www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo XXI:
De praecipuis miraculis
in eucharistia

 

Venite et videte opera Dei,
quae posuit prodigia super terram. Ps.45.

 

        Jesusen amorioa da triunfatzen duena eutxaristian. Baña zer intzuke ez izatera podorio duena? Biak bateo juntaturik, amorio infinitoa ta podorio inmensoa, fabrikatu ze eukaristia, obra prodijios betea. Zatoste, zio Dabidek munduko guziei, zatoste ta ikuskizie Jangoikoaren obrak, munduan egin dituen prodijioak. Zein dire oriek, Dabid sandua? Badio: autxiko du arkoa edo tiruztaia edo ballesta; zatikatukotu armak ta errekotu suan brokelak. Esta ia? Badio: Libre zaustelaik, ia atendi ta ikusazie ni naizela Jangoikoa; ensalzatuko naiz jendeen artean, ta ensalzatuko naiz munduan. Esta ia? Badio: Birtuteen Jauna gureki, gure anparazalea Jakoben Jangoikoa. Esta bear ia. Au da prodijioen korona. Noiz kunplitu ze perfektoki au? Noiz ta etorririk mundura Jangoikoa gizon eginik, azkenean fundaturik aldareko sakramentua, ontan gelditurik baitago errealki betikos gureki. Bizi zelaik mortale, galdeturik bere Majestadea non zuen bere habitazioa, errespondatu zue itz gaieki: Zatoste ta ikusazie (Joan. 1). Eta orai tenplu-barnetik dio ori beroi: Zatoste ta ikusazie nere habitazioa; baita oroat nola erratea: Zatoste ta ikusazie Jangoikoaren obra ta prodijio in duena munduan, prodijioen andiena, prodijios betea, ta prodijio inikako guzien memoria, bilgura edo suma. Aski da egotea artan guzien obrazalea; baña ortas landara obratzentu berri berritan egunoro. Bein enkarnatu ze Birjinaren entraña sanduetan, emen enkarnatzen bekala da egunoro sazerdotearen eskuetan. Bein jaio ze Belengo portalean, emen jaio zen bekala da egunoro aldarean. Bein zirkunzisioan jaio ta zorzigarren eguneko ixuri zue odol tierno berria, emen presentatzen da axuri dibinoaren odolareki egunoro kaliza. Ogei ta amirur urtes bizitu ze ikusgarri munduan obratus anitz milagro. Emen dago ia mila zazpitan egun ta ia urte gontan, ta egonen da sekula guzian obratus anitz prodijio. Prodijio andia barutzea, Jangoikoa nekatzea, izerditzea. Emen dago ofrezitzen egunoro orduko irabaziak. Egiten zue orduan orazio egunas eta gauas, predikatzen zue doktrina zerukoa; beira zazu emen ere orazio egiten gau ta egun, ta predikatzen biotzetara ixil ixila. Izerditu ze bein, odoles pasio-alzinean. Emen zenbait aldis ikusi da odolestaturik hostia sagratua. Preso inzute orduan judioek, orai dauka preso bere amorioak. Orduan sufritu zitue golpeak, eskarnioak, azoteak, aranzeak, gurutzea. Orai egiten zaizkio emen asko irreberenzia, ofensa ta injuria. Bein ilze gurutzean, emen errepresentatzen du egunoro mezan iltze gura. Orra nola den obra gau bere prodijioen memoria ta suma. Zatoste, bada, ta ikuskizie Jangoikoaren obrak, egin dituen prodijioak munduan.

        Baña egun, ebek utzirik, aipatukotugu solamente milagro errealetaik prinzipalenak agitzen direnak sakramentu miragarrian. Maria Ama, dulze amablea, estu munduak ainberze ondasun ori gabe, baizik ori dela medio; ori ezpaliz, zer litzake munduas? Ori da mendortz argi eder alegrazalea ekarri zuena mundura iruzki dibino gau. Onen milagroak aipatzeko ta estimatzeko bear bekala, orrek orai ere eman bear digu grazia. Abe Maria.

        Zatoste ta ikuskizie Jangoikoaren obrak, munduan egin dituen prodijioak, berexki sakramentu aldarekoan. Zatoste prebeniturik sinestatzeko firmeago, ta beneratzeko humilkiago estuziena entendatzen edo erdexten, zerengatik ori beroi da señale Jangoikoaren obra dela, ta andia, ezi esta bear humildade anitz, baizik juizio ezauntzeko ta konfesatzeko, dezakela ia egin Jangoikoak, ezi ez guk erdetxi, eta estirela andienak guk erdetxidezazkegunak. Jangoikoak egin du ta errebelatu du, Elizak ala sinestatzen du ta erakusten du; aski da arrazio gau gu seguratzeko. Estuzu erdexten nola au nola ura, zer da orreki? Esta au nere buruaindako, errazu. Ain laburra du naski Jangoikoak eskua, edo ain loturik dauka, egin ez dezaken baizik zuk erdetxiala? Etzaitela izan pobre suberra, tonto presumitua; fia Jangoikoaren itz eta podorioan. Irur milagro prinzipalak aipatu naitut. Lenbizikoa da konsagrazioko itzen birtutes ogi ta ardoaren substanzia destruitzea, ta paratzea aien lekuan ta aien akzidenteen pean Jesu Kristoren gorputz ta odolaren substanzia erreala, proprioa, egiaskoa; eta sustanzia bat berzean aldatze gau da deizen duena Tridentinoak Aita Sandueki transubstanzikazioa. Jauna, bada, an esta ageri mudanzarik, len bekala iduri dute. Egia diozu, iduri dute len bekala, baña estire len bekala; iduris bai, auda kantidadean, kolorean, urrinean, zaporean, baña ez, baizik agitz diferente errealidadean. Nola da au? Jangoikoaren milagros berak erran ta egin da: Ipse dixit et facta sunt. Nik estakit berze errespuestaik. Etzaistela arritu, ezi gauza naturaleetan ere agitzen zaigu au berau. Ausnarrias kontatzen da agitu dela erraustea dirua bolsaren barnean ongi ertxirik zegona, ta bolsari mellarik egitea. Ikusi omen da desegiten arras ezpata bere magian zegona ukitu gabe magia. Alaber, sekatzea ausnarri berak kupela bateko ardoa, utzirik sano ta oso kupela. Ta en fin, iltzea personak errealki utzirik biziaren iduria perfekto, nola baitiote Kardanok ta Titelmanok. Lemnosko islan zeudelaik afalzen igitarlebazuk alorrean, utzi omen zitue ausnarri batek ilozturik guziak, bakotxa artu zuen posturan, bata jaten, berzea edaturik platerera eskua, berzea goraturik zagia, berzea irris ortzak agerturik, ain nola baleude bizirik (Ap. Claus. p.3. cath. c.40). Galdeiten dut nik orai, nola in zituen ausnarriak gauza gaiek ain iduriain kontra? Bada, ezpa dezakegu erdetxi natural den gauza, zenbat gutiago eutxaristiako milagro sobrenaturala? Esta gure buruaindako erdextea, baizik sinestea.

