www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in festa
Nativitatis Domini nostri
Jesu Christi per narrationem

 

Et peperit filium suum primogenitum etc. Luc. 2.

 

        Egerri deitzen da euskaras egun gau ta urrengoak, ala nola egun berri. Bide da, edo zeren egunak luzatzen omen diren, itzultzeareki iruzkia, zeren jaiotzeareki mundura Jesu Kristo iruzki dibinoa pasaturik egun zarrak ta ilunak bekatuen kasos Adanenganik onarañokoak, egun gizon berri Jangoiko dena agerturik kentzeko bekatuak, asten baitire egun berriak argiagokoak; orgatik ere arrazioreki egundanik asten dire kontatzen urteak kristiandadean. Aski dugu ematea doktrina egun agituarena sinestatzeko; ta kontatzea historia brebeki, nola agitu zen, ontzeko arimak. Egun bada kunplitu ze diona Kredoan, jaio zela Jesu Kristo Maria Birjinaganik. Nai du erran, ezi Jesu Kristo Jangoiko ta gizon egiaskoa, izan zena konzebitua milagrosoki Maria Santisimaren entrañetan Espiritu sanduaren birtutes (Martxoaren ogei ta borzgarrenean), egun, abenduaren ogeita borzgarrenean, beterik bedratzi ilabete, atra zela mundu gontako argira, estregatu gabe ta mellarik in gabe amaren birjinidadeai; ala nola iruzkia pasatzen den kristale batetik, autxi ta mantxatu gabe kristalea, ala jaio ze Jesus Maria Santisimaganik, gelditurik Ama Birjin, nola erdibañolen, oroat erditzean ta erdiaskeros beti birjinik. Milagro gau ze konsigiente lenekoari, ezi nola konzebitu baizue bere sabeleko fruitu bedeikatua Jesus aragisko pasioneik ta mellaik gabe, arrazio ze argira eman zezan doloreik, miseriaik ta dañurik batere gabe, gelditurik antes bien konsagraturik, ta honraturik Birjin Ama garbi-ederrago ere len baño. Alako semeari zegokio ongi Ama alakoa: semea Jesus Jangoiko ta gizon bateo; Maria Santisima ere bai Ama ta Birjin bateo. Bere sabeleko fruitu bedeikatua Jesus; onen konforme Ama grazias-betea bedeikatua andre guzien artean. Planta eder gonek eman zue fruitu ederragoa, erori gabe lorea, au da Birjinidadea. (au da lore ta gala erreala, zeñeki erregalatu zuen Jangoikoak bere maite bakarra berex, izan zeien Ama ta Birjin, nior ez bekala. Baitu lagunak berze birtuteetan segitzen dutenak urrutitik bada ere, karidadean, humildadean, pazienzian, kastidadean, ezpada ere alako perfekzioareki; baña eztu lagunik izatean Ama ta Birjin bateo. Ori da sollik Maria Santisimaren pribilejio erreala, alakorik ikusi ez ta ikusiko eztena sekulan. (Laur jenerazio-gisa ikusi dire, mundua mundu denaskeros, erreparatuzue San Agustinek (ap. Barrad. t.1. l.5. c.5.) Bat da komuna egunorokoa, gizon ta emastearen medios; berze bat gizonik ta emasterik gabe, Adam lenbiziko gizonarena, formatu baizue Jangoikoak lurretik. Berze bat gizonaganik sollik emasterik gabe, au da Ebarena, formatu baizue Jangoikoak Adanen kostillatik. Falta ze laurgarrena, Emasteaganik sollik gizonik gabe. Au da Jesu Kristorena, zein eman baizue bereganik Ama Birjinak Jangoikoaren podorearen milagros guzien erremediotako.) Egerri bekala da. Guzia berri egun. Berri da jaio dena, gizon ta Jangoiko bateo, Jaun admirablea ta aur amablea, gora ta apal, andi ta txipi, guzis poderosa ta guzis amoroso. Berri da Ama ere, ama ta birjin, erdi ta oso, flore ta fruitu bateo. Berri da jaiotze-modua ere milagroskoa. Berriak dire gañarako zirkunstanziak ere berritzeko mundua. Goazen ia kontatus nola: inen dugu grazia graziasko egun gontan grazias beteak. Zori onean dela, Maria Jangoikoaren Ama ta Birjin ederra; berorren eskuetan dago ondasun guzia. In bezagu pobrettoei limosna ta grazia. Abe Maria.

        Jesu Kristo egun jaio dena da gure esperanza guzia, gure ondasun ta salbazio bakarra, zein barin badut fabore, salbo naiz, zein ezpadut, debalde da guzia. Beras inporta da xakitea kristioak nola izan zen beraren etorzea mundura. Bere karidade geiegiagatik, zeñeki onetsi ginduzan Jangoikoak, biali zue bere seme bakarra gure gorputz bekatariaren semejanzan, dio San Pablok; eta Elizak dio Kredoan, Jangoikoaren Seme gau guregatik ta gure salbazioagatik jautsi zela Zeruetaik, et incarnatus est de Spiritu Sancto etc. Eta enkarnatu edo aragis bestitu zela Espiritu Sanduaren obras Maria Birjinaganik ta egin zela gizon. Au agitu ze Martxoaren ogeita borzgarrenean, erran bekala, bialirik ortako San Gabriel aingirua anunziatzera Maria Santisimari, nola inen zen langoi, ezaundu gabe gizonkirik, Jangoikoaren podores, zeñendako ezpaita inposiblerik. Sinestarasteko ori obeki, erran zio nola Santa Isabel beraren aideak ere konzebiturik seme bat, zein baize San Juan Bautista, zegon ia seigarren ilabetean, naiz izanik zarra ta esteril.

        Mezu goneki andik guti joan ze Maria Santisima Jangoikoaren Ama in berri bisitatzera Santa Isabel, bizi baize montañan. Ellegatu ta mintzatu zeneko Ama dibinoa salutatus sanda gura, saltatu zekio oni aurra kontentus bere sabel barnean, eta ezaundurik sandak Jangoikoaren argis exklamatuzue: Bedeikatua zu emaste guzien artean, eta bedeikatua zure sabeleko fruitua. Eta nondik niri ainberze ondasun, nola etorzea ene Jaunaren Ama enegana? Ditxosa zara sinestatu baituzu, ezi kunplituko dire zure baitan errantizunak Jangoikoak. Orduan Ama Santisimak erran zue kantiko famatu gura kantatzen dena egunoro bezperetan, asten baita Magnificat etc. Ene arimak laudatzen du Jauna, ta ene Espiritua alegratu da ene salbazale den Jangoikoan; zeren beiratu duen bere esklabo gonen humiltasuna, ezi orgatik ditxosa deituko naute jenerazio guziek. Zeren ezi gauza andiak egintida poderoso denak, etc. Irur ilabete bekala egon ze etxe gartan Maria Santisima, jaioartaño San Juan Bautista. Ondorean itzuli ze bere sortu-etxera ta errira, baize Nazaret, bere esposo sanduaren konpañian, baize San Josef. Bitarteo etzekie oraño sanduak agitu zen milagroa bere esposaren sabel birjinalan; baña pasatus bekala egunak ta ilabeteak, zoeie nabarmendus Maria Santisimaren amatasuna. Eta sanduak erreparaturik pasatu zue turbazio andia; ezin sinesta gaizkirik alako lagunas ain sandas, baña ezin uka begiek ikusten zutena, zegola aurdun. Xakin etzela beraganik, etxakin nondik ta nola. Zer inen zue gizagaizoak? Akusatu etzue nai; esperatu ere ez, libratu arteo. Determinatu zue ausentatzea, utzirik ixil ixila, Jangoikoak lagun dakiola. Ontan dagolaik, aparezitu zekio Jangoikoaren aingirua erran ziona: Josef Dabiden semea, etzazula duda idukitzea zeure esposa Maria, ezi bera baitan jaio dena da Espiritu Sanduaren milagros; eta emanen du argira seme bat, zeñi paratuko diozu izena Jesus, zeren salbatuko baitu bere jendea bekatuetaik. Errebelazio goneki desengañatu ze, ta seguratu San Josef bere esposa dibinoaren dignidadeas; eta nork erran nolako amore ta erreberenziareki asistitu zion andik alzina? Kunplitus ia bedratzi ilabeteak jaiozeko aur dibinoa.

        Admirazeko da Jangoiko andiaren probidenzia, nai izatea egin bere lenbiziko entrada munduan ain humil pobre, munduko konbenienziarik gabe, ez palazioren batean, ez bere amaren etxe pobrean berere, baizik bere etxetik urruti besterrian, etxola uts batean! Konsola daizen pobreak ta neketan direnak emen, alako exenplu ta konpañiareki, ta eztaitzen fia direnak aisa nolanai. Atra ze, dio egungo ebanjelioak, Augusto Enperadoreaganik manamendu bat lixtazeko mundu guzia; ta zoezi ortako guziak nor bere lekura, nondik zuen etorkia. Zoeie San Josef ere Galileako Nazaretdik Judeara Dabiden ziudadera, baize Belen, baizekarra bere etorkia Dabiden familiatik, bere esposareki, ia erdizeko egunetan. Pensa biaje luze gau estado gartan; astoko humil batean guzien erregina, San Josef oñes alzinean; bideko trabajuak egunas ta gauas, doazilaik pobre gisa gure peregrinoak! Ellegaturik Belena guzia baizego beterik jendes, etze izan ostaturik gure peregrino pobreendako, ta erretiratu zire an erris kanpoan zen etxola batera. Emen izan ze Jesu Kristoren sortuetxea. Agitu ze, dio ebanjelioak, emen zeudelaik, betetzea Maria Santisimaren egunak emateko argira bere semea, ta eman zue ta inguratu zue oiales, ta erreklinatu zue ganbela batean, ezpaize berze lekurik an. Eta arzaiak zeude inguru gartan kuidatzen beren saldoak; eta apareziturik Jangoikoaren aingirua argitasun andiareki lotsatu zire agitz. Erran ziote aingiruak: Etzaistela lotsa, ezi ematen diziet berri andi alegre bat, izanen dena jendeguziarendako, jaiobaizaizie, egun, salbazalea, au da Kristo Jauna, Dabiden ziudadean. Eta au izain duzie señale: aurkituko duzie aurra oiales inguraturik ta paraturik ganbelan. Eta de repente aingiru garreki juntatu ze tropa da andi bat, laudatzen zutela Jangoikoa ta erraten: Gloria Jangoikoai Zeruetan, ta lurrean bakea borondate oneko gizonei. Eta desaparezitu ondoan aingiruak, arzaiek ziote elkarri: Goazen Belena ta ikusagun agitu den gau Jangoikoak mostratu diguna. Joan zire prisaka, ta aurkituzuste Maria, ta Josef, ta aurra paraturik ganbelan. Eta ezaundu zute au zela errebelatu ziotena Jangoikoak. Eta aditu zuten guziak admiratu zire. Eta Maria Santisimak goardatzen zue guzia, konsideratus bere biotz- barnean. Eta itzuli zire arzaiak laudatzen Jangoikoa aitu ta ikusi zutenas.

        Ebanjelio egungoak dire ebek. Berri onak ematentigute, pobreei espezialki, ezi errege jaio dena guk berra bekalakoa da, pobreen, humilen ta neketan direnen adiskide. Oh! Zein amante, apaldu delaik gure naies bere gloriako trono gorenetik ganbelaraño! Ain andia ta ain txipi Jesus, ori enegatik. Badakusat zergatik, amorosteagatik ni. Egun bada emateko ongi otoitza, biztu beartugu irur birtute teologaleak; fedea, sinestatus biziro gure Jesus onaren amoresko exzesoa jaiotzean aur guregatik; esperanza, esperatus jautsi denak ain beiti iganen gaituela ain goiti, naiz eztugun mereji; karidadea guzien gañetik, amatus entraña guzieki alako amazalea. Eta Santa Rosa Limakoa imitatus, bestitu bear dugu aur dibinoa espiritualkiro. Maindrekoak biz bedratzi Kredo, bedratzi ilabetes egon zenagatik bere Ama Santisimaren entraña sanduetan. Mantillak berze ainberze Aita Gurea ta gloria Patri bere jaiotzearen memoriatan. Paxak biz, berze ainberze amoresko afekto al guzia fin finak, erraten diogula gogotik ala guti gora bera, o ene Jesus, ene amore guzia, ongi etorria dela, nik amatzen ta estimatzen dut ene biotz guziareki, ene arima guziareki, ene entraña ta indar guzieki, gauza guziak baño ia, ia ezi ondasun guziak, ia ezi gusto guziak, ia ezi mundu guzia, ta bizia etc. Alaber imajinatus gaudela ikusten bere ganbela garren kunan nola nigar egiten duen gure bekatuengatik, akonpañatu bear dugu egines zenbait kontriziosko akto amoroso penaturik ofendituas jaun bat ain ona. Eta abrigatzeko bekala ganbela garren otz ta gogortasunean, zer inen dugu? Agotz ta lastoen partes zenbait limosna, edo baru, edo mortifikazio, edo egones belauriko ta besoak zabaldurik gurutzearen forman, edo auspeska adoratus paraturik kopeta lurrean, edo berze zerbait penalidade. Edozein gisa, ama, estima, bedeika Jesus ona, ta konfia beraren onagatik admitituko gaituela orai bere grazian, ta gero bere glorian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa