www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 23
De modo signandi et significatione
ann. 1778

 

Per signum crucis de inimicis nostris libera nos
Deus noster. Ex officio ecclesiastico.

 

        1. Explikaturik ia kristioaren insignia ta señale dela, ta nola den guruze sandua, orai erran bear da nola usazen den ta uso gorren signifikazioa ta probetxua. Bi modutara usazen du kristioak guruzearen señalea bere gañean: Bata deizen da zeñazea, berzea santigoazea. Zer da zeñazea? Eskuieko eskuko eri beatzas irur guruzeen egitea: Lenbizikoa kopetan, bigarrena agoan, irugarrena bularretan minzazen garelaik gure Jaun ta Jangoikoareki. Ia nola? Guruze sanduaren señaleagatik gure etsaietatik libra gaitzazu gure Jaun ta Jangoikoa. Bada misterio itzetan ta akzioneetan ere bai. Explikazkigun lenik mias erraten diren itzak ta berla eskuas iten diren akzioneak zeñazerakoan. Guruze sanduaren señaleagatik eskazen diogu Jangoikoari libra gaizala gure etsaietatik. Zer misterio enzerrazen da ontan? errain dut konparazio goneki. Figura gaizen ziudade bat galanta, erregeren seme maite kerituak berak bere personan, bere eskus iragazi duena etsaiengandik anitz trabaju, eri da ta odol errealaren kostus, berea orgatik kontazen baitu ziudade gura ta bereak espezialki ango personak, ain kario erosiak bekala, ta orren monstratako parazen baitiote ziudade ta persona gaiei bere señalea ta ematen baitiote pribilejio eramateko beraren arma errealak edo beraren figura zenbait medallatan. Gertazen da ingura dezaten ziudade gau barnetik ta kanpotik etsai gaistoek, zeñei ezpaitezake erresisti bere indarres. Klamazen du erregegana: Fabora gaiza otoi errege Jauna, ezi galduak gara. Disimulazen du erregek ta luzazen du sokorrizea aien kulpa zenbaitengatik. Bitarteo aumentazen da peligroa ta ellegazen da azken extremoraño. Orduan zer iteunte? baliazen dire azken errekursoas, arturik ziudadeko armak presentazen tiote erregeri: beira bez, Jauna, dela ziudade gau ta gu guziok berorren sememaite orrek iragaziak bere personan ta bere odol errealaren kostus, orgatik ditugu berorren arma, insignia ta beraren figura geuren gañean; figura presentazen dugun gonengatik sikiera fabora gaiza, aski da norenak garen; berorren honra da gure librazea. Zer in bear du ia erregek baizik faboratu? Faborazentu ta librazentu beren merejimentuengatik ezpada ere, benzait bere seme maitearen atenzios.

        2. Ala, nere fielak, da kristiandadea Jangoikoaren ziudadea, ta Jangoikoarenak kristiok Kristo Jangoikoaren Seme bakarraren kostus iragaziak ta bere armaren insigniareki markatuak, inguraturik alde guzietaik etsaies ta ezkaizkela libra geuren indarres ta estugula mereji libra gaizan Jangoikoak geuren kulpas. Zer inen da? presentazen diogu geuren gañean gure erreskatearen insignia ta Kristoren figura guruze sandua, erraten diogula: Guruze sanduaren señaleagatik gure etsaietatik libra gaizazu gure Jaun ta Jangoikoa. Zer da au? Au da erratea Jangoikoari: Jauna, señale gontas ezaunzen gaitu nork erosiak ta norenak garen; señale gontaik oroi bedi zenbat kostatuak garen Jesu Kristo Jangoiko Gizonari, onen atenzios libra gaiza. Desuerte ezi erratea guruze sanduaren señaleagatik, da erratea Jesu Kristoren trabaju, bizitza, pasio, erioze ta odol preziosoagatik. Au da obligazea Jangoikoa zerbait gisas. Orgatik Eliza Ama Sandak apostoluen tradizios bere prinzipiotik konserbazen du orai arteo guruzearen señaleareki zeñazeko oraziotto gau, ta Jangoikoak librazen gaitu dakigun ta estakigunetaik, gure merejimentus ez, baizik Jesu Kristoren atenzios. Agertu dugu zeñazeko itzen misterioa, orai akzioneen signifikazioa.

        3. Beñik bein eskuieko eskuas zeñazen gara ta estaien pensa motiborik gabe dela, ai bedi eman zuen arrazioa orai ia milla ta seietan egun urte San Justino Martir Aita Sandu zarrenak ta apostoluen denboretara urbilenak. Dio ala: (Apud Parra p.1. plat.9.) Nola geuren mienbro ta gauza honrosoenak berexten baitugu Jangoikoaren honraindako, orgatik zeñazen gara eskuieko eskuas, zerengatik honrosoago estimazen baitugu, ezi ez ezkerrekoa. Irur guruze formazentugu ta iruretan signifikazentugu Trintateko irur persona dibinoak: Lenbizikoa kopetan, non baitago entendamentuaren tronoa, arimain potenzien prinzipioa; errekonozizen dugu ontan Aita eternoa, Trintateko lenbiziko persona, berze bi personen, Seme ta Espiritu Sanduaren prinzipio ta orijina. Bigarrena agoan, non baitago itzen ofizina ta lekua deklarazeko geren pensamentuak; ta ontan errekonozizen dugu Seme dibinoa, bigarren persona Aitaren entendamentutik enjendratua, deizen baita Aitaren itza ta latines berbo dibinoa. Irugarrena bularretan, non baitago biotza, amorioaren labea ta fabrika; ta ontan errekonozizen dugu Espiritu Sandua, irugarren persona Aitaren ta Semearengandik prozedizen duena ta bien amorio esenziala, ta zeñi atribuizenbaitiogu amorioa. Orra irur guruzetan signifikaturik irur personak; bada, eri beatzas sollas egitean guruze goiek, entenda daike aisa jangoiko bat bakarra direla irur personak. Agertu dugu misterio bat Jangoikoaren alde, orai gure alderakoa.

        4. Zerengatik zeñazen gara kopetan? Jangoikoak goarda gaizan pensamentu gaistoetaik. Kopeta da paretea bekala estalzen duena organo ta ofizina, non fabrikazen baititu entendamentuak bere pensamentu onak eta gaistoak. O zer peligroa ainberze gauza gaisto ikusten, aizen, sentizen ta direnen kasos forja daizen an barna gartan ixilkias bekala, estalkumean bekala pensamentu gaistoak, ta konsenti edo firmaarazidezkion berla borondate itsuari franko benzait edo guziak! Zein biziro imajinazioak pintazentuen gauzak, nolako itxures, diskurso ta sofisteries engañazen duten borondate pobrea konplazi daien ta konsenti dezan! Bai, ta zein maiz ta zein aisa iten diren pensamentuak! Estigute usten denbora ta lekurik batere libre, non ta noiz ezpaitigute persegizen: Etxean, kanpoan, erretiroan, desertuan, elizan, egunas, gauas, bizi guzian ta ilzerakoan ere bai, ia baita. Eta zenbat kondenatu da pensamentu konsentitu batengatik? Biz aski, ezi lenbiziko sartu zirenak infernuan, Luzifer ta bere aingiruak, baitaude an soberbiasko pensamentu batengatik. Eta ai, zenbat gerostik luxuriaskoengatik? Zer ai gara izateas inozente eskuak, oñak ta mienbro guziak gauza gaistoetaik, baldin gogoan atzizen badire hipokresiak, falsukeriak, odioak, inbidiak, irak, adulterioak ta indezenziak? Estire trebe egitera gauza gaisto exterioreak jendeengatik franko, gozazen direnak pensazen beren interiorean sekretoan, kasorik in gabe Jangoikoas, ikusten dagonas. Zer iteunzu? Gizonen alzineko on izan zaizke, ezpaitute ikusten baizik ageri dena, baña Jangoikoaren alzineko izain zara gaisto, ikusten baitu barrendegia ta ezpaitu juzgazen gizonek bekala iduri duenas, baizik errealki denas; ta ura da eman bear dizuna sekulako sentenzia, ez gizonak. Egia da ezi naiestugulaik niolatere pensamentu gaistoa estela bekatu, baña peligro da izan daien naies, edo erdi naies, edo deskuido ta floxezas. Ta en fin bekatuaren lenbiziko grada da pensamentua, bigarrena plazer arzea, irugarrena deseazea, laurgarrena obrazea; ta nola gradaebek baitire irristabera ta piko, aisa pensamentutik pasazen da plazer izatera, ontaik deseazera ta ontaik obrazera; ta ala beti pensamentuak dire lenbiziko prinzipioak bekatuan, ta deus esta bekaturik egiten pensamentutik ezpaita lenik pasazen. Beira, bada, ia bear den guruze bat berex ta lena kopetan, Jangoikoak goardaizan pensamentu gaistoetaik. Bigarrena agoan.

        5. Zerengatik zeñazen gara agoan? Jangoikoak goarda gaizan itz errate gaistoetaik. Agoain barnean dago mia, deizen baitu Santiagok maliziaren unibersidadea, universitas iniquitatis. Mia, dio berak, da mienbro txiki bat, baña andiak itentu dañuak. Beira nola txindi txiki batetik errezen den oian bat andia. Bada, mia ere sua da. Onen ataria da agoa. Biotzean sortu, mias formatu ta agotik atrazen dire itz gaistoak, maldizioak, juramentuak, blasfemiak, torpe zak, gezurrak, falsu testimonioak, murmurazioak ta alakoak. Zenbat fama ta honra edekizen da, zenbat diskordia itxekizen da ta zenbat arima galarasten ta infernurat botazen da itz baten kasos! Beira bear den berze guruze bat agoan, Jangoikoak goarda gaizen itz errate gaistoetaik. Dabidek eskazen zio Jangoikoari: Pone, Domine, custodiam ori meo et ostium cirunstantiae labiis meis, ut non declinet cor meum in verba malitiae. Para bezo, Jauna, goardia bat nere agoari ta zirkunstanziasko atari bat nere ezpañeri, estaien makurtu nere biotza maliziaren itzetara. Zer goardia obea Kristo guruzifikatua baño? Ta zer zirkunstanziasko atari proprioago guruzea baño, txuzenarasteko itz onetara biotza? Bi esi, bi parete edo bi muralla paratutio naturale zak miari, baitire orzak ta ezpañak. Baña guziau esta aski goardazeko anitz aldis mi gaistoa, estaien propaga; bear da oien gañetik guruzearen antapara. An Espiritu Sanduak dio in dezagula balanza bat pizazeko geuren itzak: Verbis tuis facito statéram. (Eccli. 28.) Eta zer balanza izan daike pizazeko itzak ain arin bolazen direnak ta espezialki zenbaitenak? Guruzea, guruzea, ezi balanza deizen du Elizak: Statéra facta corporis. Guruzeak ditu bi beso igoalak, erakusten digu neurri berean estima zagula proximo laguna nola geuren burua; nola estugun nai niork gaizkirik erran dezan gutas, ala niori ta niores guk ere etzagula erran. Nork emain dida, zio Eklesiastikoak (C.22.) nere agoaindako goardia bat ta nere ezpañendako sello bat seguroa, ez naien erori aien kasos ta ez nazan galdu nere miak? eman digu Jesu Kristok txoil seguroa, baita guruzea. Au fixazen edo señalazen da ezpain gañekoan, pekoan ta bi saietsetan, ez minzazeko goitirat Jangoikoaren kontra blasfemia ta juramentu banoes; estare beitirat itz torpees; estare bi aldetara makur proximoen kontra injuries, murmurazioes ta alakoes. Arrausia iterakoan guruzea formazen da agoan, ta ongi iten da estaien sar aize edo espiritu gaistoa barnean; zenbat obeki formatu bear da guruzea agoan estaien atra barnetik itz gaistoen aize pestilente benenatua. Irugarrena bularretan.

        6. Zerengatik zeñazen gara bularretan? Jangoikoak goarda gaizan obra ta deseo gaistoetaik. Bularra da kamara erreala, non baitago biotza, nondik gure borondateak erreina batek bekala errepartizen baitiote gorputzeko mienbro guziei bere or denak ta dekretoak, manatus bakotxai zer nai duen in dezaten: Begiei, ikus dezatela au edo ura; bearriei, ai dezatela gauza bat edo berzea; miai, erran dezala itz gau edo ura; eskuei, in dezatela ongi edo gaizki; oñei, doazila onat edo arat, edo geldi daudela; ta ario gontara guziei ta guziek obrazeunte borondateain manuaren konforme, direlaik on edo gaisto obrak, segun den on edo gaisto borondatea, baita aien prinzipioa; desuerte ezi obra onak lirazkenak iten badire borondateain kontra, ia estire onak. Ta, alaber, gauza gaisto iduriak gertazen badire borondaterik gabe edo nai estugula, ia estire bekatu; zerengatik diones San Agustinek, bekatua da ain borondatesko gauza, ezi niolatere esta bekatu ezpada borondateskoa. (De verâ religione c.14.) Eta ala borondatea da lenbiziko errueda bekala, zeiñek mogizen baitu gizonaren makina guzia; biotzain lekua da konsejuko sala gobernatu bear duena mienbro guzien errepublika. Baña ai, zein gobernu gaistoa zenbait aldis? Zenbat obra arrazioaren ta Jangoikoaren kontrakoak inarastentigu borondate itsuak? Biotzetik, zio Jesu Kristok (Math. 15.), sorzen dire pensamentu gaistoak, gizeriozeak, adulterioak, ladronkeriak, falso testimonioak, blasfemiak. Bada, para bedi bularrean guruzearen bara edo erregla, ordenazeko biotz edo borondatearen gobernu desordenatua. Obra gureak dire moneda zeñeki, onak badire erosten baita zerua, ta gaistoak badire, infernua. Guruzea da kuñoa edo marka zeñeki bear baitire markatu atra daizen Kristoren konforme, estaizen desetxatu moneda falsutako. Orgatik erraten zio esposoak esposari: Ezarranazu sello edo kuño bat bekala zeure biotzaren gañean. Poneme ut signaculum super cor tuum. Iduri dute anitz obra onak, ezpaitire pasatuko zerengatik ezpaizire egin intenzio ones ta berze zirkunstanzia bear direnes. Zenbat meza, errosario, limosna, baru desetxatuko ditu Jangoikoak, obra gaistoak bekala, faltaizanes intenzio on eta berze zirkunstanzien kuñoa; bada, obra gaistoak gaisto ta onak ere gaistotako konta barin badaizke, beira bear den guruzea bularrean, Jangoikoak goarda gaizan obra ta deseo gaistoetaik. Baña errepara diola ere deseo gaistoetaik, zerengatik deseoak, ezin kunplitus kunplizen estirenak obras, obratako kontazentu Jangoikoak: Qui viderit mulierem ad concupiscendum eam, jam moechatus est in corde suo. Estuzu iten eskandalosko gauzarik baña beterik zaude deseo gaistos. Zara kontrabandista Jangoikoaren alzineko, daramazuna kontrabandoa itxura on baten pean. Estuzu despreziazen agerrian nior, baña zaude suberbias ta banidades beterik barnean; zara sano itxuras ta idropiko entraña dañatuak tuzu. Estuzu ladronkeria publikorik egiten, baña ixilkias, raterias ta deseos bai; au da gañetik ardiaren elleas bestizea, barnetik otso gosetia. Estuzu luxuriazen klaroan, baña konplazenzia ta deseo torpes errezen zara biotzean; au da sagar bistosoa azalean ustela barnean, ta Kristok erran bekala, sepulkro txuritua gañetik, barnean ezur-aragi ustel ta arres beterik egotea. Ezpauzu il zen jenderik baña barin bazaude biotzean beterik iras, errenkores ta mendekus, au da idurizea aingiru lagun bat ta izatea suge edo bibora bat benenosoa. Au da susko makina bat gañetik pintatua ta barnetik polboras ta tiros disponiturik egotea. En fin, berze jeneroetan ario gontara izanik itxuras Jangoikoaren aiskide, errealki etsai izanen zara, ta Jangoikoak ikusten baitu biotza, biotzain konforme neurrituko zaitu. Para zazu guruzearen señalea bularrean, Jangoikoak goarda zaizan obra ta deseo gaistoetaik. Esta posible kontazea guruzearen birtutes Jangoikoak in dituen prodijioak materia gontan. Zenbait kontatuko dugu urbilen aldian. Balia gaizen arma gontas sines bizizeko, ongi pensamentu, itz, obra ta deseoetan Kristoren konforme. Bai ta orai arteo gaizki bizituas urrikiturik inzkigun fede, esperanza ta karidadearen aktak. Nik sinest. etc.

 

aurrekoa hurrengoa