www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 103.
De matrimonio quid, â quo etc.
ann. 1782

 

Non est bonum hominem esse solum,
faciamus ei adjutorium simile sibi. Genes. 2.

Quod ergó Deus conjunxit,
homo non separet. Math. 19.

 

        1. Zer falta zekio munduari kriatu ondoan Jangoikoak lenbiziko sei egun aietan zerua ta lurra ta ebetako gauza guziak, ta guzien gaiñetik gizona bere imajina ta semejanzara? Zer falta zekio? diot berriz ere. Falta zekio probidenzia bat, suplizeko jendees kontino, segitus bata berzetik ta sartus bata berzeain lekuan jenerazios jenerazio, izateko beti nork gozatu ta gobernatu gauza kriatuak munduan. Ario gontara berze sei sakramentues landara falta da explikazeko zazpigarrena guzis nezesarioa. Zerengatik plantaturik ere Elizan bataioa kristiazeko gizonak, konfirmazioa konfirmazeko kristioak, konfesioa barkazeko bekatariak, komunionea alimentazeko arimak, oliadura seguratzeko bizitzaren akabanzan mortalak ta ordena konsagrazeko Elizako ministroak, zer aigina ezpaliz modu suplizeko personak, emateko ta errezibitzeko sakramentu goiek? Falta ze, bada, sakramentu bat, zeiñen medios kristiandadean zoezin segitus segitus personak bata berzeain atzetik, beti mantenizeko kristiandadea ta Jangoikoaren zerbitzua munduan, ta joateko iganes zerura okupazera ango katedrak ustu zirenak erorzeareki infernura aingiru gaistoak. Ortako dago matrimonio sandua; ia oneki esta deus falta, guzia dago perfekzio onean. Nik ere explikatzeareki au, akabatuko dut sakramentuen materia, eta lograzen badut ontan fruitu bear dena, iteko guti izan nezake erremediatzeko feligresia guzia, zeren matrimonio onak izatean ta onen obligazioak kunplitzean dago geien komun guzien erremedioa ta ontzea. Inporta da, beras, explikatzea ongi matrimonioaren asuntoa ta aditzea ongi arren explikazioa. Paratuko dut nik dilijenzia explikatzean, esmerazaiste zuek ere ongi atendizean ezkonduek ta ezkondugabeek. Guziendako izain da doktrina, ar bez bakotxak tokazen zaiona.

        2. Nere Aitaren etxean dire anitz mansione edo toki diferenteak, zio Jesu Kristok gloriako palazioagatik, in domo Patris mei mansiones multae sunt. Bada, beiti gontako bere etxe gontan ere, Elizan, diot, dire bide diferenteak, nondik doazken guziak, bakotxa bere bideas, estaien nior exkusa; dire, diot, bizimodu ta estado dibersoak, auta dezan bakotxak Jangoikoaren deiaren ta bere inklinazio onaren konforme; or dago errelijionea, emen sazerdozioa; berze alde legoen estadoa, ta ontan estena trebe joatera pureza ta kastidade perpetuoaren bideas, dauka matrimonioarena llanoago ta aisagokoa bekala. Zierto da, ta Trentoko Konzilio sanduan deklaratua fedesko gauza bekala, ezkonduen estadoa estela ain perfektoa nola ezkondugabeena, eta obe dela ta sanduago bizitzea birjinidadean ta ezkondu gabe, ezi ez matrimonioan (Sess. 24. can. 11). Eta lenago erranik utzi zue San Pablo apostoluak, etzuela Jangoikoaren mandamenturik obligarasteko bizizera birjinidadean, baña konseju bai ematen duela. De virginibus praeceptum Domini non habeo, consilium autém do. Eta konsejua beti da gauza obeagoas; eta eman ondoan zenbait arrazio, zeiñengatik obeki zerbitza dezaken Jangoikoa libreak, añadizen du: egin bez nai duena, estu bekaturik egiten ezkontzen bada. Quod vult faciat, non peccat si nubat. Duelaik autara ta prezisioik ez, arzen duenak gogo bere biotzean goardazeko birjin, ongi iten du; baita ezkonzen denak ere ongi iten du, baña ezkontzen estenak, obeki iten du. Qui matrimonio jungit virginem suam, bene facit, et qui non jungit, melius facit. Obligaturik dago legeari bizi den bitartaño konsortea, ta ilzen baliz, librazen da, ezkon daike naiduenaiki solo Jangoikoaren borondatearen konforme. Baña obeki inen du ala mantenizen bada ezkondu gabe nere konsejuain ordes, ta uste dut mintzazen naizela Jangoikoaren espirituas (1. Corint. cap.7.).

        3. Ario gontara lenago Kristo gure Jaunak aipatu ondoan matrimonioain lege ta lozaki ertxia lazaestaikena bizi guzian, erran ziote fariseoek: Ala izatekos, esta konbeni ezkontzea. Errespondatu zue Jaun dibinoak: Estute guziek arzen konsejugoi; eta kontaturik zer in zuten zenbaitek bizizeagatik purezan ta erdexteagatik gloria zeruan, dio: Qui potest capere, capiat, ar dezakenak ar bez konsejugoi (Math. 19). Baña San Pablok dion bekala karta berartan (1 Cor. c.7), nai lukela bai guziok lizazken bera bekala, baña bakotxak duela bere dono proprio berexa Jangoikoagandik, batak arla, berzeak orla. Erraten diotela ezkondugabeei ta alargunei obe dutela mantenitzea ala bera bekala; baña ezpa daizke konteni, ezkon daitzela, zeren obe baita ezkondu ezi ez erre. Bego, bada, ikasirik ezi libreen estadoa perfektoago ta obeago dela ezkonduena baño.

        4. Guziareki matrimonioa da nezesario ta konbeniente Eliza Ama Sandan, eta estado gontan daike zerbitzatu ta kuadratu Jangoikoari, ta salbatu deizen duena Jangoikoak bide gortas; eta errateko egia bat, asko agian estire salbatuko baizik estado gortan, ta asko kondenazen dire sazerdote, errelijioso ta libre, etzirenak kondenatuko sujetatu bazire matrimonioain bustarriain pera. Estado gonek estu enbarazu ematen birtuterako. Anitz dire ezkondu birtuosoak ta birtuosak bizi direnak munduan; anitz dire sanduak ta sandak bolatu direnak zerura estado gortas sentitu gabe estorburik matrimonioaren aldetik. Personan dago guzia, nolakoa den. San Ignazio martirak zio: Ojala baniz digno emandezadaten leku zeruan anitz ezkondu izanen oñetan, opto ut dignus sim in regno coelorum ad horum pedes locum mihi dari. Jakina da San Paphnuzio andiaren kasoa, nola mostratu zion aingiru batek iten ziotela abantalla birtutean bi ezkonduk. Alaber, berze kaso gura, nola zegolarik Juan abade benerablea konjurazen anitz egunes ta anitz konjurios ezin botatus espiritu gaistoa gorputz batetik, ellegatu zen nekazari pobre bat ofrazera bere primiziak, ta solamente ikusteas, solamente aizeas arren izena, atra ze instante lotsaturik deabrua iges. Arriturik abadeak galdegin zio zer estado zuen, zer ofizio ta zer birtute. Errespondatu zio: Ni naiz nekazari ezkondu bat enpleazen naizena kanpolanean. Bai, baña nola bizi zara? Zer birtute exerzitazentuzu? Jauna, nik estakit deus onkirik nitas, solamente ezi egunoro lanera baño len noaie elizara ofrezizera nere lanak ta eskazera grazia Jangoikoai, ta lanetik berriz etxera baño len noaie berriz ematera graziak bere mertxedeengatik. Estut deus biltzen, ezpaitiot artaik pagazen puntualki Jangoikoai bere amarren primiziak, eta dut anitz kuidado ez iteko dañurik den txikiena proximoen heredaje ta gauzetan. Guziau guti iduri zekio orañik abade sanduari, ta porfiatu zio ia etzuen berze zerbait, erran zezola. Orduan errespondatu zio: Jauna, ameka urte du ezkondunizala ta beti bizitu naiz bake ta amorio onean nere konsorteareki, lagundus elkarri zerbitzazen Jangoikoa, utzi gabe pasazera egunik iteko zerbait onki Jangoikoaren agradotan; eta orai, en fin, elkarren konformidades bizi gara kastidadean anaiarrebak bekala. Orduan ezaun duzue abade sanduak, zergatik iten zion abantalla birtutean ainberze, ezi aipazeas solamente izena, lotsatu baize demonioa berak botatu etzukena. Salba daizke, bada, ta in daizke sandu ezkonduak matrimonioan, ta salbarazi dezakete agian bere hume ta familia, bizi badire, estadoak manazen duen gisa, ta ortako da diogun matrimonio gau (Parra hic.1).

