www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo VII:
De 3ª missae parte,
communione

 

        On guziaren propriedadea da komunikatu naia bere ona, bonum est communicativum sui, da erran komuna jakintsuen artean. Delarik, bada, Jangoikoa on guziaren iturria, ta bakarrik ona bereganik, nion ezpaitaike izan onik, ezpada Jangoikoaganik, da beras komunikatu naia bere ona nior ez bekala; edo guziak baño ia. Argatik, diot, ongi iteagatik izan zue plazer kriatzeas zerua ta lurra, aingiruak eta gizonak, eta gauza guziak, ez bear izanes. Argatik ere egin ze gizon, juntatus bi naturale zak, dibinoa ta humanoa persona baten, de manera ezi ia erran daike ta da egi eta fedea, Jangoikoa dela gizon ta gizona Jangoiko. Dirudi ia etzaikela pensa berze modurik komunikatzeko bere ona gizonai, baña bai aurkitu zue Jangoiko onak nola. Au da komunione sakramentala, uskaras deitzen baitugu komekatzea, baita oroat nola komunikatzea edo elkarreki unitzea Jesu Kristo arimareki, arima Jesu Kristoreki, iten baita errezibitus beraren gorputz odol preziosoak sakramentuan ematentigunak alimentu gisa. Nauzie aitu komunikazio gonen modu miragarria? Aizazie Kristo bera diola (Joan. 6), qui manducat meam carnem et bibit meum sanguinem in me manet et ego in illo, jaten duenak nere gorputza ta edaten duenak nere odola, nere baitan dago ta ni arren baitan. Zer daike aitu ia? Baña aizazie oraño: Sicut missit me vivens Pater et ego vivo propter Patrem, et qui manducat me, et ipse vivet propter me. Nola igorri bainau ni nere Aitak bizi denak, ta ni bizi naiz nere Aitagatik, ta jaten nauena ni, ura ere biziko da neregatik. O Jangoikoaren ona, ta nola komunikatzen den gizonai! Nori gogoratu alakorik, ezpazue berak injeniatu?

        Bada, aipatu dugu ia mezaren parte prinzipala ta esenziala, baita konsagrazioa, bigarrena ere bai zein baita oblazioa, orai irugarrena, zein baita komunionea. Au egiten da, konsagratu ondoan hostia ta kaliza, egon ondoan presente Jesu Kristo an sakrifikaturik ofrezitzen bere Aita eternoai, ondorean erreserbatzen duelaik sazerdoteak bere barrenean; ezi esta meza solamente konsagratzeko ogia ta ardoa, ta paratzeko aldarean presente gure Jauna; esta ere solamente ofrezitzeko Aita eternoai sakrifikaturik bere Seme onetsia, baita ere prestatzeko gure arimen alimentu espirituala, ogi bizia, zerutik etorria, aingiruen ogia, ta errezibitzeko geure baitan. Au iten du sazerdoteak azkenerat eskuetan arturik hostia sanda, erranik humilkiro irur aldis «Jauna, ez naiz digno sar dadien berori nere etxe gontan, baizik solamente erran bez itzas, ta sendatuko da ene arima», gero errezibitzen duelaik hostian, gero kalizan Jesu Kristoren gorputz ta odol preziosoak janari ta edari-gisan, gelditzen delaik beterik Jangoikoas ta beraren sagrario bizia eginik. Bada, erranik dago estuela substanzian gutiago errezibitzen komekatzen denak hostia sollean, aipa zagun alimentu dibino gonen miragarria mogitzeko guzien biotzak ta neurea ia korresponditzera alako Jaun onai gure alegiñas. Ortako bear dugu orren grazia, Maria, zori onekoa, oius erran zio emasteki batek Kristori zegolaik predikatzen: Zori onekoa sabela jasi zuena berori, ta berori azi zuten bularrak. Zori onekoa Maria, anitz errezibitu ta ongi korresponditu zuena. Estugu errezibitzen guti guk ere, naiz ezpadugu korresponditzen ongi. Ezauntzeko errezibitzen duguna ta ikasteko korresponditzen orren ariora, gure Ama dulzisima, erdetxi bezagu anitz grazia. Abe Maria.

 

Qui manducat etc. in me manet, et ego in illo. Joann. 6.

 

        (Arriturik Elizak Jangoikoaren semearen apaltzeas izatera konzebitua Ama Birjinaren entraña sanduetan, erraten dio: Berori da Jangoiko Aitaren Seme eternoa. Tu Patris sempiternus es filius, berorrek naizuelaik artu bere gain libratzea gizona, etzue izan horroreik edo lotsarik egoteko Birjinaren sabelean, non horruisti virginis uterum. Au dio Birjina gloriosa garrengatik, zeñen gorputza arima prestatu baizitue Trintate Sanduak, izan zeien Kristoren etxe ta sagrario dignoa. Orgatik aitu duzie aixtean andre gura goratzen oiua emateko zori ona. Orgatik Santa Isabelek erran zio erran ziona lenago aingiru San Gabrielek: Bedeikatua zu andre guzien artean. Orgatik Andre andiak berak beterik esker andiareki erran zue kantiko gura: Magnificat anima mea Dominum; nere arimak laudatzen du nere Jauna, ta ene espiritua alegratu da nere Jangoiko ona baitan, zeren beiratu baitio bere esklaba gonen humiltasunai, orra ia onengatik zori-onekoa deituko naute jenerazio guziek, zeren gauza andiak egintu nereki poderoso denak. Arrazioreki, Ama miragarria. Baña zertara dakarrat nik au? adiarazi naies Jangoikoaren benefizio geiegia iten diguna komekatzean, ezi ezpada ere ainberze nola Jangoikoaren Ama izatea, ta bere entrañetan konzebitzea, da bentzait berebaitan errealki errezibitzea, idukitzea ta gozatzea modu admirablean Jaun gura bera, zeñen ama baita Ama Birjina, zein zori-oneko andre gorrek iduki baizue bere sabelean, zein eman baizue argira, zein azi baizue bere bularretan. Estugu obligazio imitatzeko agradezimentuan? Estiot deus orai sazerdotearen ditxas, zeñen ofizioa ia urbiltzen baita Ama Birjinarenari, konsagraturik dagolaik bera, konsagratzentuelaik bere mias ogi ardoak, itzultzentuelaik Kristoren gorputz ta odolean, dabilala bere eskuetan, ofrezitzen, goratzen, artzen, eramaten ta ematen duela. Ai ene Ama Santisima, alketurik nago berorren aurkintzean, ikusirik nola zen ori ta nola ni tratatzeko Jaun berbera. Badakit mereji duela ongi tratatzea, ezi Aita eta Ama onen humea da. Baña tratatzeko aski ongi, bearlizake serafin bat gutienean.

        Orai, ordea, solamente dardukagu komunioneas, bere barnera errezibitzeas Jangoikoaren ta Ama Birjinaren Semea gizonak edo emastekiak. Zer da persona humanoaren barrendegia, baizik pasione gaixtoen ta malizien mindegia? Bekatu in duela edo in dezakela; ezi alkabo sanduen sanduena da aragiskoa; ta alako ostatura zeruetako Jauna? Eta zer, barin badago bekatu mortalean arima? Jesus ta Satanas leku batera, zeintan Satanas den jabe, nausi ta jaun! O Judasen arimak alakoak! Nola diren trebe sarrarastera Birjinaren semea alako lekuan! Nola usten den beroi, ene Jesus onegia! ez dezake debeka? Bai, ta ala ere usten da, nola balego loturik preso! Nork dauka preso? Bere amorioak guregana. O amorio dibinoa, ta zein fuertea zaren, ain preso daukazulaik guzis poderosoa, estaien erresisti, naiz sar dezaten ago indignoan, ta biotz inmundoan. Baña estirudi arrazio ala preso idukitzea lanze goietan Jesus onegia beraren ainberzeko agrabiotan. Zertas nagon arriturik, nola estiren agitzen anitz ia eskarmentu komekatze indignoetan! Jateuntela beren kondenazioa erraten dida San Pablok; baña agerrian ere zenbait aldis nola ikustenesten kastigoa? Baut uste orgatik anitz lazeria emengoak eldu direla ez ainberze berze bekatuengatik, nola komunione indignoengatik. Estu permitituko alako maldaderik bere sierbo gonen baitan, uste dut, Jauna. Baña utzagun horrore gau, lazkatzen da bat aipatzeas ere).

        Jardukagun komunione ez indignoas. Nola nai da gauza andia persona humanoaren barnean sartzea Jangoiko dena. Fortunoso konta leike bat, baldin iaio zelarik Jesus Belenen, ellegatu baze ezpada ere baizik ikustera atari-pokaletik iruzki berri gura bere ganbela gartan; bada ere, utzi baginduze urbiltzera beragana? Zer, emanbaligu eskuttoa apatzeko? Zer, dignatu baledi egotera gure besotan? Erreklinatzera gure bularretan? O Jesus dulzea, zer gutiago dugu sakramentuan, bagindu fede bizia? Bazue San Lorenzo Justinianok, zeñek egerri-egun bates meza erratean ikusten zue aur dibinoa aldarean, zeintas amorosturik zego erregalatzen, gozatzen, urtzen negarretan egon ta egon. Meza-lagunzaleak tiratzen zio kasulla segi zezan meza. Banoaie, zio sanduak, baña nola utzi aur gau ain galant, eder, amorosoa? Zenbatek, dio San Krisostomok (H. 60 ad pop.), errain dute orai: Nainuke ikusi beraren edertasuna, beraren tallea, beraren soñekoak, beraren oñetakoak? Orra ikusteunzu bera, ukitzeunzu, errezibitzeunzu berbera. Eta zuk ikustea nai zindue, ta berak ematen dizu ikustea baño ia, sarzea zeure barnean. O fedea, non zara? Zu gabe deus guti iduri zaiote, naiz duten guzia. Esta errealidadean diferenziarik, baizik orduan ikusten baize gorputzaren begis, ta orai arimaren begis. Ortako da berze diferenzia bat sakramentuaren alde, orduan baizego an aur ta mortale zelarik, orai dago emen ia glorioso triunfante dagolaik zeruan. Fedeak du balio, nere fielak. Ukitu zitiolaik Santo Tomas apostoluak erieki llagen kuntzeak Kristori erresuzitatu ondoan sinestatu zue ta erran zue: Nere Jauna ta nere Jangoikoa. Zer erran zio Jaun dibinoak? Tomas, zeren ikusi nauzun, sinestatu duzu, zori-onekoak ikusi gabe sinestatu dutenak.

        Zer arrizioa! Zer lotsa! Zer humiltasuna ta agradezimentua, ikus baledi Jesus bere majestade ta idurian sartzen gure etxe gebetan! Zer exklamatzea: O nere Jauna ta nere Jangoikoa! Eta ain egia da sartzen dela, nola ikus baledi. Balia bez egiak emen. Ah gorputz lurreskoa, zenbat estorbu iten dioken arimai ontan ere! Balego arima libre lur pizu gontaik, zer ansiak! Zer afektoak sakramentu gonen aurkintzean! Ontan ematen da alabañare ura berbera, zeñi erran zion zenturion garrek: Jauna, ez naiz digno sar dadien berori nere etxean, aski du erratea itzes. Ura berbera, zeintas zion San Juan Bautistak: Nere atzetik eldu dena ni baño len da, ta ez naiz ni gauza lazatzeko beraren oñetakoen lotzakia. Ura berbera, zeñi erran zion San Pedrok humilkiro: Jauna, aparta bedi enegandik, zeren bainaiz gizon bekataria ni. Ura berbera zein zeukalaik egungutitako aurra bere sabel birjinalean Maria Santisimak joan zelaik Santa Isabelen bisitatzera, saltatu baize bozkariundes San Juan Bautista bere amaren sabelean, ta exklamatu baizue onek: Nondik niri ainberze ondasun, nola etortzea nere Jaunaren Ama enegana? Ura berbera, zeñi erran zion San Pedrok humilkiro: Jauna, aparta bedi enegandik, zeren bainaiz gizon bekataria ni. Ura berbera zein zeukalaik egungutitako aurra bere sabel birjinalean Maria Santisimak joan zelaik Santa Isabelen bisitatzera, saltatu baize bozkariundes San Juan Bautista bere amaren sabelean, ta exklamatu baizue onek: Nondik niri ainberze ondasun, nola etortzea nere Jaunaren Ama enegana? Ura berbera, zeñen oñak erregatu baizitue negarres Magdalenak, zeñi ofratu baiziote urre, inzensu ta mirra irur Magoek adoratu zutelaik; zein transfiguratu baize Taborko oianean, zeñengatik aitu baize Aita eternoaren boza gura: Au da, nere Seme onetsia, zeintan baitut nere konplazenzia. Ura berbera, zeintas baitio Kredoan zein konzebitu baize Ama Birjinaren entrañetan Espiritu Sanduaren obras jaio zela Birjina Mariaganik, pasatu zuela pasio doloreskoa Ponzio Pilato juezaren manuaren azpian, guruzifikatu zutela, il zela, orzi zutela, jautsi zela linboetara, irugarren egunean erresuzitatu zela ilen ertetik bere birtute proprios, igan zela zeruetara, ta an dagola jarririk Aita eternoaren eskuieko aldean, nondik etorko baita ilen ta bizien juzgatzera. Alako Jauna bere gorputz, arima, odol humanidade, ta dibinidadeareki, Aita ta Espiritu Sanduareki, ta bere ondasun guzieki eldu zaigu komekatzean, ta ematen zaigu alimentu gisa.

        Quis loquétur potentias Domini? Nork erran gure Jaunaren obra podorioskoak? Eta nork prodijio amorioskoak? Zein artzaiek azitu bere ardiak bere gorputzaren aragi ta odolareki? Zer diot, artzaiek? Anitz Ama dire pasatuaskeros erditzeko doloreak entregatzen baituste beren humeak berzeei azitzeko. Baña estu alakorik egin gureki gure Jaunak, dio San Krisostomok (Ibid.), baizik ere berak bere gorputz ta odolareki azitzen gaitu. Berak kriatu, berak erredimitu ta berak alimentatu. Bera da gure Aita ta Ama ta guzia, misterio gontan prinzipalki. Ezkaitzela, bada, nagi izan, dio sandu berak, mostratudigulaik ainberze kariño ta honra. Estuzie ikusten nolako ansiareki jokatzen diren aur titikoak bularretara? Ainberze ta iagokoareki ellega gaitzen gu ere mai gontara, non alimentatzen baikaitu bere humettoak bekala Kristok bere amorioaren erregalo andienareki. Zori onekoak kontatzentugu izan zutenak ditxa ikusteas, mintzatzeas, tratatzeas Jaun goneki bizi zelaik. Zori onekoak publikano ta bekatari gaiek, zein admititzen zituela, ta aieki bakaltzen zuela Jesus onak, murmuratzen baizute eskribek ta fariseoek. Zori onekoa Zakeo gizon txipitto gura, zeñek naiak ikusi ta ezin ikusi jendetzearen utses pasatzean Jaunau, zer egin zue? igan ze arbola batera ikusteko andik; baña Jaun onak ikusten zionak bekala biotza, eman zio pretensio zuen baño ere ia. Zakeo, erran zio pasatzean, ots, fite jautsi, zeren zure etxeko aldi naiz egun. Jautsi ze instante, errezibitu zue alegre, ofrezitu zue animoso ondasunen erdia pobreei ta perjuiziorik in bazio noribaiti, errestituzioa laur doble. Etxe gontan in da salbazioa egun, erran zue Kristok. Zori onekoa andre Kananeatar gura, zein eskatzera joanik bere alaba batendako osasuna, Jaunonek itzik ez errespondaturik, ark segitzen zue oius ta otoies; apostoluek eskaturik despei zezala, zeren enfadatzen zituen oius atzetik, Jaunonek erranik etzela etorri baizik Israelgo ardi galdu zirenen bila. Ark alaere segi, adoratu zitio oñak, eskatu zio erremedioa. Jaunonek erran zio: Esta ongi humeen ogia artu ta botatzea tzakurrei. Ark, bai Jauna, zerengatik txakurttoek ere jateunte nausiaren maietik erorzen diren apurretaik. Orduan Jaun onek, o emastekia, andia da zure fedea; egin bedi nola nauzun, ta ordu berean sendatu ze berzea. Ongi, ongi, ezi obe dire Jaunonen maieko otapurrak munduko obenak baño. Zer izain dire bere erregalo prinzipalak? Zori onekoak bi aizpa gaiek Maria ta Marta, errezibitu zutenak ainberze aldis beren etxean, aitu, mintzatu, adoratu ta zerbitzatu zutenak. Zori onekoak Galileako Kana deitzen zen erri gartako nobio gaiek, zeñen bodetara konbit izanik Jesus, bere Ama Santisima ta apostoluak, faltaturik maieko ardoa, itzuli baizue ura ardotan Jaunonek Ama Santisimaren medios. Zori onekoak berze anitz gozatu zutenak Jaunonen konpañia ta komunikazioa mundu gontan. Etzaitela trista ez jaioas denbora gaietan, jaio zara denbora onean aski, barin baduzu fede, Jaun bera dezakezu goza, tratatu, komunikatu komunionean, ta urbilagotik, nola baita idukis zeure biotzaren ondoan. Salbo ikustea begis, gañarakoan zeurek emazie sentenzia, zein den ia tratatzea kanpotik edo komunikatzea barnetik Jesus onareki.

