04 16 26

Jon Sarasua eta Mikel Artola Hondoaz galde Biderako sintesiak

Hondoaz galde Biderako sintesiak liburua ondu dute Jon Sarasua eta Mikel Artolaren arteko solasaldiek eta apirilaren 16an (osteguna) 10:30ean aurkeztuko dute Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

04 17 26

Eider Rodriguez eta Anari Dena zulo bera zen Zugarramurdin

Eider Rodriguez eta Anari Dena zulo bera zen emanaldia egingo dute apirilaren 17an (ortzirala) 19:00etan Zugarramurdiko Museoan.

04 22 26

Hasier Larretxea Itzulerako bideak irakurketa performatiboa Oñatin

Hasier Larretxeak Itzulerako bideak poema irakurketa performatiboa egingo du apirilaren 22an (asteazkena) 19:00etan Oñatiko Kultur Etxeko zinema aretoan. Rosario Gortari eta Patxi Larretxea gurasoek ere parte hartuko dute.

04 29 26

Maria Reimondez Basatiak Lisipe sailean

Maria Reimondez galiziarraren Basatiak Begirada libre bat hilekoari, gorputz askotarikoetatik saiakera euskaratu du Nerea Loiolak, apirilaren 29an (asteazkena) 11:30ean Donostiako Plaza berriko liburutegian. Lisipe.

05 15 26

Hitzez eta ahotsez 10. irakurraldi girotua Durangon

Hitzez eta ahotsez irakurraldi girotua egingo dute maiatzaren 15ean (barikua) arratsaldeko 16:00etatik aurrera Durangoko Plateruenea kultur aterpean.

05 28 26

Ziburuko azoka aitzineko Azokaroa

Ziburuko liburu azokaren aurretik, inguruko herrietako literaturzaleak batzeko hainbat ekitaldi antolatu ohi dira eta aurten ere apirilaren 30ean (osteguna) hasita Azkainen, Ziburun, Urruñan, Baigorri eta Donibane Lohitzunen.

Agenda

Efemerideak

Kritikak