Abu 21 24

Baldwinen eta Conraden munduak eta mendeak

Arrazaren erreibindikazio-saioa da James Baldwinen lanaren funtsa, ardura erlijiosoaren ukitu ezabaezinarekin, eta horren adibide bere lanik ezagunenetako bat, Zoaz mendira aldarrikatzera (Ibaizabal, 1996), Literatura Unibertsala bildumarako Juan Mari Mendizabalek euskaratua. Baina eskubide zibilen aldeko ekintzaile ere izan zen idazle honen lanetan homosexualitateak (Giovanniren gela) eta bestelako kezka sozialek ere tokia dute. Hegoak, poor Richard narrazioa itzuli zuen Iñigo Aranbarrik (Susa aldizkaria 27, 1991). Mendea bete da abuztuaren 2an haren jaiotzarena, eta biharamunean 100 urte, halaber, Joseph Conrad idazlea hil zela. Iñaki Ibañezek ekarri zuen euskarara Ilunbeen bihotzean eleberria (Ibaizabal, 1990, Literatura Unibertsala), eta euskaraz ere irakur daitezke beste zenbait lan, besteak beste SalatariaJuan Mari Mendizabalek euskaratua— eta Josu Zabaletak itzulitako Gaspar Ruiz narrazioak. Kasualitate polita ez al da egun bateko aldearekin hiltzea XIX. mendeko inperioen Europaren ordezkari izan daitekeen Conrad eta jaiotzea XX.ean arrazismoak zapaldutakoei ahotsa jarri nahi izan zien Baldwin?

Uzt 11 24

Bi idazle, bi liburu Booktegin

Poeta, eleberrigilea, aktibista, Espainiako gerran soldadu ibili eta Frantziara erbesteratua, han erresistentzia lanean jarraitu zuen Joaquim Amat-Piniella katalanak, alemanek atxilo hartu eta Mathausengo kontzentrazio-esparrura eraman zuten arte. Handik bizirik irtenda, esperientzia hura KL Reich liburuan jaso zuen (Amical Mathausen elkartearen sortzaileetakoa da berau), eta orain euskaraz irakur dezakegu, Jexuxmari Zalakainek euskaratu eta Booktegik argitaratua. Kontzentrazio-esparruei buruz idatzitako errelato gordina, ona. Ez da Zalakainek katalanetik ekarri digun obra bakarra, Booktegin bertan argitara eman baitu Avelli Artis-Gener Tisner idazlearen Opoton zaharraren hitzak. Idazle, kazetari eta komikigilea, gerratik erbestean Frantzian atxilotze-esparrua bizi izan zuen Tisnerrek ere. Mexikora desterruan joana, hango kulturaren ezagutzak eta sentiberatasun partikular batek eraman zuten Opoton zaharraren hitzak  idaztera, umorez betetako istorioa  non 3.000 eta gehiago gudari aztekek Iberiar penitsula “aurkitu” zutenekoa kontatzen den.

Mar 27 24

Maria Barbalen Adiskide eskoziarrari

Kataluniako idazle erreferentziazkoetako bat da Maria Barbal. Genero askotan jarduna —antzerkia, saiakera, kazetaritza—, eleberriak ditu ezagunenak, zenbait hizkuntzatara itzuliak batzuk. Euskarara ere bai, Jexuxmari Zalakain GaraikoetxeaAdiskide eskoziarrari nobela euskarari ekarri eta argitara eman baitu Booktegi egitasmoan. Idazlea 1947an jaio zen Pallars eskualdea kokaleku duen eleberri zikloko laugarrena, literatur jardun heldu eta landu baten emaitza da. Booktegiren webgunean dago irakurgai.
adiskide

Ira 01 23

W.W. Jacobsen urteurrena

Idazle eta umoregilea izan zen W.W. Jacobs britainiarra. Ipuin liburu zenbaiten egilea, The Lady of the Barge (1902) liburuko Tximino atzaparra narrazio “makabroa” da haren ezagunenetako bat. Ana I. Moralesek ekarri zion euskarari, eta Booktegin argitara eman 2020an. Duela 80 urte hil zen Jacobsen ipuina irakurgai aproposa izan daiteke ikasturtea abiatzeko.

Ots 10 22

Oparia

The Velvet Underground taldearen 1968ko White ight/White Heat diskoan argitaratu zen Oparia, Lou Reed-ek idatzitako ipuina, John Calek errezitatua. Xabier Montoiak ekarri du euskarara istorioa, eta Booktegi-n irakur daiteke. Eta irakurtzeaz gain, entzun ere egin daiteke, Amaia Lainontzik irakurria; Nagore Legarretarenak dira irudiak eta Montoiak berak eta Javi Pezek jarri diote musika.

Abu 05 21

Saki eta John Berger Booktegin

Indartsu segitzen du Booktegi webguneak lanean, ebook formatuan eskainiz literatura piezak. Munduko ahots unibertsal horietako bi ekarri ditu berriki: Saki eta John Berger britainiarrak. Nemesisen jaia euskaratu du Ana Moralesek, egun seinalatuetako opariak direla-eta gizarte konbentzioei buruzko Sakiren narrazioa. Amaia Apalauza Ollok, berriz, Bergerren  Harriak ekarri dio euskarari, Palestinako gatazkari buruzko kronika-artikulu ederra.

Agenda

Efemerideak

Kritikak