Uzt
29
07
Estu eta luze, Ozeano Barearen ertzean, Hego Amerikan. Raul Zurita eta Ariel Dorfman. Mauricio Electorat eta Pablo de Rokha. Alejandro Jodorowsky, Marcela Serrano eta Luis Sepulveda. Egungo poeta txiletarren antologia bat.
Uzt
22
07
Nobela beltzak azken urteetan izandako bultzadaz hitz egitera etorri zen Donostiara. Juan Ramon Biedmarekin mahai-inguru batean parte hartzekoa zen asteartean. Gijongo (Espainia) Aste Beltzak Donostia Kulturarekin duen akordioaren bidez heldu ziren. Nobela beltzaren indar eta esparruez, Kubaz eta marjinalitateaz dihardu elkarrizketan.
Uzt
15
07
Egungo idazle frantsesik interesgarrienetako bat den Jean Echenozen azken lana itzuli du Gerardo Markuletak euskarara. Maurice Ravel musikariaren azken bizi puska kontatzen du nobelan. Ravel errealetik Ravel fikziozkora egiten du salto abilezia handiz, erreala eta nobeleskoa banandu ezinak eginez.
Uzt
08
07
Azken urteetan Erri de Lucaren (Napoli, 1950) hainbat eta hainbat lan argitaratu dira. Guztiak jarraitu ezin eta, Siruela argitaletxearekin kaleratu duen “In nome della madre”-rekin (“En el nombre de la madre”) jo ditu begiz irakurle eta kritikariak. Europako idazlerik maitatuenetako bat da, eta bere poetika bereziarekin, erreferente bat idazkeran eta ikusmoldean.
Uzt
01
07
Hil zela mende erdia bete baino hilabete lehenago, maiatzaren 13an, omendu zuten Berlingo Arte Akademian Alfred Doeblin. Bere izena daraman saria eman zuten “Alfred Doeblinen gaua” deitu zuten ekitaldian. Gunter Grassek jatorri juduko idazlearen obra laudatu zuen. Ekainaren 26an zen urteurrena. Alfred Doeblinek “Berlin Alexanderplatz”-en hiri modernoaren erretratu adierazgarria egin zuen.
Eka
24
07
Inoiz ez dio notizia izateari utzi eta notizia da berriz ere Michel Houellebecq. Ekainaren erdialdera amaitu zituen “La Possibilité d”une île”-n grabaketa lanak. Ez da bere liburu bat zinemaratzen duten lehen aldia, aspaldi ez dela “Les Particules élémentaires” (Oskar Roehler, Alemania, 2006) eraman baitzuten pantailetara. Grabaketaren zuzendaritza lanak egin dituen lehen aldia da ordea. Asteburu honetan, Donostian, “Plataforme” liburuan oinarrituta Calixto Bieitok moldatu duen antzerki lana ere ikus daiteke.
Eka
17
07
“Astebete baino gutxiagoan eta errezitatuz idatzi nituen istorioak dira nire gogokoenak”. Idazterakoan berak izan sentipen berbera uzten dute bere ipuinek irakurlearengan: freskura, arintasuna, azkartasuna. Mende honetako ezinbesteko idazle horietako bat, John Cheever (1903-1982), atzo mende laurden hil zen.
Eka
10
07
Imre Kertesz, Gyorgy Konrad edo Danilo Kisen akuilukide. Kertesz eta Konrad hungariarrak, Kis serbiarra, Norman Manea (Bukovina, 1936) errumaniarra. Lau ipuin ilun eta itogarri irakur daitezke Tusquets argitaletxeak kaleratu berri duen “Felicidad obligatoria” (“Fericirea obligatorie”) liburuan.
Eka
03
07
“Beat” belaunaldikotzat hartzen dute katalogo eta antologietan, baina gorroto zituen “beat”-ak. Azalean gelditzen omen ziren. Behatzaile, irakurle, artista: poeta zen Kenneth Rexroth (1905-1982). Ekainaren 6an 25 urte beteko dira hil zela. San Frantziskoko (AEB) berpizkunde kulturalaren motorretako bat izan zen. Eta idazle fina.
maiatza
27
07
Anagrama etxeak Ricardo Pigliaren “La invasión” berrargitaratu du. Orduko hamar ipuinei zazpi gehitu dizkie egileak: aldizkarietan kaleratutako bost, eta guztiz plazaratu berriak diren bi.
maiatza
20
07
30eko hamarkadan laudatua, urte luzetan ahaztua. Hollywoodeko gidoilari kaskar gogoratzen zuten gehienek. Bukowskik, saldu zutenean, argitaletxez ez aldatzeko, John Fanteren (1909-1983) lanak argitaratzeko baldintza jarri zuen. Charles Bukowskik benetan gogoko zituen Fanteren lanak. Errealismo zikinaren aita, Bartzelonako Anagrama argitaletxeak “West of Rome: Two Novellas (Al oeste de Roma)” liburuarekin, Coloradon jaiotako idazlearen obra guztia argitara ekarri du.
maiatza
13
07
Patxi Zubizarretak euskarara ekarri duen “L’Armée du salut” (“Salbazioko Armada”, Alberdania, 2007) aurkeztera etorri zen Abdela Taia Donostiara. Marokoko Salekoa jaiotzez, Parisen bizi da. Euskaratu berriaz gain, beste bi liburu ditu: “Mon Maroc” (2000) eta “Le rouge du tarbouche” (2005). Aurelia Arkotxa lagun eta itzultzaile duela mintzo da.
maiatza
06
07
Kanadako idazlerik garrantzitsuenetako bat da Margaret Atwood (Ottawa, 1939). Urtero Nobel sarirako hautagaia. Poesia, nobelak eta kritika landu ditu. Torontoko Unibertsitateko irakaslea. “Dancing Girls” (“Chicas bailarinas”, Lumen, 1998) eta “El asesino ciego” lanengatik ezagutzen badugu ere, liburu “ahaztu” asko ditu. Hainbat ipuin bildumetatik jasotako narrazioekin osatu du “Érase una vez” liburua Lumen argitaletxeak.
Api
29
07
Kronikatik eta fikziotik, Euskal Herritik bertatik eta atzerritik abiatuta, Gernikako bonbardaketak literaturaren arbuioa ere izan du 70 urteotan.
Api
22
07
Nobela grafikoaren alorrean azken urteotan nabarmendu den sortzaile garrantzitsuenetakoa da Alex Robinson (New York, AEB, 1969). Bere pertsonaiek arrakasta dute helburu, baina gutxi dute super heroitik.