www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo 10.
De doctrinâ cristianâ.
ann. 1778

 

(Hinc possunt incipi sermones cathetici conformiter
ad cathechismum Rom..ideo haec sit prima.)

Haec est vestra sapientia, et intellectus
corám populis. Deuteron.4.

 

        1. Egundanik asi nai dut explikazen doktrina kristioaren parteak berex bat banaka; ta lenik erran bear da, zer den doktrina kristioa, zein protxugarria ta prezisoa, zenbateko obligazioa den ikasteko ta erakusteko, ta ontako modua. Asi zelaik Moises explikazen Israelgo puebloari Jangoikoaren legea, animazeko ikastera erran ziote: Torizie, au da zuen jakinduria ta entendamentua jende guzien alzinean, haec est sapientia vestra, et intellectus corám populis. Oneki inen dioze munduko guzieri bentaja andia; au ikasten bauzie ongi, jendeak admirazios beterik asiko dire erraten: Zer jende da au? Ona pueblo jakintsua ta entendatua, jende andia, jende inportazioskoa (sic), en populus sapiens, et intelligens, gens magna. Zenbat obeki errandezoketet (nere feligres) kristioei nik doktrina kristioas, au da zuen jakinduria, ta au ongi dakitenei, dutela ziertoki ditxa, honra ta grandeza andia? Zer da, bada, doktrina kristioa? Au da jakinduriako tesoro prezioso gura jangoikoaren baitan altxaturik egon zena eternidadean, ta gero menifestatu zena munduari jesukristoren baitan, zeiñen ezpain dibinoetaik errezibitu baitu Eliza Sandak. Doktrina gau da lege zarreko figurek, profeta ta patriarkaen orakuloek signifikazen zutena. Au da doktrina kristioa apostoluek barratu zutena mundu guzitik; martirek firmatu dutena bere odolas; doktoreek ainberze ta ainberze libruetan explikatu dutena. (Doktrina kristioa da, zeñen artikuloen deklarazeko juntaturik emezorzi konzilio jenerale izan direnetan kristiandadeko gizon sanduenak, doktoenak ta andienak, noizean noizka, ia Nizean, ia Konstantinoplan, Efeson, Kalzedonian, Erroman, Leonen, Bienan, Florenzian ta Arenton Espiritu Sanduareki bateo erakutsi baitigute egi eta fedea. Doktrina kristiora erreduzizen da zienzia guzien prinzesa, baita teologia bere argumentu, disputa ta asunto guzieki.) Doktrina kristioan enzerrazen dire medio guziak, onzeko bizia, lograzeko salbazioa, sakramentu guziak erdexteko grazia, bide guziak iragazteko birtuteak ta merejimentuak, ta en fin, modu prezisoa ellegazeko gozazera gure fina, Jangoikoa. Doktrina kristioa da, en fin, errelijione kristio, berdadero ta sollaren zimendua, firmamentua ta gloria.

        2. Ikusteko zein protxugarria den, aski da beirazea zein den prezisoa. Galdeitea ia preziso den jakitea kristioak doktrina kristioa, da oroat nola galdeitea, ia txoriak beartuen egalak bolazeko, ta animaleak beartuen zangoak erabilzeko; da oroat nola galdegitea ia jakin bear duen josten txastreak, zapeta egiten zapetainak, nekazariak nekazalgoan ta ofizialeak bere ofizioan. Debalde, bada, deizen da kristio estakiena doktrina kristioa, ellegatuaskeros ezaumentura. Doktrina kristioa da arimaren alimentua; eta nola biziko zara alimenturik gabe? Doktrina kristioa da zerurako bidea; ta nola joain zara, ezpauzu ikasten bidea? Baiña esta medio obeagokorik, ezaunzeko doktrinaren nezesidade gau, nola ikustea, Jesu Kristok, ta bere Elizak, ta Elizako buru ta mienbro prinzipalek iten dutena, erakusteko guzieri.

