www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo V:
De miraculis per verba
consecrationis

 

        Milagro in zituenak Kristo gure Jaunak dire obra dibinoak, zein ikusis gora daien gizonaren entendamentua entendatzera Jangoikoaren andia, dio San Agustinek (Tr. 24 in Joan.). Baña adbertitzen du sanduak admiratzen garela batzues ia, ez zerengatik diren andiago, baizik zeren agitzen diren argalago. Paratzen du konparazioa gobernatzean ta mantenitzean mundua guzia Jangoikoak ekarrerazis aziei ta plantei fruituak egunoro, ta milagro egin zuen gartan Kristok asetzeas bein borz ogis borz milla gizon. Au baño milagro andiagokoa da ura, dio, ta alaere artas esta nior admiratzen, ontas admiratzen dire gizonak, ez zerengatik den andiago, baizik argalago, de manera ezi egunoroko uso edo kostunbreagatik gauzarik andienak etzaizkigu iduri ain miragarri; eta au da egia ia, zenbatenas gauza den espiritualago, ta ikustenestena begis. Orra meza sandua gauzarik admirableena, ta Kristok eginikako milagroen andiena, diones Santo Tomas doktore aingiruak (Opusc. 57). Artan obratzentu Jangoikoak montioka prodijioak, ta estire admiratzen. Zerengatik? Zerengatik egunorokoak baitire, ta ixil ixila agiturik ikusten ezpaitire. Baña ikusi edo ez ikusi, estire orgatik milagroak andiago edo txipiago errealidadean. Sines andiak dire milagro agitzen direnak konsagrazioko itzen birtutes. Nainuzke adiarazi nolapait; baña fedearen misterioa da au prinzipalki. Mysterium fidei, fedeas ikusi bear da; fedea len lenik biztu bear da; alfer mintzatuko naiz fede guti edo ila dutenendako. Jangoikoaren itza da, zeintan fiatu bear dugun, egia gontan obeki ezi begis ikustean, zeren begiak bagaizke engañatu, Jangoikoak ez. Egia da beras, ta ain egia ezi aisago nezake duda bizi ote naizen, ezi ez egia ote den, ala zio San Agustinek (Ap.claus. p.1 cath. c.12). Zimendu gonen gañean goazen itz egines. Ortako orrek Maria Elizaren illargi ederra, iruzki dibinoaren arka birjinala, argiaren Ama, zeruko ataria, zeru bizia mundu gontan, bigu, otoi, anitz grazia. Abe Maria.

        Quis loquétur potentias Domini? Nork aipatu gure Jaunaren obra andiak? Auditas faciet omnes laudes eius? Nork adiarazi beraren gauza laudagarriak? zio Dabidek (Ps. 105) ta ez errepetitzen du San Juan Krisostomok mezako misterioain gañean. (H. 60 ad pop.). Borz dire konsagraziosko itzak, ta nork konta ebei darraizkion milagroak! Zer litzake ikusi bagindez begis an agitzen dena instante gartan sazerdotearen mintzora zeruan ta lurrean? Nork kristioetaik duda dezake, zio San Gregoriok (Dial. 1.4.c.58), konsagrazioko ordu gartan sazerdotearen bozara idikitzen direla zeruak, Jesu Kristoren misterio gartan presentatzen direla aingiruen koroak, juntatzen direla goitikoeki beitikoak, zerukoeki lurrekoak eta gauza bisible ta inbisibleetaik egiten dela bat? Lentxago kasi bakarrik zego sazerdotea aldareain alzinean, aldarean etzego baizik ogi ta ardo guti bat. Erratentu itzak, ta instante jausten da Jesu Kristo, paratzen zaio eskuetan, eta nola errege dagon lekuan baitago bere korte erreala ta zentinelak, aldare-inguru guzia betetzen da aingirus, dion bekala ikusi zituenak asko aldis, San Juan Krisostomok (1.6 de sacerd.). De manera ezi ez lezake uts-egin erran lezakenak dela orduan ta Jaunau presente dagon guzian eliza ala nola zeruko antesala edo zeru bat txipittoa, ta aldaregaña ala nola errege andienaren tronoa. Orgatik dio arriturik sandu berak: Garai gartan uste duzu orañik zaudela lurrean mortaleen artean? Etzara antes bien aldatzen gogoareki gloriara instantean? (Lib.3 de sac.). Guzia dago ez ikustean; sinesta bagindez ain biziro nola ikusten diren gauzak, arriturik egonen ginazke ala nola pobre bat erregeren palazioan goardia errealen ta Jaun andien erdian.

        Zoeie bides Jakob, ta arturik kanpoan etzinze an; lo zegolaik inzue amets, beira ikusten zegola eskalera bat luzea lurretik zeruraño ellegatzen zena, ta zebilzala artan jausten ta igaten aingiruak gora bera, ta goienean zegola Jangoikoa; idatzarzen da lotsarriturik. Zer da au? erraten du: Sines Jangoikoa dago leku sandu gontan, ta nik eznekie. Zein lotsagarria den leku gau! Errealki esta emen berzerik, baizik Jangoikoaren etxea ta zeruko ataria. Balego orai ebetan Jakob, ar nezake eskutik ta erran nezoke: Betor Jakob, betor nereki tenplora; ura ze amets bat, emen egi eta fedes ikusko du ez eskalera, ez jausten ta igaten aingiruak solamente, baizik presentatzen aldare gañean Kristoren majestadea inguraturik aingirus, ta ez bein solamente, baizik ere emen sazerdoteak borz itz aipatzentuen aldioro. Au baita leku sandua, emen, emen baitago an baño obeki Jangoikoaren etxea, ta zeruko ataria. Aingiruen jautsi igatea emen dezake ikusi. Orgatik sazerdoteak sagra akabatuta berla iten du orazio gau: Supplices te rogamus etc. Humilki otoitz egiten diogu Jaun guzis poderosoa, mana bez eramateko present gebek bere aingiru sanduaren eskus berorren gorako aldarera, bere majestade dibinoaren presenzian, bete gaitzen zeruko bedeizio ta grazia guzies errezibitzendugunek aldare gontaik bere Seme Jaunaren gorputz odol dibinoa.

        bukatu ondoan Salomonek Jerusalengo tenplo famatu gura, joan ze jende guziareki ofratzera Jangoikoai artan sakrifizio. Zeudelaik belauriko orazio egiten, ikusi ze jausten zerutik sugar bat miragarria, konsumitu zuena aldarean zegon guzia. Birtute dibinoaren demonstrazio andia agertzeko ontzat artzen zuela ofratu ziotena! Zer du zer ikusi angoak emengoareki, noiz ta sakrifikatzen delaik axuri dibinoa, aipatzen tuelaik sazerdoteak itz andi gaiek, ez sua, bai suaren ta gauza guzien Jauna jausten baita, ta destruiturik ogi ardoen sustanzia aien akzidenteen pean gelditzen baita beraren gorputz ta odol preziosoen substanzia sakrifikatzeko Jangoikoai ta sustentatzeko arimak. Eta au esta kostu anitzes, baizik zenbait itz erranes Kristoren ordes. O birtute miragarria!

        Elias profetas kontatzen da jautsiarazi zuela bi aldis sua zerutik, ta berartas kontatzen du Santiagok, ezi zelarik gu bekala gizon mortala ta pasiblea, egin zuela orazio ez euritzeko, ta etzuela euritu irur urteterdis; berriz egin zuela orazio euritzeko, ta eman zuela euria zeruak ta bere fruitua lurrak, de manera ezi emen atra ze egia San Agustinek gero errana, justoaren orazioa dela zeruaren giltza (S. de Tob. 226 de tempe); por konsigiente justoaren eskuan edo mian daudela ango giltzak. Giltza gebek expresoki eman zitio Kristok San Pedrori, ta orden sagratuaren medios edozein sazerdotei, ez solamente zeren absolbitus idikitzen baititio arimai zeruko atariak, baitaere zeren konsagraziosko itzen birtutes zerutik jautsiarasten baitu zeruetako Jauna. Eliasek Jangoikoaren grazia espeziales ertxi-idiki barin bazue zerua, izan ze bera sandu izatearen atenzios; baña sazerdotea da edo esta sazerdote? Barin bada, arrizaiste ontas nere fielak, barin bada sazerdote, naiz dela gaistoa ta indignoa, noiz-nai erran dezkien konsagraziosko itzak intenzioreki, ogiaren edo ardoaren gañean, bereala ta beti presentatzen da an errealki Jesu Kristo faltarik gabe; lenago faltatuko dire zerua ta lurra.

        Zer milagroa kontatzen duena Eskriturak Josue pueblo eskojituaren kapitan jenerale gartas? (Jos. 10). Garaiturik pelean gabaondarrak igesai eman zutenak, segitzen ziotelaik ark atzetik arras urratu naiak, beldurrak iruzkia lenago sartu zeien, goratu zue eskua ta boza zerurat, ta erran zue: Etzaitela mogi, ezeta ere zu ilargia. Erran bekala gelditu zire iruzkia ta ilargia zeruan, ta dio Eskriturak ala: Obediente Deo voci hominis, obeditu zuela Jangoikoak gizonaren bozara. Zenbat obeki daike erran obediente dagola Jangoikoa gizonaren bozara aldarean? Noiz ta arturik eskuetan ogia, ta goraturik begiak zerura sazerdoteak erraten baititu itz gaiek ixil ixila, gelditzen estire iruzkia ta ilargia, baizik iruzkiaren ta ilargiaren Jaun bera obediente paratzen baizaio eskuetan. Ia da ura baño, ia delaik gauza kriatuak baño guzien kriadorea.

        Gauza miragarriak leitzen dire zenbait sanduenak. Zer litzake ikustea Santa Isabelen erranera ogiak itzultzea arrosak? San Nikolas Tolentinoren bozara platerean zegon abea errerik egatzea aireak gora? S. Gregorio Taumaturgoren manura oian bat bere zain, peña ta arbola guzieki aldatzea lekutik lekura? San Bizente Ferreren oiura, gizon bat dorretik eroria airean gelditzea? San Franzisko Xabieren erranera ia sendatzea eriak, ia biztea ilak, ia berze alako mila gauza miragarriak? San Pedroren itzal sollera despeitzea eritasunak? Esta denboraik kontatzeko guzien milagroak, ta esta zeren. Beira Moises solamente bere bara garreki egiten prodijioak, ia itzultzen serpiente batean, ia bara berean nola len; ugaldeak paratzentu odoletan, betetzen du Ejipto guzia ia eltxoes, ia urapoes, ia langostas, nai duelaik erauntsiarasten du kazkaragarra, nai duelaik iluntzen du eguna, itz bates nai duen guzia. Bara prodijiosoa errealki? Famatua da prodijio gura, noiz ta atrarik Ejiptotik Jangoikoaren mezus Israelgo puebloa, segiturik ejiptotarrek atzetik arma ta aparato andiareki, ellegaturik itsasbasterrera, ia etzutelaik eskaperik ez alzina ta ez gibela, alzinetik ur inmensoak, gibeletik ejiptotarrak, goratu zue Moisesek bere bara, ta ukitu zue itsasoa; instante idiki ze bide zabal bat erdi erditik, pasatu artaño israeldarrak oñes idorrean bide berri gartaik, zeudelaik bitarteo urak bi aldetaik tieso nola bi muralla kristaleskoak pasmaturik bekala, aliketa pasaturik berze basterrera txipi-andi guziak, sarturik ia orduko bide berartan ejiptotarren tropa, Moisesek edatu zue berriz bara, ta itzuli ze itsasoa len bekala, ta ondatu zue arras tropa gura eskapatu gabe arimaik. Famatua da, alaber, prodijio berze gura, noiz ta egarriak zeudelaik desertuan israeldarrak, nion ezin aurkitus ur tanta bat ere, Moises berak ukitu zue bara gartas peña bat, zeintaik atra baize bereala iturri bat abasto nai adiña. Admiratzen gaitute prodijio gebek, bakan agitzen baitire; baña errealidadean estire konparatzeko agitzen direneki egunoro meza sanduan, noiz ta aipaturik sazerdotearen mias itz andi gaiek, Jaun soberanoa gauza guzien Jauna presentatzen baita aldarean.

        Eraunstea zerutik manna goizoro desertuan israeldarrei izan ze Jangoikoaren doai graziosoa, zeñengatik baizio Dabidek psalmoan: Panem coeli dedit eis, zeruko ogia eman ziote Jangoikoak, panem angelorum manducavit homo, aingiruen ogia jan zue gizonak. Lenbiziko txastatu zutelaik ziote admiraturik: Zer da au? Nere fielak, zer du zer ikusi manna garrek zeruko erregalo dibino goneki? Baña eznoaie ortara. Manna gura etzute noiznai; bear zute bildu atrabañolen iruzkia, ta berriro goizoro ezi galtzen ze biramoneko. Emen noiznai erran dezkien konsagraziosko itzak sazerdoteak, an dauka Jangoikoaren Semea Jesus eskuetan, zeruetako prenda, Ama Birjinaren esneas oraturikako ogi erregalatua. Arritzeko gauza da nola obratu zen enkarnazioko misterioa. Igorririk Jangoikoak aingiru prinzipe bat donzella batengana eskatzera bekala onen baimendea izateko Jangoikoaren Ama. Proponitzen dio aingiruak, erreparo imintzen du donzella Santisimak; ematen dio satisfakzio aingiruak, geldituko dela birjin naiz izanik Ama; ia orduan ematen du bere baimendea: Ona Jangoikoaren esklaba, egin bedi nereki zure itzaren konforme. O itz miragarriak! erran orduko bereala Jangoikoaren Semea izan ze konzebitua beraren entrañetan Espiritu Sanduaren birtutes Jangoikoaren milagros. Zori onekoa Maria, ta bedeikatua emaste guzien artean, zeren Jangoikoa baita zureki! Zertara dakarrat au? Adiarasteko ala nolapait konsagraziosko itzen birtutea, zeñengatik baitio San Agustinek: Ô veneranda sacerdotum dignitas, in quorum manibus velut in utero virginis incarnatur filius Déi! O dignidade benerable sazerdoteena, zeñen eskuetan enkarnatzen bekala baita Jangoikoaren Semea, ala nola Birjinaren sabelean. Esta au izatea Jangoikoaren Semearen aurzai bekala, Amas geros? Pasa gaitzen Nazaretdik Belena. An jaiorik ikusi zuelaik bere eskuetan Ama Birjinak Seme dibinoa, zer alegria! Nor legoken an? Nork inlezoken festa aur garri? Nork luken ditxa, estiot artzeas besoetan, baizik solamente apatzeas esku dibinoa! Zer diot orai emen? O fedea non zara? Laur itz erran orduko ematen zaida eskuetara ura berbera, adoratzeko, errezibitzeko, emateko. Ikustea sollik da falta, ezi gañarakos ain errealki dut emen nola an. Orgatik fedearen billa nabila. Aski delaik Jangoikoaren itza sinestatzeko, milagros ere erakutsi du Jangoikoak egia gau asko aldis. Kontatzen du Parrak (Pl. 4 de Euch.), mila iru egun ta lauetan ogei ta amabigarren urtean, Balenziako erreinuan, Monkada deitzen den erri bateko sazerdotea zegola dudas beterik ote zegon ongi ordenaturik, zeren ordenatu baize Zisma-denboran, ta ala zebila ordenatu naiak berze obispo baten ganik. Baña Jangoikoak atra zue dudatik prodijio gebeki. Egerri egun bates erraten zegolaik meza, enzuten zue andre batek bere alabatto bateki, laur urteterdi baizitue. Akabaturik meza, aurttoak etzue joan nai, ta porfiatzen zio amai etzezola utzi sazerdoteai barrideko aurra zeukana bereki. Uste zue zela an barridean lentxago jaio zen aur bat, zeñi artu zion afizione. Amak erraten zio etzela alakorik, aurrak baietz; baña amak eraman zue tiraka etxera nigarres nai etzuela bortxa, ta desengañatzeko erakutsi zio barrideko aur ziona; oneki sosegatu ze. Biramonean berriz mezara joanik, goratzean hostia, asi zekio alabattoa alborotaturik erraten amai: Ara ara non daukan, ikus bez. Baña ark etzue ikusten. Kontatu zio sazerdoteai zer agitzen zen. Onek eskatu zio nai bazue ekarri mezara urbilen egunean. Ala egin zue, ta oroat agitu ze; eta arturik sazerdoteak gero aparte, galdegin zio ia zer ikusi zuen. Neskattoak zio ikusi zuela aurtto bat lazki ederra betetzen zuena argitasunes eliza guzia. Alaere seguratzeko ia, berze egun bates eramanik bi hostia aldarera, konsagratu zue bata ta ez berzea; arturik konsagratua eskuieko eskuan, ta ezkerrekoan berzea, deiturik aur gura galdegin zio zer ikusten zuen. Aurrak bereala erran zio: Jauna, esku gartan dauka aurttogoi ain ederra. Eta berze gontan? galdegin zio mostratus ezkerrekoa. Ortan, zio ark, dauka oblea bat. Progu bera egin zue aldatus hostiak esku batetik berzera anitz aldis, ta beti ark konfesatus ikusten zuena klaroki. Beterik konsolus sazerdotea, ta admirazios jendea, zeren Jangoikoak inozente garren agos erakusten zuen egi eta fedea. Au berau da arritzeko ia, delarik indigno sazerdotea, nola usten den alakoaren eskuetan Jaun dibino-onegia. Kontatzen du Santa Teresa birjin admirableak bere bizian lanze gau itz gebeki: ellegatu nitzalaik bein komekatzera, dio, ikusi nitue bi demonio figura txoil abominableareki. Iduri zaida sazerdote triste garren lepoa inguratzen ziotela adarrek, ta ikusi nue nere Jauna majestade errandutenareki, paraturik esku gaietan, zein klaroki, ageri baize zirela beraren ofendizaleak, ta entendatu zue zegola arima gura bekatu mortalean. Eman zida lotsadura batek ain andiak, ezi estakit nola izan zen posible komekatzea. Erran zida Jaun dibinoak berak otoitz egin nezala arrengatik, ta permititu zuela entenda nezangatik konsagraziosko itzen indarra, ta nola Jangoikoak estuen usten egoteko an, naiz gaixto izanik sazerdotea (Ib.). O nork luken arimaren bista edo usma ona, sentitzeko Jaun andiaren presenzia erreala misterio gartan, nola San Franzisko Borjak, nola berze anitz sanduek, ezauntzen baizute sartu orduko edozein elizatan bazen edo ez sakramenturik! Beata Sibilina de Pabia, Santo Domingoko monja bates kontatzen da amirur urtetaik alzina itsu izan zela; baña noiz ta aurkitzen zen, naiz ustegabean sakramentuari urbil, ezaunzen omen zue alako dulzetasun sentitzen zuenareki ariman, ta oroat sentitzen omen zue zoielaik komekadura karrikan. Bein eskaturik parrokia bateko apetxau nai komekadura eri batendako, ark etzeuka forma konsagraturik, ta disimulatzeagatik uts bat uts andiagoareki, zerama forma bat konsagratu gabe. Aiturik txintxa, belaurikatu ze errelijiosa itsu zorioneko gura adoratzeko Jaun andia sakramentuan; baña etzue sentitu deus lenagoko dulzetasun gartaik. Aflijitu ze asko, deitu zue sazerdote gura, galdetu zio ia egun gartan eraman zuen sakramentua edo ez, zerengatik eztut sentitu Jaunaren presenziaren efektoak, nola lenekoetan. Aurkitu ze konfuso sazerdotea, ta konfesatu zio egia zen bekala (Parr. ib. pl.5.). Bada, itsuei ere ala sentiarasten bada presente sakramentuan, zer da inport dagon estalirik akzidenteen beloareki gure begietara, dakigulaik fedes an dagola errealki, naiz ez ikusi? O Jesus dulze amorosgarria; nion ez andiago txipian baño monstratzen dena, zer milagroak, zer prodijioak gureki egon naies! Bear gaitu agian orrek gu deustako? Eta ia inen zue bearbaginduza zerbaitetako? Etze posible izanen ainberze ere egitea gure bear baliz. Orai delaik guzis poderosoa, ta amantea guzis, dezaken ta nai duen bekala iten du. Nor da ori, ta nor gara gu? in bedi jabe gure arimen, ta onetsi bedi, zerbitza bedi, kontenta bedi beroi gu garen guziareki, aliketa il ta eraman gaitzan arteo gloriara.

 

aurrekoa hurrengoa