Abe 25 25

Vassili Alexakisen Aita

1943ko Eguberri egunez jaio zen Vassilis Alexakis idazlea, Atenasen. Unibertsitate ikasketak egitera Frantziara jo zuen eta han egin bere bizitzaren zati handi bat. Eleberri eta ipuin askoren egilea, ironia samur batez janzten zituena bere lanak; eta hala frantsesez nola grezieraz idazten zuen. Bere ipuin ezagunetako bat ekarri zuen euskarara Beñat Oihartzabalek, eta Maiatz aldizkarian argitara eman. Hemen duzue Aita.

Abe 14 25

Paul Eluarden poemak

1935eko abenduaren 14an jaio zen Paul Eluard poeta, Saint-Denisen. XX. mendeko poesiagintzan izen ezinbestekoa, surrealismoaren idazlerik idazleena, jardun politiko antifaxistan engaiatua, askatasuna idazten zuen poeta. Gernikaren garaipena poema, Mikel Antzak euskaratua, dugu engaiamendu antifaxista horren adibide guretzat hurbila.  Horrekin batera, Imanol Goienagak Ttu-Ttuá aldizkarian emandako zenbait poema, Koldo Izagirrek itzulitako hamar poema eta Ekaitz Sirventek ekarritako zortzi ere irakur daitezke euskaraz. Ahots eskertzekoa Eluardena, bizi ditugun arootan.

Paul Eluard. Argazkia: Man Ray

Paul Eluard. Argazkia: Man Ray

Abe 13 25

Joseba Tapia eta Natxo de Felipe
Harri eta herri

Duela 25 urte, 2000ko abenduaren 13an, Gabriel Arestiren Harri eta herri poema liburuaren aurkezpena egin zen Bilboko Kalderapekon.
Koldo Izagirrek egindako hitzaldiaren ondotik, Natxo de Felipe eta Joseba Tapia musikariek kontzertu labur eta hunkigarria eskaini zuten.

(gehiago…)

Abe 11 25

Grace Paleyren kontakizuna

Honela definitu zuen bere burua Grace Paley (1922-2007) ipuingile eta poeta estatubatuarrak: bakezale borrokalaria eta anarkista kooperatiboa. Vietnamgo gerraren kontrako protestetan maiz atxilotu zuten, eta 1978an kartzelatu egin zuten Etxe Zuriaren aurrean arma nuklearren aurkako pankarta bat zabaltzeagatik. Jasone Larrinagak euskaratu zuen Agur eta zorte on, New Yorken antzoki batean txartel-saltzaile lanean ari izandako Rosie Lieber-en istorioa dakarren ipuina. Irakurgai dakarkigu idazlearen jaiotegunean.

Abe 04 25

Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan

Durangoko Azokan, Barrenkaleko ertzean topatuko duzue aurten ere Susa literatura argitaletxea. Abenduaren 5ean (barikua) hasi eta abenduaren 8ra (astelehena) bitarte; aurtengo nobedadeak, azken urteetako liburuak, idazleak eta lagunak bertan izango gara, irakurleekin tarte bat hartu, eta literaturaz gozatzen ahalegintzen.

Aurtengo nobedadeak

Amorante frantsesa aurkeztu zuen Miren Agur Meabek udaberrian, eta Eider Rodriguezen Dena zulo bera zen, Hedoi Etxarteren lehen nobela den Izen baten promesa eta Harkaitz Canoren Silueta aurkeztu berri ditugu narratiba sailean.
narratiba25
Hezur berriak poema liburuarekin ezagutu dugu Ane Labaka poeta, eta Ane Zubeldiak Kontra poemarioarekin, biak udaberriak argitaratuak.
Mikel Ibarguren eta Hasier Larretxeak poema liburu bana aurkeztu dute udazkenean, Haize begitik eta Guztia urruntzea da hurrenez hurren. Eta sail honetako 100. liburuarekin, Susako poema liburuek diseinu berria daukate orain.
poesia25
(gehiago…)

Abe 04 25

16 poeta Palestinako

Palestinako herriaren sufrimendua, erresistentzia eta borroka kontatzeko modu asko daude, eta poesiarena da horietako bat. Israel Gazan burutzen ari den genozidioa salatuko dugu Durangoko liburu Azokan, eta asmo horren baitan Susa argitaletxeak liburuxka bat plazaratu du, 16 poema Palestinako, 16 poeta palestinarren poema banarekin, Durangoko liburu Azokan gure irakurleen artean banatuko duguna.
palestinako

Agenda

Efemerideak

Kritikak