        San Juan Ebanjelaria izan zue apostoluetaik maiteena Birjinaren semeak ura ere birjin zena bekala, ta iltzerakoan enkomendatu zio gurutzetik bere Ama Birjina beira zezon bere ama propiai bekala. Zer fineza! Estakit alaere ez ote den ia bezpera arratsean egin ziona, idukitzean maiean erreklinaturik bere bular dibinoan. Noizko tugu arimaren begiak? Ikusagun ebeki gure Jesus ona gure petxoain barnean komekatu garelaik, nola sala batean; zerk debekatzen digu erreklinatzea beraren besotan, ta erregalatzea amorosoki berabaitan diogula: Jauna, ni orrena guzia, ta ori nerea orai ta beti? San Agustines leitzen da kontenplazioan bein ikusi zituela bere bi aldetaik Jesus ta Maria ematen ziotela agora irraka, Ama Birjinak bere bularretik esnea, Seme dibinoak bere kostadoko llagatik odola; zein gozoro bide zegon agoa zabaldurik sandu gloriosoa? Bisionea izan ze au; errealidadea da komunionean erregalatzen gaituela bere gorputz-odolaren erregaloareki; para bez arimak agoa Jesusen bularreko llagan, goza bez an gure Jaunaren amorioaren fineza. Eta baldin amarenak tiratzen badu xakin bez erregalo gura Ama Birjinaren esneas oratua dela. Manna igorri ziote len israeldarrei Jangoikoak zerutik; ainberze abantalla darama onek arri, nola errealidadeak iduriari, nola itzalai gauzak. O konbita prezioso ta miragarria, exklamatzen du doktore aingiruak (In off. corp. chr.), osasungarria ta suabidade guzis betea, zeñen kasos txastatzen baita dulzura espirituala bere iturraman. Aingiruen erregaloa gusto guziak dituena berebaitan. Ni naiz ogi bizia, zio Kristok, jautsia zerutik emateko jaten dutenei bizitza sekulakoa; ez manna jan zutenak bekala, il baizire. (Joan. 6.). Zer idurizaizie? Erregalatzentu ongi Jesu Kristok bere humeak? Pelikano deitzen den abe gartas kontatzen da ezi pikoareki heritus bere bularra, ta atras bere odola, oneki bizkortzentuela bere humettoak. Agian kontua da au; baña gureki da egi eta fedea, ezi heriturik lanzareki Jesusen bularra, dugula orai zereki bizkortu beraren odolaren kostus beraren humettoek. Pasio erruaren labean erre ze ogi gau, tormentu ta eriotze doloreskoaren prensan atra ze ardo gau. Ederki kostarik berai, aisa eder guri ematen zaigu agora erregalo bat balio duena Jangoikoak adiña.

        Hei mihi, quot ad salutem nobis viae! Ai ene, diot emen San Krisostomoreki (Ibid), zenbat bide gure salbatzeko! Egin ta padezitu sobra ta sobra, ta ondorean sartu geuren baitan; ezpagina errenditzen berai kanpotik in digun bateria amorioskoai, bentzait orai barnetik ai delaik, ez dezogun erresisti. Etzuke egin ia, ez egitera bortxa iragazteko naiestutenak ere. Ala nola errege amante batek iragazteko pobretto baten borondatea, eman ondoan anitz ondasun, egin ondoan anitz fineza bere personan, pasatu ondoan anitz pena ez dagozkionak errege bati, azkeneko zelebra balez arreki desposorioa. Pobre gau da gure arima, errege gura da Jangoikoaren Semea, zenbat estio eman ta egin? Zer estu pasatu etzegokiona Jangoikoai solamente logratzeagatik gure arima? Ia azkenean zelebratzen du oneki desposorio espirituala komunionean, ezi orgatik dio komekatzen denas: In me manet et ego in eo, nere baitan dago ura ta ni arren baitan. Ia nola daike erresisti arima bere Jaunai ala persegitzen duenai amorios? Nola esta itxekitzen amorioa arima baitan? Nola estu senti deus nobedaderik, ain nola deus guti balitz errezibitu duena? Eta gloriako erregaloa izaki. Ah! Esta gorputzaren sentidoeki gozatzeko, da arimaren azitzeko ta erregalatzeko, naiz egia izanik ezi zenbaitetan arimaren debozioain utses sentidoak ere direla partizipante esposo dibino garren efektoetan, ala nola desposatzen delaik errege, esposa da prinzipalki faborezitua, baña arren etxeko aide, nirabe ta guziei ellegatzen zaiote zerbait. Andik datorzkiote zenbaitei negar dulzeak, kontentu zoroak, ansiak gora, ta agian desmaio amorioskoak. Andik deseatzea komunionea ia ezi gauza guziak mundu gontan. Andik amorostea Jangoikoas paraturik memoria, entendamentua, borondatea ta guzia bera baitan, padezitu ta il artaño beragatik. Testigo Santa Teresa de Jesus, komekatzean baizitue bere esposo dibinoaren erregalorik andienak; eta bein geldiarazi nai zutelaik joatetik komekatzera, zeren euria zereunsan, erran zue, ezeta balego ere bide guzia beterik lanzas, ez nindeike detenitu joateko. Testigo Santa Katalina de Sena ta Santa Lutgardis, zeñei debekaturik komekatzea ain maiz, bata zoeie akabatus, ta akabatuko ze penas, ezpaziote eman lizenzia segitzeko; berzea eritu ze lazki. Testigo San Estanislao Kostka itxekitzen baize komekatzean ainberze, ezi ze preziso ur otzes tenplatzea bularra, etzeien akaba amorioaren suas, eta bein eri zegolaik hereje baten etxean, pena guti iltzeas ta ainberze zue ezin komekatzeas, ezi negarres ta otoies obligatu zue Ama Birjina urrikariturik jaustera zerutik ta ekartzera komekadura, ta oneki bateo osasuna. Testigo San Felipe Neri, San Franzisko Borja, San Felix ta berze anitz; baña nor ez sanduetaik? Testigo Santa Juliana Falkoneri, zein ilzerakoan etzue berze penarik, baizik ezin komekatzea egozgale zuenagatik. Eskatu ta erdetxi zue ekar zezon sazerdoteak hostia konsagratua aplikatzeko petxora solamente. Au in zeneko desaparezitu ze hostia ta iltze sanda serena alegre guzis. Gero aurkitu ze forma sagratua barnetik apegaturik biotzaren ondoan monstratzen zuela Kristo gurutzifikatuaren figura. Testigo neskatto gura, zeñi ematerakoan komunionea San Hilariok, erakutsirik forma sagratua, erran zio: Au da zure esposo dibinoa. Ala itxeki zekio arri karidadearen sua biotzean, ezi an gelditu ze ilik aldare-alzinean. Testigo Imelda deizen zen aurtto bat, zeñi etziotelaik eman nai komunionea adin gutiegis, zegolaik atzeragotik gaixottoa beira komekatzen berzeak, inbidia sandu bateki suspiros, ansias, negarres komekatu naiak, zer agitu ze? Hostia sanda bera joan ze boladan, baratu zekio buruan, andik agora pasaturik ta biotzera andik, guzia beterik amorios; aur zori oneko gura lo dulze batean bekala, despeitu zue arima arimen esposo dibinoaren besoetan. Esta posible kontatzea guzia asunto gontan. Biz aski erratea, on guziak direla komunionera afizionatuak ia edo gutiago, nola duten fedea ta karidadea, entendamentu onareki ta biotz nobleareki.

        Zer diote ontara lurreko satitsuek? errain dute il ta bi ordu gabe, arimak gorputzetik berex ikusten duelaik, nolako eskaida izan zuen sakramentu goneki salbatzeko nai izan bazue, errezibitus bere barnean jueza sentenzia eman bear duena. Orai estute entendatzen euskara gau. Batzuek itsuturik, ta sarturik gogoa bekatu, gaixtakeria ta inmundizietan; esta aiendako ia ezi tzakurrendako aingiruen ogia, birjinen esposoa. Nolite sanctum dare canibus. Berze batzuek dutela entendamentua al rebes, astaletan begiak, lurreko tratu, okupazio ta joanetorrietan guziak, ta arimaren, Jangoikoaren ta salbazioaren itekoa estute entendatzen. Berze batzuek, ez gaixto ere, baña guti pizatzen ikustenestena begis ta ez sentitzen sentidoes, fedea labur, amorioa Jangoikoai epel, ta ala erdikal nai ta eznai, oroat komekatu, oroat utzi, zeren estakiten ongi dena bistara, usmara, gustora deus guti da; arimak bear luke in guzia Jangoikoaren argiareki. Bitarteo gutienak dire, naiz oben obenttoak, estimatzeuntenak orren fineza gau, nere Jesus dulzea, nere arimaren esposo amantea, nere konsolu betea desterru gontan, nere gerokoaren esperanza ta gloriako prenda; zein kaso guti iten den orren ainberzeko finezas munduan! Zertan ote dago? Ah Jauna! Sentidoen neurrias neurtzen dugu guzia, ezpada anitz bulto, arroitu, aparato, etzaigu iduri anitz. Orrek guti iduriarazi ta eman anitz; baña gizonek ez nai adbertitu! Jaun andia, nola txikitu da ainberze? Bere amorioaren artifizioa da au, komunikatzeko gureki. Zer nai du etortzeareki ene barnera? Nere biotza nai du, ta nere amorioa. Jauna, nor da ori ta nor naiz ni? Posible da orrek, nai zuela ni, ta nik ez berori? nai dut, Jauna, gauza guzien gañetik ene biotz guziareki, ene arima guziareki ta ene indar guzieki. Orrena naiz orai ta beti. Ni orrena ta ori nerea. O edertasun ain lenekoa ta ain berria, zein berant ezaundu duten! Zein berant onetsi duten! Orren eskojituen bandatik naiago dut, ezpada ere baizik orren mai pean egon txakurttoa bekala jaten orren maieko otapurrak, ezi ez mundu guziko gauzak. Nor litzaken orren onetsietaik bat? Nork luken biotz bat bear bekalakoa? Nork lezazken ekarri guzien biotzak konsumi daitzen amorioaren suan berorren obsekiotan? Nork lazazken debeka orren ofensa guziak, ezi esta arraziorik ofenditzeko jaun bat ala onesten gaituena! Nere ordes ez lezake niork ofendi, nere Jaun ona. Ez al dut ia bentzait neuronek ofendituko sekulan. Zer? Ain gaixtoa izan da beroi nereki? Alaere ezin fia gure baitan. Ar bez nere biotza berorrek, ta nere persona; zerbitza bedi pobretto gontas nai duen bekala. Aski dut nik ta kontent naiz, aurkitzen badut orren begietan grazia, baita prenda seguroa erdexteko gloria.

 

aurrekoa hurrengoa