www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo 2:
In feria V. caenae Domini De obligatione
et utilitate devotionis in eucharistiam

 

Cum dilexisset suos, qui erant in mundo,
in finem dilexit eos. Joan. 13.

 

        lanze bat ongi extraordinarioa agitu dena kontatu nai diziet predikatzen asibañolen. Esklabo batek ongi estimatuak ta tratatuak erregeren palazioan agitu da egin dezon bere Majestadeai traizio bat guzis itsusia. Justiziak arrapatu nai duelaik, iges joan da ordik orrat miserablea. Xakinik erregek non dabilan ta nola, urrikariturik biali du bere seme proprioa, prinzipe jauna, arren eske itzuli dadien bere palaziora ta graziara. Prinzipe jauna joan da bila, ainberze nai zue berak ere! Ta aurkitu du eremu batean pobre desditxatua, etzanik lurrean, desastraturik ta miserias beterik oñetaik bururaño; itz bates, erioaren itxura eginik. Kontent aurkituas, artzen du besarka prinzipe biotz nobletakoak, akorritzen du bere atsas, konsolatzen ta animatzen du itz ones, paratzen du bere soñean ta darama palaziora. Bitarteo justiziak eskatzen du kastigatzeko mereji duen bekala; preso da, sar bedi kalabozoan; lotzen dute, sartzen dute. Baña enpeñu arturik erregek ta prinzipeak libratzeko, justiziak erreklamatzen du estaikela libra eman gabe satisfakzio osoa, ezi ura baño iagokoak izan direla kondenatuak kausa beragatik. Zer arrazio den libratzea ta honratzea gizatxar gura. Baña o amorioa, zein zaren indartsua! Eriotzea bezain. Prinzipe jaunak arturik ia porfia libratzeko esklabo traidore izana, ajustatzen da ezi au libratzekos, bere altezak pagatu bear duela pena. Ongi da, dio, naiz bai, obligatzen naiz, eta aita erregeganik ere logratzen du baimendea. Erran ta egin. Doaie kalabozora, ea nere gizona, erraten dio, zuk bear zindue izan justiziatua, baña ni agindu naiz zure partes pagatzera pena. Zu zoaz libre, ilen naiz ni. Ni urkabera, zu palaziora, alegra zaite. Solamente otoi, otoi, izan fiel emendik alzina, ezperen ni il ta zu galdu, ta guzia malogratu.

        Zego bitartean jendea karrikan, beira zertan baratukozen trajedia gura. Erran bekala, prinzipe Jaunak lazatu ta edekitio grilloak traidore garri; ta au doaien bitarteo libre erregeren palaziora, ura loturik atra dute, ta jaintsirik sentenziatu-gisa, ta erman dute iltzera, usten duela erregek lastimaturik korte guzia, oius jendea, negarres arriak ere, ta beira dagolaik bere ama erreina. Azkeneko, eskaitzen detenitu sobra, prinzipe jaun onegia barkaziorik gabe ilerazi dute, infameki akabaturik tormentus bere adinaren lorean. Nor ta norengatik! Ah lastima! O amorioa!

        Eta non agitu da ori, jauna? Bada, zer? Estuzie entendatu? Haec autém est parabola. Esta, esta munduko erregeren baten semeareki agituau, da figura bat pintatu dutena adiarasteko agitua Jangoikoaren Seme ta eternidadeen prinzipe den Jesu Kristoreki, zein entregatu zue Aita eternoak eriotzera, libratzeagatik esklabo traidore izana, baita gizagendea. O kulpa fortunosoa logratu zuena alako erredenptorea, kantatzen du Elizak. Gaixtoa libre ta sandua il. Guk obenak ta Jesusek penak. Gaur asitze trajedia, ta biar akabatu ze. Zein ongi dion ebanjelariak! Cúm dilexisset suos, qui erant in mundo, in finem dilexit eos, onetsiginduzalaik beti bereok, azkenerat onetsiginduzala; noraño? Ezin iagos. Baña nola estut pintatu aldareko sakramentuaren ongi egina? Eznekie nola, diot egia, ez dezazket aurkitu zereki konparatu. Eta zer ikusteko du sakramentu aldarekoak Kristoren pasio ta eriotzeareki? Anitz, ezi orgatik bataren ta berzearen memoria iten du egun Elizak. Bata da berzearen korona. Misterio gonen gain mintzatzeko itz bakotxa bearlizake izan susko saeta erretzeko biotz kristioak gure Jaunaren amorioan; baña bular otzetik estaizke atra sutan itzak, ziones sandu batek (S.Tom. Villan.). Or dago Jesus, guzia su amorioskoa, goribezki gure biotzak labe gortan. Ortako orrek, Maria Jangoikoaren Ama digna, iruzkiaren sagrario luzitua, Trintate Jaunaren tenplo bizia bere gustorakoa, enpeña bez bere grazia etc.

