www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo XXXIX:
De effectibus communionis dignae

 

Qui manducat hunc panem, vivet in aeternum. Joan. 6.

 

        Erranik motiboa, zeñengatik gure Jaunak ideatu baizue komunionea, baita egiteagatik gu bere gisarakoak, humilak, mansoak, garbiak, sufrituak, indartsuak, sanduak eta perfektoak; ikusagun orai ortako duen birtutea, beiratus ariman itentuen efektoak, ez guziak, baizik prinzipalenak; suponiturik beti arimaren disposizio bear dena, zeñen ariora baitire efektoak, ala nola jan edan materialak ere estomagoaren ariora protxatzen baitu anitz, edo guti, edo baterez. Galantki itz gutis dio Santo Tomas doktore aingiruareki konzilio Florentinoak, (Ap. Parra pl.7. de euch.): Omnem effectum, quem cibus materialis facit quantum ad vitam corporalem, quod scilicet sustentat, auget, reparat, et delectat, hoc totum facit hoc sacramentum quantum ad vitam spiritualem. Jan edan materialak iten duen guzia gorputzaren bizitzan, iten duela sakramentu gonek arimaren bizitzan, baita sustentatzea, aumentatzea, errekobratzea ta deleitatzea edo gusto ematea. Sustentatzen du beñik bein arima sakramentu gonek, zerengatik doakio mantenitus bizitza espirituala, osasuna ta indarrak komunikatzen dion graziareki. Jaten duenak ogi gau biziko da eternidaderako, dio Kristok, qui manducat hunc panem vivet in aeternum. Eta ala nola gorputz bat jan gabe flaka baileike lenik, ta indar gabetu, gero desganatu, ta azkenean il ere baileike, ezi erranain gisa biziaren pena du jatenestuenak; ala sakramentu gau ezpaledi errezibitu, ezleike manteni arimaren bizitza, baita grazia, erran zuen bekala berak: Ezpaduzie jaten Birjinaren Semearen gorputza, estuzie izanen bizitza zeuren baitan, zerengatik arima lidoake epeldus debozioan, angabetus onerat, inklinatus galtzerat, ta gaixtatus eroriartaño bekatu mortalean, ta Jangoikoaren desgrazian, baita arimaren eriotzea. Orgatik mantenitzea erori gabe mortaleetan asko aldis zor diogu alimentu dibino goni, zeñek gure barnean obratzen baitu aborrezimentua bekatuetara ta amorioa Jangoikoagana. Odolik estuten animalettoes dio Aristotelesek dutela bizia txoil laburra, eta alaere erlea bizizen omen da asko odoldunak baño ia. Zertan ote dago? Mantenitzean janari ain saludableas, nola baita estia; zenbat obeki mantenituko du arima bizirik janari zeruko gonek, baita Jangoikoaren delizia, erregalo ta dulzetasun guzien mamia? Alimentu sanoak sano azitzen du gorputza, ezpada estorburik jaten duena baitan. Zer alimentu sanoago daike pensa au baño, baita ogi bizia, Jesus bera gure salbazalea? Estomagoaren faltan dago ez sendatzea, ta sendo azitzea arima sakramentu goneki, ala nola batzuk ez sustentatzen, baizik eritzen ta iltzen baitu alimentu onak; ala nola estia dena erlea baitan dulze sano, itzultzen baitu armirmauak beneno ta pozio, baña onen gain geroago. Orai segi zagun estomago onaren konparazioa, onek janari txoil diferenteak itzultzentu odol ta aragitan, ta gañarako bear direnetan bizitzeko. Ario gontara da espiritualki alimentu goneki, baña berze aldera, ezi emen alimentuak itzultzen du bere baitan janzalea; au doaie egines alimentuaren kondizioetara, diot Jesusen jenio ta borondatera, kendus munduko gustoetarako afizionea, aborrezitus banidadeak, despeitus bizioak, iles bekatuen sukaiak, afizionatus onerat, gusto artus Jangoikoaren gauzetan, plantatus birtuteak, argitus ezaumentua, zuzendus borondatea, ta itxekis biotzean Jangoikoarenganako amorioaren sua. Ala doaie mantenitus ta konserbatus grazian, ala nola berze aldera agitzen baita joatea iles, eroris, galdus gutibana. Ezpagara il, erori, galdu gu, esker alimentu dibino goni, sustentatu baikaitu ariman. Adiarasteko berze efektoak, ats ar zagun gutitto bat, goazelarik diosala ematera gure Ama dulzisimai, gure biotzen konsolu, alegria ta esperanza denai erratendiogulaik Abe Maria.

        Nola gauza guziak mundu ontan baitire galkorrak ta akabatzen direnak, guziak bere izates doaz zartus, galdus, akabatus, ta laster akaba leizke ezpaliz prokuratzen konserbatzea ortako Jangoikoak utzituen medioeki; ala gure bizitza ere izanik mortala, doaie bere ganik eriotzera, ta akaba leike laster, ezpalitz konserbatzen ta sustentatzen janari ta edariareki, artus bere denboretan, ortako disponitu baititu Jangoikoak. Arima da inmortale akabaestaikena eriotze erreal egiaskoareki; baña gal daike eriotze moralareki, zein baita Jangoikoaren desgrazian bizitzea kausatzen duena bekatu mortalak, ta ontara bereganik ez, baña bai naturalezaren bizioagatik dago inklinaturik, ta eroriko da, ezpada prokuratzen sustentatzea ta konserbatzea ortako diren medioeki; bat dela erran dugu komunionearen alimentua arturik bear den denboretan. Ala sustentatzen du, sustentat; baña ez ori solamente, baitaere aumentatzen ta azitzen du arima, nola janari gorporalak gorputza, auget. Onen medios doaie gorputza azis, anditus ta azkartus itzultzen delaik alimentua gorputzaren substanzian; ario gontara doaie sakramentu goneki arima azis, anditus ta indar artus grazian, birtutean ta santidadean, ez itzulis janari gau arimaren substanzian, baizik berze aldera itzulis arima janari gonen kondizio ta gisara. Berze diferenzia bat ere bada ezi alimentu gorporalareki gorputza solamente adintsu bateraño daike azi ta anditu, andik alzina kontent konserbatzeas estadoa, ta au ere estaike azkeneko. Alimentu dibino goneki esta ala, baizik beti ta beti doake azis ta anditus arima birtutean, munduan dagon bitarteo; eta zein exzelenteki ordea, gu nor bagara? Anitz medio tugu elizan aumentatzeko birtuteak, baña zein alakorik, nola komunionea, non unitzen baita birtuteen Jaunareki arima? Orgatik experienzias zio Santa Magdalena Pazzik: komunione bat sollik ongi egina aski dela itzultzeko sandu persona. Komunionean azi ta anditu zire sanduak ain andi ukituartaño buruareki zerua, bizitus gorputzareki lurrean ta gogoareki zeruan, oinpetan arturik mundua, eginik andiago ezi mundua, ta Jangoikoaren imajina dignoak, beterik Jangoikoas ta bateraturik Jangoikoareki, zelarik aien arimen arima Jangoikoa, ta berak Jangoikoaren zeru animatuak; baizezakete erran San Pabloreki: bizi naiz ni, ez ia ni, baizik enebaitan bizi da Kristo (Gal. 2). Orgatik iten baizuste gauza proprioki Jangoikoarenak, miragarriak lurreko jendeen begietan. Noraño daiken ellega gizon lurrekoa! Gu komekatu ta komekatu, ta alaere ain erikor, ain malder, ain arrastaka beti gabilzanok lurreko txarrerietan, ezkarenak ontzen, ta Jangoikoaren kondizioetara egiten komekaturik anitz aldis, alimentaturik Kristoren gorputz ta odolareki, geurei, geurei bota gaitzen kulpa, ezi geurek imintzen dugu inpedimentua, zerengatik komunioneak bereganik du azitzea ta aumentatzea santidadea, auget.

        Irugarren efektoa da errekobratzea arima. Eriturik gorputza ta sendaturik gero erremedioeki, gelditzen da indar gutireki; gero alimentu onareki bere erreglan doaie konbalezitus, errekobratus ta indarretan paratus. Ario gontara arima eriturik ta ilik ere bekatu mortalareki sendatu bear da konfesioaren sakramentuan, ortako paratu baizue Jesu Kristok; baña naiz sendaturik ere, estire berla kentzen bekatuen errelikiak ta efektoak; gelditzen da arima konbaleziente gisa indar ez ainberzeeki nola bekatu inbañolen, ia lisiaturik gaitzera, ta aisago erorzeko, ezpada goartzen. Erremedio bat da komunionea errekobratzeko, reparat. Doaie bizkortus arima, itzalis pasionearen sukaia, gutitus gaitzerako inklinazioa, añaditus onerakoa, barkatzentu bekatu benialeak, ta preserbatzen du erorzetik mortaleetan. (Bere izates sakramentu gonek du aumentatzea grazia ariman, ta ala nai du ellega daien arima paraturik ia grazian; baña dio Santo Tomas doktore aingiruak teologoeki, ezi egonik bat bekatu mortalean oroitzenestela artas, estiola konzienziak erremorditzen, estuela ezauntzen, ellega baledi ala komekatzera dolore onareki, orduan sakramentu gonek barkalezokela mortale gura ere, entendatzen da orgatik beti gelditzen zaiola obligazio konfesatzeko oroitzen delaik artas). Ekarzu mai gontara deseo ona, gose ta egarri sandu bat; ikusko duzu zer prodijioak! Zer indarrak garaitzeko tentazioak, irauteko firme, konstante grazian. Baña epel epela kostunbres ta zeremonias bekala ansiarik gabe komekatzen bazara, esta milagro ez ikustea mejoriarik zeure baitan. Oroat diot agitz argal ta ezinberzeas bekala komekatzeas. (esta ere atxekia ona, usteko komunionea erratea baituela faltak, estela aurkitzen digno. Au da humildade falsu bat, lakio paratzen duena deabruak. Gisa ortan, dio San Zirilo Alexandrok, noiz izanen zara digno? Ezi faltengatik barin bazara indigno, ta faltak izaki beti, beti egonen zara komekatu gabe (L. 4. in Joan. c.17. breviar. oct. corp. Christi). Baña izazu gogo ona, bizi zaite kuidadoreki ta ongi, ta errezibi zazu gure Jaunaren bedeizio gau, zeñek, sinesta nazazu, ez solamente eriotzea, baita eritasun guziak ere desterratzentu; zerengatik Kristok dagolarik gure baitan ematzen du gure etsai andienaren tirania, azkartzen du piedadea, itzaltzentu gogoaren perturbazioak, sendatzentu eriak, errekobratzentu dañu izanak. On da humil izatea, baña aski dena, ta oneki bateo ellega. Humildades erraten zio San Pedrok: Jauna, aparta bedi eneganik, bainaiz gizon bekataria; baña ala ere etzeike gure Jaunaganik aparta. Ez naiz digno sar dadien berori nere etxean, erraten zio zenturionak, baña orgatik nai zue gogotik errezibitu; ta ala nai du Elizak paratzentigularik agoan itz gaiek komekatubañolen, baña alaere dio desea lezakela errezibi dezaten fielek meza guzietan (Trident.). Naiz frajil ta erikor bekala eroriagatik zenbait faltetan, humillatu ta animatu erremediatu naies ellegatzera mediku dibinoagana). Zer inen duzu apartatus? Ia erori ta galdu. Omnes qui elongant se â te, peribunt (Ps. 72). Obe ellegatu humil alkegorriturik beragana leproso garren gisa ezin atrebitus goratzera begiak diogula: ez naiz digno, baña eri egoki ilzeko peligroan sekulako, ta sendatu nai; nora joanen naiz? Orren mai pera orren txakurttoa bekala nai badida eman bere maietik sendatzeko. Aizagun San Franzisko Sales (Intr. vi. dev. p.2. c.21), dio ala: Mundukoek galdegiten badizute zerengatik komekatzen zaren ain usu, erresponda zozute ezi ikasteagatik onesten Jangoikoa, garbitzeagatik nere inperfekzioetaik, libratzeagatik nere miserietaik, konsolatzeagatik nere aflikzioetan, indar artzeagatik nere flakezetan. Erran zozute bi jende-motaek beautela komekatu maiz: Perfektoek, zerengatik egonaskeros ongi disponiturik gaizki in lezakete ez ellegatzeas perfekzioaren iturrira; ta inperfektoek, joateko ikasis perfekzioa. Fuerteek ez flakatzeko, ta flakoek fuertetzeko; eriek sendatzeko, ta sendoek ez eritzeko. Zer klaroago erran daike fielak? Reparat.

        Baña ez solamente du birtute komunioneak sustentatzeko, azitzeko ta errekobratzeko arima, baita ere deleitatzeko, edo gusto emateko. Lurreko janariak on badire sendoen sustentatzeko ta azitzeko, agian estire on eri egonen errekobratzeko; on badire ortako ere, agian estire on gustoaindako. Nekes aurkituko da janari bat sanoen, erien ta konbalezienteendako dena igoalki saludable, ta bateo gustoso. Eta esta egia gustoso den guziak on iten duela; antes bien askotan gaitz iten du, botatzen duela obiara gorputza ta infernura arima. Emen dugu janari bizia gusto guziak dituena, ta bateo on guzia iten duena ongi artzen bada. Erregalatua da Kristoren ogia, dio Elizak, Pinguis est panis Christi, ta emanen tiote erregeei deliziak, et praebebit delitias regibus. Zuk estuzu senti baizik ogiaren gustoa; ori da agoan senti dena; esta in bear kasorik ortas; erregalo gau espirituala da, arimaindako da, arimareki gozatzen da; memoriareki oroitus, ta entendamentuareki pensatus zer den, ta borondateareki estimatus, amorostus, zoratus ainberzeko erregaloareki. Gizonain parte prinzipala da arima razionala, ta oneki bateo fedea, barin bada kristio. Ezpada gobernatzen baizik agoaren gustotik, esta distingitzen animale brutoetaik. Zenbat bideden gelditzen direnak azal gortan pasatu gabe mamira, diot errealidadera, zein agoareki ez, baizik entendamentu ta fedeareki distingitzen baita! Pensa zeruetan den obena dela errezibitzen duzuna; nola etzara beteko gustos ta konplazenzias? Nola esta ondatuko biotza amorioan, admirazioan ta gozoan? eman balezazu agora bere bularretako esnea Ama Birjinak, ta bere kostadotik odol preziosoa Jesu Kristok, zer zoratzea gozos? Bada, noizko da entendamentua? Noizko fedea? Ama Birjinaren esneas oratua da ogi bizigoi, Kristoren kostadotik atrea da tragogoi, barin bauzu fede. Nola etzara zoratzen kontentus? Orgatik zire sanduen ta sanden desmaio ta kordegabetze amoriosko dulze gaiek, ikusirik beren erregalo eginik Jesus bera! Asko berze erregalo iten tiote bereei Jangoikoak baña au da andiena, ta ontan bardin gara guziok Jangoikoaren aldetik; gurea da falta, ezpadugu sentitzen erregalo gonen dulzetasun gozoa. Nere Jauna nere barnean! Nere arima desposatzen Jesuseki! Ta ez naiz zoratzen kontentus! Zer gusto ia nai dut, barin badakit zer den au? Aingiruek inbidia bekala didate nere ditxas, arriturik dago zerua. O zer delizia au, barin baneki!

        Berze gisas daizke entenda komunionearen efektoak erreparatus birtutes birtute. Humiltasuna, lenbizikoa erakutsi zuena bizian ziolarik: Ikasazie eneganik, bainaiz beratxa ta humila biotzes, orai estanpatzen du biotzean unitzeareki gu berareki. Nola daike egon suberbiaren andidura uts, banoa, ar itsusi txar bekatarian, ikusiaskeros ain humil Jangoiko andia? Kodizia desterratzen du, ta azitzen miserikordia errezibitzeak Jaun gau jaioa portale Belengo gartan, erreklinatua ganbela gartan, bizi ta il zena pobreza guzian, etzuela non erreklinatu burua, delarik gauza guzien Jabe. Bera ematen zaida komunionean; estut obe bera lurreko ondasun-iduri guziak baño? Txoil txarra da biotz gura estena desapegatzen lurreko gauzen afizionetik, gozatus ondasun gau ain andia. Bada, pureza ta kastidadea enjendratzen du komunioneak, non desposatzen baita arimareki Birjinaren Semea Jesus, Birjinen esposo garbi-ederra, azuzenen ertean erregalatzen den axuri dibinoa, eskojituen ogia, ta Birjinak itentuen ardoa. Zelatzen du iraun dezan gorputz ta arimaren garbitasun guzian komekatzen dena maiz, bere sagrario ta bere paraiso-gisa, kentzentu pensamentu gaixtoen karduak ta subialeak, usten du bere graziaren intz freskoa konserba dezana floreziente. Ira, bada, itzaltzen du alaber, ta doaie azis pazienzia ta serenidadea sakramentu gonek. Emen Jesusen odol, llaga ta doloreeki egin zen medizina aplikatus, mansatzen da kolera, dultzatzen da jenioa ta nobletzen da biotza. Gula iltzen du janari dibino gonek txastarazis bere deliziak. Inbidia despeitzen du komunikatus karidadearen esne dulzea. Pereza ta epeltasuna desterratzen du emanes ferbore, arimo ta ansia onerako. Itz bates, kausatzen du alke, aborrezimentu ta horrore bekatuai, delaik ain kontrario sakramentu gau bekatuai, nola argia iluntasunai. Ecce agnus Dei etc. Erraten du sazerdoteak komekatzerakoan: Ona Jangoikoaren axuria, ona kentzentuena munduko bekatuak. Sar bedi maiz iruzki gau zuregana, ongi izatekos, desaparezitu beaute bekatuen iluntasunek. Ama Birjina egun bates, komekaturik Santa Jertrudis, ta errezibiturik anitz erregalo zerutik, bera zego humil, beterik lotsas, iduri zekiolaik bere inperfekzio ta faltengatik zela indigna, ta etzukela ongi korresponditu (Ap. Parr. pl.7 de euch.). Orduan gure Jaunak beiraturik amolsuki berai konsolatzeko, itzulirik berla bere Ama Birjina ta sanduengana, erran ziote: Etzaizie iduri emendatututela nik ongi aski arima gonen defektoak, errezibitu nauelaik sakramentuan? errespondatu ziote guziek: Aski ta abastoki ere emendaturik daude. Gure Jaunak erran zio berai: Kontent zaude? errespondatu zio sandak: Kontent nitzake Jauna, baldin ez lengoak solamente, baita urrengoak ere desegin balezki da, zerengatik ezauntzen dut aisa faltatuko dutela nik zer edo zertan. Orduan bere Majestadeak erran zio: Bada, emanen nazaizu alako maneran, ezi ez solamente libratuko zaitut lengo faltaetaik, baita urrengoetaik ere. De manera ezi ongi izatekos, gure Jaunak obratu zuen erredenpzionea ta erremedioa bere pasio ta eriotzeareki; bear ginduke joan logratus kontino komunionearen medios, ala nola eskatzen baitu Elizak sakramentu sanduaren orazioan: Jangoiko Jauna, utzi diguna bere pasioaren memoria sakramentu miragarrian, eman bezagu, otoi, grazia beneratzeko bere gorputz ta odol preziosoaren misterioak alako maneran, ezi senti dezagun bere erredenzioaren fruitua kontino geuren baitan. Amen. Esta faltako beraren aldetik, gu nor bagara. Emen eldu da ongi kontatzen duena Santa Teresak bere buruas (In addito ad vit. n. 2). Dio ala: Erramu egun bates komekatu orduko gelditu nitza suspensio andi batean de manera ezi ez nuke ere pasatu forma, ta neukalarik agoan, errealki iduritu zekida, neure baitan itzulinitzalarik zerbaitto, ago guzia bete zekidala odoles, ta nere aurpegia, ta neurau guziau estalirik odoles ain bero nola ixuri balu orduan gure Jaunak, ta ze geiegi sentitzen nuen suabidadea ordu gartan. Erran zida gure Jaunak: Nere humea, nik nai dut protxu in dezazun nere odolak, ta etzaitela beldur falta dakizun nere miserikordia. Nik ixuri nue anitz doloreeki, ta zuk gozatzen duzu suabidade andiareki. Ojala guri ere protxu ona in dezagun komunioneak, ona den bekala ango erregaloa, zein ellega gaitzen gozatzera glorian.

 

aurrekoa hurrengoa