Joseba Tapia eta Natxo de Felipe
Harri eta herri
Duela 25 urte, 2000ko abenduaren 13an, Gabriel Arestiren Harri eta herri poema liburuaren aurkezpena egin zen Bilboko Kalderapekon. Koldo Izagirrek egindako hitzaldiaren ondotik, Natxo de Felipe eta Joseba Tapia musikariek kontzertu labur eta hunkigarria eskaini zuten.

Emanaldi bakarreko kontzertua izan zen, espreski egun hartarako prestatua, eta aldez aurreko saio handirik gabea. Grabazioan edo interpretazioan dauden hutsegiteak, beraz, erraz barkatuko dituzuelakoan gaude. Areago, Natxo de Felipe ez zen kontzertuan parte hartzekoa, kanpoan baitzen. Hala ere, minutu batzuk lehenago heldu zen bidaia luze batetik, eta kitarra hartuta jaitsi zen Kalderapekora, entsaiatu barik eta Tapiarekin batera batere frogarik egin barik.
Ordukoak entzungai jarri ditugu berriz ere, 25 urte beranduago.
Sarrera (Natxo de Felipe)
Kristo, ni eta gizonak (Natxo de Felipe)
Keja eta promesa (Natxo de Felipe)
Ya sabes mi paradero (Natxo de Felipe)
Astepeko Sekretarioaren bertso berriak (Joseba Tapia)
Sarrera (Joseba Tapia)
Egia bat esateagatik (Mikel Markez / Joseba Tapia)
Egun da Santi Mamina (Mikel Laboa / Joseba Tapia)
Nire poesia oso merkea da (Rogelio Botanz / Joseba Tapia)
Nire aitaren etxea defendituko dut (Fernando Unsain / Joseba Tapia)
Apur dezagun katea (Joseba Tapia)

