www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo XXXVI:
De materiâ eucharistiae et cur

 

Accepit Jesus panem, ac benedixit. Math. 26.

 

        Nolako alimentua ta erregaloa eman zigun Jesu Kristok eukaristian nai izan dugu aipatu azken platikan, orai materia zeintaik in zuen sakramentu dibino gau. Sakramentua jeneralki esta berzerik, baizik señale bat ageri dena, signifikatzen baitu zerbait ageriestena. Sakramentu guzietan autatu zitue gure Jaunak gauza materiale batzuk mostra zezatenak konbenienteki iteuntena aiek ariman; b.g. Bataioko autatu zue ura, signifikatzeko garbitzen duela arima bataioak, nola urak gorputza. Urak garbitzea gorputza esta sakramentu, baizik gauza naturala; baña bataioan urak ukitzen du gorputza, ta Kristoren birtuteak arren medios garbitzen du arima, ta ortan dago sakramentuain izatea, gauza bat iduri begietara ta berze bat, sekretoan, barnean, ariman, obratzea. Konfirmazioko sakramentuain materiatako autatu zue olioa ta balsamoa signifikatzeko indarra ta grazia ematen duena arimai sakramentu garrek konfirmatus fede errezibituan. Ario gontara berze sakramentuetan.

        Aldareko sakramentuan autatu zue materiatako ogia ta ardoa, signifikatzeko ezi ala nola ogiak eta ardoak alimentatzen baitu gorputza, ala aien akzidenteen pean paratzen den axuri dibinoak alimentatzen duela arima, baña abantalla andiareki. Suponiturik ezi ogi edo ardoas landara berze edozein janari edo edari estela aski ta ez balioso egiteko sakramentu gau, suponitu bear da, alaber, eginaskeros sakramentua, estela an ez ogirik ta ez ardorik errealidadean, baizik aien akzidenteak sollik Kristoren gorputz odol preziosoen substanziareki; orai diskurritu bear dugu gure gisara zer motibos edo fines etzuen nai izandu autatu berze gauza preziosoagokoren bat materiatako, baizik solamente ogia ta ardoa ain komun ta ordinario direnak? egin zuenak daki ongi zergatik egin zuen ala. Baña guk ere dugu lizenzia diskurritzeko peligratu gabe fedean, itxekitzeko geuren debozioa alde gontaik ere. Ama dulzisima piedadearen esnes betea, karidadearen dulzetasunas ta miserikordiaren suabidadeas. Ama dibina Semearen gisarakoa, orri beira gaude limosna eske nai badigu eman bear dugun grazia. Abe Maria.

        Bizarriaren grazia da anitz ematea ta anitz aldis, guti iduriarazirik; esta alakoa mundukoena; gure Jaunarena bai, alakoa da. Ia ikusirik dago kausa bat, zeñengatik egin zuen eutxaristiako sakramentua ogi ardoetan, baitire ain komun ta ordinario. Orrengatik berorrengatik, zerengatik baitire ain ordinario ta komun, dio Santo Tomas doktore aingiruak, eskojitu zituela gure Jaunak sakramentu gonen materiatako, errezibi gindezaken aisa ta maiz guti kostarik balio duena infinito. Paratu bazigu materia agitz prezioso batean, ala nola Kleopatra ero garrek atra baizue plater batean perla bat ogei ta borz milla dukat balio zuena, zer pobre leike ellega gozatzera sakramentu gonen deliziak? Baldin Justiniano banoaren gisa nai izan bazue prebeni zeien konbite gontako sala bat bere konbiteendako ark zuena bekalakoa, guzia urrestaturik, bobedak, sueloa ta pareteak, guziak urresko plantxes estalirik, urreskoak maiak, katedrak urreskoak; plater ta zerbitzuko instrumentu guziak urreskoak, zenbat naiz errege izanik leizke ellega txastatzera aingiruen erregalo gau gisa ortan? Ez ala, baizik komunikatu naies bere amorioaren ondasunak guziei, gelditu ze ogi pixka baten idurian ellega zeizken pobreak, aberatsak, andiak, txipiak, nornai, guziak beragana atxekiarik gabe. Zelebratua da Asueroaren konbita gura, zeren ain berzeei ta bere ziudadeko guziei txipi andiei eman zioten jatera ta edatera anitz egunes. Admiratzen da Alexandro andiaren konbita gura, zeintan izan zituen amar milla persona bere maiean. Eta Benzeslao Bohemiako erregeren bodak, zeintan eman zioten jatera egun milla personei Pragako ziudadean. Beude, beude atzerat konbita gaiek: Presente dugu konbita bat, zeintan egun milla, berregun milla, ta millon arima baitaizke sustenta ta erregalatu amen baten, ta ogi guti baten iduriaren medios. Ain aparato gutireki, ain aisa eskunara erregalorik andiena? Au baita portatzea Jangoiko gisa.

        Bigarren motiboa, zeñengatik autatu zituen materiatako ogia ta ardoa, da zeren ebetan fundatzen diren ondasun guziak. Trabajatzen dute gizonek, ta galdegiten badiogute zergatik, errain digute ezi atratzeagatik ogia bizitzeko. Ogia baizik ez? Ogian entendatzen da sustentua, bestitzea, konbenienziak, guzia. Orgatik Aitagurearen orazioan diogu emandra zaguzu egunorosko ogia; ta zer eskatzen dugu petizio gontan? eman dezagula mantenimentu konbenientea gorputzendako, ta graziarena ta sakramentuena arimendako. Orgatik, bada, autatu zue sakramentu gonen materiatako ogia ta ardoa, adiarasteko ia ontan eman digula bear dugun guzia. Aun Isaak zarrak eman ziolaik bere bedeizioa Jakob seme gasteenari, gero etor zekiolaik Esau seme zarrena eskatzera bedeizioa, erran zio Aitak: aseguratu diot ia zure anaia Jakobi ogia ta ardoa, zer emandezakezut ia zuri, nere seme? Frumento et vino stabilivi eum, et tibi, fili mi, ultra quid faciam? Nola erran balio berzeai: eman diot emateko den guzia, etzaida deus gelditu zuretako. Ala da, ezi dionak ogi ta ardo, dio gizonaren bizitzeko bear den guzia; eta ogi-ardoen idurian Jesus da arimaren sustentu kunplitua, ezpaitaike ia desea.

        Irugarren motiboa da zeren ogia prinzipalki baita janari guziei daramana abantalla, guzien zimendua bekala, ogirik gabe deusere kasi ezpaita kuadratzen, ta ogiak ezpaitu enfadatzen sanoa ez egun, ez biar, ez beñere; beti ogia nai dugu. Parabeites janari-gisa guziak maiean, ogirik ezpada, kontu deus estela. Ogiak ematen du ongi janari beroareki, otzareki ere bai, akonpañatzen du dulzea, tenplazen du samiña, guzietara iten du berzeek ez bekala; inter ferculat praestat. Paratua bada Jaun onak sakramentu gau ogiaren idurian, da estaien nior aparta kuadratu faltas, ta entenda zagun, ogia on den bekala guzietarako gorputzaren alde, dela sakramentu gau ere arimaren alde, ezpada falta disposizioa. Nauzu orazio egin? ematen du ortako sakramentu gonek debozioaren su dulzea. Onen alzinean zitue Santo Domingok bere extasis ferborosoak, San Franzisko Xabierek emen deskansatzen, indar ta ats arzen zue bere nekeen ertean. San Franzisko Borjak onara zue bere errekursoa zazpi aldis gutiena egunoro, ta ezaunzen zue bazen edo etzen sakramenturik edozein elizetan. Santa Teresak, San Luis Gonzagak eta guziek emen zituste beren deliziak ta negar gozoak. Nauzu estudiatu? Nauzu ikasi? Sakramentu gontan aurkituko duzu argi ta zapore. Emendik atra zue Santo Tomas doktore aingiruak argitasun gura zeñeki gobernatu baizue bere pluma orai argitzen duena mundu guziai. Emendik atra zue Santo Tomas de Billanuebak, San Buenabenturak, Santa Teresak su deboziosko gura ageri dena beren libru ta itzetan. Orgatik zio San Franzisko Salesek estela prediku obeagorik nola emengo suaren argira estudiatzen dena. Orgatik zio Suarez eximioak meza erraten etzuen egunean seko senti zuela ala espiritua nola pluma. Dudatan zaude azertatu naies? Triste edo turbaturik ilun gogoa? Iruzki gonen argiak alegrarazi ta azertaraziko dizu. Emen Santa Teresa bere turbaziorik andienetan komekatu orduko aurkitzen ze ain serena, alegre, animosa, desterratzentuen gisa goizeko iruzkiak gaueko iluntasunak. Azertatzeko estadoaren elekzioan konsulta sagrarioaren alzinean. Logratzeko pazienzia, sar zaite Jesusen llagaetan. Kastidadea nai bauzu, humildadea, karidadea ta birtute guziak, ogi dibino gonek azitzentu ariman pegatus bere kondizio nobleak. Bizi guzian on, ta ilzerakoan bearrago duzu alimentu gau. Martirak prebenitzen zire kordiale goneki, sandu guziek naute pasatzeko eternidadera otamen gau, orgatik deizen baita biatiko, au da, biderako probisionea. Jangoikoak berak aingiruei manatu izan diote emateko au zenbait sanduei, nola San Ramoni, San Estanislao Kostkari, ta berze batzuei. Abisatutu zerutik sazerdoteak, eramateko eri zeudenei, nola San Honorato, erman zezon San Anbrosiori. Orgatik elizan da prezepto komekatzeko eritasunean. Ain guzietarako da on ogi zeruko gau, ezi eriotzearen samintasuna ere dulzatzen du. Manaturik Eliseok egosteko elze batean belarrak, jatera emateko profetei; egosi ondoan atrarik ain samin, aurkitu ze ezi etzeike pasa, ta erran ziote: Jauna, erioa elzean. Ark manatu zue botatzeko irin guti bat, ta solamente oneki dulzatu ze guzis (4. Reg. 4). Eltze gark signifikatzen du proprioki gure gorputz lurreskoa, erioa da itzak diona, samin da ta lotsagarri; zer erremedio? Irin guti bat, au da, irines iten den ogitik transustanziaturik au konsagrazioko itzen birtutes, ta eginik ia ogi bizia ta bizi-emanzalea dulzatzen duena eriotze naturala ere. Ikusteunzie zein ongi signifikatzen den ogiaren kondizioetan sakramentu gonen paratua artan ta onen exzelenzia guzien ertean?

        Guzien gañetik kuadratzen zaida misterio adbertitu zutena San Agustinek ta Santo Tomasek paratuan sakramentu gau ogi ta ardoaren materian, baita karidade ta unione kausatzen duena Kristoren ta gure ertean, ta kristio guzien ertean elkarreki; orgatik deizen baitu San Agustinek piedadearen sakramentua, unionearen señalea, karidadearen lotzakia. (H. 26 in Joan.). Ala nola ogia egiten baita anitz gari-pikorres ta ardoa anitz mats-pikorres bateraturik guziak, ala izanik anitz kristio unitzen gara Kristoreki, ta elkarreki sakramentu gonen medios, ta iten gara gorputz bat bekala guziok, buru delaik Kristo, gu mienbro-lagun. Zer unione andiago nola alimentu arzendugunarena geuren gorputzareki? Alimentua itzultzen da gorputzaren substanzia. Arimaren alimentu goneki, alaber, iten da unione bat miragarria, diferenziareki ezi artzen duenak ezpaitu itzulzen Kristo bere baitan, baizik bera aldatzen baita Kristobaitan. Beras, komekatzen dena iten da bat bekala Kristoreki? In me manet, et ego in illo, dio, ene baitan dago, ta ni berabaitan. Dio berriz: Sicút missit me vivens Pater, et ego vivo propter Patrem, et qui manducat me, et ipse vivet propter me, ala nola biali nauen ni nere Aitak, eta ni bizi bainaiz nere Aitagatik, ala jaten nauena ni, biziko da neregatik. Beras, arima gorputzareki bekala unitzen da Kristo arimareki? De manera ezi erran daiken dela arimaren arima ta arimaren bizitza, erran dezaken komekatzen denak San Pablok ziona: Vivo ego, jam non ego, vivit vero in me Christus, bizi naiz ni, ez ia ni, baizik ene baitan bizi da Kristo. Dire ebek gauzak entendaestaizkenak txoil, ta entendatu bear direnak fedearen konforme.

        konparazio gebeki ikusagun entenda dezakegun zerbait. Ala nola urrea urturik ixuri baledi urna batean, ia guzia urre iduri baileike, ala nola ikaz bat sar baledi su andi baten barnean, ia ikatza ez ikatz, baizik su flamantea bailitzake. Ala nola, ta au da San Zirilo Alexandrinoren konparazioa, (Breviar. oct. corp. Xpti.) ala nola argizari urtuan ixuri baledi berze argizari bat, guzia nasirik bat iten baita; edo nola orantzak, ortzitzen baitu orea guzia; ala dago Kristo gure baitan ta gu Kristobaitan sakramentu gonen medios; de manera ezi dio berze San Zirilo Jerusalengoak: Iten gara, errateko ala, Kristoren gorputzekoak ta odol-berekoak, aideak elkarrenak. Ia estaike erran ia; ta ala obeda admiratu gure Jaunaren ontasunas, digun amorioas ta bereganatu naias. Aitu duzie ia zergatik den fundatua ogi-ardoen materian sakramentu dibinoa, baita adiarasteko ain aisa, llano ta komun eman nai zaigula gure Jesus ona, nola janari ta edari ordinarioa; adiarasteko bera baitan dugula gure bizitza espiritualaren sustentu prinzipala; adiarasteko berabaitan dugula ondasun guzien bilgure, bear guzien erremedioa, gusto ta erregalo guzien iturrama. En fin, adiarasteko unione nai lukena gure Jaunak, eta guk bear duguna berareki, aparta ezkaitzen gisan, ez emen ta ez berze munduan, ez orai ta ez gero, ta ez sekula guzian. Ikusteunzie nolako amena ta tragoa ematen digun, ta ain iduri gutian? Nola alimentatzen gaituen bereok gure Jaunak?

        Bada, alimentu onareki azitzen denak bear luke azi alimentuaren gisara ongi, ezpaliz estomagoa gaistoa. Ala arima ona balitz bein komekatuaskeros ta unituaskeros Kristoreki, Kristoren gisara izan bear litzake sandu perfekto kostunbre ta bizimoduan. Ia ez gizonak, baizik Kristok manatu ta gobernatu bear du sartu den biotz ta arima gartan. En fin, kristioak bear du errepresentatu akzione ta gauza guzietan Kristo bera, zeñeki unitu baita. Esta dezente izan daien errebel Jangoikoaren kontra sentido edo potenzia bakotxik ere. Zein gauza itsusia biotz bat konsagratu dena Kristoren presenziareki okupatzea amorio ta afizione txarretan! Zein indezente da mi gura zeintan paratu baita hostia sanda, enpleatzea murmurazio, maldizio ta itz gaistoetan! Zein indigno gorputz, arima ta persona izan dena Jesusen tenplo ta sagrario, itzultzea inmundiziaren tegi! Axuri dibinoas azi, ta izan otso! Pesteduneki komunikatzea aski izaten da kutsatzeko; eta komunikatzea ain urbil Kristoreki, sanduen sanduareki, esta aski apegatzeko santidadea, birtuteak ta kondizio onak? Santa Magdalena de Pazzi aurra zelaik ere, solamente ikusteagatik komekatzen joaten ze elizara, ta bere ama komekatzen zen egunean etzuke apartarazi bere aldakatik, erraten ziolaik aurttoak sentitzen zuela Kristoren atxon bat arren baitan. Zer izanen ze, komekatzen zelaik bera? Santa Klararen monja bat, B. Koleta deizen zenak, zio estimatzen zituela begiak solamente ikusteagatik sakramentuaren akzidente gaiek, ortan senti baizue konsolu ta erregalo andia. Zer izanen ze, errezibitzen zuelaik berebaitan? Santa Teresak apareziturik erran zio zegon bati ansiaturik ikusi naiak Jangoikoaren aurpegia: Zerengatik aflijitzen zara, daukazulaik egunoro aldareetan? Guk zeruan ikusten duguna berbera da zuek beiratzeunziena hostia sandan; diferenzia da ezi zuek fedes, ta guk klaro; baña duzie abantalla ontan, baitezakeze aumentatu merejimentua, guk ez dezakeguna ia. Estima, honra ta adora zagun, bada, bere sakramentuan gure Jaun ona, ain andi izanik ain txipi iten dena. Maita zagun gure arimen esposo amantea, ain disimulaturik ainberze ongi iten diguna. Konsola gaitzen berareki desterru gontan, ellegatuartaño ikustera klaro eternidadeko glorian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa