Ots 26 16

Barnesen Lurraren mailan

2013an kaleratu zuen Julian Barnesek Levels of Life, hiru narraziok osatutako liburua.  Hiru kontakizun diferente, baina hirurak ere galeraren leitmotivak lotzen dituena. Norbait galtzea, hori dute ardatz, besteak beste,  liburuaren hiru atalek, eta hori du gai Lurraren mailan kontakizunak, Ibon Sarasolak euskarara ekarri digunak. Egungo narraziogintza ingelesaren izen handietako bat, euskaraz irakur dezakegu Sarasolaren itzulpenari esker, kontakizun bete askoan.

Ots 18 16

Iñaki Zabaletaren
Eskuaren fereka

Hitzak antzu, motz / gelditzen direnean” sortzen dela eskuaren fereka dio Iñaki Zabaletak liburuaren lehen atala osatzen duen poema luzearen amaieran, baina ez dira ez hitz antzuak poemario honek dakartzanak, bizitzaz beteak baizik. Lau atal ditu Eskuaren fereka (Hordago, 1982) liburuak: lehena poema kateatu luzea, sentimenduei egindako kantu ederra; amodiozko poemak ditu bigarren atalak; eta gaiaren aldetik poema solteek osatutakoak dira azken biak. Hiru urte lehenago Bertsoaren ezpata poemarioa argitaratua, 110. Street-eko geltokia ezagun egin zuen autoreak lehendik erakutsia zuen sentipenak paperera ekartzeko dohaina.

Ots 11 16

Bernard Dadieren
zortzi poema

Ehun urte bete ditu Bernard Binlin Dadie idazleak. 1916ko otsailaren 11n jaioa Boli Kostan, estatu horretako literaturaren  aitzindaritzat hartua da. Konpromiso politiko handikoa, kolonialismoaren aurkako borrokan jardun zuen eta kartzelatua izan zen, eta independentziaren ostean Houphouët-Boignyren alderdian aritu zen. Genero guztietan lan handi baten egilea, eta literatur lanera bere pentsamendua ekarri duena, euskarara ekarri ditugu haren zortzi poema mendea bete duen egun honetan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak