Euskaldunon Egunkaria gogoan
20 urte bete dira Euskaldunon Egunkaria indarrez itxi zutenetik. Eta efemeride hura gogora ekartzeko, egunotan hainbat lan argitaratuko ditugu Literatur Emailuetan.
2003ko otsailaren 20a, betirako memorian iltzatuta geratuko den eguna delako euskal prentsa bultzatu, irakurri eta idazten aritutako guztientzat.
Otsailak 20: Itxaro Bordaren 20 urte eta gero hau koplak, Juan Luis Zabalaren Erresistentzia baten gazi-gozoak gogoeta eta Amagoia Gurrutxagaren 14. orrialdeko titularra kontakizuna.
Otsailak 21: Harkaitz Canoren Sisiforen paperak, Idurre Eskisabelek kontatutako Arrazoia eta Etengabe eta Josu Goikoetxeak 1992ko albiste batetik abiatu eta sortuatko 92 izeneko poema.
Otsailak 22: Jule Goikoetxeak idatzitako Euskaldunon Egunkariak 20 urte eta Hedoi Etxarteren 1992.
Otsailak 23: Jose Luis Otamendiren Egunkari orri batekin eta Gotzon Barandiaranek idatzitako Egunkari bat atrildu zaigu besoetan.
Otsailak 24: Nora Arbelbide “Denok gara amerikarrak”, Mikel Elorzaren antzerkilana Erredakzioa itxita eta Oihana Arana eta Leire Vargasek idatzitako poema: Iragan geruzak.