Uzt
25
21
New Yorkeko Eskola deitutakoaren sortzaile eta figura bikainetako bat, XX. mendeko bigarren erdialdeko ingelesezko poesiagintzan lekua egin zuen Frank O’Harak, bizi izan zen berrogei urte laburretan. Poeta, musikaria, dramaturgoa, arte diziplina desberdinen elkarrizketan oinarritu zuen, urte askoan, bere lana. Julen Apella Santamariak haren lau poema ekarri dizkigu euskarara, O’Hara hil zela 55 urte bete direla eskaintzen dizkizuegunak
Uzt
23
21
2001eko uztailaren 23an, duela 20 urte, zendu zen Eudora Welty idazlea. Library of American bizi zela bere lana argitaratua ikusi zuen lehen emakumezkoa, Carson McCullers eta Flannery O’Connorrekin batera AEBetako Hegoaldeko narraziogintzaren erakusle gorenetakoa da. Hainbat eleberri eta ipuinen egilea, Nondik dator ahots hori? narrazioa itzuli du Mikel Elorzak. Edgar Mevers ekintzaile beltzaren hilketan —Welty jaio eta bizi izan zen Jackson herrian— oinarritutako narrazioa da, hilketa gertatu eta hilabetera emana argitara, hiltzailea nor zen jakin aurrekoa.
Uzt
16
21
Antzerkiaren harra barruan darama Gaizka Sarasolak, eta ez lo. Mairu antzerki tailerra eta urteotan egin duen lana da horren erakusgarri. Berriki Susa argitaletxearekin Ganbila bilduman Zerrakuretan liburua publikatua, 2016an hiru testu bildu zituen Erleak, satorrak, beleak liburuan, edo! argitaletxearekin argitara emandakoa. Osorik eskaintzen dizkizuegun hiru teatro-testuotan —Urak ttiki dire, Lur azpikoak eta Talaka—, inguruan duen errealitatea gordin hartu zuen egileak, eta bufoiaren arimari fidel, itsusia edertu, antzerki bilakatuz. Gozatu.
Uzt
07
21
Europa eta AEBetako irakurle asko gatibatu ditu Jende normala eleberriak (Alberdania, 2020, Irene Aldasorok euskaratua) , eta letren nazioarteko plazan ezarri Sally Rooneyren izena. Arrakasta horren aurrekoa duzu hona ekarri dugun ipuina, Soldata jauna, Leire Vargas Nietok euskaratu duena, idazle irlandarraren unibertsoan murgiltzen hasteko narrazio aproposa.