        3. Kristo gure Jauna, zeintas erran baizue Aita eternoak, bataiazerakoan San Juan Bautistak: Au da nere Seme keritua, zeintan baitut nere konplazenzia; aizazie berau. Zertara jaio ze ta etorri ze mundura, baizik erakustera bere zeruko doktrina, baita doktrina kristioa edo Kristorena? Ala erran zio Pilatosi: Ni ontako jaio naiz ta etorri naiz mundura, emateko testimonio egi eta fedeas. Ta ala kunplitu zue bizi guzian, ta prinzipalki azken irur urtetan, enpleatu baizitue guziak erakusten bere doktrina. Egunoro, dio ebanjelioak, zegola erakusten tenpluan, et erat quotidie docens in templo. Baña ez solamente tenpluan, baizik karrikaetan, plazaetan, etxeetan ta oianetan ere. Ta ez solamente egunas, baizik gauas ere erakusten zue. Itsasonzitik ere, butzu baten ondoan ere izan ze okasio erakutsi zuena; ta en fin, etzue galzen okasiorik ontako nioiz ere. Zer egin zue baizik erakutsi doktrina, erran zuelaik Aitagurea bere ago sanduas? Zer egin zue baizik erakutsi doktrina, deklaratu zituelaik bat banaka amar mandamentuak? kontatu zituelaik obra miserikordiaskoak, enkargatuzizkigulaik barua, orazioa ta limosna, ta berze birtuteak? explikatu zituelaik zorzi bienabenturanzak? Aipatu zuelaik Trintateko misterioa? Bere erresurrekzioa? Gure bekatuen barkamentua, sekulako premioa ta sekulako kastigoa? En fin, ebanjelio guzia zer da, baizik doktrina erakutsiziguna? Eta ainberzeko zeloareki erakusten zue, ezi aldi bates erakusten zegolaik, erran baiziote, beraren galdes zeudela bere Ama ta aidebazuk, erran zue zeloso: Nor da nere Ama, ta nor nere anaiak? Edozein ere baita egiten duena nere zeruko Aitaren borondatea, uraxe da nere anaia, arreba ta ama. Eta ainberze nai zue inprimi zekioten biotzetan bere doktrina, ezi berze aldi bates explikazerakoan dibinoki anitz jenderen alzinean emasteki batek goraturik oiua erran baizio: Ditxosoa berorri ekar zuen sabela, ta berorri azi zuten bularrak. Erreplikatu zue Jaun dibinoak: Ditxosoak dire antes bien adizen dutenak Jangoikoaren itza ta kunplizen dutenak. Eta ez dezagun pensa solamente dignozen zela erakustera doktrina andiei, ta ez aurrei, aldi bates apartarastenzustenei aur elduzizaizkionak berain ganako afiziones, erran ziote: Uzkizie aurrok datozin neregana, zerengatik alakoena da zeruko erreinua. En fin, akabazeko alde gontaik doktrina kristioaren inportanzia ta nezesidadea, aski da erran zuena: Ezi bere ardiek adizen dutela berain boza; ta Jangoikoarena denak adizentuela Jangoikoaren itzak. Ta orgatik etzutela aitu nai eskriba ta fariseoek, zerengatik ezpaizire Jangoikoarenak, baizik deabruarenak.

        4. Erresuzitatu ondoan ere, erakusten zuela zuen deseoa instruizeko mundu guzia doktrina kristioan, erran ziote bere ameka apostoluei (Marc. c. ult.): Zoaste ta erakutsi zozie jende guziei. Ta ala egin zute, joan ta predikatu zute leku guzietan, Jaun berak lagunzen ziotela, ta konfirmazen zituela milagroeki aien itzak. Baña prinzipalki erreparazeko da, San Pedro apostoluen prinzipe ta bere bikario usten zuenari erran ziona ta errateko modua. Zerura igateko egunetan Jesu Kristo gure Jaunak enkargazeko San Pedrori Elizaren kargua, kristioen kuidadoa, galdein zio kariñoso: Pedro, maitazen nauzu ebek baño ia? errespondatu zio San Pedrok: Bai, Jauna, orrek daki maite dutela. Bada, alimentazkizu nere axuriak. Erreplikatu zio berriz gure Jaunak: Pedro, maitazen nauzu? Berriz errespondatu zio San Pedrok: Bai, Jauna, orrek daki maite dutela, ta orduan berriz erran zio Jaunak, bada, alimentazkizu nere axuriak. Irugarren aldian galdegin zio: Pedro, maitazen nauzu? tristatu ze San Pedro, ta eskarmentaturik bere lentxagoko inkonstanzias ukatu baizue Kaifasen etxean bere maestrua, anitz ofrezimentu egin ondoan, beldurrak bekala, humilki baña txoil sines erran zio: Jauna, orrek daki guzia; badaki maite dutela. Orduan JesuKristok: Bada, alimentazkizu nere ardiak. Zer alimentu da au, baizik doktrina kristioaren alimentua? Baña ortako ainberzeko examina, ain progu fuertea, ain kontu errigurosoa zion amorioas? Bai, zerengatik ainberzeko estimazioa egiten du bere axuri ta ardi kristioes Jesu Kristok, ta eben alimentazeas doktrinan, ezi bein, bi irur aldis maite, ta txoil maite bear du izan Jesu Kristo kargugoi artu bear duenak, eta etzio fiatu nai Jaun berak, baizik bere adiskide amantefiñari. Baña berze gauza bat erreparazen dut, lenbiziko bi aldietan, bi aldis erraten dio Kristok: Alimentazkizu nere axuriak, ta solo bein irugarren aldian, alimentazkizu nere ardiak. Zer da au? Axuriak entenda daizke aurrak; ta ardiak ia anditu direnak; ta ario gontara da erratea, doble kuidatu bear dela erakusteas aurrei doktrina, kuidatu bearbada ere erakusteas andiei. Kunplitu zue San Pedrok guzieki. Kunplitu zute berze apostoluek. Ta guzien gain San Pablok trabajatu zue itzes ta kartes erakustean doktrina kristioa. Eta izanik elokentea ta jakinsua, akomodazen ze ama on bat bekala ematera doktrinaren esnea aur zirenei Kristorenbaitan oraño. Ala explikazen da bera: Tanquám parvulis in Cristo lac vobis potum dedi. Apostoluen ondoretik aipa zagun San Franzisko Xabier Indietako apostolua amabitan egun milla arima ta ia konbertitu zituena Jesu Kristorengana Indietan amar urte ta ogeita amar milla leguoa pasatu zituen aietan. Zein ze lenbiziko dilijenzia? Erakustea doktrina. Izanik Aita Sanduaren legado, alare humiltasun andiareki zoeie karrikas karrika bilzen jendea, soñazen zuela txintxa bat ta erraten zuela oius: Kristio fielak, Jesu Kristoren adiskideak, bialzkizie zerbitzen humeak doktrina kristiora Jangoikoaren amorioagatik. Eta ain ongi instruiturik zauzkie aurrak, ezi baizire bere guratsoen maestru, ta obrazen baizuste milagroak joanik San Franzisko Xabierren mezus eriengana; ta juntaturik jendea eriain aposentuan errezazenzustelaik Kredoa ta berze zenbait orazio. Entendarasteagatik obeki doktrina baliazen ze barbaro gaien itzkuntza llano ta molde gaizes; ta en fin, ainberze ze doktrinarako afizionea ta exerzizioa, ezi andi txikien kantu ordinarioak etxeetan, karrika ta kanpoetan zire doktrinako orazioak. Ah zer exenplua kristiandadeain erdian gaudenendako, ta sanduain lekukideendako!

        5. Bada, zer kuidadoa paratu dute Elizako buruek ta konzilio jeneraleek doktrinako asuntoan? Berek erakustea estela aski, enkargazen dute sazerdoteak, guratsoak ta eskolako maestruak, erakus dezatela dilijenzia andiareki. Letrango irugarren konzilio jeneralak iru egun ta ia obispoes juntatu zenak Alexandro Aita Sandu irugarrenaren ordes hereje albijenseen kontra, erremediatu naies prinzipiotik kristiandadea, manatu zue sinki instrui daizela doktrina kristioan deskuidorik gabe aurrak. Urrengo jendamendean laurgarren konzilio lateranenseak Inozenzio irugarrenaren azpian juntatu baize milla berregun ta laueretan (sic) ogei ta borz Aita espiritualees konfirmatu zue dekreto gura, ta añaditu zue ezi doktrina aurrei erakuste gonek lazki protxu ematen diola Elizari, ta ontan den deskuidoak lazki dañu. Azken konzilio jeneralak, izan baize Trentokoa, borzgarren sesionean manatuginduza arimen kargudunok guziok, predikazeko ta erakusteko doktrina geuren puebloei geuren agos, edo inpedimentu lejitimo dugulaik, berzeen medios, benzait igande ta jai solemneetan, erakustentugulaik salbazeko guziek prezisoki jakin beartusten gauza, ta deklarazentiogutelaik itz brebe, llano ta klaroeki bizio iges in beartustenak, ta birtute segitu beartustenak, libradaizengatik infernuko penetaik, ta logra dezaten zeruko gloria. Eta ogeitalaurgarren sesionean, erran ondoan obispo jaunen predikazeko obligazioa, erratentu itz gebek doktrinaren gain: Obispo Jaunek berek kuida bezate erakus dezoten aurrei kargu gau dutenek parrokia guzietan doktrina, ta obedienzia Jangoikoari ta guratsoei, benzait igande ta berze jaietan. Berze kapitulo batean alaber enkargazen du explikazea sakramentuak konzilio berak konponarazi zuen katezismoaren konforme, ta au da segituko duguna urrengoan. Aita Sanduek izan duten kuidadoa doktrinan ezaun da konzeditutusten induljenzia ta grazietan onengatik, ta emantusten dekretoetan ortako. Guzia koronazen du Benedikto XIV. bere pontifikadoko bigarren urtean, orai ogeitaamasei urte (Nempe ann. 1742.) otxallaren zazpigarren egunean kristiandade guzira despatxatu zuen bulan, non lenik deklarazen du zein preziso den jakitea ta entendazea doktrina kristioa; arimen kargudunek duten obligazioa ontan ta kunplizeko modua. Eta sazerdote bat estelarik aski erakusteko sufizienteki guziei, ematen diote obispoei injenio, obligarasteko ordenatu nautenak lagunzera parrokoari ofizio gontan. Kunpliarazi dezotela eskolako maestruei duten obligazioa doktrina erakustean, ta mana dezotela predikari guziei instrui dezkiten guratsoak obligazio dutenean erakusteko beren humeei. Inpedi dezaketela erri txipietako edo kanpoko elizaetan ez dezan niork zelebra meza zenbait zirkunstanzieki zelebratuartaño ta predikatuartaño erriko parrokoak, ta erri andietan alaber injenia dezatela estaien beñere falta doktrina enkargazen du usa daien Belarmino kardenalearen katezismo, edo berzeren bat usazen bada, kuida daiela ez dezon ekarri bearestenik; eta disponi dezala erakus daizen fede, esperanza ta karidadearen aktak, ta igandeoro ta jaioro belaurikaturik aldare nausiaren alzinean parrokoak erran dezkien klaro, ta errepeti dezkiela puebloak itzes itz, eta estaizela izan itz anitzes, bazik (sic) gutis ta prezisoes. Zer gauza da doktrinaren au, fielak, zeintan ainberze kuidado baitute, ta enkargazen baitute elizako buruek? (Haec de Benedicto XIV. Concina in principio compendi morals).

