarri zezazken guzieki, naiz billaturik andik eta emendik. Gure Jaun Jesu Kristoren errezibitzeko dezenteki grazia da edergarri lenbizikoa; ortas landara kastidadea ez solamente arimarena, baitaere gorputzarena. Grazia barin bada bodetako gala, kastidadea uste dut dela zinto ederra, edo erastun preziosoa, ezpadugu erraten dela txuritzea, luzitzea ta argitzea bekala gure Jaunaren sagrario bizia. Eta zer au baño gauza dezenteagorik errezibitzeko aingiruen ogia, Ama Birjinaren Semea ta Birjinen esposo garbi-ederra, zeñek nai baitu iruzkia bezain argi flamante bere sagrarioa? In sole posuit tabernaculum suum; jenio gau da ageri eskojitzean bere amatako Birjina Maria, konserbatzean Ama ta Birjin asko milagroen kostus, ez permititzean niolatere amatasunaren mantxa naturala bekaturik gabe ere izan zeikena, permititu zuelaik izatea preso, golpatua, azotatua ta guruzifikatua. En fin, disponitzean izan daitzen bere ministro manejatu bear dutenak konsagratuak kastidadearen boto solemneareki, ta libreak inmundizia guzien kutsutik, zeñen erresabio edozein, naiz kulparik gabe agi daizkenak estire dezente gure Jaunaren sagrario-gisa errezibitu bear duena baitan, de manera ezi agitzen balitz lotan ere, ta naigabe zerbait ilusione edo deabruaren edo miseria humanoaren kasos, egun gartan ustea komunionea konsejatzen da erreberenziagatik sakramentuari. Konsejatzen da, diot, manatzen ez, kulpa graberik estelaik (konsejatzen da, alaber, komekatzeko abstenitzea matrimonioaren lizenziatik. Dardukat komekatzeko disposizio borondateskoas, debozioskoas obeagos ta dezenteagos; obligazioskorik esta ontan guzian, kulparik estelaik); baña kulpa izan balitz materia gontan, orduan ez debozio borondatesko, baizik obligazio prezisoa da komekatubañolen garbitzea biotzesko negarres konfesioko bataioan. Au suponiturik, ta suponiturik kuidado bat prudente kontinoa konserbatzeko garbi gure Jaunaren sagrario ta esposa izan bear direnak, baitire gorputza ta arima, goazen ikasis nola errezibitu esposo zerukoa dezenziarik obenean, segitus beti desposorioen konparazioa, Jesus esposo, arima esposa.

        2ª. Oroiturik, bada, komekatzeas alako egunean, pensaturik errezibitu bear duena nere arima pobrettoak dela Jesus bera gloriako prinzipe soberanoa ain andia ezi arren aldean emengo prinzipeak baitire pajeak ta lakaioak anitz ditxas; ain poderosoa ezi baitezake ibili ta bota gora bera mundu guzia ain nola pilota, nai duen guzia itz bates; ain abratsa, ezi ezpaita nion ondasunik berak emana estenik, ta ezpaita deus ere txurtzen infinizio bat emanagatik; ain liberala, ezi beti dago eman naiak, ta solamente kexatzen da gure ez artu naias; ain noblea, ezi beraganik du prinzipio nobleza guziak, eta bere etsaiei ere iten diote anitz ongi ilartaño aiengatik; ain ederra, ezi beraren edertasunas admiraturik daude iruzkia ta ilargia, dagozkio xoraturik kontino beira serafinak, eta utzi baledi ikustera infernuan den bekala, ia ez lezakete senti pena pixkarik ere kondenatuek; ain ona ezi nioren bearrik estuelaik baitago barkatzen bere traidore txarrei, sobra on izanes, guk bekatu ta bekatu, ta berak barkatu ta barkatu, ta on guzia egin gaixtoei ere; zer litzake onak bagina? Ain amoroso amablea, ezi nere arima ere nai du artu bere esposa; ain andiak, ain txarra, Jangoiko denak ni bekalako miserablea! Orra, munduko andiek estute kasorik zutas ta nitas, eta zeruetako Jaunak bai. Pensamentu gebeki itxekiko da amorioa ta deseoa alako Jaunagana. Orrek nai banau ni, Jesus ona, nik nai dut berori. Dela posible Jaun alakoak nai dukela bere esposatako nere arima? Sines, nik nai badut bera. Eta zer in bear dut baizik nai izan? Mertxedeak sobratzen zaizkida. Nai dut, Jauna, nai dut, ta ori sollik nai dut, ta nior ez berzerik, ezpada orrengatik ta orrendako. Nork estu nai izan bear alako Jauna? Niork ez nau nai ainberze ni nola berorrek, estutelarik nior ofenditu ainberze nola berori nik. O edertasun ain antiguaskoa ta ain berria, zein berant ezaundu duten! Zein berant onetsi duten! Alaere esta nekatu etxidenes! Alaere nai du etorri neregana! Betor, betor, ar bez posesio nitas betikos; ona ni, guziau orrena naiz ta orrendako.

