Ots 18 16

Iñaki Zabaletaren
Eskuaren fereka

Hitzak antzu, motz / gelditzen direnean” sortzen dela eskuaren fereka dio Iñaki Zabaletak liburuaren lehen atala osatzen duen poema luzearen amaieran, baina ez dira ez hitz antzuak poemario honek dakartzanak, bizitzaz beteak baizik. Lau atal ditu Eskuaren fereka (Hordago, 1982) liburuak: lehena poema kateatu luzea, sentimenduei egindako kantu ederra; amodiozko poemak ditu bigarren atalak; eta gaiaren aldetik poema solteek osatutakoak dira azken biak. Hiru urte lehenago Bertsoaren ezpata poemarioa argitaratua, 110. Street-eko geltokia ezagun egin zuen autoreak lehendik erakutsia zuen sentipenak paperera ekartzeko dohaina.

Agenda

Efemerideak

Kritikak