www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo XLVIII:
De frequentiâ
communionis sacramentalis

 

Exi citó in platéas, et vicos civitatis etc.
Exi cito in vias et saepes etc. et compelle intrare,
ut impleatur domus mea. Luc. 14.

 

        Aipaturik ia komekatzearen gauza andia, ortako disposizio bear dena, ongi etorria ta graziak emateko modua gure Jaunai errezibitu ondoan; egun aipatu nai dut zein usu edo argal den konbeni komekatzea. Gure aldetik ezpalitz faltarik, ageri da gure Jaunaren aldetik nai lukela errezibi gindezan usu ta maiz bere erregalo prezioso gau ainberze kostatu zaiona gure on naies, ta zeintara konbidatzen gaituen mila amores. San Lukasen 14 kapituluan kontatzen du parabola bat, nola gizon batek prestatu zuen otrontze bat andia, ta deitu zituen anitz. Garai zelaik ez ageri konbidatuak, ta biali zue mutila deitzera. Aiek atra zute atxekia ez joateagatik, batak erosi zuela heredaje bat, ta ikusi bear zuela; berzeak erosi zituela idiak, ta progatu bear zituela; berzeak ezkontzen zela, ta orgatik etzeikela joan. Asarraturik Jaunark manatu zio mutilari: Zoaz berla erriko plazak ta karrikak barna, eta pobreak, itsuak, malderrak ta ezinduak ekarzkizu onat. Egin zue erran bekala, ta oraño baze leku maiean. Zoaz, erran zio, bideak ta esiak barna, ta obligazkizu etorzera, bete daien nere etxea. Ezi diot sines, konbidatu gaietaik niork ere estu txastatuko nere otrontzea. San Mateoren 22 kapituluan kontatzen du parabola bat errege baten semearen bodes gisaberekoa, ta zenbaiten ustes berbera; solamente ezi an dio ia, bazkaltzerakoan sartu zela errege ikustera maiean jarririk zeudenak, ta ikusi zuela an bat bodetako tresenaik gabe, ta erran ziola: Adiskidea, nola sartu zara emen bodetako tresena gabe? Ura gelditu ze ixil; ta erregek manatu zue botatzeko andik ura, oin eskuetan loturik ilunbe batera. Parabola gebetaik da ageri gure Jaunaren aldetik deseoa gatozin bere mai erreale gontara, konbidatze gartan anitz jende, gero bilarastean karrika ta bideak barna, ta obligatzean etorzera. Ageri da, alaber, nor estuen nai datorren, au da, graziaren gala gabe dagona, ta naiz konbit izanik, estimazenestutenak munduko tratu, afizione ta bizioengatik; alaber, da ageri nai duela gatozin, non ta estugun bekatu ta bizio mortale goietaik, naiz izanik zenbait miseria nai eztugunak, ezi zerbaitengatik dio deitzeko pobreak, malderrak, ezinduak ta alakoak. Onen konforme zein usu edo argal ellegatzea den konbeni neurtu bear da bakotxaren disposizioaren neurriareki. Emateko zerbait argitasun, orrek, Maria, goizeko izar ederra ta iruzki obenaren mendortz argia ta garbia; Ebaren humeen anparo, konsolu ta alegria; propiki Ama egiaskoa, bigu bere grazia. Abe Maria.