        Begiek ikusteunte ogiaren ta ardoaren kolorea, gustoak ta usmak, aien zaporea ta urrina, fedeak ordea ikusten du Kristoren gorputz ta odolaren substanzia. Etzazula segi sentidoei idurituas, iteko juizio errealidadeas, ezi sentidoak daizke engaña, fedea ez. Matsokoak zire iduris pintatu zituenak Zeuxis pintore famatuak ain biziro, ezi engañaturik txoriak joan zire pikatzera ustes ziren mats egiaskoak. Txoriak engañatu zitue onek, baña berau engañatu zue Parrasio berze pintore batek apostu zuenak berareki, zeñek in obeki. Pintatu zue ol batean kortina bat ain biziro ta propioki, ezi etorririk Zeuxis ikustera bere kontrarioain lana, galdeturik non zen, aiturik an zeukala ol gartan, joan ze idekitzera kortina bere ustes, ta aurkitu zue zela pintatua. Rubens, alaber, pintore famatuak pintatu zue Klara Eujenia Austriako artxidukesaren erretratoa ain propiki, ezi paraturik leku ilunkara batean, ikusirik artxidukeak diosala egin zio ustes zen bere esposa bera (Parr. p.3. de euch. pl.5). Klaro da konparazio gebek estutela ikustekorik eukaristiako milagroareki, baña errantut solamente adiarasteko ezi arteak iduriarazi badezake estena badela, nola Jangoiko andiaindako esta izanen posible paratzea bere gorputz ta odol preziosoa ogi ardoaren idurien pean? Iduritzea ogi estena ogi, ardo iduritzea estena ardo, da gure fedearen triunfoa, sentido guzien bortxa arrazioak ezaun dezan egia, orgatik espezialki, misterio gau deitzen da fedearen misterioa. Berzeetan sinestatzen dugu ikustenestena; ontan kasi ikustendenain kontra, baldin ikusten denas in baledi juizio substanzias, baña esta propioki ikustendenain kontra, zerengatik ikusten dena solamente dire ogi ardoen akzidenteak, ta oriek an dire, orieki ordea ogirik ta ardorik ez, baizik gorputz ta odol dibinoa, zeñetan aldatu baitire itzen birtutes, Jangoikoaren milagros. Egi eta fede gau konfesatzen ta errespetatzen dute naiestutela bortxa deabruek ere, ikusten baita experienzias Darokan ta nonnai. Erresistizen ze konjurio guziei bat zegona emasteki batean Kanbraien. Egun bates Deana, akabatu orduko meza, joan ze konjuratzera. Deabruak erran zio: Zein ongi armaturik eldu den errezibitu duen ogi garreki! Zer ogi? erran zio Deanak: Ezpada baizik ogi errezibitu dutena mezan, ezadiela atra, baña barin bada errealki Kristoren gorputz ta odol preziosoa, beraren birtutes atraadi berla. Berla erran orduko atra ze madarikatua (Parra ibid.).

        Misterio gonen itzal bat bekala ze Moisesek ikusi zuen malda gura sugarretan erre gabe, sugarra barin baze nola etzue erretzen? Edo ezpazue erretzen nola ze sugarra? Ogiaren gusto, urrin ta kolore; ardoaren ere bai, nola estire ez ardo ta ez ogi? Baña ikusagun Moisesen bara prodijioso gura. Ia edatzen du ta itzultzen da serpiente; ia artzen du ta itzultzen da bara. Goazen itsaso gorrira; edatzen du Moisesek bara ta partitzen dire bi aldetara urak, zein bi aldetaik zeude pasmatu-aintzu, ala nola bi muralla ureskoak tiesos, pasatzerakoan israeldarrak. Nola daude ain tieso urak direlaik likido jariten direnak? Milagro gau bekala izan ze ibili zelaik Kristo oñes uren gañean. Berze aldera berriz obiako ar-lauza, atra zelaik obiatik gorputz dibinoa, mogitu gabe ta ukitu gabe arria. Zer in zekio arriai bere gogortasun ta sendargoa? Badakit estirela ongi eldu milagro gebek adiarasteko sakramentuaren milagro exzelentea, ta dardukatela entendatzen estuten gauzan; baña ontas dut plazer, ezpaitaizke kabitu gure buru txarren kapazidadean Jangoikoaren marabillak. Alaere exenplu gaiek zerbitza dezakete seguratzeko gure fedea sinestatzean ogi-ardoen substanziaren aldatze garren milagroa, gelditurik lengo akzidente berberak sakramentu miragarrian.

