2025ko (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astean, Nola sortu kriminal bat (nahi gabe) mahainguruan parte hartu zuten Edurne Elizondo kazetariak eta Mikel Elorza abokatu eta editoreak. Azken honek, nobela beltzari buruz emandako hitzaldian Adimen Artifizialari galdegindako ipuin bat aurkeztu zuen amaiera aldean. Aroztegiako afera eta Ilbeltz detektibearen ikerketa batzen dituen Azken tantoa ipuina (H)ilbeltza asterako girotuta. (gehiago…)
(H)ilbeltza. Nobela beltzak eta euskara elkartzen diren plaza da Baztangoa. Aurten ere ekitaldi sorta antolaturik, Nola sortu kriminal bat (nahi gabe) mahainguruan izanen diraEdurne Elizondo eta Mikel Elorza urtarrilaren 25ean (larunbata) 11:00etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Erratzuko ohiko bazkariaren ostean, Izaskun Gracia Quintanak Basokoa aurkeztuko du eta Iñaki Petxarromanek berriz Lehendakariaren alaba nobela. Egunari amaiera emateko Ilargipeko enigmak, susmagarrien gaua ilunabarrean, Erratzuko ostatuetan barna jostetan.
Benetakoa
Bira ekoiztetxekoek, zenbait idazle eta abeslari aktore lanetan jarrita, urtero bezala ikusentzunezko pieza ederra sortu dute aurten ere. Benetakoa.
Urtero, bazkalosteko giroan nobela beltz berriak aurkeztu ohi dira (H)ilbeltzan, eta aurten urtarrilaren 28an (larunbata) bazkalostean Jon AlonsoAmaiur bat urtero aurkezten arituko da, Mikel AlvarezekEuskalia ekarriko du Erratzura eta Gaizka Ugaldek Leonardo Sciasciaren Todo modo liburuaren itzulpena aurkeztuko du. (H)ilbeltza.
Joseba Sarrionandiak Odol bearbaguea, agirtuco da eguia eureasolasaldia eginen du urtarrilaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Anizko Mendiarte elkartean. (H)ilbeltza.
Euskal nobela beltzari eskainitako asteak, (H)ilbeltzak bederatzigarren edizioa du 2023koa. Beltza Baztanen argitzen da goiburupean, beste behin astelehenean hasi eta igandean akitu arte, denetarik izanen da Baztango herri ezberdinetan. (gehiago…)