www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 6.
De peccato, ut contra nos.
An. 1771

 

Scito, et vide quia malum, et amarum
est reliquisse te Dominum Deum tuum. Jerem. 2.

 

        1. Azken predikuan erran gindue zein gauza gaistoa den bekatua, zenbatenas baita Jangoikoaren kontra; orai erran bear dugu zein gaistoa den zenbatenas baita gure kontra. Esta mundu ontan sines gauza gaistorik osoki, baizik bekatua. Gauza gaistoa iduri zaigu pobreza, eritasuna, eriozea; baña engañazen gara, zerengatik oriek ezdezakegute dañatu, ezpadugu bekaturik, Nulla nocebit adversitas, si nulla dominetur iniquitas. Orgatik San Krisostomo andiak egin zue berarias prediku bat luzea ta admirablea, solamente erakusteagatik deusek ere ez dezokela gaizik egin gizonari, baizik berak: Nemo laeditur nisi a semetipso. Ta klaro da. Nor pobreago, Lazaro baño? Ta estio gaizik egin bere pobre zak, emantio bai zeruko ondasunak. Nor llagatu ta miserableago Job sandua baño? Ta llaga ta miseria gaietaik estu kalterik, eder dago orai zeruan. Zenbat trabaju ta tormentu pasatu zute martirek? Ta segitu zaiote kalterik? Ez; baizik anitz probetxu ta anitz gloria. Trabajuak finalki balire gauza gaistoak, etzitue artuko beretako, ta bere Ama Santisimaindako Jesu Kristok. Esta, bada, gauza gaistorik mundu ontan kristio onendako, guziak dire on: Diligentibus Deum omnia cooperantur in bonum. Bekatua sollik da gauza gaistoa, eritasunak baño, llagak baño, pobreza ta miseriak baño, eriozea baño, ta azkenean infernua bera baño gaistoagokoa. Ikusagun, bada, ezi ikusi faltas iten dugu ain kaso guti artas, ezi ikus bagindez ongi, aborrezi gindezake geiago. Agripina, Erromako andre abrats batek, zue seme bat lazki jokaria; galdu zio aldi bates kantidade bat andia diru; ta edeki naies kondizio gaisto gau deitu zue kuartora, ta berain alzinean barratu zue maibaten gañean diru kantidade gura guzia, erraten ziola: Ikusazu, nere humea, zenbat galdu duzun solo oraiko aldian. Arriturik humeak erran zio, ama, ori guzioi galdu dut nik? Fuera barajak, fuera jokua. Oroat guk ikusi beartugu bekatuak intigun dañuak, bearbada errain dugu, fuera bekatua. Asi gaizen.

        2. Beñik bein bekatuak kausazentu mundu ontako desditxak. Zertan uste duzie dagola ainberze gose, urte gaisto, pobreza ta miseria izatea, baizik ainberze bekatu izatean? Eritasunak ta eriozeak ere nondik jaio dire, baizik bekatutik? Zeudenean Adam ta Eba bekaturik gabe paraisoan ezute alako trabajurik; egin zute bekatu, ta instante galdu zute paraisoa, ta logratu zute trabaju, eritasun ta eriozearen sentenzia. Orduas geros asi zire ainberze jenero miseria negarresko balle gontan; ta nola ezpaitire gutizen, baizik añadizen bekatuak, orgatik estire gutizen, baizik aumentazen miseriak. Beti daude gure bekatuak oius zeruko atarietan justizia eske gure kontra; ta nola gure Jangoikoa baita ain ona naiago gaitu kastigatu pena tenporale lurreko ebeki, ezi ez sekulako merejitugun tormentueki. Zoaste beiratus, mundua mundu denas geros, izan diren miseriak; ikusikouzie nola kausatutuen bekatuak. Zerk ekarri zue dilubio andi gura, zeintan ondatu baize mundu guzia, baizik bekatuak? Zerk kausatu zue azufresusko erauntsi gura Pentapolisko ziudadeetan, baizik bekatuak? Zerk urratu zue Jerusalengo ziudade ta tenplu eder famoso gura? Bekatuak. Zerk galdu ta aldatutu inperioak? Bekatuak. Zerk galdu zue gure España? Bekatuak. Zerk kausazentu terremotoak, pesteak ta gerrak? Bekatuak. Zerk inkietazentu kriatura guziak gure kontra? Bekatuak. Milagro da, fielak, nola dirauen orañik munduak; nola estiren akabatu jendeak ta gauza guziak, daudelaik beti ta beti oius justizia eske gure bekatuak. Esker, Jangoikoaren miserikordia baita infinitoa, ezi kastigazera bekatu iten den aldioro, etzue iraunen gure denboretaraño munduak, diones sandu batek. Kastigazen gaitu gutibana, zerengatik ezpaikaitu nai galdu; kastigazen gaitu esku beratxareki, ta orgatik dire ikusten diren egunoroko miseria ebek; baña estire ebek bekatuak kausazentuen dañurik andienak.

        3. Iagokoak dire gure arimetan itentuen estragoak. Bekatu mortalak kenzen dio arimari bizia, ta orgatik deizen da mortala, quia mortem infert anima, zerengatik kausazen baitio arimari eriozea; ta ala bekatu mortalean dagon arima ilik dago. Zenbat eta zenbat paseazen diren beren arimak ilik damazkitela beren barrenean? Zein banak dabilzan asko emakume, ustes esten berak bekalakorik; ta estute erreparazen daukatela petoaren pean estalirik arimaren eriotzea? Dio San Krisostomok: ikus bagindez gizon bat dabilala karrikak barna ta elizak barna, bere soñean daramala korputz il ustel bat, edo ataut urrinzu bat, nor etze arrituko? Nor etze arrengandik eskapatuko? Egunoro dabilza, bada, ezpaitugu ikusten ere, franko gizon ta emasteki dakarzkitela, ez korputz ilak, baizik arima ilak, gorputz ilek baño usai gaistoago botazen dutela Jangoikoaren alzinean, ezpadugu ere guk sentizen, da zerengatik ezpaitugu bear bekalako sudur espiritualak. Sentizen dute aingiruek, sentizen du Jangoikoak. Orgatik alakoagandik apartazen du aurpegia Jangoikoak ta aingiruak. Biaje bates zoaie gizon bat akonpañazen zuela bisible bere aingiruak. Aurkitu zute gorputz il bat usteldurik bidean; bereala tapatu zitue gizonak eskus sudurrak, baña etzue demonstrazio puskarik egin aingiruak. Pasaturik alzinago aurkitu zute kaballero galant bat zirikus ta urres bestiturik zaldi arrogante batean; ikusi zueneko aingiruak bereala erman zitue sudurretara eskuak; pasmaturik gizonak galdein zion, joan ondoan kaballeroa, aingiruari, zerengatik gorputz ustel gura aurkitu zutelaik etzuen egin demonstraziorik, ta orai bai kaballero garren ikustean? erran zio aingiruak: jakin beauzu ezi kaballero gura zegola bekatu mortalean; ta bekatu mortalean dagon arimak usai ia ta gaistoago botazen du, ezi ez zakur ustel guziek. Ikusazie orai zer den bekatu mortalean egotea. Ah, ikusi al bagindezake, zein triste ta nigarti dagon bekatari denaren aingiru goardakoa, bearbada onengatik ere ezkina atrebituko egotera instante bat bekatuan. Eta zer bizi da edekizen zaiona arimari bekatuas? Da Jangoikoaren grazia, zein gabe geldizen baita ilik arima; zerengatik ala nola gorputzaren bizia baita arima, ala arimaren bizia da Jangoikoaren grazia eta Jangoikoa. Guzia galzen da bekatu bateki; ta posible da ain ajola guti iten dela? Ta geuren eskus ardezakegula erioze gau?

        4. Ez solamente kenzen dio bekatu mortaleak arimari bizia, baitaere por konsigiente edertasun ta gala zuen guzia; ta geldizen da arima demonio bat bezain itsusia, infernuko sutillete bat bezain belza. Ikusazie berzela Luzifer beraren baitan. Zego zeruan aingiru guzien buru, guziak baño ederrago, ainberze ezi eraturik bere edertasunas, egin zue soberbiasko bekatu mortale bat; ta bereala aingiru zena itzuli ze demonio, galdu zue edertasun guzia, ta da orai ain itsusia, ezi lotsazen baitu solo ikusteak. Oroat, ikusten ezpada ere, iten du batxotxaren ariman bekatu mortalak, ezarzen du ain itsusia, ezi ikus bagindez, ilen baiginazke sustos. Doña Santxa Karrillo benerableak eskatu zio aldi bates Jangoikoari erakutsi zezala nola zegon berain arima. Erakutsi zio aur baten figuran, guzia llagas ta granos beterik, ikusi zueneko itxura gartan bere arima sanda garrek, desmaiatu ze sustos; ta etzue bekatu mortalerik, baizik zenbait inperfekzione ta falta txipiak. Bada aiek ain itsusia, ta ain eria paratu bazute arima on gura, nola paratuko dute bekatu mortaleek? bulusten du arima bekatu mortalak birtuteen gala ta adornuas; bekatu mortala sartu orduko, atrazen dire boladan birtuteak ta Espiritu Sanduaren donoak: ala nola usadorre batean sarzen delaik usojanzale bat, bolazen baitire uso guziak; ta ala nola palazio batean sarzen direlaik ladronak, ta errobazen dutelaik den guzia. Zein pobre geldizen den arima tristea! Ikusbazindezate erreina bat iruzkia bezain ederra, munduko urre, perla ta diamanteeki adornatua, ta ellegazen dela arrengana berdugo itsusi belz bat, ta tenturik gabe kenzen diola bizia, ta moldegaizki zatikazentiola adornu gaiek guziak, etzinate lastimatuko? Bada, au iten du demonioak gure arimareki bekatuaren medios. Bekatu in baño len, zego erreina bat galanta birtute ta dono guzies adornatua; egiten du bekatua, ta istante edekizen dio bizia, ta edertasun, ta adornu guzia. O lastima! Quomodo obscuratum est aurum, mutatus est color optimus! Nola, dio Jeremiasek, nola belztu da urrea, ta itzuli da arras lengo kolore galantura? O Jaunak, ta emastekiak, ainberze kuidado gorputza galanzeas, ta ain guti arimaren edertasuna goardazeas? Ainberze inbenzio ta itxureria idurizeagatik ongi gizonei, ta ain ajola guti Jangoikoari gaizki idurituagatik? Zer lastima! Gorputza nai ginduke iruzki bat bekala, ta arima tratazen dugu zatar edo ikaz puska bat bekala; bada, au iten dugu iten dugulaik bekatua. Zein bana doaien emastekia, galastaturik gorputza, daukalaik akaso arima demonio bat bezain itsusia! Obeluke arimagrazian, ezi ez nai duen gala guzia gorputz loiesko gartan. Baña au da perbersio andia, gorputza, baita esklabo, izatea ia kuidatua, ta anima, baita erreina, izatea desetxatua. Ikusiko da ta ezaunduko da ekarzen dutelaik lauren ertean gorputza obiara, ta arima infernura deabruen ertean gorputz likitsaren kausas.

        5. Zer ia iten du bekatuak? Kenzentio gizonari obra on itentuen guzien merejimentuak, desuerte ezi bekatuan dagonak estu protxurik lengo obra on guzietaik, ta orai ta gero itentuenetaik ere ez Jangoikoaren alzinean. Naiz iten balitu milagroak, naiz biztu balezki ilak, naiz pasa balezki ere martirio andiak, deus estu mereji daukan bitarteo arima bekatu mortalean, zerengatik baitago Jangoikoaren desgrazian ta odioan. Zeruan dagon sandurik andienak in balu bekatu mortale bat ilzerakoan, erremediorik gabe kondenatuko ze. Gauza arrigarria! Pensamentu gaisto bat grabe konsentizen den instantean gal daikela berregun milla ta ia urtes iragazi zena edo zeikena? Bai fielak, ala da, fedeak dio. Eta nola atrebizen gara bekatu egitera? ken balezote gizonari bere hazienda, dignidadea ta ondasuna bekatu batengatik, ezleike atrebi egitera; ta orai edekizen diolaik bekatuak arimaren hazienda guzia, lengo irabazi guzia, ta inposibilitazen duelaik iragazteko alzina, alare iten du? Ea, pensa bedi ongi zer den lengo baru, meza, penitenzia, limosna ta obra on guzieki irabaziaren galzea, ta ezin deus balia orai in dezkien gauza guziek bekatuaren kasos; ta inen da aprehensio ia bekatuas.

        6. Zer ia iten du bekatuak? kenzen dio bekatariari zerurako zuen dretxoa ta sentenziazen du infernura. Deretxo du Jangoikoaren grazian dagonak eman dakion zeruko gloria, ta ala ez dezoke ukatu Jangoikoak, zerengatik zor baitio justizias, zeren itz eman baitu ortas; iten du bekatua, ta instante galdu du zerua; estu ia ikustekorik glorian, ta sentenziatu du infernura bere burua, dion bekala San Krisostomok: Quoties peccasti, toties te ipsum condemnasti. Zenbat aldis in duzun bekatu, anbat aldis kondenatu duzu zeure burua; ta ala zeure partetik kondenaturik zaude, ezpazaitu libratu nai miserikordiosoki Jangoiko onak. O bekatariaren tonteria, gusto zikin batengatik nai dezakela despeitu sekulako gloria ta eskojitu sekulako infernua! Españako prinzipe bati, bere koronara dretxo duenari, erranbalezo aitak, tori, ezpauzu sagar gura jaten, izain zara Españako errege; baña jaten bauzu, presidario (sic) betiko kalabozo ilun batean; ta prinzipe garrek kasorik in gabe jan balez sagar ura, ta gerta balekio meatxatu zizaion guzia, nork ez luke erranen, tonto miserable bat zela? Tonto miserableago da bekataria, zeñi erraten dio daia Jangoikoak, ezi usten badu bekatuaren gusto fatala, izain dela zeruko errege; ta ura kunplitu nai badu, infernuko kalabozoan sekulako preso, alaere naiago baitu kunplitu bekatuaren tirria gaistoa, erran balez bekala, naiago dut gusto gau ezi ez zeruko erregetasuna, naiz egoin banaiz ere sekulakos errabiazen infernuan ta ziertoki instante gartan gertalekioke desditxa gau ezpalezo mantenu bizia Jangoiko ofendituak denak berak. Bekatariak itentu inalak erorzeko zerutik infernura, baña estu usten frankotan Jangoiko maitagarriak, baña bai berze frankotan. Zenbat kondenatu dire lenbiziko bekatua in ta berla? Ta berze franko ezpadire oroat kondenazen, oroat mereji dutelaik, esker Jangoikoari, zeñek baitauzki bere besotan tieso, naiz ofendizen baute ere, ala nola ama batek idukizen baitu bere humea, naiz atzaparkazen badu ere, estaiengatik erori. Eroririk egoin niza ni, eroririk egoin zina zu, baldin utzibaginduza Jangoikoak, geurek mereji ta pretendizen ginduen bekala geuren obres. Ziertoki erran dezokegu Dabideki: Domine, eduxisti animam meam ex inferno, Jauna, orrek atra du nere arima infernutik; ta berriz: Eripuit animam meam de morte, oculos meos a lacrimis, pedes meos â lapsu, libratu du nere arima eriozetik, nere begiok negarretaik, ta nere oñok irristazetik. Ta San Agustineki: Eripuisti me de inferno semél et secundó, et tertió, et justé millies damnasses me, si voluisses, Jauna, libratu nau infernutik bein, bi, irur aldis; mila aldis kondenaduninduke justoki, nai izan bazue. Egon baliz bat ol mear irristabera batean, erreparatu gabe, barranku andi batera erorzeko, zer sobresaltoa erreparatu ondoan! Jesus, nola ez naiz erori ta galdu, Jangoikoari graziak. Ezta ez berriz itzuliko ol gartara. Ario gontara egon da ta peligro ia ta gaistoagoreki; nola daike bizi instante bat bekatuan, galdurik zeruko dretxoa, ta sentenziaturik infernura?

        7. Ematen du berze kalterik bekatuak? Bai. Kenzen ere dio arimari sosegua, seguridadea ta bakea, desuerte ezi bekatuan dagonak ez dezake mundu ontan ere izan sosegu egiaskorik konzienzian. Zer ia? erran zagun beingoas: bekatuak kenzen dio Jangoikoaren grazia edo amistanza. Au baita kalte lastimosoa. Bekatu in baño len gina Jangoikoaren adiskide; egin ze bekatua, ta berla egingina Jangoikoaren etsaiak. Sines, Jauna, bekatuan barin banago, naiz Jangoikoaren etsaia? Sines, bai, sines, da fedesko gauza. Odio est Deo impíus et impietas eius; odisti omnes qui operantur iniquitatem. Aborrezizen du Jangoikoak bekatu iten duena, naiz lenago in badu ere anitz obra on; desuerte ezi San Pablo bera, in ondoan ainberze prodijio, erori baze bekatu mortale batean, aborrezituko zue biotzes ia instante gartaik Jangoikoak. Zer diot San Pablo? Ama Birjina bera izateareki Jangoikoaren Ama, kriaturarik ederrena, serafin guziak baño ia maitatu zuena. Jangoikoa, ta por konsigiente Jangoikoagandik nior baño ia maitatua; erori baze, etze erori, baña erori barin baze bekatu mortale batean, aborrezituko zue arras Jangoikoak; etzio beiratuko bere amari bekala, baizik bere etsaiari bekala; etzue tratatuko zeruko erreina bekala, baizik demonioaren esklaba bekala; ta kondenatuko zue erremisiorik gabe, ilzen baze bekatu garreki. Orai, bada, Ama Birjina bera aborrezituko barin bazue, baldin in bazue bekaturik, nola iduri zaizu aborrizen zaituela zu, barin bazaude bekatuan? Eta aborrizen bazaitu Jangoikoak, nork maitatuko zaitu? aborrituko zaitute por konsigiente aingiruek, sanduek, Ama Birjinak ta kriatura guziek. Nor izanen da zure adiskide, baldin barin badaukazu zure etsai zeruko korte guzia? maitazen bazindute ere munduko guziek, zer protxu duzu? Jangoikoak maite bazaitu esta deus inport, mundu guziak ez zu ikusi naia; baña ezpazaitu ongi nai Jangoikoak zertako duzu nioren onginaia? Nola, fielak, gaudezke instante bat ere bekatuan, dakigulaik gaudela Jangoikoaren odioan? Ah, konsidera bagindez ongi zer den Jangoikoaren etsai izatea! galdein zozu San Krisostomori, ta errain dizu, mila infernu baño gaistoago dela, mille gehennis durius et intolerabilius judico exosum esse Christo. Errege edo obispo jaun batek aborrezizen bazinduza, konsumitukozinaske tristuras; aborrezizen zaitu errege guzien Erregeak, ta estuzu ajolarik? Ah tristea, jakinen duzu fite zer den au?

        8. Zer ia iten du bekatuak? botazen du noramala arimaren etxetik Jangoikoa, ta sarrarasten du artan demonioa, desuerte ezi lenago zena Jangoikoaren palazioa, itzulzen da bekatuaren medios demonioen kueba; lenago aingiruak zeuden ariman, orai daude deabruak. Erran zadazie, Jangoikoaren tenplu sandu gau, non baitago orai bere aingirueki Jangoikoa, egin baledi hazienda belzen tegi, ezinate lastimatuko? Bai, bada, zure arima ze Jangoikoaren tenplua; bekatuagatik itzuli da infernuko estrabille zikina; nola etzara lastimazen? iretsi bazindez ustekabetzean suge edo zapo bat, sustos ilenzinake. Iretsi duzu bekatuareki bateo serpiente infernalea; nola ezara asustazen? Bekatuan zaude kristioa? Bada, Jangoikoa dago ausente zuregandik; demonioak dauka inguraturik zure biotza; itozeko peligro duzu; bota zazu fite, arzazu konfesioaren kontrabenenoa. Nola bizi zaizke jangoikoa gabe? Nola sosegazaike daukazulaik deabrua zeure barrenean? Zer esperanzareki zaudeske ia, despeiturik ta botarik Jangoikoa zuregandik, ondasun guzietaik bulusirik, demonioaren dominiora utzirik zaudelaik? Bekatuan zaude? Bada, zara desditxatua ta pobrea arras; zara itsusia, molde gaiza ta ila ariman; zaude inposibilitaturik iragazteko deus ere bitartean; galdurik zeruko dretxoa, sentenziaturik infernura, sosegu, bake ta grazia gabe etsaiturik, ta aborreziturik Jangoikoaren, Ama Birjinaren, ta aingiru ta sandu guzietaik; despeiturik artas, ta demonioaren esklabo ta presidario, ta en fin, pensa daiken desditxa guzieki. Ea bada, ezpazindue aborrezizen bekatua Jangoikoaren amorioagatik, aborrezi zazu zeure buruaren amorio ta onginaiagatik. Ondasun guziak tugu egotean bekaturik gabe Jangoikoaren grazian; desditxa guziak bekatuan egoteas; nor, bada, atrebituko da egotera artan instante bates? Nor in duenik bekatu, esta injeniatuko edozein trabajuren kostus lograzera barkazioa ta grazia? Nor esta prebenituko egitera konfesio bat ona? Ta bitarteo nor esta joanen laisterka Jangoikoaren oñetara, oiu egitera barkazio eske, damuturik, urrikiturik ta sentiturik biotzes ofendituas Jangoikoain ona? Ea, goazen guziok, ta belauriko erran zogun, Jauna, barkatu; dugu sentimentura bizia orren Majestadea ofendituas; ez ia bekaturik bizi guzian; ta orai firmatuko dugu deseo gau fede, esperanza ta karidadearen aktaeki: Nik, etc.

 

aurrekoa hurrengoa