Eka 26 24

Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa liburuko 6 poema

Mohammed el-Kurd  idazle palestinarraren Rifqa poema liburua plazaratu du Katakrak argitaletxeak, Eider Beobidek ekarri ditu euskarara. Asteburuan EHZ festibalean, poemak jendaurrean irakurriko dituzte itzultzaileak berak eta Xalba Remirez kazetariak Arberatzen. Palestinako egoera latza dakarte poemok lerro artera, eta EHZ jaialdian irakurriko dituzten sei poemak paratu ditugu sarean, irakurgai.
p02_rifqa

Eka 18 24

Pablo Barrio, inora bidean galderak pausatuz

Euskal idazle gutxi dira beren ibilbidea ia osorik teatroa idazteari eskaini diotenak, eta horietakoa dugu Pablo Barrio. Ganbila bildumaren baitan argitaratu berri, itxuraz galduta eta alderrai dabiltzan pertsonaiak batzen dira 2074 antzezlanean. Agertokiaren erdian itxuraz noraezean eta umezurtz, etengabe galderak pausatzen dizkigute pertsonaiok. Umorez, antzerkiarekiko pasioz eta kritika sozialez lepo dagoen testua uzten dugu orain irakurle zein antzerkigileen esku, bertako pertsonaien bizi-dardara kutsatzeko prest.

yesenin

Eka 17 24

Hau gerra bat ote den, antzerkiaren bitartez

Mikel Ayllon eta Piszifaktoria Ideien Laborategiaren eskutik, gerra gai bezala hartzen duen ezohiko triptiko bat dakarkigu Ganbila bildumak oraingoan. Antzezlan itxurako hiru bala dira triptiko horren osagaiak: Bunker, Hau ez da gerra bat eta Hau gerra bat da. Hiru bala hauek leku berean dute abiapuntua, eta hirurak dira lan gordin, zuzen eta gupidarik gabeak. Haien arteko loturak eta oihartzunak topatuko ditu irakurleak, ikerketa bide beraren zati diren heinean. Gerraz ari dira, baina funtsean, jendarte, bikote, bidaide egiten eta desegiten gaituzten harremanez ere bai. Adierazgarria da hitzaurrea bera, aurkezpen izaera gainditu eta gogoeta bide kritiko bat oparitzen diguna.

yesenin

Eka 12 24

Sergai Jesenin errusiar paradisu galduaren poeta

XX. mendeko errusiar poetetarik handietako bat dugu Sergei Jesenin, bere 30 urteko bizitza laburrean sona eta itzal handia erdietsi zuena. Sentiberatasun handiko poeta, ildo erromantikotik modernagoetara jauzi egin zuena, lehendik euskaratuta dauzkagun aleetara beste zazpi poema gehitu behar dizkiogu, Xabier Bovedak itzuli eta Idatz & Mintz aldizkariaren kaleratuak.

yesenin

Eka 12 24

Itzalen tektonika eta Galbahea solasaldi eta poema errezitalak

Itxaro Borda eta Gotzon Barandiaranek zenbait solasaldi egingo dituzte heldu den astean beraien poema liburu berriak –Itzalen tektonika eta Galbahea hurrenez hurren- aurkeztu asmoz Euskal Herriko liburudenda ezberdinetan. Bilboko Biran -ekainaren 18an, asteartearekin-, Gasteizko Eva Forest Liburutopian -ekainaren 19an, asteazkena- eta Zarauzko Garoan -ekainaren 20an, osteguna-.

afixa-GalbaheTektonikoa-mutua

Gotzon Barandiaranek Literaturian grabatutako abestia eta Itxaro Bordak poema liburuaren aurkezpenean Donostian irakurritako ale bat eskaintzen dizkizuegu entzuteko.


Merezi bezala jagon Gotzon Barandiaran


Argitasun betearen ehundurak Itxaro Borda

Eka 06 24

Alice Munroren Asunak

2024ko maiatzaren 13an zendu zen Alice Munro idazlea, jaioterri izan zuen Kanadan. Literatura unibertsaleko izen ezinbestekoa (Nobel saria jaso zuen 2013an), ipuin-idazle gorenetako bat da Munro. Bi liburu irakurri ahal zaizkio euskaraz, Zorion handiegia (Meettok, 2012) eta Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Erein-Igela, 2018). Isabel Etxeberria Ramirezek euskaratuko obra honetako ipuin bat dakargu: Asunak. Literatura Unibertsala sailean argitaratu zen ipuin-bilduma honetako narrazio bat ere entzungai da Xerezaderen Artxiboa webgunean.

munro

Eka 05 24

Gabriel Aresti gogoan

1975. urteko ekainaren 5ean hil zen Bilbon Gabriel Aresti idazlea.

arestiguztiak
Gabriel Arestiren obraren berri izateko leku aproposa da Literaturaren Zubitegia; non besteak beste, Arestiren liburu guztien berri, berari buruzko aipamenak, sarean osorik dauden liburuak, bere ahotsez grabatutako poemak, erdaratutako bere lanak edota idatzitako liburu ezberdinei azken 60 urteotan egindako kritikak.

Eka 03 24

Kafka hil zen duela 100 urte

kafka100

Franz Kafka idazlea hil zen duela 100 urte.
Sare sozialetan txioa egin eta tira atera du Zaldieroak Berria egunkarian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak