Katixa Dolhare. Bea Salaberri, Oihane Zuberoa Garmendia eta Josune Aznarez Alkat Literatura eta bortua, hemen idatzi gaiari inguruan solasean arituko dira irailaren 20an (larunbata) goizeko 10:00etatik aitzina. Ondoren, Amaia Ezpeldoi, Itxaro Bordaren pertsonaiari buruz mintzatuko da Gorka Arrese. Azkenik, Eñaut Etxamendi idazlearen obra narratiboa bere ikerketa lana aurkeztuko du Itziar Madinak.
Bazkalostean, Hemingway eta Irati ibilbide literarioa Josu Jimenez Maia gidari dela. Arratsean, Artzainak, gure lehen poetak Oskar Alegriazinemagilearen lekukotza, filmetako irudiak eta eleekin.
irailak 21, igandea, Iratin
Biharamunean, –irailak 21 (igandea)- goizeko 10:00etan Lurrak erreko ez balu mendi ibilbide literarioa Eneko Barberenak gidatuta – Arrazola – Azalegiko gaina – Orion -Arrazola- Iratiko baso eta inguruetan. Harpeako lezearen ondoan Itxaro Bordaren ahotsean Itzalen tektnonika poema liburuko aleak eta Ibon RG musikariaren doinuak aditu ahal izanen dira arratsldeko 17:00etatik aitzina.
Poesia egunak antolatu dituzte Oiartzunen. Heriotzak Eduardo du izena poesia ez-errezitala eskainiko du ostegun honetan Formol laborategiak. Biharamunean, Yolanda Arrieta idazleak eta Peru Galbete musikariak Etxe bat poesia errezitaldi musikatua egingo dute. Azkenik, aipagarria da Harkaitz Cano, Itziar Ugarteeta Jose Luis Otamendik Poeta bat zure sukaldean errezitaldiak egingo dituztela herritarren etxeetan.
1985ko uztailaren 7ko ihesaldiak Sarri Sarri abestia ekarri zuen berarekin, Kortatu taldeak Toots & The Maytals taldearen Chatty Chattyabesti dantzagarriaren bertsioa egin zuenean. Kortatu taldearen abestia oso ezaguna bilakatu zen, eta 40 urte beranduago oraindik maiz entzuten da Euskal Herrian, eta gure mugetatik kanpo ere. Fermin Muguruzak bere azken biran ere kontzertu guztietan jo du.
Badago ordea, Iñaki Pikabea Pitiren omenez egindako bertsioa ere (Oreretako Zintzilik IrratikoHertziok saioko kideek sortutakoa):
6. euskal disko eta liburu azoka antolatu dute ekainaren 7an (larunbata) Ziburun. Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte Ziburuko herriko plaza gure literaturako nobedade eta lanez mukuru egonen da. 33 argitaletxe, 10 diskoetxe, 39 idazle eta 111 nobedade batuko dira Baltsan elkarteak eta Argia aldizkariak antolaturik, aurten ere Susa literatura argitaletxeaEuskal Herriko beste hainbatekin batera Ziburuko azokan izanen da.
Antzerkiaren oholtzatik mintzatu zen Ander Lipus antzerkigilea Literaturiari hasiera eman zion ekitaldian. Hitzen plazan, prekaritate egoera latz baten berri eman zuen, sortzaile anitz baina azpiegitura eta plaza ahulak dauzkagula agerian utziz, sorkuntzaren eta honen babesaren aldeko aldarri bat eginez. Errealitateari ihes egin gabe. Osorik irakur dezakezu haren Manifestua.
Formol Laborategiak eta Susa literatura argitaletxeak Heriotzak Eduardo du izena poesia errezitaldia aurkezten dute. Munduko Poesia Kaierak poesia liburu bildumak 10 urte betetzen dituen honetan, Susako lagunek bizirik dauden poetak hil nahi zituztela esan zieten Formoldarrei. Haiek metaforikoki esan omen zuten, baina, Formolekoek lana serio hartu dute… (gehiago…)
(H)ilbeltza. Nobela beltzak eta euskara elkartzen diren plaza da Baztangoa. Aurten ere ekitaldi sorta antolaturik, Nola sortu kriminal bat (nahi gabe) mahainguruan izanen diraEdurne Elizondo eta Mikel Elorza urtarrilaren 25ean (larunbata) 11:00etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Erratzuko ohiko bazkariaren ostean, Izaskun Gracia Quintanak Basokoa aurkeztuko du eta Iñaki Petxarromanek berriz Lehendakariaren alaba nobela. Egunari amaiera emateko Ilargipeko enigmak, susmagarrien gaua ilunabarrean, Erratzuko ostatuetan barna jostetan.
Benetakoa
Bira ekoiztetxekoek, zenbait idazle eta abeslari aktore lanetan jarrita, urtero bezala ikusentzunezko pieza ederra sortu dute aurten ere. Benetakoa.
Itxaro Borda eta Gotzon Barandiaranek zenbait solasaldi egingo dituzte heldu den astean beraien poema liburu berriak –Itzalen tektonika eta Galbahea hurrenez hurren- aurkeztu asmoz Euskal Herriko liburudenda ezberdinetan. Bilboko Biran -ekainaren 18an, asteartearekin-, Gasteizko Eva Forest Liburutopian -ekainaren 19an, asteazkena- eta Zarauzko Garoan -ekainaren 20an, osteguna-.
Gotzon Barandiaranek Literaturian grabatutako abestia eta Itxaro Bordak poema liburuaren aurkezpenean Donostian irakurritako ale bat eskaintzen dizkizuegu entzuteko.
41 argitaletxe, 119 nobedade, Daniel Landarti omenaldia eta egitarau oparoa ekainaren 1ean ospatuko den Ziburuko liburu eta disko berrien azokan.
2024an argitaratutako uzta izango da protagonista egunean zehar, Herriko Etxearen parean horretarako egokituko den gunean egingo diren aurkezpenetan: Mattin Iñaki Martiarenak Irritaia komikia aurkeztuko du, Yolanda Arrietak Etxe bat norberarena saiakera, Idoia Torregaraik eta Zaldieroak Mikroipuinak ipuin ilustratua, Eider Behobidek berak itzuli duen Mohammed El Kurd-en Rifqa liburua, Mikel Etxaburuk Manttalingo alaba poema liburua eta Bea Salaberrik Mesfida zaitez nobela.
Mari Luz Esteban idazlearen Manifestuak irekiko du gaur Literaturia Zarautzen. Ostean Iraia Elias, Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola aktoreek (B)egira! ikuskizuna eskainiko dute Modelo aretoan.
Larunbatarekin, –maiatzak 25– liburu azoka izango egun osoan Lege zaharren plazako karpan, eta eguerdian eta arratsaldean liburu aurkezpenak Ahotsenean. Modelo aretoan, Komikigintza eta itzulpenak izango dituzte hizketagai Bego Montorio, Julen Gabiria eta Miel Anjel Elustondok. Patxi Zubizarretak Inuksuit ikuskizuna prestatu du eta Gotzon Barandiaranek Galbahea poema liburukoak kantu bihurtuko ditu zenbait musikariren laguntzaz.
Igandean –maiatzak 26– Gorka Arrese eta Harkaitz Cano solasaldian arituko dira: Gehiago gustatu zitzaidan aurreko zure liburua.
Feminista eta marxista izateagatik batetik, eta saiakera idazle handia delako bestetik ezaguna da mundu osoan Silvia Federici. Berriki bere poemekin liburua plazaratu du euskaraz Txalaparta argitaletxeak: Hitzak palmondo.
Dia das letras galegas egunarekin, urtero idazle bat omentzen dute Galizian. Aurten, duela 20 urte zendutako Luisa Villalta poeta eta musikaria da omendua. Gurean, Itxaro Bordak euskarari ekarria, 1994an, Maiatz aldizkariaren 22. zenbakian. Bere zenbait poema, eta Galizian egin duten dokumentalaren hasiera eskaintzen ditugu bere omenez, eta letra galegoak irakurtzera gonbidatu, bide batez.
Durangoko Azokan, Barrenkaleko ertzean topatuko dituzue aurten ere Susa literatura argitaletxeko liburuak. Abenduaren 6an (asteazkena) hasi eta abenduaren 10era (igandea) bitarte, aurtengo nobedadeak, azken urteetako liburuak, idazleak eta lagunak bertan izango gara, irakurleekin tarte bat hartu, eta literaturaz gozatzen saiatzeko.
Irailekoak literatura ekitaldiaren baitan, Antonia Vicens idazle mallorkarra izan da gonbidatuetako bat. Eleberrigilea eta poeta, Balear Uharteetako egungo ahotsik sendoenetako bat da berea. Bisitaren karietara, Monika Etxeberriak zortzi poema ekarri ditu euskarara, irakurgarri jarri ditugunak.