        5. Eta zer da matrimonioa? Matrimonioa, itzkuntzak diones, da nola matris munium, amaren kargua, ofizioa ta itekoa, zeren prinzipalki baita atzizeko humeak, ta ontan amak baitu lenbiziko ta geien nekea. Errealidadean matrimonioa da gizon ta emasteki baten unionea bizi guziko enjendrazeagatik humeak, ematen direla batak berzeai deretxo ta potestade bere gorputzain, obligazen direla bizizera konpañia onean ta separaestaizken gisan, baizik elkarreki beti bizikide bekala, elkar maitatus, elkar lagundus ta konformatus bizizeko bakean ta azizeko humeak zerurako. Matrimonioaren sujetoak ta ministroak dire ezkonzen direnak berak, estutenak inpedimenturik artako. Parrokoa asistitu bear duena da testigo bat autorizatua Elizaren nonbrean presente, entendatu bear duena bien konsentimentua prezisoki baliazekos Eliza Ama Sandaren ordenanzaren kasos. Da esenzialki ere preziso matrimonioko gizon ta emastekiain konsentimentu librea, ta deklaratu edo monstratu bear da Elizaren alzinean nai duela emastekiak errezibitu, ta errezibitzen duela gizonura senartako, ta bera entregazen dela esposatako, ta alaber, nai duela gizonarrek errezibitu ta errezibitzen duela emasteki gura esposatako; ta bera entregazen dela arren esposotako, ta elkarren konsentimentu, pakto, entregatze ta errezibitze gontaik dator obligazio, binkulo edo lokura fuerte soltaestaikena bizi guzian, ta artan dago matrimonioaren izatea edo esenzia (Cath. Rom. hic. SS.4), desuerte ezi ia obligazio ta lozaki fuerte garren kasos senarra da emastearena ta emastea senarrarena, estuela ia senarrak potestade bere gorputzas baizik emasteak, estare emasteak bereas baizik senarrak, dion bekala San Pablok, matrimonioaren asunto edo finerako; aliketa ilartaño bata edo berzea, dirau obligazio edo binkulo garrek, bein akabatuaskeros edo konsumatuaskeros matrimonioa. Baña solamente itzetan gelditu baliz pasatu gabe iagotara, libra daike profesatzeas bata edo berzea errelijionean, edo Aita Sanduaren dispensazios. Begira zer iten den ezkontzera doazelarik. Esta urte bateko edo berzeko, nirabe bat ajustazen baliz bekala, baizik betiko, on bada, gaisto bada, ezin aparta.

        6. Kristioen matrimonio gontan dire bi gauza: Kontratua ta sakramentua. Matrimonioak kontratu bekala dakar obligazio gizonari emasteas, ta emasteari gizonas, baña eztakarra graziarik, sakramentu bekala dakarra grazia Kristoren meritoes kunplizeko aisago obligazioak; kontratu bekala daike izan hereje ta infielen ertean, sakramentu bekala solamente kristioen ertean; kontratu bekala da munduau mundu denas geros Jangoikoaren disposizios, sakramentu bekala da Kristo etorriaskeros Kristoren instituzios. Jangoikoak, diot, fundatu zuela matrimonioa munduaren prinzipioan, ta gero Kristok konfirmatu ta konsagratu zue sakramentutako. Honorabile connubium in omnibus, beras, honroso da matrimonioa alde guzietaik, dion bekala San Pablok. Beirazen bada onen autorea, da Jangoikoa bera, beirazen bada erreformazalea, da Kristo bera; beirazen bada arren antigedadea, da mundua bezain zar, beirazen badire dakarzkien ondasunak, beterik dago Eliza orietas, eta guziek dute prinzipio ortaik komunki. Deteni gaizen solamente onen fundazioan. Ikusagun Jangoikoa ta bere Semea Jesu Kristo enpleaturik plantazen ta sanktifikatzen matrimonioa. Kriatu ondoan Jangoikoak gauza guziak ta gero Adam lenbiziko gizona, ta paratu ondoan au paraisoan, konsultatu zute, gure errateko modura, Trintateko Irur Personek matrimonioaren negozioa, ta erran zute: Non est bonum hominem esse solum, esta ongi, dagon bakarrik gizona. Faciamus ei adjutorium simile sibi, egin zogun lagun bat iduridakiona. Eman zio, bada, Jangoikoak Adani lo bat, ta lo gartan zegolaik, edeki zio bere kostilletaik bat ta arren lekua bete zue aragis, eta Adani edeki zion kostilla gartaik formatu zue emastekia Eba, ta presentatu zio Adani gero, ta erran zue Adanek argatik: Au da orai ezurra nere ezurretaik ta aragia nere aragitik; au deituko da birago, gure uskaran erran badaike gizakidea, zeren gizonagandik artua baita. Onengatik utziko du gizonak bere Aita ta Ama, ta ezkonduko da bere konsorteareki izateko biak bat. Guziau dio eskriturak Jenesisko libruain bigarren kapituloan. Ona lenbiziko matrimonioa munduan izan dena, zeñen kasamentari, errateko ala, izan ze Jangoikoa bera.

        7. Baña orduan ta urrengo jendamendeetan solamente ze kontratu bat naturala, aliketa Kristo Jangoikoaren Semea jautsirik lurrera goratu zuen arteo sakramentuaren dignidadera, kausazeko grazia ta signifikazeko Elizaren unionea Kristoreki, baitare naturaleza dibino ta humanoain unionea Kristoren personan. Ainberze diferenzia ta abantalla darama orai matrimonioak lenekotik, nola zeruak lurretik, nola gorputz biziak iletik. Lenago ze, errateko ala, nola estatua bat lurreskoa espiriturik gabe; Kristok animatu bekala zue espiritu dibinoas, itzulis sakramentu, zena kontratu naturale soilla. Len ta gero da Jangoikoaren eskuen obra, baña len utzi zue naturale zain neurri laburrean, gero goratu zue izatera graziaren instrumentu ta kausa. Orgatik, ofiziale onak bekala edeki zitio sartu ziren abusoak, nola baizire, izatea batek bi edo ia konsorte ta despeizea bein arturikakoa, eta ala erreprobaturik gizona malizias sarturikako exzesoak, aprobatu ta konfirmatu zue matrimonio justoa Jangoikoaren obra bekala, ta gero santifikatu ta egin zue zazpi sakramentuetaik bat. Urruti zego erreprobazeas matrimonioa in zuelaik ainberze estimazio ontas. Galdegin ziote fariseoek, zillegi den despeizea gizonak bere konsortea edozein motibos. Eta Jaun dibinoak errespondatu ziote: Estuzie leitu, ezi kriatutuenak gizonak prinzipioan, egin zituela arra ta emea? Eta erran zue ezi onengatik utziko duela gizonak Aita ta Ama, ta inen duela konpañia bere konsorteareki, ta izain direla bida batean. Orgatik ia estire bida, baizik gorputz bat. Bada, Jangoikoak juntatu duena ezdezala separa gizonak (Math. 19).

        8. Ala honratu zue itzes ere matrimonioa Jesu Kristok. Baña exenpluas ere honratu zue joan zelaik Kanaa Galileakoan in ziren bodetara, non ere in baizue lenbiziko milagroa Ama Birjinain petizios, itzuli zuelaik ura ardotan. An zire apostoluak, an ze Maria Santisima, an ze Kristo bera, an inzue lenbiziko prodijioa, erakusteko mundu guziari matrimonioa dela beraren probidenzia; ezkondu nai duenak deitu beartuela Jesus, Maria ta apostoluak, auda, ezkondu bear duela enkomendatu ondoan Jangoikoai ta Ama Birjinai, ta konsultatu ondoan gizon sanduei; eta ezkonduek falta dutelaik edo amorioaren edo bakearen edo berze zerbait onkiren ardoa, errekurri dezatela Ama Birjinagana. Baña ontas errain dugu gero. Orai biz aski erratea, dela Jangoikoaren obra matrimonioaren sakramentua, ta andia, diones San Pablok, sacramentum hoc magnum est. Eta barin baliz nior dionik matrimonioa estela berdadero ta proprioki zazpi sakramentuetaik bat Kristok instituitua, baizik gizonen inbenzioa, ta estuela ematen graziarik, biz eskomekatua, dio Tridentinoak. Bada, gloriazen badire errelijioneak fundadorees, matrimonioa fund. etc.

 

aurrekoa hurrengoa