www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 88.
De confessione generali.
ann. 1781

 

Amplius lava me ab iniquitate mea,
et â peccato meo munda me. Psalm. 50.

 

        1. Barkaturik ia Dabid, ta garbiturik Jangoikoaren grazias, alaere oius eskatzen dio: Iago garbi benaza nere maliziatik, ta xau benaza nere bekatutik. Barin badago garbi, zertako eskazen du ia? Zeren ezpaita beiñ ere sobra kuidadoa ta dilijenzia garbitzean beneno gaisto gartaik, ta arren efekto ta errelikiaetaik. Konfesio partikulare edozeintan ongi iten bada, garbitzen da arima, baña ia garbitu nai badu edo ezpada guzis fio garbituas, or dago konfesio jenerala, zein baita ala nola kontu guzien ajuste bat jenerala. Esta berzerik konfesio jenerala baizik batean konfesatzea len anitzetan konfesatuak edo konfesatu bearrak ta enzerratzea batean konfesio gaiek; ta aietan faltatu dena ta dudazen dena suplizea beingoas. Egin daike bizi guzikoa edo denbora zati batekoa, konforme den bakotxain nezesidadea edo konbenienzia.

        2. Zierto da estela guziendako preziso salbazekos, ez, estare konbeniente zenbaitendako; ta orgatik distingizeunte doktoreek gisaontan. Konfesio jenerala bazuendako da dañoso, berze batzuendako nezesario ta berzebazuendako konbeniente. Goazen, bada, distinzio goneki. Norendako da dañoso egitea konfesio jenerala? Aiendako, zeiñek eginik ere len kuidado sufizienteareki ta bere konfesoreain satisfakziora, alaere ezpaitire sosegatzen motibo justorik gabe, ta ia turbazen baitire errepetitus lengo konfesioak. Esta ere konbeniente, ta dañoso da aiendako, zeiñek biziturik luxuriain edo odioain kostunbreren batean len, baña konfesaturik beingoas, utzi ondoan ia kostunbrea konfesio jeneraleon batean, ia errebolbitzea kostunbre gura bailizake errebolbizea ongarri ustela gora dezana usai pestilentea. Da ere dañoso eskrupulosoendako, zeiñek zenbatenas ia errepasatzeunten lengoa, ia inkietazen baitire, uste dutelaik fundamenturik gabe estaudela konfesaturik ongi, ta beiñ ere ezpaitire satisfetxo gelditzen. Arima beldurtiak, in bada bein konfesio jenerale bat, malizias deus utzi gabe, paraturik antes bien dilijenzia prudente bat errateko guzia, emendatu bada, beude geldi lengo konfesioak ia, utzi guzia ondaturik Jangoikoaren miserikordiaren itsaso ondargabean, ez oroitu ere ia bapanaka lanze partikulares, baizik solamente ala montonean bizi gaizki bizituas, sentizeko ofenditua Jaun andia. Errautsa mogitzen dena xautzean sala bat, esta gelditzen xautus berriz, ez, baizik utzis asenta daien. Balsa bat turbiatu dena klarazekos, utzi geldi serena daien. Purga batek bear duenai ta ongi disponiturik dagonai ematen dio osasuna, ta berze bati bear estuenai eman dezoke dañu anitz ta eriotzea ere. Ala da konfesio jenerala, on batzuendako, dañoso eskrupulosoendako: Baña au entendazen da eskrupuloso egiaskoeki, ez eskrupuloso gaieki, zeiñek kaso guti gauza andies iten baitute, ta anitz kaso sinplekeries, engañatus berak eta berzeak. Obrena da konsultazea.

        3. Baña norendako da preziso egitea konfesio jenerala? Aiendako, zeiñek baitakite lengo konfesio zenbait edo guziak izan direla gaistoak; au da, edo examina faltas, edo dolore edo proposito, edo berze edozein zirkunstanzia prezisoain faltas. Por konsigiente, nork ere jakinik edo sospetxaturik izan zukela anitz bekatu mortale, alaere konfesatu baize detenitu gabe aski examinatzean, ta erran baizue solo agora eldu zizaiona, atzendu barin bazizaio zerbait, konfesioa izan ze gaistoa, bear du errenobatu; baña atzendu baliz zenbait bekatu examinatu ondoan dilijenteki, konfesioa ona izan ze orgatik, solamente du obligazio konfesatzeko atzenduak, oroizen delaik, baña ez konfesio gura, zein izan baize ona; solamente, bada, atzenzen direlaik bere faltas, floxezas edo ajola gutis, orduan da kulpa ta konfesioa gaistoa ta errenobatu bear da. Alaber, ixildu duenak edozein bekatu mortale edo dudoso, edo konfesatu zuenak ia edo gutiago ziren baño, edo entenda etzeizken moduan, edo bilatus konfesore entendaetzezana, bear du in konfesio jenerala prezisoki. Alaber, konfesatu denak dolore sinagabe, edo emendatzeko gogo firmea gabe, bear du konfesatu jeneralki. Alaber, dudazen duenak arrazioreki ziren edo ez bere konfesioak onak, edo zeren zoeien zeremonias debozio ta ajola gutireki, edo zeren bitarteo segitzen zuen beti egiten bekatu berak guti gora bera emendatu gabe, naiz iduriturik zuela proposito ona konfesatzerakoan, eta en fin, kostunbre gaistoa ziraueneko denborako konfesioak, ia gexago ia gutixago bekatueki nastekatzen zirenak, bekatutik konfesiora, konfesiotik bekatura, ta ala segitus autxi gabe guzis kostunbre gaistoa, bear dire errenobatu konfesio jenerale batean, zerengatik estaike seguratu salbazioa berze gisas, zeren duda baita prudentea ziren gaistoak bitarte gortako konfesioak.

        4. Jauna, an lenago bizpiru konfesioetan ixildu nue bekatu mortale bat, baña gero konfesatu nue. Eta konfesatu ere zindue ixildu zinduela, ta zenbat aldis? Bai, Jauna, bada, ura izan ze konfesio jenerala; esta bear berritu. An len isildu nue bizpiru urtes bekatu bat, baña gero atzendu zizaida arras, zer in beaut? Esta fazil kaso gau, atzentzea diot, alako sakrilejioak izanik examina dilijentea; ta ala diot, ezi atzendu bazire kulparik gabe, solamente bear dela konfesatu bekatu gura, ta bizpiru urte gaietako konfesioak ta ez urrengoak, zeintan ezpaize oroitu; baña atzendu baze examinatu faltas, ta konzienzia sobra arro ta ajolakabe izanes, guziak guziak berritu bear dire. Eta esta aski konfesatzea bekatu ixil duzena? Ez, bear da konfesatu konfesio gaisto in zituenak, baitare ebetan konfesatu zituen bekatu guziak ere, zerengatik konfesio gaistoan esta barkatzen konfesatzen dena ere, antes bien, añadizen da sakrilejioa ta firmazen da kondenazioa. En fin, dakienak in zuela bein konfesio gaistoa, naiz gero segitu badu ere konfesatus ines zoeien guzia, ezpadu sanatu konfesio gaisto gura, guzia doaie banoan, guzia bear da berritu konfesio gartaik asi ta orai artañokoa; kontubazuetan numero bat utsin bada goiti, guzia joain da utsinik, estaike atra beiti zuzen suma. Parete batean, naiz gañarakoa arri ta mortero ones fabrikaturik ere, baldin peko arri bat barin badago falsuan, baldin faltatu barin bada zimenduan, naiz estali, naiz disimula daien poliki gañerakoan, guzia dago ruinoso, gaistoa da obra guzia. Txupa batean boton bat soillik doaien makur sartus bear etzen ojalean, guzia atrako da makur azkenean, berri berritan asi bear da soltatus guziak. Eskribiturik ere berrogei edo ia errenglon papel batean, ixurzen bada tinta azkenean, guzia galdu da. Examinatuagatik ongi konzienzia, konfesaturik ere anitz kulpa, dolore ta proposito izanik ere, baldin bat soillik utzi bada, guzia galdu da, guzia borratu da sakrilejioaren tintas. Jakina da emasteki garren exenplua, nola konfesatus zoeien bekala kulpa bakotxa, zoezin atras arren agotik zapobazuk itsusiak, ta azkenean zeren erratera zoeielaik bat andiagokoa, ta utzi zuen errateko, ikusi ze zapo andi bat ia atrazera baña erretiratu zela gibela, ta berla atzetik len atra ziren guziak ere bai. Esta barkatzen bekatu bat, non ta estiren guziak barkatzen; eta ala konfesatzea ta konfesatzea alzina, utzirik lendanik zerbait barkatuestena, da joatea montiatus sakrilejioak, ta bildus infernurako su ia, ta añaditus Jangoikoaren ira, tesaurizas tibi iram; esta berze erremediorik, baizik konfesio jenerale bat ona.

        5. Erran dugu norendako den preziso konfesio jenerala, orai erran zagun norendako den konbiniente, naiz ez izanik ere preziso. Estuenak bere ustes alako faltarik bere konfesioetan, estu obligaziorik iteko konfesio jeneralerik; baña konbeniente da egin dezan beñere inestuenak, edo denbora anitzes estuenak egin, espezialki aldatzen bada estados edo errenobazen bada ferborean ta bizimoduan obera ta espezialkiago beldur delaik estagola urruti eriotzea. Guziau entendatzen da nola esten segitzen berze zerbait inkonbiniente bakotxain konzienziain kasos, ta ala obeki azertatuko da konsejatus bakotxa prudenteareki materia gontan, ezi ez predikatus pulpitotik ala jeneralidade goneki. Inkonbinientees landara entendatu bear da diotena azken gontan ta obligazioik estelaik; eta añadizen dut, ezi obligaziorik esten gortan, egiten baliz ere konfesio jenerale, ezleike izain bearrik egiteko ainberze examina, zerengatik suponiturik konfesatu zirela len ongi, ta solo naituela debozios konfesatu batean, libre du ez berextea ainberze, ez kontazea puntualki guziak, baizik ala guti gora bera montonean, edo nola nai duen, suponiturik —diot berriz— iten dela debozios ta ez obligazios konfesio jenerala. Alaber, nai balu egin zatika konfesio jenerala, au da, konfesio batean mandamentu baten kontrakoak, berze konfesio batean berze batekoak len konfesatuak, au ere da konfesio jenerala jenero bat, zeiñeki baitoaie bat ekarris memoriara len gaizki egina, ta borratus dolore ta konfesio berriareki ia ta ia. En fin, anitzek dute kosunbre iteko urtetik urtera edo bitaik bira konfesio jenerale bat urte bat edo bidetakoa, ta egiten delaik konfesore jakinareki ta progatu duenareki arren konzienzia denbora gortan, estaike izan batere nekoso; ta berze alde lazki da probetxoso, zerengatik alde bat ala suplizen dire gerta zeizken falta lebeak berze konfesioetan ferbore ta debozio gutis, egiteareki bat guzis erresuelto; ta berze alde parazeareki junto batean kulpa guziak, ia mogitzen da biotza, ia konfundizen da, ia betezen da kontrizios ta propositos usteko beingoas ta asteko berri berritan obetzen bizitzemodua. Da ere konbeniente geroko, zerengatik egonik ia ajustaturik kontuak Jangoikoareki, sosegu duenas landara bere konzienzian oraiko, beti dago prebeniturik noizko nai datorren eriotzea. Nor da nai ez lukena atra munduontaik konfesio jenerale on bat eginik, ia keta dakien doaiela Jangoikoaren alzinera errezibitzera bere biziaren konforme ta ez itzulzekotan onat sekula? Bada, egiteareki lendanik, dago seguraturik guzia. Nork ordea explika dezake konfesio jenerale on batek dakarran alegria ta biotzaren asea? Testigo experienzia, apelazen dut progatudutenetara ia egia esten ezi errezibizeareki absoluzionea dirudiduela bota duela bere gañetik oian bat pizua, ta edeki bekala diola Jangoikoai bere zorren fin de pagua. Estuenak sinestazen, proga bez bere baitan.

        6. Baña Jauna, izanik egia ori guzioi, ta nai izanik ere batek egin konfesio jenerala, alaere lotsazen du orren difikultadeak? Nola oroitu ainberze kulpes, ainberze denbora ta ainberze jenerotan? Esta posible. Au da deabruaren tentazio bat, au da fantasma bat alzinean parazen duena ikaratzeko lotsakorrak; baña ellegaturik ikustera, esta baizik itzal bat ta ezdeus bat Jangoikoaren graziareki. Beñik bein au da zierto, ezi solamente gaudela obligaturik konfesatzera oroizen garenes; ta atzendurik ere anitz, konfesioak estuela peligrorik. Ontas landara solamente da obligazioa prokurazeko oroizea mortalees; ontas landara estaikelaik atra numero txustoa, aski da guti gora bera, ta au ere ezpadaike, aski da asteka edo ilka zenbat, deklaratus alikako obekienik bere arimain estadoa. En fin, beñere estaike egin konfesio gaistoa memoria faltas, nola den deseo ona ta dilijenzia prudentea oroizeko al guzia; eta guziau aisatuko du konfesore prudenteak, zeiñek emanen baitio argia ta eskua errejistrazeko konzienziain zokoak. Numeroik gabe dire exenplareak gauza gonendako, eta gure Jaunak nai duen bekala konfesa gaizen ongi, ta manatu duen bekala ere asko aldis, ala ematen du bizarroki bere grazia. Animo, bada, artu denbora, egin dilijenziak parazeko ongi Jangoikoareki betikos ajustazeareki kontu guziok konfesio jeneral batean ta berladanik inskigun etc.

 

aurrekoa hurrengoa