www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo 5:
In Dom. infr. Oct. Corp. Christi 5.
De beneficio eucharistiae
et nostra ingratitudine

 

Homo quidam fecit coenam magnam. Luc. 14.

 

        gizon batek, da parabola Kristok dakarrana egungo Ebanjelioan, gizon batek prebenitu zue bazkari andi bat, ta konbidatu zitue anitz artara. Ellegaturik bazkal-ordua, biali zue bere mutila abisatzera konbidatuak zetozila, ezi prest zegola guzia. Aiek asi zire atxekia atratzen ez joateko, batak erosi zuela heredaje bat, ta joan bear zuela ikustera, berzeak erosi zituela bortz idipare, ta progatu bear zituela; berzeak ezkon duzela, ta orgatik etzeikela joan. Asarraturik nausiak erran zio mutilai: Zoaz plaza ta karrikak barna, ta ekarzkizu aurkitzentuzun pobre, itsu ta malder guziak. Egin zue mutilak, ta alaere baze leku maiean. Zoaz, bada, bide ta esiak barna, erran zio nausiak, ta sarrarazizkizu onat diren guziak, bete daien nere etxea; ezi diot sines, konbit ziren gaietaik niork estuela txastatuko nere bazkaria. Au da egungo Ebanjelioa, zeintan da ageri Kristok prestatu duen arimen bazkari gonen andia; da ageri beraren amorio liberala guregana, ta da ageri gure nagitasun ta esker gaitza. Goazen alaere progatus agerrian dagona. Orrek Maria zeruetako etxokandre eskojitua, zeñen entraña birjinaletan konzebiturik bere bularretako esneas azi baize erregalo duguna mai gontan, entendatzeko ta estimatzeko dignoki erdetxi bezagu grazia. Abe Maria.

        Gure arimes, trebe naiz erratera diotena, baita egia, gure arimes amorosturik bekala ikusten dut gure Jesus Jauna. Gure arimengatik jautsirik zeruetaik, eginik gizon, ematen bere bizia, aski ezpalitz bekala, egin du obra bat bere marabilla guzien memoria, baita ematen digun bazkari andi gau, memoriam fecit mirabilium etc. Obra bat ezin iagokoa, zeñengatik baitio San Agustinek ezi Jangoikoak izanik guzis poderoso, etzukela ia eman, izanik guzis jakintsu, etzekiela zer ia eman, ta izanik guzis aberats etzuela zer ia eman. Alako erregaloa da ematen diguna sakramentu aldarekoan! Gorputzaren begietarako esta gauza andia, hostia txipi bat da, amen bat da guzia, baña amen bat zeruak adiña balio duena; ontan, alabañare, enzerratzen da Kristo Jangoiko ta gizon den guzia. Etorri ze Jaun dibinoa mundura, ta joan bear zue mundutik. Ikustea bere Majestadea logratu zutenak, ez despeitu nai, zerbait memoria edo prenda utzi gabe. Ikusi etzutenak, baikara ondoreko guziok, ez pribatu nai beraren presenziatik, al zeiken gisan; ta zer egin zue? Amorio guziei digunak manatu zio utzi zezala munduan ordukoak ta gerokoak maite zituelako señale, testimonio ta progu bat klaroa ta espeziala. Mintzatzeko emengo-gisa, diskurritzen zue bere jakintasun infinitoak zer utziko ote zuen bere ondasun inmensoetaik emateko bere amorioari satisfakzio kunplitua. Bazezake utzi asko ta asko miragarri, baña guziak utzirik bera gabe, faltako zekigu obena. Erresolbitu zue ustea bere gorputz ta odol preziosoak, gelditzea bere Majestadea errealki sakramentuan; orreki eman digu proprioki guzia faltarik gabe, quomodo non etiam cum illo omnia nobis donavit?

        Eta misterio gonen kasos erreparatzen dut abantalla bat duguna guk, etzutena bizitu zirenek Kristoren denboran, ta da ezi logratzekos bere Majestadearen presenzia bear zute aurkitu ain txusto erri batean edo berzean, non zebilan Kristo. Orai atra gabe nior kasi bere erritik, aurkitzen da an ta emen, ta sakramentu den guzietan. Orduan San Juan Bautistak alzindari-gisa zue kargu mostratzeko eriareki ecce agnus Dei, ona Jangoikoaren axuria, ecce qui tollit peccata mundi, ona kentzentuena munduko bekatuak. Orai laur ebanjelio, eskritura sagratu, amar konzilio, Aita Sandu ta infinizio bat milagroen gañetik ezkilek bere otsareki, lanparak bere argiareki monstratzen digute sakramentuan Jesus bera, ta sazerdoteak berexki ematerakoan komunionea goraturik eskuan hostia sanda, diola itz bereki, ecce agnus Dei, ecce etc. Orduan San Felipek ezaundurik Jesus kontatu zio bere adiskide Natanael deizen zen bati: aurkitu dugu Jaun deseatua, zeintas eskribitu zuten Moisesek ta profetek, Jesus Nazaretgoa. Nazaretdik datorke gauza onik? erran zio ark; eta onek: Zato ta ikusazu. Joan ze, ikusi zue, ezaun duzue, konfesatu zue. Orai fedeak dio: Zato ta ikusazu erri den txipienean sakramentu barin bada, Jesus Nazaretgoa, Birjinaren Semea. Orduan jentilek ikusi naiak Jesus mintzatu ziote San Feliperi, San Felipek San Andresi, ta biek kidatuzuste gure Jaunaren presenziara. Orai alako mediorik gabe ellega zaizke edozein garaies beraren presenziara, ta dezokezu mintzatu: Ene Jesus ona, aurki bez bere sierbo gonek grazia orren begietan, ta mintzatuko natzaio naizelaik autsa ta errautsa. Orduan San Juan Bautistaren diszipulo batzuek galdetu ziote bere Majestadeai: Jauna, non bizi da? Ta bere Majestadeak erakutsi ziote, venite et videte, zatoste ta ikusazie. Orai berak erraten digu: Venite ad me omnes, zatoste enegana guziok, ecce ego vobiscum sum, ona ni, zueki nago sakramentuan. Orduan asi zuelaik konbersazioa Samariako emasteki fortunosa garreki iturrian, batetik berzera erran zuelaik ark: Kristo etorzen delaik, ark erakutsiko digu guzia; errespondatu zio bere Majestadeak: Ni naiz ori, zureki mintzatzen nagona. Orai berberak erraten digu ixil ixila: Ona ni, zueki nago mundua mundu den bitarteo. Orduan Judasek entregatzeko Jesus judioen eskuetan, erran ziote aiei: Nori ere nik ematen dioten besarka, ura da, arrapa zazie, ta erman akordureki. Orai esta alako dilijenzia bearrik, bere amorioak dauka preso sakramentuan, ta ia dena, esta ausentatzen, naiz errezibitu nauten indignoki, naiz desprezia ta ultraja dezaten. (Aipatudugunaskeros uz nazazie emen negar egitera guti bat. Ene Jesus dulze onegia, ene arimaren amorea, ene axuritto manso amorosoa, etzue, bada, orrek gaitzik mereji. Guziak orren kontra, judioak estirela aski, kristioak ere. Ain eskergaitz zenzu gabeak dire! Nik estiot prestatuko ostatu dagokiona; ezin alabañare; ojala. Baña bentzait traiziatu ez, ultrajatu ez, esta nere intenzioa. Orai itzuli gaitzen bidera). Orduan fortunoso ze logratu zukena asisti zezon presente bere Majestadeak, deiturik eri zegolaik iltzeko peligroan; orai eri dagonai etorko zaio noiznai komekaduran presente bere Majestadea.

