Abu 31 17

150 urte Baudelaire hil zela

Charles Baudelaire zendu zela 150 urte bete dira abuztuaren 31n. Poeta erreferentziazkoa, « lirika modernoaren aita » kalifikatu du Xabier Bovedak  gaur hemen eskaintzen dizkizuegun poemen aurkezpenean. Les Fleurs du Mal obra seinalatuko zortzi poema dakartzagu, Bovedak euskaratuak eta  Idatz&Mintz aldizkariaren 56. zenbakian, 2014an, argia ikusi zutenak.

Abu 22 17

W.B. Yeatsen hamar poema

Poeta eta antzerkigile irlandar handia ekarri du euskarara, bere azken zenbakian, Idatz& Mintz aldizkariak. Irlandako herriarekiko idazle konprometitua, herri hartako kultura alorrean erreferentzia ezinbestekoa da William Butler Yeats. Xabier Bovedak haren ibilbideko liburuetatik aukeraketa egin eta hamar pieza argitaratu ditu, orain hemen aurkezten dizkizuegunak.

Abu 16 17

Langston Hughesen oihua

Amerikari berriro ere Amerika izaten uzteko aldarrikatzen zuen 1935ean Langston Hughes idazleak; ostera ere beltzena, indioena, pobreena… Ez du gaurkotasunik galdu Hughesen oihuak. XX. mendeko AEBetako ahots ezinbestekoa, herri soilaren, langilearen eta beltzaren aldarria bikain jaso zuena hala literaturan nola bestelako lanetan, Espainiako Gerran eta beste zenbait mugimendu politikoetan, poema hori eta beste dozena erdi itzuli dizkio Iñigo Astizek, hemen eskaintzen dizkizuegunak.

Abu 06 17

Patxi Ezkiagaren poemak

Bi poema liburu dakartzagu aste honetan, biak ere Patxi Ezkiagarenak. Poeta zela Ezkiaga esan zion kritikari batek bere lehen liburua, Beldur naiz, plazaratu zuenean, garaiko modatik kanpo ibiliagatik ere (80ko urteak ziren, poeta gazte askoren agerpen garaiak), poeta, eta  poesian gehiago emango zuena. Eta eman du gehiago, bai horixe. Beldur naiz eta Aiodi herriko kantak bi lehen poemarioen ondotik, beste 15 plazaratu baititu Ezkiagak, gaurdanik irakurrita nabari denez, garapena izan duen ibilbide poetiko batean. Bere lehen biak irakur ditzakezue orain.

Agenda

Efemerideak

Kritikak