(H)ilbeltza Benetakoa Baztanen
(H)ilbeltza. Nobela beltzak eta euskara elkartzen diren plaza da Baztangoa. Aurten ere ekitaldi sorta antolaturik, Nola sortu kriminal bat (nahi gabe) mahainguruan izanen dira Edurne Elizondo eta Mikel Elorza urtarrilaren 25ean (larunbata) 11:00etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Erratzuko ohiko bazkariaren ostean, Izaskun Gracia Quintanak Basokoa aurkeztuko du eta Iñaki Petxarromanek berriz Lehendakariaren alaba nobela. Egunari amaiera emateko Ilargipeko enigmak, susmagarrien gaua ilunabarrean, Erratzuko ostatuetan barna jostetan.
Benetakoa
Bira ekoiztetxekoek, zenbait idazle eta abeslari aktore lanetan jarrita, urtero bezala ikusentzunezko pieza ederra sortu dute aurten ere. Benetakoa.