Zerk bereizten du ulu bat otoitz batetik? Eta otoitz bat poema batetik? Izan al daiteke zerrenda bat poema? Izatez, ba ote da poema ez den zerrendarik? Lapurtutako testuei forma aldatzea aski da testu baten jabetza geureganatzeko? Ekar ote liteke poema liburu batera Oteizaren Klarion laborategiaproiektua? Galdera horiei jarraiki osatu dira Ulu egiteko bolondres bila poemarioko atal ezberdinak, diziplinari berari buruz hausnartuz eta poemaren muga formalak ikertuz, librearen librez, neurri eta errima guztietatik aske, noiz jostari eta noiz mamitsu, beti arakatzaile. Osorik irakur dezakezue sarean.
Hogeita bost urte bete dira azaroaren 27an Gloria Fuertes idazlea hil zela. 36ko belaunaldiko poeta, garai ilunetan eta gizonezkoak nagusi ziren giro batean ahots azalean soil eta era berean indartsua erakutsi zuen, ezagun egin zuen haur literaturako eremutik kanpo ere. Euskaraz badugu lagin ederra dastatzeko aukera, Josu Landak euskaratu zuen antologiaoparoan.
Munduko 22 hizkuntzatara itzuli dute Mosab Abu Toha poeta palestinarraren poema bat. Beñat Sarasolak paratu du euskaraz, eta sarean jarri dugu. Ekimena O bod eta Lit hub aldizkari elektronikoek gauzatu dute. Itzulpenen berri eman eta gutxira jakin dugu gainera Mosab Abu Toha Gazatik ateratzean, checkpoint batean azaroaren 19an atxilotu egin zutela. Aske da orain.
Adania Xibli
Palestinar idazlea den Adania Xibli Frankfurteko liburu azokaren karietara egin zen ezagunagoa gure artean. Eman behar zioten saria ukatu zioten Palestinako gatazka aitzakia gisa hartuta. Nazioartean elkartasun mezu eta agiriak hedatu ziren. Argia aldizkariak Palestinari buruz egin duen ale berezian, Gorka Bereziartuak ArabLit Quarterly aldizkarian ingelesez argitaratu zen ipuina -2023ko urriaren 15ean- euskarara ekarri du: Lata baloia.
2023ko azaroaren 17an zendu da Agustin Ibarrola artista. Gabriel Arestiidazlearen lagun haundia. Eta gaur artistak idazleari egindako lanak gogoratu gura ditugu. 1966an, Kriselu argitaletxean Arestik Euskal harria plazaratu zuenean, bi artistei zentsuratutako lanak -irudiak eta poemak- gogoan hartuz. Euskal Harria poema liburua Gabriel Arestik berak argitaratu zuen. Kriselu bilduma abiatu zuen horrela. Graficas Ellacuria etxean inprimatu zen, Bilboko Buenos Aires kalean.
Euskal harria poema liburuak 120 pieza zituen, baina zentsuratengatik 60 bakarrik argitaratu ahal izan zituen Arestik. Ibarrolak egindako 14 irudietatik hiru izan ziren zentsuratuak. Poema liburuak lau parte ditu, eta hirugarren zatia Ibarrolari eskaini zion Arestik: “Poesia para Agustin Ibarrola” du izenburua. (gehiago…)
Iruñea, 2016. Gobernu autonomiko berriak goi mailako kultur jardunaldi bat antolatu du, eta Sanchez Godin intelektuala ezusteko bat ematekoa da bertan: Manuel Vazquez Montalbanen nobela argitaragabe bat agertu da, Carvalho Euskadin izenekoa. Ezustekoa, ordea, nobelaren bat-bateko desagertzeak emango du, eta Jon Alonsoren protagonista ezagunaren, Enekoitz Ramirez Lanbasen, esku geldituko da kasua.
Bartzelona, 2003. Carvalho detektibea Ramblei begira dago, Guadalupe Agirre euskal enpresari handienetako baten enkargua jasoko duenean: 1982an desagertu zen Kokotxa militantearen neska-laguna aurkitzea. Ordainsari altua eskainiko dionez, aurrera egitea erabakiko du Carvalhok, giro arraro baten erditik: esan gabekoak, paper misteriotsuak, jarraipenak…
1998ko azaroaren 15ean, orain dela 25 urte, hil zen Federiko Krutwig. Hala euskalgintzan nola kulturgintzan XX. mendeko eragile handietako bat izana, gazterik lotu zitzaion euskalgintzari, gehienbat Euskaltzaindiaren bitartez. Bere lan filologiko eta politikoez gain (Vasconia), literaturaren alorrean ere izan zuen emaitzarik. Oso ezaguna ez zaion arloa, poesiagintzarena, jaso nahi izan dugu, eta bere poemak ekarri ditugu urteurren honetan irakurtzeko. Goethe eta Hölderlin ere euskara ekarri zituen Gernika aldizkarian. Susa aldizkariaren lehen zenbakian, 1980. urtean berari egindako elkarrizketa ere irakurtzeko modukoa iruditu zaigu.
1922an Ingalaterran jaiotako Philip Larkin II. Mundu Gerra osteko poesia ingelesaren gailurretako bat da. Errealitate arruntaz mintzo arrunt batean poesia eginik, unibertso handia atzeman zuen. Eta maisua izan zen zirrararen mamia azaleratzen bizimodu itxuraz hitsenari ere. Juanjo Olasagarrek sen handiz dakarki orain haren mintzoa euskarara, Susa argitaletxea laster argitaratzekoan den antologian, Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan. Aurrerapen gisa, honasei poema.
Javier Arzuaga Oñatin jaio eta Arantzazun frantziskotarrekin ikasi ostean 1952tik Kuban ibili zen. Batistaren garaian irakasle eta fraile; eta iraultzaren ostean La Cabaña presondegiko kapilau izan zen. Hainbat fusilamenduren -55 zehazten ditu berak- lekuko izan zen, eta apaizgoa utzi eta urteetara idatzi zuen Jon Aranok berriki euskaratu duen Gauerdi minean. Osorik dago irakurtzeko moduan booktegi.eus gunean.
Azaroaren 2an topatu zuten, 1975ean, Pier Paolo Pasoliniren gorpua Ostiako hondartzan. Erabat argitu gabeko hilketa, handitu egin zuen idazle eta zinemagile italiarraren inguruan lehen ere ernea zen polemika eta zalaparta. Gutxi barru Munduko Poesia Kaierak bilduman haren antología bat argitaratuko du Susa argitaletxeak, Irene Hurtado de Saratxo Mendietaren itzulpenean. Pasoliniren heriotzaren urteurrenean, hona antologia horretako sei poema.