        Au da, nere fielak, sakramentu gonen gose ta egarria deitzen dena ta ainberze enkargatzeuntena Aita Sanduek egiteko anitz probetxu. Ala nola aur titiko gosetiak anitz denboras egon denak edan gabe, elduzaiolaik ama, tiratzen baitu ansiareki esnea, da San Krisostomoren konparazioa, ala ansiatu bear dugu sakramentu gonen grazia. Unus sit nobis dolor hâc escâ privari, au biz gure sentimentura bakarra, ura gabe egotea. Urbildus doaien bekala komekatzeko denbora, da arrazio aumenta daitzen ansiak ariman amorosturik bere esposo dibinoas beragana ellegatu naiak. Baña bitarteo batek itzuli beartu begiak beregana; nor naiz ni, eta zer etxe da nere gau errezibitzeko Jaun alakoa? Orrek, Jauna, nai nauela esperanza dut, ta señale onak, baña ni ez izaki digno; nola bear dut errezibitu etxe txar gontan, ta neurau ere izanik ain txarra? Pensamentu goneki eldu da humillatzea ta astea errejistratzen konzienziaren zokoak garbitzeko al guzia, ez egunean solamente, baizik bezperatik ere; eskatus entendamentuain argitasun ezauntzeko Jangoikoaren ofensak, ta borondateain su sentitzeko biotzesko negar amargoeki; eta naiz egia izanik konfesioak barkatzen duela atriziosko dolore sobrenaturalareki, au da, penaren beldurres, alaere konbeni da beti prokuratzea kontriziosko dolorea, zeren ofenditu baitu jaun bat ain ona, diola: O Jauna, orai ere ofenditu du traidore gonek orren Majestadea. Etzue orrek ala mereji eneganik; estida orrek gaizkirik egin ofenditzeko nik berori; barkatu, Jauna, barkatu. Pensamentu gebeki etzin, eskatus Jangoikoai, Ama Birjinai, sanduei grazia ongi konfesa-komekatzeko biramonean.

        Ellegaturik eguna, idatzarri orduko lenbiziko pensamentuak biz nola bear duen errezibitu esposo dibinoa, ta gauza andia dela ongi prestatzea. Jaiki goizik, bestitu dezente, garbitu eskuak eta aurpegia, ta orrostatu; al badaike, guzia, aixtean erran bekala, mostratu naies Jangoikoai zerbitzatu nai diogula gorputz ta arimareki; formaturik gurutzearen señalea atra etxetik, utzirik berze kuidado guziak itzuliartaño; joan modesto ixil nora tiratzen duen bere debozioak edo obligatzen duen miseriak, naut erran, konfesatzeko alke geiegiak, ezi medio guziak artu bear dire ez iteko konfesio gaixtoa, ta duenak zerbait erreparo konfesatzeko bateki, bila bez berze bat; ta izan dezake norbaitek bere miseriain kasos, naiz ez dezan izan erreparogoi berze batek, nola ezpaitut nik, zerengatik nori nai konfesa nadien, ni konfesatzen natzaio zeruetako Jaunari. Baña banu, lenago in nezake milla dilijenzia ta gauza, ezi ez egin konfesio bat gaixtoa pizatzen baitu ainberze nola Kristoren odola malogratzea. Ellegaturik elizara erreberente, paraturik belauriko, zeñaturik ta kontriziosko akta eginik, despei munduko gauza guziak kanpora, manatu sentidoei daudela atento, bear bekala Jangoiko andiaren presenzian: Begiak ertxirik edo apal, edo noizean noiz aldarerat beira, burua, eskuak, oñak, guzia geldi; utzi kondizio gaistoak, exkusa exkusa daizken arroitu ta sinplekeria edo gaistakeria guziak tenplo sanduan. Pensa ziona Santa Teresak, gaudela Jangoikoa ta ni bakarrik, eta zierto estut berze niores anitz ajola. Nik erratentiot prinzipioan itz gebek: aurki bez, Jauna, bere sierbo gonek grazia berorren begietan, ta mintzatuko diot nere Jaunari naizelaik autsa ta errautsa. Eskaturik berriro grazia ezauntzeko ta sentitzeko ongi bere kulpak, ta examinaturik berriro konzienzia, enpleatzen da gañarako denboran egiten kontrizio ta amoriosko aktak, ez memorias pasatus, baizik atras biotzaren ondarretik senti duela finki arimaraño desplazer emana alako Jaunai, ia ezi urratu balitz munduaren makina; eta errealki au ezlitzake ain sentitzeko nola baita ofenditzea guzien Jauna. O ain nola baita egia dioten gau, konsumi baledi ene biotza ene Jaunaren amoriosko sus ta kontriziosko dolores!

        Konfesaturik ia, esta preziso, al baleike ere, kunplitzea berla berla penitenzia, ezpadiote manatzen ori, baizik orduan da ordua animatzeko biotza ta itxekitzeko anitz amorio, deseo, ansia ta afektotan, oroiturik komunioneko desposorio miragarrias, ene arima ene Jesusen esposa, ene Jesus ene arimaren esposo. Emen da humillatzea bat, agradezitzea, amatzea, deseatzea, eskatzea ta desahogatzea borondatea, iaketa estuen berze ematekorik baizik borondatea. Zimendua da fedea, baita ikusi gabe sinestatzea; au biz lenena, esta zer egon ikusi beira, ikusi gabe bear da fiaturik Jangoikoaren itzan, seguroago ezi begien bistan. Ala nai du Jangoikoak, au da Jangoikoaren bidea, humilla gaitzen burua kurturik beraren obsekiotan sinestatzera ikusten ez ta entendatzenestuguna ere. Jauna, erran zio batek, asisti benaza al badezake zerbait. Errespondatu zio Kristok: al badezakezu sinesta zuk, guzia da posible sinestatzenduenaindako. Erran bezo arimak: orreki, Jauna, sinesten dut, bizkor bez nere sineste eria. Gauza geiegia da au, ori neregana etorzea, baña ortako da Jangoikoaren lana, Jangoiko gisa portatzen da; sinestatzen dut ia por lo mismo ezi gutiago dezaken xarretxi nere entendamentutto txarronek. Sinestatzen dut eldu dela enegana komunionean errealki sines; ojala ain errealki ni gloriara banindedi. Gero humillatzea. Baña, Jauna, nor da berori, ta nor naiz ni? Berori Jaun guzien Jauna, ta ni lurreko animalettoa. Bai ta ezpalitz baizik txikitik andirako diferenzia, nonbait ere litzake, baña ori sandua, ni bekataria, ori nere ongigille amantea, eta ni eskergaitz gaixtoa. Jauna, ez naiz digno ellegatzeko berorrengana. Agitu izan daike noizbait Jaun andiren batek artzea beregana pobretto bat, zena ordea fiela, agradezitua, ona; baña infiel, traidora, adultera izana nork dezake soporta? Alakoa izan da ene arima. Esta berori gaixtoa izan nereki, gaixtoa ni bai berorreki. Emen beldurtasunaren akta. Jauna, beldur naiz neure kulpas atra dezaten biziaren ta graziaren maietik eriotzea ta kondenazioa. Ai nitas, baldin ofenditzen bada berori, ni orrengana ellegatzeas! Ai baldin sartu ondoan berori nere baitan, sentiturik bekatuen usaia, apartatzen badu eneganik asarre bere aurpegia! Zer inen dut, bada? Ezpanaiz ellegatzen orrengana, ezin salba, ta berriz ellegatzen banaiz gaizki, galdua naiz. Zer inen dut? Emen eldu da esperanza. Jauna, enea ikusia dago. Eneganik ez dezaket espera gauza onik, baizik miseria, baizik perdizioa, ez nuke esperatu niondik, ezpalitz berori ain ona, ta onago ezi ni gaixto. Orren baitan daukat esperanza. Orrek ikusirik nere deus gutia, in bearko du guzia, orrek eman dono gau ain andia, ta orrek onen errezibitzeko disposizioa. Baña guzien gañetik amorio ta deseosko afektoetan enpleatu bear da ordu gartan. Jauna, erran bear da, emen estu deus aurkituko, baizik borondate ona. Onesten dut berori biotz guziareki, arima guziareki ta indar guzieki gauza guziak baño ia, ta onesten dut berori bakarrik, zeren mereji baitu, delarik ain ona ta onesten nauelaik ainberze orrek ni. Nior estut ia agrabiatu ori baño, eta alaere niork eznau onetsi ia orrek baño. Zer izanen ze izan banitz agradezitu fiela, in didalaik ainberze ongi naizelaik ingratoa? Deus ez nitzalaik kriatu nindue; galdu nitzalaik erredimitu nindue bere biziaren kostus; barkatzen dida askotan gero ere, ta orai ematen zaida ene arimaren esposo-gisa, deustako ez nai zelaik, ta bearrez nauelaik! Bada, orren Majestadeak onesten badu pobretto gau, zer in bear du pobretto gonek baizik onetsi orren Majestadea? O edertasun ain lenagokoa ta ain berria, zein berant ezaundu duten! Zein berant onetsi duten! Ai ene Jaun amorosoa, nola da nior ofenditzen duenik? Ain gaixtoa izan da ori nereki, izateko ni orren kontra? Ta neure kontra? Ene arima, onetsi zazu zeure esposo amantea. Uzkizu munduko ignoranteak banidadearen atzetik. Gure iteko guzia mundu gontan da onestea Jaunau. Estakigula pasa bizia miserableki askoei bekala ezaundu gabe inporta dena. Ar bez, Jauna, den guzia enebaitan. O nork luken sanduen ta Ama Birjinaren disposizioa errezibitzeko! O nor ur leiken amorios, agradezimentus, ansias, deseos? Jesusek maite nau ni, nik ere maite Jesus, ai amorio gonen sus erre ta il banindedi! Alako afekto-gisaeki ellega bere orduan aldarerat, aingiruen erdian Jesusengana, ala nola pobretto gura andiek arturik eskutik ellega baileike erregegana besoak zabaldurik etxideten zegonagana. Erranik Ni Bekatorea etc. Ta ni ez naiz digno etc. Idiki zerbait agoa, atra pokalera mia, errezibitu artan forma sagratua, ta geldi, emeki, pasatu barnera debozio guziareki; bildu berebaitan guzia, eman ongietorria ta eskerrak denbora-zati on bates garaitus naturale gaixtoa ta atra naia. Anitz ze errateko onen gañean; baña berze platika bat eskatzen du. Orai erranain gisara paratu estudio, trabaju ta dilijenzia guzia disponitzeko ongi, ezi ontan dago iragaztea anitz Jangoikoaren grazia, baita prenda erdexteko gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa