www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo. 51.
Praxis viv. Agricol.
Anno 1780

 

        1. Erranik azken platikan egunain ongi pasazeko modua, baita ofrezitzea goizean Jangoikoari bere obrak, bisitazea al badaike Jaun sakramentatuan, oroizea noizean noiz lanen ertean, bedeikatzea maia ta ematea graziak jaterakoan, etzitea garaionean, ta examinazea gauoro konzienzia, ta egitea kontriziosko akta, falta da orai adbertizea egunoroko errosarioa, edo dela bakarrik bakotxak errezatus, edo familiareki, edo elizan sazerdoteareki. Ezpada au egiten, nola erakusten du fielak duen debozioa Maria Santisimari, zein baita Jangoikoas landara lenbiziko persona zeruan ta lurrean, Jangoikoaren ta bekatarien Ama, ta gure esperanza solla artas landara. Obeda jan gabe pasazea eguna ezi ez errezatu gabe errosarioa. Orai nainuke erran asteoro, iloro ta urteoro in bear lukena nekazariak. Asteoro jaiegunean desokupatzea osoki Jangoikoarendako, exkusatzea al daiken lan ta biaje guzietaik oroiturik ezi jaieguna dela Jangoikoaren eguna, akuditzea, posible bada, bere elizara, aizea prediku edo doktrina, barin bada, adelantatu naies Jangoikoaren eskolan, ta orgatik bilatzea, ta etsiturik etorri predikuas ain ongi nola mezas, ta en fin, egitea berze obra on anitz ezaundaien Jangoikoaren eguna bekala enpleazen dela Jangoikoaren zerbitzuan espezialki. O jaiegunak, nork ezaundukozaiste noren zaraten! (O kristio izeneskoak lurrean sartuak arima guziareki, satorrak bekala itsuak, estuzienak memoriarik beirazeko Jangoikoagana, etorriak mundura zerbitzazera Jangoikoa ta ezin aurki dezakezenak denboraik arrendako bizi guzian, asteas nekatzen, jaiean ez aterzen, deabruaren presidario perpetuoak, il ta deus aurkitukoestuzienak zerbitzu eginik Jangoikoari, por konsigiente soldatarik ere ez arrengandik, demonioagandik bai infernu eternoa, zeren in diozen gustoa emen arrastaturik beti kodiziaren sokas, secula seculorum deskansurik izan bearestuzienak zeuren kulpas, estuzie berexiko egun bat sikiera Jangoikoaindako ta arimaindako?) Memento. Oiuiten dizie Jangoikoak. Memento ut diem sabbati santifices. Idazarri, oroitu santifikazeas jaieguna.

        2. Iloro in bearlizakena da konfesazea bere bekatuak, ta komekazea ta asistizea Jaun sakramentatuaren funzionera debozioreki. Txoil ajolakabea da deskuidazen dena garbitzeas noizean noiz bere arima, kuadrazeko ia Jangoikoari, eta iloro garbitzea esta sobra. Baña kuidatu bear dena da ez kostunbres konfesa komekazea aldatu ta mejoratu gabe, baizik aldioro doaien bekala egitera munduan den gauzarik inportazioskoena, prebenitus ala nola balidoeie ematera Jangoikoari kontu bere bizimoduas, erdextera barkamentu, ta jarzera aingiruen maian. Urteoro alaber, konbenilizake urtearen konfesio jenerale bat suplizeko urteasko konfesioetan akaso izan diren faltak. En fin, beti portatu Jangoikoaren gauzetan dilijente ta afizionatu, nekazari bezain kristio on bekala, montiatu naiak zerbait onki Jangoikoaren alzineko, ta zerengatik mereji duen Jangoikoak. Bi adbertenzia tori, lenbizikoa ez egitea onak solo zeren intentusten berzeek, noaie mezara zerengatik doazin berzeak, konfesazen naiz zeren berzeak ere konfesazen baitire, ezperen ezpainezake egin; esta ala bear, baizik iten baute ezpaute berzeek, zuk inzazu alikako onki guzia solo Jangoikoagatik. Bigarren adbertenzia ez egitea deus banidades, edo niri edo berze bati kuadratu naies, ezi ori lizake debalde trabajazea, antes bien, okultatu bear da alguzia iten den onkia jakinik ikusten duela Jangoikoak. Ai, ta zenbat ingorante den ontan, ezpaitute estimazen gauzak, baizik iduritzea, arrautze txar bat ta anitz karaka. Iten bada deus, jakin bear du mundu guziak, berzela ez ganarik ere. Zertan nauzu jakin dezagun zaudela elizan, zoazela prozesioan, iteunzula au ta ura? Akaso guk eman beardizugu soldata? Eztizie zer agradezitu Jangoikoak, ezpaituzu arrengatik egin. Nekeareki gelditu zara, ta debalde aizeain truk. Zenbat obeago lizake anitz egitea, ta guti iduritzea? Obeda biotzeain barneko debozio ixil niork ikusten estuen bat ezi ez munduko exterioridade guziak ura gabe. Substanzia, ez itxura, fielak.

        3. Orai nainuke erran gauza zenbait prinzipalenak, zeintan paratu bear baitu kuidado nekazariak, ta obligazios. Lenbizikoa da aprensio egitean kristiotasunas, fedesko gauzes, Jangoikoaren zerbitzuas, arimaren salbazeas, ta por konsigiente ez bekaturik egiteas, ta ikasi naias nola bizitu akuditus erakustunetara. Ai badire anitz animale bi oñetakoak aldiritan estutenak ajolarik deustas, baizik jateas, edateas ta gorputzaren gauzes, ta nola baitute diskurrimentu guti, ain konsolaturik bizi dire nola ezpaliz berze bizirik baizik au, ta aisa admiti lezakete edozein bekatu obeki, ezi ez trabaju edozein, trukadan. Biztu fedea, pensatu gauzak, ta in aprensio bear denas. Ortako zara gizon fiela.

        4. Bigarren, kuidatu bear dena da kaso ia egiteas obligazioes, ezi ez debozioes. Badire zenbait fundazen dutenak bere seguridadea gauza exteriore debozioskoetan ta ez substanziaskoetan. Kuidado anitz alako sandu edo sandaren eguna señalatu bear dela, ta igandea guti. Prozesio gau edo berzea in bear da sin falta, ta deabruen prozesioak danzak defenda, ta indaiena in daiela. Nai badut erreza dezan errosario bat, bida edo ia, ori bai; nai badut iduki dezan pazienzia, aparta daien okasiotik, ta alakoak, ori ez. Guziau da engañua. Beira zer dioten: Iago balio du Jangoikoaren alzineko aorrazea edo edekizea bekatu bat, ezi ez jai ta prozesio ta errezu guziak. Egia diot, ezi pueblo bekatari debozio goieki kontentazen zenas erran zue Jangoikoak: Populus hic labiis me honorat, cor autem eorum longé est â me. Pueblo gonek honrazen nau ezpañes, baña biotza urruti enegandik. Zein bat engañu ebetaik aldiritan! Biz debozioak, baña obligazioak len dire, ezi obligazioak kunplitu ez ta fiazea debozioetan da parazea dilindaka istupasko ari batetik, utzirik eskalera, utzirik bide erreala.

        5. Irugarrena da, nola geien komun baita estudiorik gabeko jendea, segizea bere sazerdotearen konsejuak ia ezi berze niorenak arimako gauzetan. Eta zertako paratutu Jangoikoak errioro sazerdoteak, ezpada izateko kidari ta erakustun bere ardien? Badire zenbait estutenak iten kasorik sazerdoteen erranes. (Badire berze zenbait iteuntenak sendagalla oponizeas, ta aurkizen bada kuadrillan, burlazen da bano sazerdoteas, ta alabazeunte, zelebrazeunte disparatea, ta apostus bekala doaz zeñek baño zeñek ia erran sazerdoteain kontra, ta ala nola zegon Kristo judio gaien erdian burlatu zutelaik, ala atrazen dute sazerdotea zenbaitek irri egiteko. Au esta ongi, barin balu ere kulpa sazerdoteak; modua da abisazea bera niori adiarazi gabe beren edo berze norbaiten medios. Kuidado despreziazeas, kuidado ez atendizeas sazerdotea, zure salbazeko paratu dizuna Jangoikoak; berze gisas, zoaz galdua.)

        6. Laurgarrena, nola baita geien komun jende ez abratsa, kuidatu bear da gobernuas, ta estaien sobra apega kodizia. Bazuk dire floxoak, ajolakabeak, gorputzaren esklaboak, estutenak kuidazen baizik jateas ta edateas ta triposkeries beren denboran, (naiz doazila ura bera gauzak, naiz kexa daizela gero ondorekoak. Barin bada apostu, esta eskusazen; joku barin bada, esta erretirazen; ta bitarteo petardo emen ta an, zorrak ez pagatus, baizik añaditus. Au da desgobernua ta bekatu mortale.) Berzebazuk berze aldetik dire ain biotz ertxiak, ezi daude beti afanaturik ez utzi naies kea ere etxetik, beldurrak egiteko limosna bat, emateko jendeei trago bat, mila gezur diskurrizen, mila injenio pensazen ez emateko miseria bat, desonratus beren buruak, galdurik jendeen alkea, ta ia dena, bere tripari ere ukatus konbeniente ta moderazio dena, ta galdus osasuna ez soltatu naies bolsa. Au da miseria, ez gobernazea ondasunak, baizik aien esklabo bizitzea, ta bitarteo deus ez lograzea gorputzain ta ez arimain. Bildu ta bildu, ta bizian ez gozatu, il ta ezin erman, ta il ondoan berzei txukatu nigarrak zure dirues. Ala izatekos, obe zindue deus ez izan, ezi padeziturik orai bekala, benzait nior etze alegratuko zure ilzeas, nola alegrazen baita ilzeas abratsa. Gaisto da ez izatea bere kulpas bear dena; gaisto da izan ta ez gobernazea bear den bekala; gaistoago da izan ta ez baliazea izanas deustako, oroat nola ezpalu. Goardatu moderazioa.

        7. Borzgarrena da ez izatea enbidiarik, ta ez egitea ñakadarik elkarri nekazariek. Anitz inbidioso da ofizio gortan, ta ikusi orduko bat mejorazen, berla diote inbidia, baliz bekala beren gaiza berzearen ona. Kuidado dañues berzeen heredajeetan, kuidado lapurreries. Seigarrena da kuidazea mia, ezi txoil suelto usteunte zenbaitek, ta estute iten aprensiorik, esta konfesazen ere, balire bekala itz aizearenak, ta estakit nola daizken salba. Ainberze murmurazen, iten bada deus, berla erraten, ta gloria nork lenik; deus ez okultazen, ta zierto estena, oroat, eskrupulorik gabe. Berze alde mia zein suelto publikoki erraten itz desonestoak, alkaizungarriak, baliz alkerik; ta irri guziek niork ez korrejizen, nior ez itzulzen Jangoikoaren legearen alde. (Eta gero ezin aurki zer konfesatu; baut uste zenbaiten biotzetan egotes habitazeuntela bekatu mortaleek bizi guzian, ia zeren estuten iten aprensio baizik txoil disformees, ia zeren estuten sentizen bear bekala gauzak, ta alde gontaik dut uste iretsten duela anitz nekazari infernuak. Da deskonsolu aizea ainberze disparate okasio batzuetan, erakustea malizia gisa ortan inozentei, ta ala dibertizea, ta ia dena, exkusazeko erratea, dibertizeagatik iteuntela. Zein urruti dauden sentizetik bear bekala! il baliz idi bat, bai, baña ortas, ori da sinplekeria, ala diote, beira nola izan daiken lekurik zeruan pestearen katedratikogebendako. Ai bezate egia, zer den itz desonesto bat. Itz desonesto bat tentagarria da bekatu mortale bat sekula pagatu ezin daikena aski infernuan; ta zenbat lagunen alzinean erraten den berze ainberze bekatu mortale ia da eskandaloarena. Au da teologia ziertoa.)

        8. Zazpigarren kuidatu bear dena da ardoan; edan bai indarraindako, baña ez edan sobra. Nork erran dañu datozinak? Aste guziko trabajuak edaten dire jai bates batzuetan; ardoaren aiskide sobra dena miserien ostatari da. Gero segizen da desgobernua, gero burua berotu ta edozein gauza erratea ta egitea, gero diskordia etxean ta kanpokoeki; eta eskusa indar emateaina kenzeko, erran bear da ezi ardoan exzesoak estuela ematen, baizik galzen indarra, gaistazentu humoreak, itxekizen du odola, turbazen du burua ta laburzen du bizia. Baña guziau ezlizake anitz inport, ezpaliz dañu espiritualerik, au da, bekaturik. Baña ardoan da anitz bekatu, ta lastima da ez ia kuidazea. Tentazen du gulak, baña tenplanza da kontra, etzaitela utzi garaizera; aski duzulaik, geldi, naiz tenta. Baña gertazen bada geienean bekala afizionazea ardora, geroago ta ia, ta ala bizi ta ala il. Jokua da kausa askotan. Ta kuidado ontan ere. Jauna, estaike dibertitu? Estaike edan? Bai, baña biz dibersio dezentea, biz edate moderatua, ez pasiones, ez bizios, ez desgaraiean. Desorden guzia bekatu da, ta esta eskusa ona nik ere iteuntela. Iten baut iteunt gaizki, zuk ere iten bauzu, gaizki inen duzu. Baña leku emateuntenek ain beranduraño dute kulpa ia. Goarda moderazio guzietan.

        9. Banue ia adbertizeko, baña akaba zagun errateareki, kuidatu bear dela txoil guzis bekaturik baterez egitetik, nola ezpaita aski bedrazi mandamentuak goardazea, bat auxten bada, orgatik kuidado guzietas. Errepara bakotxak bere inklinazioak, ta joan kendus okasioak, garaitus tentazioak, ta iragazis biktoria. Trabaju da inklinazea bat ta ezin konsenti, izatea tirria ta kontra egitea; baña au da Jangoikoaren zerbitzuko trabajua eskusaestaikena. Uste duzu orai zeruan dauden sanduek etzutela pasione ta tentazio, edo suberbian, edo abarizian, edo luxurian, edo iran, edo berze bizioetan? Bazute, zeren gu bekala gizon zire ta materia berekoak; baña erresistitus, trabajatus ta kuidatus iragazi zute biktoria. Bide beras joan bearko joan bear duenak, berzela estaike ellega. Zure gañarako trabaju guziak estire aski ararazeko, ezpazara trabajazen Jangoikoaren zerbitzuan (egin naies sandu zeure buruoi Jangoikoaren graziareki, ezi esta an admitizen baizik sandu dena.) Emendatu len gaizki egina, suplitu alguzia, ta orai intenzio goneki in fede, esperanza ta karidadearen aktak, etc.

 

aurrekoa hurrengoa