        diferenzia bat alegatuko didazie ordutik oraikora, ezi orduan begis ikusten baize, orai ez; baña ortara dugu abantalla ezi orai dezakegu errezibi geuren barnean, ta orduan ez. Orgatik dago estalirik ogiaren idurian, baita gure onagatik, ezi balego agerrian bere Majestade ta argitasunareki, nor leike atrebi ellegatzera; espezialki bekatariak, bearrago dutenak, lebilazke igeska igeska. Fineza andiago iduri lezake etorzea errege pobrettoagana disfrazaturik burrunbarik gabe, etzeien lotsa pobrettoa. Beira zazu Jesus arimaren esposo dibinoa ogiaren idurian sartzen zure biotzean barna. Zer nai du gisa ortan ene Jesus amorosoa? Zer nai du? Ene arimain billa eldu da, beregana artzeagatik, Jesus, ar bez berla berla, berant da berladanik. Manna biali ziote israeldarrei desertuan erregalo zerukoa bekala gusto guziak zituena; ia da manna aren autorea, ark signifikatzen zuena: Jesus ogi bizia zerutik jautsia, Birjinaren esneas oratua ta pasio erruaren labean errea. Esta agoaren gustoas sentitzen dena, baña arimari gusto guziak emanentio. Kuadratzen bazaio humildadea, orren gustoa du, ezi humil dago ezin iagos emen Jangoikoa. Nai badu pazienzia, ori errespiratzen dago ainberze pasatu zuenaren memoriareki. Kastidadea gustatzen bazaio, auda eskojituen erregaloa, ta Birjinak azizentuen ardoa Birjinaren Seme Jangoikoa. Nai badu karidadea, non obeki daike goza, nola amoriosko sutegi gontan, baitago mostratzen amorio ta karidade infinitoa? Eta ala zoazkete diskurritus birtutes birtute. Guzia aurkituko da emen.

        ikusi dugu zerbaitto bazkari gonen andia. Ikusagun emanzalearen liberalidadea. Konbidatzen gaitu guziok, venite ad me omnes, zatoste enegana guziok. Eta estaien pensa solamente abrats andi poderosoak deitzentuela, dio qui laboratis et onerati estis, neketan ta kargaturik zaustenok, et ego reficiam vos, eta nik alibiatu ta errekreatukozaistet. Ebanjelioko parabolan ere ongi aski adiarasten du, deitzean karrika, plaza ta bideetako pobreak, eriak, malderrak; deitzeas erran dut? Obligatzeas sartzera beteartaño bere etxea. Et compelle intrare, ut impleatur domus mea. Ontan ere da ageri estela preziso preziso izatea perfektoak eta sanduak serafinen gisara ellegatzekos mai gontara, nola den humildade andia ta borondate ona, ezi da bizkortzeko erikorrak, ta libratzeko miserietaik. Bekatu mortala sollik da zeñeki estaiken niolatere errezibitu sakramentu gau, arren barkatzeko preziso da alzinetik konfesioa; benialeetaik ere garbitzea konfesioan konbeni da, baña geldibaleites ere ebetaik zenbait ariman, nola esten afektorik aietara, nola aborrezi daitzen biotzes, ellegaturik ala komunionera barkatzentigu Jaun onak. Bi jende-motaek beaute ellegatu, dio San Franzisko Salesek (Introd. ad vit. dev.): Perfektoek añadizeko perfekzioneak, ta inperfektoek libratzeko inperfekzioetaik; indartsuek ez heritzeko, ta erikorrek sendatzeko. Beti erman sendatu naia, nola nai baitu Jaunonek ere sendatu mundu guzia, ta ezpaititu orgatik desetxatzen pobre miserableak. Ain liberal da gure Jauna! Sobra liberal dena deitzen da erderas manirroto, euskaras daike erran esku urratu; eta nork estaki gure Jesus ona utzi zela urratzera edo zulatzera eskuak gurutzean itzeeki? Ta ez eskuak solamente, baita oñak ere; ez solamente esku-oñak, baitaere bularra il ondoan lanza garreki? Jesus salbadorea, borz llagak borz iturri salbazioskoak; ezpadugu erraten bera dela iturri bat borz kañuetaik ematen duena abasto salbaziosko ura. Zuen guzia emanik gurutzean, orai den guzia ematen da sakramentuan. Etze kontent iturri-gisa emateas bere ondasunak; bera sarzen da, iturria guzia geuren barnean. Zer ia eman dezake emanaskeros bera duen guziareki Jesus Jauna? Zer ansia duen ikusteko gu ongi, deus faltarik gabe, gure arimen esposo dibinoak? Diote jendeek borondate onak duela balio, naiz gutixago eman; emana bezain nautela emanzalearen borondate ona. Emen Jesusek ematen digu anitz, ta borondate andiareki. Emana on ta biotza on.

        Ikusirik bazkari gonen andia, ta ematendigunaren liberala, ikusagun gure nagitasun ta eskergaitza. Parabola egungoan konbidatuek atrazuste atxekiak ez joateko konbitara. Au kontatu zue Kristok adiarasteko agitzen dena aldareko bazkari andi goneki, baizekie bere Majestadeak. Bazkari espirituala prestatzen zue, ta bazekie gose guti izanen zutela ontara persona lurkoi, pizu, mundu gontakoek. Atxekia atra zutena Ebanjelioko konbidatuek, batak granja erosi zuena, berzeak haziendak, berzeak ezkontza egin zuena, da errateko ezi munduko alzinamentu, andinai ta banidadeek alde batetik, berzetik ondasun lurrekoek, ta berzetik gusto ta naikunde bizioskoek kentzeuntela erregalo dibino gontarako gosea, estimazioa ta agradezimentua, delarik egia ezi ontan sollik daikela logra honra, ondasun ta gusto egiaskoa. Nork lezaken eman oiu bat adi daikena mundu guzian? Filii hominum, usquequó gravi corde? Gizonen humeak, noiz arteo biotzak pizu pegaturik lurrai? Ut quid diligitis vanitatem, et quaeritis mendacium? Zergatik nauzie banidadea, ta zabilzte gezur ta engañuaren atzetik? gauza bat dago munduan sollik bear dena, ta gutik estimatzeuntena bear bekala. Nola baitago ain disimulaturik, ta ain guti iduri duela, nola emen guzia in bear baitu fedeak, eta guk fede guti ta kaso anitz begis ikusten direnes, argatik da ain guti ansia Jaun sakramentatuagana, guzia bearzigulaik eraman arrazio ones. Baña daukat orai ere atratzen dela egiatan ziona San Juanek Kristoren lenbiziko egoteas munduan; in mundo erat et mundus per ipsum etc. Munduan zego, ta berak egina da mundua, ta munduak estu ezaundu; bere propioetara etorri ze, ta bereek etzute errezibitu. Eta berze San Juanek errana, medius vestrum stetit quem vos nescitis. Zuen erdian dago zuek ezauntzen estuziena. Ain guti kaso, ain guti amorio, ain guti ansia bisitatzeas ta errezibitzeas zeruetako Jauna! Eta esta au kejarik andiena; bisitatzean iten zaizkion desatenzioes, errezibitzean iten zaizkion sakrilejio indignoes, nork estu nigar eginen? Ene Jesus dulzea, ene arimaren amorea, zer dute beti orren kontra, orduan judioek, orai kristio deitzen direnek? Ain gaixtoa da berori? Ain gaixto da ematea den guzia guri amen batean? Ultrajatzeko arima txarrek orren Majestadea? Alaere berori ain ixil? Nik orren mutil bekala estut nai gal dezkien, bai enmenda dezkien alako atrebitu desatentoak; nainuke ez dezaketen ultraja orren Majestadea, ez dezaketen idiki agoa errezibitzeko indignoki. Amen. Ortako ezin dezaketen eman pausurik aldarerat. Amen. Ezin daizken mogi bere lekutik ortako. Amen. Guziei bai indigunaskeros ain fineza andia, bigu ezaumentu ta agradezimentu dagokiona. Amen. Guziek emen bizi bitarteo, ama, estima ta honra zagun orren Majestadea. Berorri biz bedeizioa, laudarioa, eskerrak, festak, agasajoak, honra ta gloria secula seculorum. Amen. Amen. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa