Urt 09 20

Liburuak ebook formatuan

Ebook formatuan emana du Susa argitaletxeak bere katalogoa, ia bere osotasunean. Argitaletxearen funtsetatik beste bost aldatu ditugu formatu berrira, Erreferentziak saileko bi antologiarekin, Vladimir Maiakovskiren  Poema antologia (1993) eta W.H. Audenen Poema antologia (1994). Eta horretaz gain, Susa saileko bi liburu, Krokodil bat daukat bihotzaren ordez (Itxaro Borda, 1986) eta Gizaeuropa (Omar Nabarro, Joseba Urizar, 1986), eta Itxaro Bordarena baita ere, Amaia Ezpeldoiren lehen ikerketa: Bakean ützi arte (1994)

Abu 16 19

Saiakerak epub formatuan

Bere katalogo osoa ebook euskarrian eskaintzeko ahaleginean, Saiakera bildumako hainbat titulu ekarri ditu Susa argitaletxeak epub formatura, eta argitaletxearen webguneko dendan eskura daitezke orain. Denak kulturgintzaren inguruan ardazturiko lanak izanagatik ere, gai eta estilo oso desberdineko tituluak dira webgunera ere osoan ekarri dituenak: Camembert helburu (Jon Alonso, 1998), Artaziak (Joan Mari Torrealdai, 2000), Gabriel Aresti – biografia (Angel Zelaieta, 2000), Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan (Edorta Jimenez, 2003), Mila ezker (Garbiñe Ubeda, 2009), Ez dago etxean (Jokin Urain, 2010), eta Autopsiarako frogak (Koldo Izagirre, 2010).

Abe 13 18

XX. mendeko poesia kaierak epub formatuan

XX. Mendeko Poesia Kaierak plazaratu zituen Susa argitaletxeak 2000 eta 2002 urteen bitartean. Koldo Izagirrek apailatuak, joan den mendeko euskal poesiaren bilduma aparta osatzen dute. Epub formatura ekarri ditugu kaierok eta Susa argitaletxearen webguneko dendan eskura daitezke orain. Lau emanalditan aurkeztuak, aurkezpen gisa Izagirrek emandako hitzaldiak XX. mendeko euskal poesiagintza ezagutu eta ulertzeko konpendio paregabea dira; horiek ere argitaletxearen webgunean irakur ditzakezu.

Agenda

Efemerideak

Kritikak