        Azkenerat egin zitue gure Jaunak amorio digunaren demostraziorik andienak. Aipatus solamente ebek, pasatuko gara mostratzera sakramentuan gelditu zaigun Jesus onari bear diogun debozioaren obligazioa ta probetxua. O Ortzegun Sandua, sines sandua! O arrats zori onekoa guretako, noiz egin zuen guregatik guk desea-ala ta pensa-ala baño ia Jangoiko ta gizon den Jesus gure amanteak. Gaur fundatu zue meza sandua, orgatik deitzen baita kalizaren jaiteguna (sic), natalis calicis, eta gaur asi ze padezitzen bere pasioaren trajedia. Au xakinik bere Majestadeak, etzezaten utzi kristioek atzenzera denborareki bere amorioaren exzeso gura, utzi nai izan zue betiko frinkaturik arren memoria fineza berri batean, fineza guzien koronan. Garbitu ondoan apostolueri oñak bere esku dibinoeki, arturik ogia ta ardoa, goraturik begiak zerura, emanik Jangoikoai eskerrak, bedeikatu, partitu ta eman ziote guziei, erraten ziotela: ar zazie ta jan zazie, auda nere gorputza; ar zazie ta jan zazie, auda nere odola anitzengatik ixuri bear dena bekatuen barkaziotako. Au egizie nere memoriatan. Ontan ez solamente eman ziote potestade konsagratzeko ogia ta ardoa, baitaere manatu ziote berritzeko ala bere pasio ta eriotzearen memoria. Etzekio atzendu San Pablori adbertitzea zirkunstanzia gau kontatzerakoan misterio gonen asiera (1. Cor. 11) itzebeki: Nik nere Jaunaganik artua ta ikasia dut zuei entregatu ta erakutsidizietena, zerengatik gure Jesus Jaunak, traiziatua edo entregatua izan zen gauean, arturik ogia ta emanik graziak, partitu ta erran zue: ar zazie ta jan zazie, au da nere gorputza, zuengatik entregatuko dena; egizie au ene memoriatan. Alaber kaliza ere, afalduaskeros erraten ziotela: Kaliza gau da testamentu berria nere odolean, au egizie edateunzien aldioro ene memoriatan, zerengatik jaten ta edaten duzien aldioro ogi gau ta kaliza gau, oroiaraziko duzie Jaunaren eriotzea, datorren artaño.

        Errepara nola beti dion in daiela gure Jaunaren memoriatan, entenda daien zein elkarri darraizkionak ta idurituak diren Kristoren pasioa ta aldareko misterioa, diren bekala Kristoren fineza extremoak. Misterio gau beiratu daike sakramentu bekala ta sakrifizio bekala: Sakramentu bekala da prinzipalki, egoteko presente gureki ta alimentatzeko miragarriro gure arimak, ta ala da aski edo hostia, edo kaliza, bietaik edozein bakarrik, zerengatik edozeintan dago Kristo guzia presente errealki; baña izateko sakrifizio, baita deitzen duguna meza, bear dire biak, hostia ta kaliza, zerengatik biak berex paratze garreki errepresentatzen da Kristoren odol-ixurtzea, pasioa ta eriotzea; argatik definitzen dute batzuek meza Kristoren pasio ta eriotzearen memoria, ta errepresentazio bat bizia, berze batzuek sakrifizio bat solemnea, zeintan ofrezizen baita Jangoikoai Kristo bera ogi-ardoen akzidenteen pean. Eta ala da prinzipalki ofratzeko Jangoikoai. Da fedesko gauza Tridentinoak deklaratua (Hic), bat eta berbera dela hostia edo ofrenda ofrezitua len gurutzean ta orai aldarean, ofrezitu zuena bere burua an, ofrezitzen dela emen sazerdoteen eskus, sollik ofrezitze-modua delaik diferente. Una eademque est hóstia, idem offerens etc. Ezi an ofrezitu ze agerrian odol ixuris, padezitus ta iles judioen eskus kruelkiro; emen estalian, odolik ixuri gabe, padezitu ta il gabe, errealki ta humilki sazerdoteen eskus. Sustanzian esta diferenziarik; demanera ezi orduko prisione, katea, soka, azote, aranze, gurutze, itze, golpe, injuria, tormentu, oñaze ta pena-neke guzien merejimentuak eta balioa bildurik emen aldare-gañean, ofrezitzen dio berriro Jesus berak bere Aita eternoai, ta iten du aplikadakizkigun ta goza dezkigun kontino bere pasioaren fruituak abastoki, eta mostratzen du afektoan prest dagola berriz ta berriz padezitzera ta iltzera errealki bear balitz guregatik; eta efektoan ere sufritzen du oraño ere anitz injuria bere sakramentuan judioenganik? Bere kristioenganik, ia galzen diotelaik erreberenzia, ia errezibitzeuntela indignoki. Judioen kastatik direla iduri dute alako kristioek. Etzaistela egin judioen lagun, ene fielak, ultrajatus bere sakramentuan ere Jesus ona. O Jangoikoaren axuri inozente, onegi, dulze, dibinoa, estutela estimatuko kristioek berere orren ona guretako? Gurutzean ilik tormentuen utses, ta orai ilik bekala aldarean ain humil ofrezitzen guregatik, ta guk ez estimatzen? Bego ixilik asunto gau emen negar egiteko bakantasunean, ta segi zagun lenbizikoa.

        Eta zertako ofrezitzen da? Suponiturik gure erredenptorea Jesus dela, medianero edo bitarteko bakarra Jangoikoaren ta gizonen, zeruaren ta lurraren, diot dela barratzeko ongi guzia zeruan ta lurrean Jangoikoai ta gizonei, bakotxai bere ariora. Baña berexis len lenik, da emateko Jangoikoaren Majestadeai honra ta gloria zor zaiona gizonen partetik, ezpaitiogu kunplitzen guk ongi. Da emateko bere Majestadeai eskerrak intigun mertxedeengatik, guk itzulzentiogun esker gaistoen truk. Da emateko Jangoikoai plazer ta kontentu, ainberze desplazer ta ofensa guk itendiogunen ordañas. Alaber, jautsirik beitixago, da emateko Maria Santisimai ere honra, eskerrak, plazer, zori ona ta obsekio zor dioguna guk ekarri zuenagatik mundura alako Semea, ezi nork du duda, paratzen den aldioro sakrifikaturik aldarean axuri dibinoa, errezibitzen duela honra ta erran dugun guzia kunplituki Ama andiak? Alaber, da emateko aingiruei ta sanduei alegria berria ta gloria akzidentala; alaber, purgatorioko arimei alibio, konsolu ta libranza; alaber, da karraiatzeko ondasunak mundu guziaindako, justoendako graziaren ta merejimentuen aumentua, bekatariendako Jangoikoaren piedadea izan daitzen barkatuak ta admitituak Jangoikoaren grazian, barkatuendako satisfakzio, zereki pagatu zorzusten penak, beartsuendako beartusten on guziak ala arimaren nola gorputzaren; guziendako bere pasioaren fruituak. Itz bates, artako da aldareko misterioa, zertako baita Kristoren pasioa. Guziau sakrifizio den bezan bates, sakramentu bezan bates egoteko perenne gure konpañian, konsolatzeko ta faboratzeko negarresko balle gontan, ta sarturik geuren baitan alimentatzeko, erregalatzeko, unitzeko gu bereki, ta ala azitzeko digno izateko presentatuak glorian. Gisaontan guzietan aberats egin gara berabaitan, dion bekala San Pablok. In omnibus divites facti estis in illo (1 Cor. 1); de manera ezi galdegindezaguke guri Jesus onak, quid ultra debui facere etc. (Isai. 5). Zer ia in bear nue zueki, ezpaitut egin? Da preziso erresponda dezogun: Aski, Jauna, ta geiegi ere egin du gureki, gu nor bagara; ia estugu atxekiarik.

        Gaude ia bigarren puntuan, baita obligazio duguna ta probetxua izatean debozio Jaun sakramentatuai. Baña ezkaitzen engaña debozio idurieki, entenda estardukatela errezatzeas estazioa, enzuteas meza, bisitatzeas sakramentua, asistitzeas gure Jaunaren funzionetara, ta komekatzeas ala nola nai. Debozioa berze birtuteak bekala dago biotzean, mostratzen da bai akzione exterioreetan, eta ebek onak direlaik dire arren efektoak ta humeak bekala, ezi ezpadire barnetik atratzen, estire baizik azalak ta kaskill-utsak deus balioestutenak Jangoikoaren alzinean, diones San Pablok, si linguis hominum loquar et angelorum, charitatem autem non habeam, factus sum velút aes sonans (1 Cor. 13). Mintzatzea gizon eta aingiruen mintzoeki naiz bai, ezpada karidaderik, oroat da nola txintxaren soñua. Jangoikoa da espiritu, ta adoratzeuntenek adoratu beaute espiritu ta egiareki (Joan. 5). Eta gizonak gorputz ta arima duenaskeros, bieki bear badu zerbitzatu, au da, arimaren afekto ta gorputzaren akzione ta erre zueki; beti entenda gauza exterioreak bear direla egin espiritu onareki, zein baita nola aien arima biztentuena. Eta naiz on izanik estazioak, errezuak ta bisitak espiritu onareki eginak, dire on ez andiak; ez naiz kontent alakoeki sollik, diotelaik izan bear diogula debozio Jaun sakramentatuai. Alakoak ere bai, baña geiago nai dut.

        Debozioa bere sustanzian, zañean edo mamian da borondatearen inklinazio, afizione, anhelo edo ansia bat Jaunonengana, ta bere gustorako gauzetara. Da ala nola sutto bat arimain barnean, Jangoikoak itxekitzen duena; da klaro, ezi on da, ta geurenganik estugu gauza onik. Geurenganik bai gaixtakeriara prest, baña onera ez, ezi ori bagindu, nola gindezake ez onetsi Jaun andi gau ainberze onetsi ta ongi in diguna? Mila zatitaik bat alako ongieginen ta amorioaren mostratu bazigu persona munduko desastratuenak, ar gindezoke afekto. Jesus onai ez, zergatik bailitzake on, ta onik ez izaki geurenganik. Su gau, bada, erran bekala, Jangoikoak itxekitzen du biotzan; eta ala nola sua ezpaitaike beti guzis altxa, mostratu gabe edo beroan, edo kean, edo sugarrean, edo erretzean, ala debozio gau desaogatzen da afekto, errezu, bisita, komunione ta alakoak egitean. Baña erran bekala estire señalerik obenak; pasatu bear da erresoluzio andi batera egiteko plazer Jaunoni dezaken guzietan, ta ez egiteko desplazer deustan ere, naiz kosta dakion neke, naiz munduaren eskarnio, naiz kalte lurrekoetaik edozein, naiz bizia ere. Onen señaleak dire oroitzea anitz Jaun onetsias, in naia kontino zer edo zer beraren kontentatzeko, alegratzea on ikusten ta aitzen duen guzias, tristatzea errealki, ta negargale izatea, delarik agrabiatua. Señaleen korona da padezitu naia beraren obsekiotan; ala nola hume on batek kariño liokenak bere Aita onai, berak in balezoke gusto al guzian, ta alegra baileike honra dezaten berzeek ere, trista baileike agrabialezaten, ta para baileike defendatzera bere Aita, naiz biziaren peligroareki. Aisa da entendatzeko, ezpada ain aisa ere kunplitzeko. Eta onaraño bear ze ellegatu gure debozioa Jaunonengana. Urruti daude ontaik munduaren amazaleak, banidadeen ta bide zabalaren segizaleak ta gorputzaren esklaboak. Baña nik egia diot, obligazio dute ta dugu guziek izateko alako debozio fin biotzeskoa ta sendoa gure Jesus sakramentatuai.

        Baña dirudi apartatuxe nai zela prinzipaletik, baita izatea debozio misterio gontan. Emen, bada, prinzipalki, bear dugu honratu, non baitago ain humil, emen, kasi erran dut, ia ezi bere gloriako tronoan; ezi errege dagolarik bere solioan inguraturik goardies, bear da honratu ta onetsi; baña aurki bazindez bere Majestadea zeure etxera etorririk zure amorios llano humil artzera zu beregana, ta erakustera zuregatik eramantuen nekeak, penak ta zauriak, dirudi onetsi ta honratzeko zinduela motibo espeziala. Nor dago, bada, etxe gontan gure desterru gontan? Ez gutiago dena, baizik errege guzien errege. Ene Jesus Jauna, ene arimaren amorea, ene arimaren bila etorri da artzera beregana, ain humil, ain txipi, ain deus guti iduri duela. Estaltzen du aurpegia, baña heritzen du biotza. Estut ikusten, baña gogoratzenti da neke penak, llagak, ta eriotzea enegatik eramantuenak; nork estu onetsi ta honratuko misterio amoriosko gontan? Fielak, egotea alako figuran, esta izanes txipi bere Majestadea, baizik izanes geiegi digun amorioa. Baña erran nainioke gauza bat kuadra balekio: Jauna, dirudi ezi balego bere Majestadea ostentatzen inguraturik podorios, honralezaketela itsuek ere. Orai sobra apaldu da, deus guti iduriarasten du. Nik badakit au dela bere amorioaren artifizio berri, injeniosoa; guregana akomodatzeagatik, gure apaltasuna ikusirik, apaltzen da ala nola ama beititzen baita emateko aur txipiai esnea; ezi balego nere Jauna bere grandeza, argitasun ta majestadeareki, ezin lezake N. artu bere eskuetan, ezin leike atrebi pobrettoa errezibitzera bere petxoan, esta ere bekatari miserablea egotera orren presenzian. Baña digun amorio geiegiak erreduziarazi du forma txipi batera, guti ostentatu ta eman anitz, zeruan den oben obena, Jesus, amen batean? Sobra apaldu da, Jauna; despreziatuak dire orren donoak, estuste estimatzen ta ez ezauntzen itsuek lurrera beiratzeko, baizik begirik estutenek, bizia pasatzen dutenek goartu gabe gure Jaunaren miragarria ain forma txipian, ta duten eskaida munduan. O itsutasuna! O engañu lastimagarria! Ala bizi, ta ala il.

        Non dardukat au nik? Kristioen ertean baitiote sinestatzeuntela aldareko sakramentuan; nola baita egia artan dagola Jesu Kristo, balitz egia sinestatzeuntela bear bekala, nork ez lioke anitz debozio? Sinestatzeunte bai, baña ala il ila, ta estut urrikirik erranas estutela estimatzen ta estutela ezauntzen geienek aski, gaudelaik beira ain debozio guti ta erreberenzia guti sakramentu lotsagarriaren lekuan ta presenzian. Ikusteas Jangoiko dena aur Belenen, preso, azotaturik ta ilik gurutzean Jerusalenen, nor ezleike bete admirazios, debozios, amorios, afekto ones gure Jaunagana? Bada, ikusazu aldarean aurraren baño forma txipiagoan. Ikusazu preso bekala sakramentuan; ikusazu mezako sakrifizioan presentatzen bere pasioko penak. O Jangoiko andia, deustan ez andiago txipian baño! sinestatzen badugu ainberzeko fineza, non dago debozioa? Niork estigu egin ta estiguke ere egin ainberze ondasun ta ain modu onean; bada, onetsi bear ginduke guk berori guziak baño ia. Da klaro obligazioa.

        Probetxua ain klaro da erraten badiogute ilzerakoan alegratuko direla izanas debozio Jaun sakramentatuai, errezibiturik lanze gartan bere Majestadea, ilen direla aisago ta obeki beraren besoetan bekala; ala nola Simeon, seguraturik zegona etzela ilen ikusi gabe bere eskuetan salbadorea, presentatu ziolaik Ama Birjinak aur dibinoa, artu zuelaik sazerdoteak, despeitu baize mundu gontaik beraren bedeizioareki, ziola alegre, nunc dimittis servum tuum etc. Orai, Jauna, bialzen nau orren Majestadeak ni bere sierbo gau bakean. Erraten badiogute il ondoan alegratuko direla izanas debozio Jaunoni, ikusteuntelarik beren Juez dela emen onetsi ta honratu zutena, espera dezaketela sentenzia ona, ta berak salbatzen baitu, niork estituela kondenatuko; etzaiote anitz mogitzen biotza an urrutiko gauzas bekala. Oraiko, oraiko nai dute plazer, deskansu, ondasun, gusto. Bada, oraiko ere zer medio obeago nola izatea debozio Jesus sakramentatuai? Nora joain gara bearretan erremediatzera, konsolatzera aflikzioetan, deskansatzera neke ta penaetan, eta gusto billa disgustoetan? Domine, ad quem ibimus? Estire debotoen plazer ta ondasunak mundu gontakoak, baizik obeagokoak. Nai bauzu munduko plazer bano ta gaixtoetaik, etzara on Jangoikoaren etxeko; estire zuretako Jangoikoaren deliziak. Gozatu mundua ta gozatu Jangoikoa estaike. Bata utzi bear da logratzekos berzea. Egia da Jesusen debotoei manatzen zaiotela artzea gurutzea, eramatea trabajuak. Baña diot, ote dire trabajurik gabe bekatariak? Jangoikoaren eskuan dago kaliza bat ardo puroarena beterik nasis, dio Dabidek (Ps. 74); saiestu du arat eta onat, baña esta ustu ondarra; bibent omnes peccatores terrae, edan beaute lurreko bekatari guziek. Pondera beren alegranziak, plazerak ta kontentuak nauten adiña, txastatukoute kaliza garren ondar samiña. Trabajuak izaintuste emen ere, ta agian andiagokoak onek baño, bentzait konsolu gabekoak. Onei, berriz, txastarasten badiote trabajuen kaliza gure Jaunak, pasagarri dakiote, ia bialzendiotenaren eskuagatik, ia dioten amorio onagatik, ia ere zeren aldiska dulzazentioten berak zenbait an gorako erregaloen urrupaeki. Testigo Santa Teresa, zein bere trabaju andietan etorririk sakramentuaren alzinera, aurkitzen zue deskansu, konsolu ta indar andiagoendako ere. Ala iduri zaida niri, debotoen nigarrak ere gozoago direla ezi mundukoen alegranziak. Zereki daike konsolatu estena konsolatzen Jesus onareki bere amoriosko itsaso delizioso gontan? Esta, esta Jesus bekalako adiskiderik. Onetsi zazie Jesus sakramentatua, erran dugu orai arteo; orai ia erran daike: Onetsi zeuren buruak, onetsi zeuren arimak, ezi onesten dutenek ez dezakete baizik onetsi Jesus sakramentatua.

        O ene Jesus ona, ene arimaren amorea, ainberze amorio mostratzen diguna, guk ezauntzen dugu egin duela sobra ere guregatik, mereji duela onetsi dezagun ilartaño, dugula obligazio, ta elduzaigula probetxu; guziareki estugu onetsiko bear bekala, zeren gauza ona baita, eta gauza onik ezpaitugu geurenganik. O amoriosko suaren iturria, su gau itxeki bez ene biotzean sendoki, erre ta konsumi daien nola inzensu-pikor bat orren obsekiotan. Emengo ene zerua biz orren tenploa, emen orren presenzian ene asea, gozoa ta gloria emengoa orren medios, ezpaitut berze niondik esperanzarik, orren medios eternidadeko gloria.

 

aurrekoa hurrengoa