www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo X:
De fructibus missae,
nominátim impetratione

 

In omnibus divites facti estis in illo. 1. Cor. 1

 

        Aipaturik meza sanduaren izatea, finak, parteak ta zirkunstanziak zerbait gisas, eldu da erratea beraren balioa, fruituak ta probetxuak. Ia berladanik ezauntzen dut sartzera noaiela itsaso esnesko dulze zoragarrian, baña andian, ondargabekoan, inmensoan. Aurra naiz, ta nere entendamentua da kontxatto bat txipia, ta alaere nai dut ustu itsaso gau ain andia? Zer ai zara aurra? erran dezake edozeñek; estakusazu ori dela inposible? Badakusat; baña alaere nola baitagokida ematea Kristoren humeei doktrinaren esnea, atra nai dut itsaso gontaik zenbait tanta. Itsasoan urak bezanbat, dire mezan graziak, fruituak ta ondasunak, zerengatik an ixuri bekala ditu Jesu Kristok bere gizonengana duen amorio dibinoaren ondasunak, an dago santidadearen autorea ta graziaren iturria, perenne, guzietara emateko duena abasto. Zerura, lurrera ta lurperaño barratzen du bere inmensidade preziosoa ta prezio inmensoa. Trintate Sanduari ematen dio honra, eskerrak, ta plazer dignoa, Jesu Kristori nai duena baita bere pasio ta eriotzearen memoria, Ama Birjinari obsekio bere gustorakoa, aingiruei ta sanduei gloria ta gozo berria, purgatoriokoei alibio ta konsolurik obena, justoei graziaren aumentua, bekatariei bekatuen barkatzeko medioa, barkatuei kulpa bezan bates penaren satisfazitzeko ondasun, guziei modu erdexteko Jangoikoaren benefizio espiritualak eta tenporalak jenero guzietan.

        Entendatzeko mezaren balioa ta fruituak esta medio obeagorik, nola ikustea arimaren begieki Jesu Kristoren pasio doloresko ta odolesko itsaso gorri inmenso gura, zeñen memoria ta errepresentazio bizia baita meza, ta ala nola giltza idikitzeko merejimentu infinito bildu zituen gaien estankea barra daitzen guzien onerako, demanera ezi erratea edo enzutea meza bat ongi, da egitea Jaun iltzen gura guziengatik, il baledi bekala berriro nere edo zuregatik sollik; ala aplikatzenzaizkigu, merejimentu gaiek. Bat da ta berbera hostia ta ofratu zuena gurutzean, ta ofratzen duena aldarean sazerdotean eskus, delarik diferente sollik ofratze-modua, dio Tridentinok (S. 22. c.2) (Illud Parra. p.2 pl.24); ta gurutzeko sakrifizio garren fruituak gozatzen direla abastoki mezako sakrifizioaren medios. Sakrifizio gau, utzirik orai dena Jangoikoaren alde honra, esker ta plazer emateko errenobatus pasioaren memoria, gure faboretan da, ta deitzen da inpetratorio, propiziatorio ta satisfaktorio, mintzatus teologoen itzkuntzas, ta dakarzkigu irur fruitu prinzipalak inpetrazioa, propiziazioa ta satisfakzioa; lenbizikoa da erdextea zerutik ondasun-jenero guziak; bigarrena palakatzea Jangoikoa barkatzeko bekatuak; irugarrena pagu ematea beartuengatik zor dugun penas. Aski dugu lenbizikoa explikatzeko egun, ta ori ere ezin dezakegu, ezpazaigu ematen grazia. Orren eskuetara gure begiak daude beira, Ama Santisima emanziguna aldarean dugun axuri dibinoa; alako Amak alako Semea, Birjin Amak Seme Jangoikoa. Gure fortunosoak gizagendetik atreas Maria, bagindeki baliatzen! Ainberze eman digunak emanen digu baliatzeko grazia. Abe Maria.

        Denbora ta lege guzietan usatu dute gizonek ofratzea Jangoikoai sakrifizio erdexteko beraganik nai zutena edo bear zutena. Fortunosoak gu, baikaude alako lege ta denboran, non baitugu ofratzeko Jangoikoai sakrifizio bat daramana lengo sakrifizioei ainberze abantalla, nola errealidadeak iduriai, nola iruzkiak itzalai. Geurok nor bagara, estaike izan bear gaixtorik, ezi dugu pensa daiken mediorik obena erdexteko nai duguna edo bear duguna. Bear gaixtorik estaikela izan diot, ezi badire bear onak ere. Exenplutako, osasuna-bear da bat, berzea ondasun-bear, onek bear du au, berzeak berze gura; eskazen diote Jangoikoai; Jangoikoak daki ezi ematen badiote batai osasuna inen dela gaixto, berzeai ematen badio ondasun atzenduko dela Jangoikoas, ematen badiote au ta ura nai dutena aziko dutela suberbia, banidadea, bizioa ta gaixtakeria; itz bates, etzaiotela konbeni ematea eskatua salbazioaindako, orduan izana baño obe du gabea edo bearra, alako bear goiek deitzentut bear onak. Alakoetaik ezkaizala libra Jangoikoak. Amen. Bear gaixtoak deitzentut salbatzeko on diren gauza gaien bearrak edo gabeak. Ebetas diot estaikela izan bear gaixtorik gu nor bagara. Jauna, nola dateke ori egia, gaudelaik negarresko balle gontan, desterru triste gontan aies ta negarres bata andik, berzea emendik zer edo zertas? entendatuko nauzie konparazio goneki: kontu inzagun goazela ikustera presidio bat, non dauden penatzen presidarioak anitz maneras: Batak ai, berzeak ai, an lamentu, emen marraka, saiets guzietaik kexatzen; leku tristea dioze; alakoa da mundua; presidario gaixoak dioze; alakoak dire mundukoak. Ontan gaudelaik, ellegatzen da erregeren Seme Prinzipe Jauna; sarzen da urrikarioso, erraten diote amoroso: Ea, arimo, emen nago ni, ta emen egon nai dut zueki; esta baizik eskatu bakotxak zer nai duen, logratuko dut Aita erregeganik bear den guzia. Ezleike alegra jende gura; edo obeki errateko, dei leike ongi ia presidio leku gura, non baitago erregeren Seme Jauna?

        Itzuli gaitzen geurengana. Gure patria da an gora, andik etorriak dire gure arimak; desterruan gara orai ta negarresko balle gontan. Baña arimo, ezi gureki dago Jangoikoaren Semea Jesu Kristo, deitzen gaitu guziok, venite ad me omnes qui laboratis et onerati estis, et ego reficiam vos; zatoste ene gana guziok neketan zaratenok, eta nik erremediatukozaistet. Ondasun guziak an goratik datoz argien Aitaganik, baña erdexteko medio seguroa dugu beraren Seme dibinoa presentatzen dena mezako sakrifizioan. Zer dezakegu ukatu beardugunik? Proprio filio non pepercit etc., bere Seme propioai etzio barkatu, baizik entregatu zue (Rom. 8) gu guziengatik, nola etzitigu berareki eman gauza guziak? Baita erratea emanzitigula guziak emateareki bera. Ez dezakegu eska gauza andiagorik emana baño, zeren guzia baita gutiago bera baño. Erdexteko mertxedeak erregerenganik konbeni da memorialareki bateo presentatzea zenbait erregalo kuadradakiona, eta baldin ortas landara bere biotzekoa balitz persona entregadezona memoriala ta erregaloa, orduan seguro doaie pretensioa. Fielak, naituzie erdetxi mertxedeak Jangoikoaganik? Prebeni meza sanduko erregalo kuadratzen zaiona guzien gañetik, presenta memorialak, otoiak, afektoak mai garren gañean, persona entregatzentuena bere gorputz ta odolareki bateo. Jesu Kristo da Jangoikoaren Seme onetsia, Jangoiko dena; diot, ezi ezpada gure aldetik estorburik, estaikela utzi logratzeko, ez dezoke ukatu bere Seme dibinoai Jangoikoak, in lezoke agrabio ukabalezo. Konbeni ere da erregeganik logratzeko, autatzea eskaida bat ona, edo noiz diren bere Semearen esposorioak edo noiz jaio den prinzipe herederoa edo noiz agitu zaion nai zuen felizidadea. Niork eskatu gabe ere, dute kostunbre erregeek alako okasioetan monstratzea beren bizarria egines graziak. Konparatzeko balitz, zer eskaida obea eskatzeko Jangoikoai nola mezarena, noiz jaiotzen bekala baita Jesu Kristo sazerdotearen eskuetan; noiz desposatzen baita arimeki; noiz berritzen baita gurutzeko obra ta triunfo andi gura? Enpeñu onek anitz dezakete; an enpeñatzen dire Kristoren merejimentuak. Kausa onak alegatzeak balio du; an alegatzen da Kristoren ontasuna; modua ere, zeñeki eskatzen baita, inporta da; an eskatzen du modu miragarrian axuri mansoa eginik ta il-aintzu monstratus bere llagak guregatik eginak. Badezake utzi logratu gabe eskatua? Barin bada gauzarik Jangoikoak emanez dezakenik, bada Kristok logra ez dezakenik.

        Bere Ama Santisimas leizen da ezi enpeñaturik bekatari baten fabore, eta ezin logratus bere Semeaganik, paratu zekiola belauriko erakutsteko bularrak, zeñeki azi zuen. Instante agindu omen zio grazia eskatzen zuena. Mezan Jesus bera paratzen da Aita eternoari ain humil presentatzen bere pasioa ta eriotzea, gorputz ta odol preziosoa gure faboretan. Zer inen du aita baten biotzak, ta alako aita batenak, baizik eman eskatzen dion guzia? Orgatik sanduek zekitenek bekala ongi, mezan zute beren konfianza erdexteko zer nai zuten, edo birtuteak, edo arimo ona padezitzeko, edo lurreko gauzak oroat, konbeni bazire. Guzia enkargatzea sazerdoteei oroi zeizen aietas mezako sakrifizioan, presente dagolaik axuri dibinoa. Joan ze bein Porfirio, Gazako obispoa, enperadore Arkadiogana eskatzera gauza bat ongi latza erdexteko, baña ellegatu ze eskaida onean, noiz ta jaiorik enperadoreai seme bat baizemate bataiatzera; bataiatu ondoan paratu zio eskuttoan aurrai memorialea, zein arturik gero aita enperadoreak, ta leiturik, etziola bere semeari ukatuko lenbiziko grazia eskatzen ziona, konzeditu zue arren atenzios guzia eskatu bekala. Pasa gaitzen aita batetik berze batengana, seme batetik berzeagana, zer du zer ikusi? Baña alaere presentatze gura Jesus mezan dela, iduri zaida presentatzea bere Aita Jangoikoai gure memorialak bere eskus, ta estaikela itzuli utsik, bentzait beraren aldetik. Sinesta, ezi eskaidarik obena mezakoan prinzipalkiro hostia ta kaliza goratzean, ta ondorean dagolaik presente axuri inozente gura aldarean. Mundu guzia alaere beterik bearres ta beartsues, eta munduan egoki guzien erredenptorea, bere eskuan tuena gauza guziak ta biotza ere eman naiak! Nola da au? Medius vestrorum stetit, guem vos nescitis. Ez ezauntzean, ez estimatzean gure erdian dagona. Ori ezpaliz, dion bekala San Pablok, guzietan abrats ginazke berabaitan. In omnibus divites facti estis in illo.

        prebenitu du gaitz guzien erremedioen botika, ta alaere badiraute gaitzek? Prest dago ta eskunara ondasun guzien arka, ta alaere dabiltza asko neketan, kargaturik arimaren ta gorputzaren miseries? Jangoikoen etxea daukagu eskunara, idikirik kontino atariak, prinzipalkiro meza bitartean, ta sakramentua patente dagon guzian, Jangoikoaren Seme Prinzipe Jauna, gure amante ongigille urrikariosoa atarira atrarik bekala dago etxideten bere pobreak erremediatu naiak, dago deitzen amolsuki, venite ad me omnes etc.; zatoste enegana guziok neketan zaratenok, ta miseries kargaturik zaustenok, eta nik erremediatukozaistet. Prinzipalkiro ellegatzen garelaik meza ta komunionera, kontu errezibitzen gaituela besarka ta jarrarasten gaituela bereki bere maiean, bere besoen ertean, bere bularretan; eta alaere ain pobre miserable ariman ta gorputzean? Zer da au? Edo esta konbeni eskatzen dioguna edo estiogu eskatzen gogotik konfianza ta konstanziareki. Bidoezi, bada, ellegatus pobre-gisa Jangoiko andiaren atarira, agertus beren miseriak, eskatus erremedioa. Zaude pobre lurreko ondasunetaik eta bear bizitzeko? Egin dilijenziak, txurtu gastuak, biziorik gabe ta alaere ez aski? Domine, ad quem ibimus? Nora joain zara? Guzien Nausi ta Aitagana, mezakoan espezialki, erran zozu: eman bezagu egunorosko ogia. Oculi omnium in te sperant etc. (Ps. 144). Jauna, guzien begiak orri beira ta orrek guziei ematen diote alimentua, nola den konbeni. Idikitzen du bere eskua, ta betetzen du bedeizios arima duen guzia. Eska, segi, porfia, humil ta konstante; emanen dizu bear dena ta pazienzia, konsolu ta biotz andia. Zaude eri? Edeki kausak, goarda tentu ta erregla. Alaere ez aski? Domine ad quem ibimus? Nora joain zara? Ona guzien mediku soberanoa, solamente ukitus eskuas, tresenas, itzalas sendatzen duena, sana me Domine, et sanabor (Jerem. 17.), senda benaza orrek, Jauna, ta sendatuko naiz. Inen du bear barin bada, ezperen emain du konformidadea ta alegria. Zaude triste aflijiturik desgrazias, desonreas, naigabeas? Domine, ad quem ibimus? Nora joain zara? Ad Deum, qui laetificat juventutem meam, zio Dabidek (Ps. 42), joanen naiz Jangoikoaren aldarera, Jangoikoagana, alegratzen baitu nere gastetasuna. Santa Brijidari errebelatu zekio judioen erran komuna zela: Goazen Mariaren Semeagana, alegra gaizen. (In grat. gr. p.389). Erran zozu Dabideki: Redde mihi laetitiam salutaris tui, itzuli bezada, Jauna, bere salbaziosko alegria, ta konfirma benaza espiritu prinzipale andi bateki. Ori barin bada ene fabore, nor nere kontra? (Rom. 8).

        Baña arimaren aldetik dire anitz ia miseriak, delaik seguroago erremedioa, nai baute. Eta nola estute nai? Betoz, dei, eska Jangoikoaren atarian pobre gisa, dagolaik Jesus etxideten, biotz ta esku nobleareki eman naiak. Zaude bekatu mortalean edo beldurrak ote zauden; ah tristea! Dei gogotik, klama nigarti, Jangoikoaren izenean limosna bat, ta esta zer erran in al badezake, ezi badezake segurki ta nai du. Jauna, otoi, aurki bez bere sierbo gonek grazia orren begietan. Au da grazia santifikantea, zein bear baitugu ia ezi bizitza bera, ta zeñen logratzeko baita meza sanduaren sakrifizioa, errain dugun bekala urbilen aldian. Bear dugu, alaber, grazia auxiliantea, efikaza ta finala, baita perseberanzia Jangoikoaren doai andia. Dei atarian sendoki pobre-utsak bekala, Jangoikoaren izenean limosna bat. Jauna, ori gabe deus ez dezakegu; iduki gaiza bere eskutik, ta biz orren eskua gureki. Bear dugu arima ta gorputza plau Jangoikoaren borondatearen neurrira. Dei Jesusengana, Jangoikoaren izenean limosna bat. Jauna, aski da garen berorren sagrario ta kustodia, berorren odolareki erosiak. Bigu arima propioki Jangoikoaren imajina ta semejanzara, memoria firmea, entendamentu argia, borondate txuxena, biotz noblea ta gorputza ere obediente espirituai guzietan. Berze alde, anitz bizio ta pasione, birtute guti, zer ai zara? Zato atari gontara, non ematen baita erremedio. Zaude eskas humildades, anditurik banidade ta suberbiaren aizes hidropiko-aintzu; nora joain zara? Non obeki pega dakizuke humildadea, birtute guzien zimendua ta goardia, ondasun guzien ekarlea, ta Jangoikoaren beraxteko prendarik obena, mezan baño, zeintan Jangoiko dena ain humil baitago erakusten obras ziona itzas: ikasazie eneganik, bainaiz mansoa ta humila biotzes? Nola daike antustetu ar miserablea, beiratzen badu Jangoiko andia ain apaldurik lenik ganbelan, gero gurutzean ta orai aldarean, guziau erakusteagatik gizonai humil izaten? humilla zaite beraren alzinean lurreraño, eska zozu Jangoikoaren izenean limosna bat. Jauna, ez nadiela izan pobre ta suberbo; edeki bez eneganik suberbia on guzien benenoa, gaitz guzien iturria. In benaza humil biotzes, ez nadien galdus akaba. Zaude eri kastidadean, itsusturik lepra infernukoas edo beltzturik afekto ta pensamentu indignoen keas? Ah tristea, nora joain zara, ezpada mai gartan presentatzendenagana, baita Birjinaren Semea, Birjinen esposoa, aingiruen ogia ta arima garbien erregaloa. Ez igan gora ala, baizik txakur ezkabiadun bat bekala mai petik ainkurias, ala zuk, etzarela trebe goratzera burua, mostratus zeure miseria erran zozu, Jangoikoaren izenean: limosna bat, Jauna, nai badu, garbinazake; ezperen eznaike orren besarkara ellega komunionean. Eta niork ezin eman lustre eder gura orrek ezpada; orrek bai. Jauna, goarda bez garbi, luzitu eder bere sagrarioa, baita nere petxoa. Zaude txur pazienzia ta serenidades? Eta bear agitz ebek mundu gontan trabajuen mindegian. Nora joain zara? Mezan beira zazu Jesus sakrifikaturik bere borz llagen iturrietaik dariola pazienziaren edari osasungarria. Klama, Jangoikoaren izenean, limosna bat. Jauna, esta arrazio sollik berorrek padezitzea, orreki bateo nainuke nik ere eraman orren gurutzea. Bida otoi martirei ta sanduei eman zioten erokeria dibino gura, zeñeki ez dezaten in kasorik munduko erranes, goraberes ta joanetorries, baizik solamente berorren ofenses.

        Noiz akabatu, erratekos dezakeguna logra meza sanduan? In omnibus divites facti estis in illos. Gauza guziak tugula bera baitan, dio San Pablok, ala gorputzain, nola arimaindako beartugunak. Emen lurreko fruituak, honra, osasuna, alegria, fortuna ta on den guzia gorputzendako; emen grazia, xakintasuna, onerako inklinazioa, bizioen garaitzea, birtuteen eraizioa arimendako; emen humildadea, kastidadea, serenidadea ta pazienzia; emen laur birtute kardinalak, prudenzia azertatzeko geuren ta berzeen gobernuan, justizia edo txuxenbidea ez makurtzeko ezker edo eskui ia ezi iruzkia bere karreran, fortaleza edo arimo andia ez turbatzeko deustas, tenplanza arreglatzeko obrak, itzak, afektoak ta pausu guziak; emen fedearen argi ta bizitasuna, esperanzaren alaitasuna segitzeko bizkor zeruko bideas; emen karidadearen fintasuna proximoen alde, ta guzien gañetik Jangoikoaren alde amorio sendoa ta jenerosoa. Nola esta itxekiko sutan biotza Jangoikoaren amoriosko labe gortan? Jangoikoak ala onesten gizona, ta gizonak estu onetsiko Jangoikoa? Jangoikoak guzia ematen gizonai ta gizonak estio emanen Jangoikoai biotza berere? O gure Jesus amorosoa, pobreak ta miserableak bagara, esta orren faltas, baizik geuren kulpas, ezpaikara eldu orren etxera limosna eske, ori dagolaik eman naiak. Zergatik nai gaitu ainberze? Zer atrako du gureganik? Zer emain diogu guk? Pobreen moneda, borondate ona, afekto ona. Estugu berzerik. Baña, ai Jauna, au ere estiogu ematen askotan. Ain pobre miserable mota gaixtokoak gara, ezi borondate ta afekto ona ere estugu izanen, ezpadigu berorrek ematen. Biotz bat izaki ta ori txipia, ta artan bateo naitugu mundua ta Jangoikoa. Esta aski, sollik Jangoikoa betetzeko gure biotza? Jauna, estagola guk eman beira, ar bez berorrek dretxo duen bekala, ta onetsi bedi gure biotzareki, erre ta konsumitu gaitzen orren amorios berorren gloriatan. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa