www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo XX:
De triumpho amoris
in eucharistiae institutione

 

Cum dilexisset suos, in finem dilexit eos. Joan. 13.

 

        Mertxedeak anbates ia estimatzen dire, zenbates amorioa den ia zeñeki in baitire. Ezpada ikusten itentuena baitan amorioa, edo afekto ona edo guti ikusten bada, guti estimatzen dire, naiz berze alde izanik mertxedeak aski andiak; eta berriz afekto onareki eginak direlaik, txipiak ere andi idurizaizkigu, ta andiak andiago. Eta ala errateunte, obe dela ogi ta ardo sollik borondate onareki, ezi ez erregalo andiak borondaterik gabe edo gutireki. Jaun andia, ongiegille amorosoa, nor ori bekalakorik? ez dezakegu alega atxekiarik niondik, ez estimatzeko orren mertxedeak gure alde, prinzipalki aldareko sakramentu miragarrian iten diguna; mertxede geiegia ta amorio geiegiareki egina! Gure miseria da ezpaitezakegu aski ezaundu ta gutiago explikatu. San Juan Ebanjelaria asten delaik kontatzen misterio gonen fundazioa, deklaratu naies Jesusen amorioa gure gana, dio, ezi bazkoa-alzinean zekielarik Jesusek ellegatzen zela bere ordua pasatzeko mundu gontaik bere Aita eternoagana, onetsi zituelaik beti bereak, azkenerat edo azkeneraño onetsi zituela. Cúm dilexisset suos in finem dilexit eos. Zer explikazio da ori, ebanjelari sandua? Onetsiginduzala bizian ta onetsiginduzala azkenerat. Baña nola edo zenbat? Ongi zekie eskribitzen zuena ebanjelari agilak, ta bearbada oroitu ze ontas eskribitzerakoan, erran nai zue nola ta zenbat, baña ezin explikatus den adiña, gelditu ze errateareki, onetsi beti ta onetsiginduzala azkenerat. Itz gau entendatzeunte batzuek azkenerat, au da azken mugaraño, ezin iagos. Edozein gisas da klaro erran nai duela onetsiginduzala ordu gartan ezin explika ta ezin konprehendi daiken amorioareki, fundatzerakoan sakramentu miragarria. Alaere nai batek erran zerbait, ez konprehenditzeko den adiña, baizik juizio iteko ala nolapait agitz andia dela, ta mogitzeko biotza onestera jaun bat ain ona. Itsasoko izar ederra, gure munduko ilunbe gonen ilargi klaroa, Maria, grazia, otoi, grazia. Abe Maria.

        Jauna, zer da gizona, zeren oroitzen baita artas? Edo gizonaren humea, zeren beiratzen ta estimatzen baitu ala? erraten du Dabidek arriturik Jangoikoak duen amorioas gizonagana (Ps. 8). Justoa da Jangoikoa ta miserikordioso bere baitan bardin; iten du justizia faltatu gabe miserikordiari; iten du miserikordia agrabiatu gabe justizia, baña alaere gizonaren alde obretan agertzen da ia miserikordia, miserationes eius super omnia opera eius (Ps. 144). Egin zue Jangoikoaren ofensa aingiruak, ta bereala iten du justizia Jangoikoak erremediorik gabe. Egin zue gizonak ofensa ta Jangoikoak iten du miserikordia, naiz kunplitu ere bai justiziareki osokiro; baña nola? Jangoikoa bera egiteareki gizon, ta padezitzeareki, ta satisfakzio emateareki gizonagatik. Esta au amorio espeziala gizonaren alde? Badakite ori aingiru izanek, orai deabru direnek, ta emendik dute inbidia ta errabia ezin asegarria. Eta andik bear luke gizonak kontentu ta esker guzia. Jauna, orrek ainberze amorio gizonai? Gizona, kriatura apalagokoa aingirua baño, parte espiritu, parte lur, alde batetik aingiruen, berzetik animaleen aide iduritua; ta alaere ainberze nai Jangoikoak? Gizonagatik kriatu zeruak ta lurra, gizonain goardatzeko destinatu aingiruak, gizonagatik jautsi zerutik bere Majestaadea! Zer ia? Gizonagatik il Jangoiko-gizona! Zer iduri zaigu? Esta au kunplimentusko amorioa, diot sines, progu ederrak dire bere obrak, bere nekeak, bere izerdiak, bere negarrak, bere pena andiak, bere kateak, azoteak, arantzeak, itzeak, gurutzea, lantza; progu ederra bere eriotze doloreskoa. Estu niork alakorik egin kunplimentu utses; ezeta ere ainberze padezitu niork niorengatik naiz amorio egiaskoa izanik. Solamente zuke ori Jangoiko gisa amatzen gaituen Jesu Kristok.

        Baña berze progu erreale bat ere eman zue, progu guzien korona, zifra ta selloa bekala utzi zuena seguraturik betiko bere odol preziosoaren birtutean, ta depositaturik Elizan, au da, bere gorputz ta odolaren sakramentua, zeintan ixuri baititu bere gureganako amorioaren ondasunak. Au baita sines onestea gizona! onetsi zituelaik bereak, onetsi zitue azkenerat ta azken mugaraño. Cum dilexisset suos, in finem dilexit eos. Anitz ze etxidetea gizona, aingirua ez bekala, bekatu egin ondoan; anitz ze bera egitea gizon ta padezitzea gizonengatik. Baña ikusirik gizonaren eskergaitza, ikusirik gaizki enpleaturik bere pasio ta eriotzea guzienetan, ikusirik gizonek berek edekitzen ziotela bizia, ta gau gartan berean entregatuko zutela preso ta akabatu biramonean, alaere gelditzea sakramentaturik presente gizonen konpañian, au zer da? Etzekio atzendu San Pablori aipazea zirkunstanzia gau, in quâ nocte tradebatur, entregatua zen gau berean. Ikusirik, alaber, gero ere inen zizkioten ofensak, injuriak ta irreberenziak sakramentu gontan. O gizonen ingratitudea! Zierto esta kriaturaik ia faboratu duenik Jangoikoak, baña esta ere kriaturaik ingratoago denik Jangoikoai; alaere porfiatzea ongi egiten alakoei! Egitea ongi pobre apal deus gutitako direnei Jangoikoaren amorioaren nobleza da; baña ingrato izanei ta izain direnei, ori xakinik, egitea ongi gauza fuertea da, amorio geiegia da, ta alaere egin zue segitzeko egiten beti. Fuertea da eriotzea bekala amorioa, dio eskritura sagratuak (Cant. 8). Eta jentilak, guzia garaizen du amorioak (Virgil. Eglog.). Justizias etzue gizonak mereji alakorik, baizik kastigoa, baizik kondenazioa, baizik deabrueki infernua, baña Jangoikoaren amorioak ta miserikordiak iragazi zute triunfoa gure alde. Zori onean dela.

        Ala niri iduri zaida pleituan bekala zeudela gau gartan Kristoren bular jeneroso garren barnean, alde batetik bere amorioa ta miserikordia, berze aldetik bere justizia. Amorioa aitzen nagola iduri zaida mintzatzen gisa gontan. Nik obligatu dut Jangoikoa kriatzera gizona bere imajina ta semejanzara, ta gauza guziak, laguntzeko iragazten gloria. Eta galdu zelaik bere kulpas miserablea, nik obligatu dut jaustera zerutik, egitera gizon Jangoikoa ta iltzera erremediatzeagatik ura. Gaur asi ta biar akabatuko da trajedia gau. Oneki gelditzen da ongi gizona; baña erresuzitaturik igateareki Kristo zerura, nola geldituko dire pobrettoak? Baute merejimenturik asko bere pasioan, medio ta erremediorik asko Elizan; baña Kristoren presenzia ezpadute, obena falta dute. Zer ai dire aita gabe humeak, arzaia gabe ardiak? Badezokete beiratu zerutik ere, egia da, ta memoriatako badezoket utziarazi bere gurutzea, bere itzeak ta arantzeak, bere zenbait errelikia ta prenda. Baña agian pobreek ezin lezazkete logra, ta lograturik naiz bai, guti zaida, eznago kontent oneki sollik. Bera, bera geldi bedi sakramentuan bere gorputz ta odol sagratueki bizirik errealki presente, ezi ongi kostarikako humeak ongi azi ta kuidatu bear dire. Geldi bedi tenplu guzietan non ere konsagra daien, niork eta nion eta nioiz ez dezan aurki faltarik. Eta estaitzen erretira lotsas agerrian gelditzen bada, geldi bedi estalirik akzidentean beloareki. Eta izan dezaten afizione ta ansia bizitzaren sakramentura, para bedi ogi ta ardoaren idurian, baitire gauza geien usatzentustenak.

        Garaiturik amorioak, bazoeie Kristo ia fabrikatzera milagroen milagro gura, zeñen medios geldi zeien bere Majestadea errealki presente munduan gizoneki. Baña ara non bere justizia, gure mintzatze-gisara, asten den alegatzen kontra ario gontara. Aingiruei etzizaiote barkatu in zuten bekatua, gizonei bai. Arrazio ze ezezaten berriz ofendi Jangoikoa. Ofenditu zute alaere. Eta zer kastigo eman zekiote? Beroi bere karidade geiegiatik jautsi ze ta egin ze gizon. Etzute onetsi bear bere Jauna ainberze onesten dituena? Baña beira zer eskerrak! Gaizkigillerik andiena bekala tratatzeunte ilarasteas infameki; gaur ineunte preso, biar akabarazikoute tormentus gurutze batean. Etze ia arrazio galzea lenago gizagendearen arraza guzia, ezi ez ustea edekitzera Jangoikoai bizia? Alako ingratoen ertean gelditu nai du? Ain ongi joan zaio ebeki orai-arteo? Guzia barka bekiote, naiz bai; ia naski estute ofendituko emendik alzina? Oroat nola deus onik in ezpaliote. Zenbait on izain da kristioetan. Biz ia ta ia. Nai baitu aiek konsolatu ta erregalatu, in dezake zerutik, gelditu gabe ainberze traidore txarren ertean. Gelditurik sakramentuan, ongi izatera, bear lukete onetsi ta honratu aingiruek baño ia gizonek, zeren baitute obligazio ia. Baña zer ineunte? Jentilek, judioek, herejeek ultrajatukoute al guzia. Kristioengana dago amorioa, ebenganik esperatzen da agradezimentua. Ah! Bear bai; baña zein gutik estimatu ta honratuko duten bear bekala? Zenbatek estiote inen kasorik ia ezi ezpalitz orea-zati bat? Zenbatek galduko diote erreberenzia elizan berean? Zenbatek sartuko dute ago indignoetan, nola tzakurrek? Esta aski barkatuz orai artaño? Esta sobra bein azotatzea, kruzifikatzea, iltzea orren Majestadea? Libre beti bekatariak, ta axuri dibinoaren gain karga guziak? Esta arrazio; estute mereji; estaiela geldi. Ala zio justiziak.

        Miserikordiak berze aldetik ezaundurik justiziaren arrazioa, estute mereji, zio, egia da, baña Jangoikoak ones garaitu bear du gizonen gaizkia. Egin duenak amoriosko exzesoa iltzeas gizonengatik, korona bez fineza finezareki beiratu gabe zer duten mereji. Aiek estakite zer iteunten. Orrek egin bez estaien malogra ainberze arimaetan odol ixuri duena. Ortako zer medio ain onik, nola berori gelditzea sakramentaturik, ta sartzea ala aien baitan? in diote ta inen diote anitz indignidade; baña zeruek eta lurrak admiratuko du orren ontasuna iten baitiote ongi indignoei ere; eta Eliza bere esposa bentzait beti fiel izanen da. Egin bez piedade guzia beiraturik solamente bere ontasunai gelditus bere hume ongi kosta zaizkioneki munduak dirauen bitarteo, naiz gero in dezan justizia eskergaitzeki. Ala abogatzen zue miserikordiak gure fabore. Aitzen zitue Jesu Kristok bi aldetaik arrazioak, ta garai gartan bere amorioai utzi zio esku emateko sentenzia pleitu gontan, ezi bere amorioain ordes nai zue obratu beti, ta ia orduan, cúm dilexisset, dilexit. Amorioak bereala eman zue sentenzia miserikordiaren alde ta gure fabore, geldi zeiela sakramentaturik gizonen ertean. Arritu zire aingiruak Jesusen erresoluzio gontas bere amorio geiegiagatik gizonengana, ta guri ematentigute zori onak orgatik, ala guk bagindeki estimatzen ainberzeko ondasuna ta amorioa, zeñeki ematen baizaigu! Amorioa da Jangoikoa, Deus charitas est, ta au ezin garaitu zute gure bekatuen erauntsi guziek, aquae multae non potuerunt extinguere charitatem. Guzia garaitzen du amorioak, eta azkenean Jangoiko dena bera preso, kautibo ta prisionero bekala paratu du aldarean. Preso dago. Nork paratu du? Bere amorioak gure gana. Estaike libra? Estaike. Nork debekatzen dio? Bere amorioak. O amorioaren indarra lotzen baitio eskuak Jangoikoai berai! O amorioaren triunfo miragarria ageri dena misterio gontan! Ikusazie emen Jangoikoaren marabilla guzien memoria ta korona, bere fineza guzien errestoa, bere podorio, xakintasun ta ontasunaren azken demostrazio perfektoa, zeñen medios Jesu Kristo dagona zeruan baitago, alaber, bateo errealki gure erdian; erakusten digula, zeruan ere, aingiruen ta sanduen konpañian ere ezlegokela txoil kontent, ezpalu injeniatu nola egon bitarteo gureki gure desterru triste gontan, ta leku guzietan, non baita sakramentu. Au guziau, izanik gu garenak, ain gaistoak, ain indignoak! Ongi on onegia da nonbait ori, Jauna! Ongi onesten gaitu bereok len ta gero! Cum dilexisset suos, in finem dilexit eos. Ongi sartu gaizkio bere biotzean! Zer ia egin bear zue? Edo erran bez, zer ia in zuke?

        Eta guk, nere Jesus maitagarria, arimen esposo amantea, desterratu geben konsolu, erregalo ta anparo guzia, eta guk estugu onetsiko ta honratuko gure aleginas bere sakramentu gortan? Orrek gu bai, ta guk ez berori? Batzuek epelkiro tratatzeuntela, berze batzuek ajolaik gabe esta oroitzen ere, berze batzuek galtzen diotela erreberenzia, ta berze batzuek indignoki errezibitzeuntela? Zer da au, nere Jaun dibinoa? Aingiruek kasi digute inbidia, ikusirik ain amorosturik gutas orren Majestadea, ain humano, ain gozagarri, ain gure nai! Eta guk despreziatzen ondasun gau zeruak adiña balio duena? Estugu ezauntzen, estugu ezauntzen ongi zer den aldareko sakramentua! Erran bai doktrinan or dagola Kristo gure Jauna ain errealki nola zeruan, baña erran ezpañes ta ez sentitu biotzas, ezi senti baledi biziro dena, nola gindezake ofendi? Nola gindezake atzendu ere? Lastima da nior galtzea dugulaik ori gure erdian; baña lastima ia da alaere deskontent idukitzea, desplazer egitea alako Jaunai. Ez, eztigu gaitzik egin berorrek guri, esta gaixtoa izan guretako. O nork lezaken eman oiu bat adidaiena mundu guzia barna: Adanen humeak, estima zazie, onetsi zazie, kontenta zazie Jangoikoa daukaziena presente eukaristian. Ez naiz admiratzen San Ignazio, San Felipe Neri, Santa Teresa, Santa Katalina de Sena ta berze sanduak bizi zeizen paraturik biotzak, afektoak, ansiak hostia txipi gortan, zoraturik bekala amorios orrengana. Admiratzen naiz lurreko satitsues nola estuten begirik ikusteko bein edo bein or altxatzen den tesoro inkonparablea. Admiratzen naiz arima ez gaixtoes, nola estuten senti ia afekto, arimen esposo dulze amanteagana belo gorreki estalirik dagonagana. Noiz arteo egoin gara atento solamente gorputzaren sentido materialegebei? Noizko tugu arimaren begiak? Orrek gu kriatu, orrek guregatik egin zerua ta lurra! Esta aski. Ori jautsi zerutik, ta egin gizon gure gisakoa! Esta aski. Ori ibili gure billa, bizitu 33 urtes munduan, erakutsi zerurako bidea, plantatu Eliza, utzi medio ta erremedio guziak gu salbatu naies! Esta aski. Orrek padezitu arrigarri, ixuri bere odola, eman bere bizia guregatik! Esta aski. Zer ia nai du gure deseoak edo berorren amorioak? Ia oraño ere. Guzien gañetik gelditu presente errealki sakramentuan alako modu miragarrian; ta alaere estugula onetsiko biotz guzias? Eta zertako dago biotza bularrain barnean? Zer edo zer onetsi gabe estagoke; baña onesten duen gura ezpada Jangoikoa, zer ai gara? Ori ezpada, nere Jesus, nik onesten dutena, zer ai naiz? Ezi orren baitan aurkitzen dire pensa daizken ta estaizken motibo ta prenda guziak amorosteko biotza, au ezpaliz txarra guzis. Zer kuadrazen zaizu biotz humanoa? Nobletasuna? Noblea da Jesus, ta ain noblea, nola Jangoikoa on guziaren prinzipio dena. Abrastasuna? Aberatsa da ta ain aberatsa, ezi bere eskuan dauzki ondasun guziak zerukoak ta lurrekoak, gorputzarenak ta arimarenak. Majestadea ta podorioa? Andia da ta poderosoa, ainberze ezi eskas dire beraren kabitzeko zeruak, ta guzia dagokio obediente goitian ta beitian. Xakintasuna? Xakintsua da ta ainberze ezi kerubinak ere dire ignorante beraren aldean. Edertasuna? Ederra da ta ain ederra, ezi serafinak estaizke aspertu beira. Ontasuna? Ona da, ta ain ona, ezi nior esta bera bekalakorik, ta bera sollik da ona. Afabletasuna? Afablea da ta ainberze, ezi pobreenai ematen da amoroso, ta arzen du besarka. Berzea baitan ikustea amorio gure gana da tiratzen duena agian biotza? Eta nork digu ainberze amorio nola Jaunonek, guregatik desegiten baita errateko ala? Ia ikus daike ganbela batean aur, ia ilik gurutze batean biktima guregatik, ia orai azkenean axuri inozente aldarean, ta gure alimentu ta erregalo mai gartan. Iruzki dibinoa, otoi, argi-errañu bat entendamentuetara argi daitzen, estakigun agitu pasatzea bizia erreparatu gabe or dugun tesoroa. Su amorioskoa, txindi bat biotzetara, bizi gaitzen orren amatzen, estimatzen ta plazer egiten, ezi ez ala izatekos estut estimatzen bizia. O edertasun ain lenekoa ta ain berria, zein berant ezaundu duten! Zein berant onetsi duten! Berant ezaundu, berant onetsi, ta deustako ez izaki, zer inen dut ia orai? Ezin erakutsi izerdiak ta odol ixuria orrengatik; ezin mostra llagak orrengatik sufrituak; ezin alega arimak orrendako iragaziak; ezin presenta zerbitzu eginak. Zer inen dut? Esta berze erremediorik; pobreen moneda, borondate ona, afekto ona, deseo ona. Zer inen dut? Ofensarik ez sikiera, onetsi biotzes, ta kuidatu plazer egiteas nere posibilidadeain gisara. Zer inen dut? Konbidatu mundu guzia onestera Jaun alakoa, noblea, aberatsa, andia, poderosoa, xakintsua, ederra, ona, ongigillea, amablea ta amantea. Sazerdote Jaunak, onetsi zagun gure Nausi ona, gure axuri dibinoa, gure erregalo, honra ta korona; birjinak, baizarate urbilenak, Elizaren lorea ta gala, Kristoren saldoaren porzione luzitu-preziosoena, onetsi zagun birjinen esposo maitagarria, on guziaren iturria, biotzaren gozo betea; alargunak, onetsi zagun miserikordien Aita ta konsolu guziaren Jangoikoa; ezkonduak, onetsi zagun trabaju guzien deskansua, kuidado guzien errepausa, bear dugun guziaren emanzalea. Jauna, ori gurea, gu orrenak, orrek gu onesten, bada, guk ere bai berori onetsi, estimatu, honratu, kontentatu nai dugu. Biz au gure bizia, gure gustoa, gure ansia, gure honra ta gure gloria. Amen.

        Quid mihi est in coelo? Et â te quid volui super terram? Deus cordis mei etc. Ps.72. Jauna, berorrek in benaza bere; in benaza arima eskojitu noble gaietaik bat enpleanadiena orren amatzen ta orri plazer ematen. Jauna, biz orrena guzis guzis pobretto gau. Ezpanaiz deustako ere, ezpadut ere deus balio, ongi kosta natzaio, ongi kario erosi nindue. Neregatik ezpada, estaien nereki galdu prezio pagatu duena; bere odol preziosoagatik, bere bortz llagengatik etc.

 

aurrekoa hurrengoa