        6. Zer errain dut sanduek emandiguten exenpluas ontan? San Jeronimo, San Agustin, San Anbrosio, San Juan Krisostomo, San Zirilo ta berze infinizio bat enpleatu zire erakusten doktrina kristioa. San Gregorio andia Aita Sandu, elizako doktore, ta ia dena, kontinoki eri zegolaik, ermanarasten ze katedra batean eskolara, non berak, arturik palmatoria eskuan, erakusten ziote aurrei doktrina. San Franzisko Asiskoa joaten omen ze aldirita ta montañetara, ta an bildurik alzuzken guziak erakusten omen ziote doktrina. San Kutbertok Inglaterran arzen omen zitue biajeak leku desertuetara, berze predikariak ellegazen etziren errietara, ta an detenizen omen ze erakusten rudo ta ignorantei doktrina. San Norberto Alemanian izanik arzobispo joaten omen ze oroat aldiritara, ta an predikatu ziotena berriz repetizen omen zue galdegines pobre ta rustikoei. San Lanberto, ta San Willibrordo obispo izanik joaten omen zire alor ta oianetara ta an aurkizenzusten nekazari, arzai, unai ta gizon erdi brutoei erakutsirik doktrina itzulzen omen zire etxera. San Bizente Ferrer misionero apostolikoak ez solamente pulpitotik guziei, baita ere zenbait ordus beititik aurrei erakusten omen ziote zeñazen, santiguazen, Aitagurea etc. San Pedro M. Nork estaki, izanik herejeen humea, zazpi urtetan zegola ikasirik doktrina ta gero erakusten zuela asko modus ta asko lekutan? San Ignazio de Loiola esta zer erran, mundu guziak daki doktrina erakusteko zuen afizionea, ta imini zituen probidenziak. Bada, San Karlos Borromeok, kardenale ta arzobispo izanik, zer predikuak, zer legeak paratu zitue erakutsi zeiengatik doktrina bere arzobispadoan? Eta izanik prinzipe bere etorkias, ain famosoa bere jakindurias, ain okupatua beti bere elizako ta berze negozios, ta ain erikor bere osasunean, alaere erabili omen zue bere arzobispado guzia, igaten omen ze oian elurres beteak zeudenetara, ta asko aldis atzaparka, erakusteagatik doktrina ignorantei. Zertako exenplu ia?

        7. Aizkigun Gerson Parisko kantxiller andi garren itz gebek ain guti kuidado dugunek aurres: Ain gauza indignoa iduri du anitzendako, barin bada bat teologo edo famoso jakindurias, apalzea erakustera doktrina aurrei ta ignorantei, ezi bainaukate burlatako. Baña konbenzizentu Kristoren exenpluak, zeñek baitio: Uzkizie datozila neregana aurrak. O Jesus piadosoa, nor ia alketuko da izateas humil aur ta rudoeki, dignazen delaik berori izanik Jangoiko inklinazera bere besook aur inozentengana? Idazu gizon bat, dena espiritualea, bilazen duena ez berea baizik Jesu Kristoren gustoa, dagona beterik karidades, humildades, zelos ta piedades, zeñen biotzean ezpaitu lekurik banidadeak, zein Jangoikoaren aingiru bat bekala ezpaita mogizen ez ongi ta ez gaizki erranes, ezpaitu kasorik gorputzen itxures, baizik bere arrazioaren gasteluan erretiraturik solamente, kuidazen baitu arimes, alakoak entendatuko du diotena nik. Baña errateunte nere okupazioa gauza andiagokoetan izan bear dela. Estakit zierto, badaiken izan gauza andiagorik, nola atrazea infernuko atarietaik arimak, eta plantazea bekala ta erregazea aurttoen ta ignoranteen arimak, baitire Elizako jardin gonen parte bat ona. Baña au, diote, logra dezaketela prediku publikoeki honratuago; bai ponposoago, baña ez nere ustes obekiago. Zatoste, bada, neregana aurrak ta ignoranteak, ta nik emain diziet doktrina, ta zuek niri orazioa; eta ala alegratukotugu geuren aingiruak. Guziau dio Gerson gizon andi garrek. Asi gaizen, bada, guziok nor bere ariora erakusten gure kargukoei doktrina, zeruko bidea, arimen alimentua; planta zagun kostunbre, oroat nola enzuteko meza, bezperak ta gañarako elizako gauzak; baitare oroat nola baitugu Jangoikoaren probidenzias asteoro egun bat deskansazeko gorputzak ta kuidazeko arimak, ar zagun erregla sikiera egun bates asteoro urte guzian erakusteko doktrina. Ai bedi doktrina elizan, doktrina etxeetan, doktrina dibersio ta lanain lekuan, orreki alegratukotugu aingiruak, inen dugu elizaren borondatea, kuadratuko diogu Jesu Kristori ta erdetxiko dugu zeruko gloria. (Haec omnia feré ex claus in praefatione ad 1 catech.).

 

aurrekoa hurrengoa