        Berze milagroa da egotea akzidenteak sujetorik gabe, au da, ogi ta ardoaren akzidenteak beren substanzia gabe. Zertan, bada, sustentatzen dire? Zerk dauzki? Nola diraute? Goazen klaroago. Akzidenteak deitzen dire kolorea, zaporea, urrina, kantidadea edo andi txipia. Nork edo zerk ditu ebek an? Ogiak ta ardoak ez, ezi an estaike erran, ogi gau edo ardo gau da txuri edo gorri, gustoso, atxondun, andi-txiki, anitz edo guti, zerengatik ia esta an ogirik ta ez ardorik batere. Estitu Kristoren gorputz ta odolak ere akzidente gaiek, ezi estaike erran dela aien ariora txuri edo gorri, gustoso, atxondun, andi-txipi, Jaun garren gorputza eta odola, ezi disparate litzake pensatzea beraren kolorea, zaporea, urrina ta kantidadea dela ura. Norenak dire? Ogi ardoarenak. Non dire ebek? Estaude an ia. Nola daude bada, aiek? Ori da milagroa, Jangoikoaren podorio infinitoaren birtutes daude. Naturalki destruituaskeros ogi-ardoen sustanzia, destruitu bear zire aien akzidenteak, ala nola urratuaskeros paretea joan da gañeko tintura. Baña emen edekirik edo aldaturik ogi ardoen substanzia, diraute eben akzidenteek milagrosoki. Entendatzeko, intzagun kontu duela batek ainberze habilidade, ezi autxirik golpe bates lanpara gorren kuerda ta basoa, alaere geldiarazi lezan olioa ta ura bere argiareki airean deus gabe oraiko figura berean. Arrigindeizke guziok, ta urbildurik ikustera Jesus, nola dagoke olio ta ur gau? erran gindezake: Lanpara kendu dute, onzia autxi dute, nola dago bada olio gau, ur gau ta argi gau airean? Badakusat konparazioain laburra, adiarasteko sakramentuan iten den milagroa. Baña zer inen dugu, ezpada konparazio aski denik? Bada, ala da egia. Paratu ze ogia ta ardoa, konsagratzen dire; esta ia ogirik eta ardorik an. Ikusteunzuna da ogiaren edo ardoaren kolorea, gustatzeunzuna da aien zaporea, ukitzeunzuna da aien kuantidadea; ta aien substanziarik ez, baizik adimentuari sinesta, au da, aditu dugunai, Eliza Ama Sandari Jangoikoak errebelatu diola, Kristo bera dagola sakramentu gartan ain errealki nola zeruan. Ala itsutu zelaik Isaak, manaturik Esau seme andienai zoeiela eiziara ta eizia ongi konpondurik ekar zezola emateko orreki berai azken bedeizioa. Ura joan ondoan, Rebekak deiturik seme berzea, baize Jakob, maiteago zuena, bestitu zue Esauen tresenes, ta estalirik eskuak antxume-larrueki sarrarazi zue aitagana humerri konpondu zuenareki, arrapatzeko aitaren bedeizioa, sinestarazirik Esau zela; eta ala agitu ze errealki. Isaakek sentitu zue Esauen tresenen fragranzia, jan zue eraman ziona, astatu zitio eskuak, mintzatu zio ta galdegin zio; aitu zue arren boza ta erran zue: Boza Jakoben boza da, baña eskuak Esauen eskuak dire. Ta ala dio eskriturak, etzuela ezaundu zela Jakob, nonbait ezpide zio sinestatu sines adimentuai, ziolaik: Boza, Jakoben boza da. Gure asuntorako, lanze gontan Isaak laur sentidoek engañatu zute: Begiek, esta admiratzeko itsu zegolaik; usmak, zeren sentitu zuen Esauen tresenen fragranzia; gustoak, zeren uste zue eizia zela jaten zuena; eta eskuen astatzeak ere bai, zeren larru gaieki uste zue zirela Esauen esku bilozuak. Sollik adimentuak etzue engañatu: Boza, Jakoben boza da. Esta au ere konparazio kabala, baña entendarasteko ezi sakramentu gontan estaiela in kasorik laur sentidoes, baizik borzgarrenas, adimentuas; ez begies, zerengatik begiei hostia sagratua iduri dakioke ogi, ta esta ogi, usmai oroat, ta esta, oroat astatzean, oroat gustatzean. Baña fides ex auditu, fedea dator aditzetik; auditus autém per verbum Xpti. Aditzea berritz da, Kristoren itza dela medio, ain seguro baita, nola Jangoikoa, zeren Jangoiko baita bera, engañatu estaikena ta ez dezakena.

        galde gindezake emen norbaitek, zergatik faltaturik ogiaren sustanzia, estiren faltatzen akzidenteak? Zergatik paratzen delaik hostian errealki gure Jauna, gelditzen diren bateo ogiaren iduria, gustoa ta alakoak. Ala disponitu zuenak daki guzis, baña guk pensa dezakegu dela, izateko ala nola belo sagratu bat estal dezana gure begi eriei sancta sanctorum lotsagarri admirable gura, Jesu Kristoren majestade soberanoa. Izan daitzen lañu bat bekala altxatzen duena gure Jaunaren gloria, ezkaitzengatik sobra lotsarritu beraren presenzian. Izan daitzen itzal misterioso bat konteni dezana iruzki dibino garren argitasun inmensoa, ezkaitzan itsatu, ta izan dadien gure fedea fede ta balioso, sinestatus ikustenestuguna. Izan daizen ala nola parete edo kortina berariaskoa, zeñen berze aldetik dagon gure arimen esposo dibinoa, disimulaturik bere majestadea, humil, llano, amante gisa, gure naiak, gure otoitzen aditzen, gure bearrak ikusten, gure amorioa konbidatzen. Ain andi ta ain txipi! Majestade ain lotsagarria, ta errebozaturik akzidenteen belo txuri garreki! Fedea, non zara, ezpaita urtzen biotza ikustean hostia txipi gura begis, ta fedes an okultatzen den Jaun gure amantea? deseatzen zuen bati ansia andieki joatea mundu gontaik ikustera Jangoikoa, Santa Teresak apareziturik erran zio: konsola zaite, ezi guk ikusten duguna glorian da zuk ikusten duzuna aldarean, distinzio goneki, ezi guk ikusten dugu gloriako argian, zuek fedearen argian ta irabaziareki (Parra ib.). Begiak estimatzen tut geienik, zio sanda batek; eta zergatik uste duzie? Ikusteagatik, zio, hostia sagratua, zeñen ikustea baizue erregalo andia, ta ezin ikusia izanen bailekio pena andia. Eta errealki Jangoikoak zenbaitei estiote utzi ikustera hostia sandua aldartes (Parr. Andrad.). Sibilina de Pabiak, berriz, itsu izanik ikusten zue, au da, ezaunzen zue non zen sakramentua (Parr. ib). Atra gara bidetik; itzul gaizen.

        Berze milagro bat da egotea bateo ez solamente zeruan egotemodu naturalareki, baitaere munduan, sakramentu gau dela medio, anitz lekutan errealki presente gorputz ta arimareki, estelaik orgatik anitz Kristo, emen bat, an berze bat, ez, baizik bat bakarra ta berbera osorik, sakramentua den guzietan. Leitzen dugu San Franzisko Xabieres, San Antonio Paduakoas ta berze zenbait sandus, aurkitu zirela bateo bi leku diferenteetan. Nola izan ote zen ori diskurritzea bego teologoendako; nik fedes dakitena da Kristo dagola ainberze lekutan, nola baita sakramentu, errealki guzietan. Estut ere aurkitzen konparazio kabalik, baña nolapait adiarazi nai. Alemanian zego espiritu gaistoeki emasteki bat (Andrad. gr. 5. SS. 14). Bein pasatzean karrikatik komekadura belaurikatu ze adoratzeko, zerengatik deabruek ere errespetatzeunte guzien Jauna sakramentuan; berze guziak, alaber, paratu zire belauriko, solamente, judio bat gelditu ze tzut tzuta, joanik emastekiak, edo arren eskus deabruak eman zio bofetada bat ederra, ziola: Desditxatu txar ingratoa, nola estiok egiten erreberenzia eure Jaun ta Jangoikoai, zein baitoaie sakramentu gartan? Ark errespondatu zio: Ori egia balitz, ainberze Jaun ta Jangoiko lirazke, zenbat baitire meza erraten direnak munduan, ezi guzietan diote dagola beren Jaun ta Jangoikoa. Orduan emastekiak arturik an aurkitu zuen baia bat, ta paraturik iruzkiaren parean, erran zio: Estuk ikusten zenbat lekutaik pasatzen den iruzkia, ta diferente dirudien, ta alaere estela baizik bat? Ario gontara, naiz presente paraturik gure Jauna meza guzietan, estuk baizik bat. Ala erakutsi zio deabruak sakramentuaren egi eta fedea iruzkiaren konparazioareki, baña esta konparatzeko iruzki bata berzeareki. Leike erran ere, nola iruzkia bat izanik agertzen baita anitz ontzi ureskoetan, borobil guzia bakotxean, ala. Baña klaro da diferenzia. Ala nola ene boza orai anitzen adimentuetan baitago, bat izanik boza; baña estu zer ikusi onek milagro garreki. Orai eldu dire millaka prodijioak, nola kabitzea Jesu Kristoren majestadea ain hostia txipian; nola egotea batean ainberze nola bietan ta guzietan, txipiagoan oroat nola andiagoan; zati anitz eginik ere hostia, ez zatitzea, baizik aurkitzea osorik Kristoren Majestadea zati guzietan, nola hispiluaren zatietan ageri baita osorik aurpegia oroat nola osoan, baña iduris da au, sakramentuan da errealidadea; ta berze asko prodijio ezin erdetxi ta ezin erabakidezazketenak nik. Galdeiten didanai nola au, nola ura? Ona errespuesta: Ipse dixit et facta sunt, berak erran ta egin da. Quis loquétur potentias Domini? Nork erabaki gure Jaunaren obra prodijiosoak?

        Nere Jaun eta Jangoiko andia, ainberze milagro! Ainberze prodijio guri egiteagatik ongi! Eta ain guti estimatzen ta erreparatzen guk! O hostia sandua, guzioi milagro ta milagro! O amen preziosoa zeruak adiña ta Jangoiko adiña balio duena! Nere Jesus onegia, nere arimaren esposo amantea, nere axuri dibinoa, nere prisionero amorioskoa, noraño apaldu da? Zoraturik bekala dirudi dagola digun amorioaren utses! Barkatu, Jauna, itza, ezi tontoturik ta lelaturik nago orren presenzian beiratus orren amorioaren exzesoak, orren biotz noblearen marabillak. Baña norengatik? Gizonengatik, eta neregatik ere bai. Estakit zer erran, ta ez zer erran duten; baña etzaida deus, nola biotzak dakien amatzen alako amazallea. Eta zer in bear du baizik amatu? Orrek bai ni, eta nik ez ori? Esta arrazio. Kantatu nai dut Santa Teresareki: Jesus nere prisionero aldarean emen dago. Zer in bear dut? Ni ere nago Jesusen amoros ero. Ain andia ta ain txipi Jesus ori neregatik, badakusat zerengatik, amorosteagatik ni. Barin badut biotzik, Jesus, nai dut ilartaño ori ia guziak baño, ori nai dut bakarrik. Ezpadezaket entenda, Jesus, anbat nola den, alaere orreki emen astoko gau egonen da. Fedeak supli bez, ene fielak, ezpadezake erdetxi entendamentuak, ori da zerengatik geiegi iten duen guregatik Jangoikoak. Oroitu egin zuenas jaiotzean utzi baize erreklinatzera ganbela batean; gero azotatzera kolumnan, gero iltzera gurutzean. Ura in zuenak inzue au ere. Apaltze arrigarria da hostia bateraño, baña goratze geiegia da gu zeruraño, artaik dator onen esperanza, ezi apaldu da goratzeagatik gu. O ain zierto nola Jesus eukaristian, banindego ni bere glorian! Amen.

 

aurrekoa hurrengoa