        Estaike duda komunionean ematen zaigun janari ta erregaloa dela Jangoiko guziak eman dezaken obena, ezi esta deus gutiago, baizik bera, ogi bizia ta bizi emanzalea. Nola daike, bada, dudatu errezibitzean usu ta maiz? Baña daike dudatu geuren disposizioaren kasos, zerengatik gorputzeko janarietaik ere batek, naiz izanik preziosoa, bati iten dio gaitz, berze bati probetxu, ta berze batean estaike ezaun iten dion gaitz edo probetxu, estomagoaren kalidadearen gisara. Ala erregalo dibino goneki batzuek iresteunte eriotzea, juizioa ta kondenazioa; beren kulpas indignoki errezibitzeuntenek, dio San Pablok, qui manducat et bibit indigné, judicium sibi manducat et bibit. Komekatzekos gisa ortan, estiot maiz ez ezi, ez eta beñere, ez eta Bazkoetan ere. Berze batzuek naiz errezibiturik bekatu mortalerik gabe, ta maiz medianoki, estute senti bear zen mejoria ariman, beti erikor, malder, faltoso zer edo zertan. Au zer da? Ainberze aldis alimentu dibinoa arzen, ainberze odol Kristoren aplikatzen, ta alaere ez sendatzen guzis? Ez azkartzen birtuteetan? Ain guti pazienzia, ain inperfekto kastidadea, ain eri humildadea, ain epel Jangoikoaren amorioa? Bada zerbait estorbu arimaren disposizioan, edo lendanik ala nola kulpa lebeen kostunbre ta afizioneak, edo komekatzean berean ansia ta debozio-falta, epeltasun ta nagitasun sobra. Gorputzaren alimentuak ongi artzea bat dagoke bi gauzetan: bata da estomago ona, berzea gose ona, ezi goseik gabe estomago ona naiz bai, esta protxal agiz janaria; eta estomagoa on ezpadago, naiz gose iduri duen, gaixtoago da berriz janaria. Ario gontara iduri zaida niri komekatzeko, arimaren disposizio ona beñik bein, ta gero gure ona, auda, deseo ona bear dela, ta emendik daike in juizio konbeni ote zaion maizago edo argalxago ellegatzea. Estaike anitz fia disposizio on gartan, diot protxatzeko anitz, ezpadu anitz deseo, ansia ta debozio, au deizen dut gose espirituala. Eta gutiago berriz daike fia gose gontan, diot komekatzeko deseo ta ansia gontan, ezpada ongi ona disposizioa, baita prinzipalena. Senti dena bada arimaren disposizio ta gose onareki, konbeni da komeka daien maiz ontzeko ia; eta ondus bekala disposizio ta deseo gura, maizago. Auda erregla seguroena, mejoria senti duenaren ariora artzea alimentu dibinoa mejoratzen duena, oroat, nola doktoreak manatzen baitio konbalezienteai segitzeko alimentu gura zeñek progatzen dion ongi.

        Jauna, bada, nola Elizako mandamentuan estio baizik urtean bein berere komekatzea, edo lenago barin bada eriotzeko peligrorik? Ontara diot ori dela komekatzeas obligazios, iten ezpada bailitzake bekatu mortale, eta nola mandamentua baita kristio guziendako, on komun, sandu batzuk, gaixto baitire berze batzuk, aski iduritu zaio Elizai dela obligatzea jeneralki guziak komekatzera bein urtean, ta eriotzeko peligroan. Baña nik estardukat obligaziosko komunioneas, baizik debozioskoas, eta ez guziei, baizik konbenizaiotenei. Mana balez Elizak komekatzea maiz, agi leizke anitz bekatu mortale ia kristio txarretan, batzuk ez komekatus, berze batzuk gaizki komekatus. Orgatik alde bat estagongatik alfer Elizan sakramenturik andiena, bein berere nai du errezibi dezagun guziek falta gabe. Berze alde estakiongatik galdu erreberenzia zor zaiona, estu obligatu nai errezibitzera baizik bein, gañarakoan usten duelaik bakotxain deboziora errezibitzea nai badu iagotan, nai luken bekala Eliza Ama Sandak. Elizaren deseo gau da ageri errate gartan, urtean bein berere, erranbalez bekala, nik nainuke nere Jesusen humeek errezibilezaten anitz aldis Jesus bera sakramentaturik, arimen esposo amantea, erregalo zerukoa, bere bularreko esne dulzea, alimentu soberanoa, balsamo prezioso miragarria; baña iagotan ezpadaike logra, bentzait bein berere. Ala nola ama amanteak hume eriai ta ergelai konsejatzen baitio amolsuki ar dezan medizina doktoreak utzi diona seguroa sendatzeko, ta ezpadezoke arrarazi naiadiña, erraten baitio: Ots nere humea, arzazu bein berere bizia eman bear dizuna, ots urrupa bat berere. Estakiziela iduritu gaizki konparazioa; ama gau propiki da Eliza, humeak kristioak len azkar-sendo zirenak, gero eritus, maldertus ta ergeldus joan dire. Lenbizian etzute manatu bearrik Elizako hume noble andi gaiek, Kristoren amorios beterik, oinpetan arturik mundua, Jangoikoa sollik zeukatelaik biotzean, memorian ta mian, ansiaturik bizitza sekulakora, despreziaturik emengo bizitza, iltzera prest, ta il naiak zeuden bekala beti; beti zeramate bereki, edo zeukate beren etxetan sakramentu sandua errezibitzeko noiz naizusten ilarazi fedeagatik.

        Eliza primitiboan, dio San Eutxeriok (V. 20. c.16. de euch.) floreziente zegolarik fede kristioaren debozioa, disponitu ze komeka zeizen fielak egunoro; orgatik San Anakletok ordenatu zue ala: Sagra akabatu ondoan komeka beitez guziok naiezpaute atrarazi dezkiten elizako atarietaik kanpora, nola apostoluek ere ordenatu baizute, ta goardatzen baitu Erromako Eliza Sandak. Gero txurturik fedearen ferborea, komekatzen zire solamente igandeoro, ta onen memoriatan ematen da orai ogi bedeikatua. Geroago txurturik ia ferborea, San Fabian Aita Sanduak ordenatu zue ezi iagotan ezpaze bentzait irur aldis urtean komeka zeizela guziak, xakitera erresusurrezioaren ta Espiritu Sanduaren Bazkoetan ta Egerrietan. San Soter Papak ordenatu zue bear zela komekatu Ortzegun Sanduan. Geroago, maliziaren abundanziagatik oztu zelarik anitzen karidadea, Inozenzio III manatu zue Konzilio Jeneralean komekatzeko urtean bein berere, au da Bazkoan, txoil ezpazaio iduri obe sazerdote proprioaren konsejus denbora zatiren bates luzatzea; ezperen bizian estadiela utzi sartzera elizan, ta il ondoan estadiela ortzi eliza-lurrean (In c. Omnis utriusqe etc.). Estiot deus aurren komekatzeko debozioas lengo denboretan, aipatzen baitu Tridentinok. Ikusi duzie nola joan den, anditus bekala malizia, txurtus komekatzeko debozioa Elizako humeetan; debozioa txurtus, ta arimak txartus; baña estaike duda Eliza Ama Sandaren intenzioa, deseoa ta ansia dela izan daitzen bere humeak alakoak, ezi mereji dezaten egunoro komekatzea. Expresoki dio Tridentinok: Optaret quidem etc. Nai ta desea lezake Konzilio Sanduak, meza guzietan komeka leizen presente dauden fielak ez solamente espiritualki, baitaere errezibitus sakramentua errealki. Orra klaro Ama onaren deseoa.

        Guziareki, pizaturik San Agustinek sakramentuari zor zaion erreberenzia ta miseria humanoaren ezindea, dio ala: Egunoro komekatzea estut laudatzen, esta ere erreprehenditzen; igandeoro komekatzera bai exortatzen ta konsejatzen dut, baldin arima barin badago bekaturako afektorik gabe (Lib. de eccl. dogm. c.53). Errepara, estio bekaturik batere gabe; gisa ortan nor ta noiz leike ellega? Zerengatik Espiritu Sanduaren errana da zazpi aldis eroriko dela justoa, ta jaikiko dela (Prov. 24). Diona da bekaturako afektorik gabe, au da, naiz faltaturik zer edo zertan, estagola afizionaturik ta lisiaturik batera edo berzera, baizik aborrezitzentuela biotzes falta itentuen bakotxak ere. Baña konbentuen klaustroen barnean ezpada, gañarakoan munduko Babilonia gontan, miserien tegi gontan, negarresko balle gontan, banidadearen ta maliziaren mindegi gontan gutienak bide dire estutenak afektorik edo kostunbrerik, ia inkieturetan, ia gezur edo murmurazioetan, ia banidadeetan, ia jan edanetan, ia aisanaiean, ta alako makurtasun ta inperfekzioneetan. Estiot orai bekatu grabees, baizik lebees, iltzen ez, baña eritzen bai, ta itsusten dutenes arima. Alako arimes dardukat, estaudenes, bein edo bein ezpada, ilik Jangoikoaren begietan, baña eri ta malder bai maiz; estaudenes izosturik Jangoikoaren amorioan, baña bai epel nagi; estaudenes eder guzis motarik gabe, estare itsusi guzis, baizik deslustraturik maiz grano gaixto batzueki, zerengatik bekatu benialeek ala deslustratzeunte arima, nola grano gaiek gorputza; ala gure Jaunak mostratu zio bere sierba bati bere arima aurtto baten itxuran, ez ilik, baña beterik granos; kolore gaitz, itsusitto, miserable, arritu ta asustatu baize bera ikusteas beras. Arima erikor malder gebetas; eta norena esta ala mundu gaixto gontan? Ainberze exenplu gaisto, okasio ta peligroen ertean? Ebetas, bada, zer iduri zaigu? Zein usu edo argal den obe komeka daitzen? Gure Jaunai goardatu bear erreberenzia bateo, ta bateo berendako prokuratu bear erremedioa. Ez faltatu bear batai ta ez berzeai, eta ellegatzen badire maizegi, beldur ez izateas Jaun andiai bear adiña erreberenzia, ta ezpadire ellegatzen maiz aski, beldur estaitzen senda ta il ere daitzen. Nola astatu erdia, ez geiegi ta ez gutiegi? Ori dagokio konfesore prudenteai neurtzea bakotxai, diradelaik arimak ain diferente kalidadean, nola aurpegiak. Emendik jeneralki neurtzeko idurikal, dirudi neurri ona ellegatzea komekatzera ez argalago iletik ilera baño, estare usuago amabortzetik amabortzera baño. Senti bada gose ona, diot gure Jaunaganako deseo, afizione, anhelo anitz, ellega bedi amabortzetik amabortzera, ezperen iletik ilera, ezi ia luzatzea, ezpada zerbait motibo partikulares, dirudi dela amorio guti izatea Jangoikoai ta bere arimai. Manatu zio Jangoikoak Moisesi berze gauzen ertean bere tabernakulo gartako fabrika zezala mai bat urreskoa paratzeko artan proposizioneko ogiak. Zenbat zire ebek? Amabi. Zer pizutako? Diote ezi amirur libra ta erdi bakotxa. Beras, maia bideze andia ta zabala? Ez, baizik bi ukondo luze ta bat zabal. Nola zuzke iduki ainberze ta ain andiak ziren ogi gaiek? Paratus bi erkadatan bata berzeain gañean, emendik sei, andik sei. Zergatik ala? manatzen zue gure Jaunak paratzeko ogiak bero, ta konserbatzeko beroa ura ze modurik obena (Ap. Claus. p.3. cath. c.44. n.7). Ogi gaiek signifikatzen zute aldareko ogi bizi dibinoa. Iloro bein komekatus amabi eldu dire urtean komunioneak bata berzeain gañetik, estaien oztu Jangoikoaren amorioa, ta zerurako afizionea ta memoria, ezi ezperen utzis-komunionea, doaie atzendus Jangoikoas, arimas, bizitza sekulakoas, ta afizionatus munduko banidade ta engañuetara, azkartus etsaiak, indar artus bizioak, ta ines bekala mudatus arimaren gustoa, len kuadratzenetzekizkionak kuadratzen zaizkiola gero: Ejiptoko tipulak, baratxuriak, borruak ta farraskak, zeren estuen txastatzen maiz aski aingiruen ogia, gloriako erregaloa. Gustáte, et vidéte, quoniám suavis est Dominus, dio Dabidek; txasta zazie ta ikusazie, ezi suabea da gure Jauna; eta txastarasten badizie bein edo bein bere suabidadea, etzaizie kuadratuko berzerik baizik bera. Besarka ar benaza bere besarkan, dio arima fielak, osculetur me osculo oris sui, zerengatik obeak dire beraren bularrak, ezi ez ardorik jenerosoena, quia meliora sunt ubera tua vino; errege Jaunak sarrarazi nau bere ardo-tegian, ta ordenatu du enebaitan karidadea, introduxit me Rex etc. (Cantic). O nori eman lezaken bere ardo gartaik trago bat, urrupa bat; ia zoraturik Jangoikoaren amorios igan leike munduaren gañera, ta eman lezoke ostiko bat munduai, ta ezleike kontenta gutiagoreki, baizik sollik Jangoikoareki. Ardo goneki orditurik zori onean sanduak egin zire mundua baño andiago, emen gorputza, ta zeruan zeukate arima; gozo zekizkiote emengo trabajuak ta eriotzea bera Jangoikoagatik. Zer ai gara gu arrastaka beti lurrean?

        Ellega, ellega maiz Jesusen bularretara txastatzera eskojituen erregaloa ta Birjinak azitzentuen ardoa. Frumentum electorum, et vinum germinans Virgines. Ala ebek bear lukete ellegatu maizago, konserbatzeko birjinidadearen gala, purezaren fragranzia, kastidadearen lore ederra. Esta orgatik komekatzeko neurri emana ain txusto betiko bardin, baizik ere aldiska bere gose sanduak, edo nezesidade geiagokoak inzitatzen badu, ellega daike maizago. Eta ez egin kasorik ontan, baizik Jangoikoas ta bere arimas. Erraten badizute, dio San Franziskok Salesek, erraten badizute mundukoek zergatik komekatzen zaren ain maiz, erresponda zozute ezi ikasteagatik onesten Jangoikoa, garbitzeagatik zeure inperfekzioetaik, libratzeagatik zeure miserietaik, konsolatzeagatik zeure aflikzioetan, indar artzeagatik zeure flakezaetan. Erran zozute bi jende-motaek beautela komekatu maiz: perfektoek, zerengatik egonaskeros ongi disponiturik, in lezakete gaizki ez ellegatzean santidadearen iturrira, ta inperfektoek, ikasteko perfekzionea. Indartsuek ez ellegatzeko heritzera, ta heriek egiteko indartsu (Introd. â la vid. dev. p.2. c.21. apud Parr. de euch. pl.12). Bear dena kuidatu da usten delaik estaien utzi floxezas, ta errezibitzen delaik estaien egin presunzios, edo gaizki berze gisas, baizik humilki, ezaundurik ezkarela digno. Zakeok eman zue prisa errezibitzera bere etxean gure Jauna; zenturiona, berriz, erretiratzen ze etzela digno errezibitzeko alako Jauna bere etxean; biek orgatik zute afekto ona, biek nai zute, biak zire humilak. Arimak azertatu nai badu nere ustes, eginaskeros inala bere aldetik, konfesa bedi indigna zenturionaren gisa, ta fiaturik Jangoikoaren ontasunean errezibi bez ansiosa Zakeoren gisa. Ain ona da gure Jauna, ezi eldu da gogotik pobreagana ere, nola den borondate ona. San Buenabentura zego meza laguntzen, komekatu naiak ta etzela atrebitzen. Zer agitu ze? Aldareko hostiatik zatitto bat bere kabo etorri zekio agora, bete baizue gozos ta dulzuras. San Anbrosio eri zegolaik, Jangoikoak berak abisatu zue Berzelisko obispoa, erman zezola komekadura. Bi errelijioso Franziskoei etzelaik nork eman komekadura, eman ziote Kristok berak (Cl. p.3. cath. c.39. etc.). Aingiruek anitz aldis indute ofizio gau Jangoikoaren mezus anitzeki (P.4. c.4. et 5). Guzia da señale nai duela Jaun dibinoak etorri bere arima fielengana, zeñen onagatik in baitu sakramentu bat ain miragarria.

        Estaiela entenda konsejatzen dela maiz komekatzea egiteko kostunbres axal axala ta epel epela, baizik aldioro ferbore ta disposizio berri daiken guziareki; oroat, nola ura balitz azkena, ta joan bear balitz eternidadera komekatu ta berla, ez estimatus gutiago, baizik ia zenbatenas iagotan eldu den guregana; animatus biotza agradezitzera ain liberal ematen zaigun Jaun onari, diogulaik sikiera, berzerik ezpada borondate ona, sikiera afekto ona. Estugu, bada, obligazio guti. Baña nola baita gauza ona afekto ona, eta gurebaitaik ez izaki gauza onik, orrek, Jaun amorosoa, gure arimaren amorean eman bezagu bere amorioaren ardo gortaik urrupa bat, zeñeki zora gaitzen zori onean ta akaba gaitzen orren zerbitzuan ta grazian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa