Urt 20 23

(H)ilbeltza: Beltza Baztanen argitzen da

Euskal nobela beltzari eskainitako asteak, (H)ilbeltzak bederatzigarren edizioa du 2023koa. Beltza Baztanen argitzen da goiburupean, beste behin astelehenean hasi eta igandean akitu arte, denetarik izanen da Baztango herri ezberdinetan.

Egitarauko solasaldiak

Eneko Barberenak Suak erreko ez balu nobela beltza hartuko du hizpide urtarrilaren 23an (astelehena)19:30ean Arizkungo Medikuaren etxean.
Joseba Sarrionandiak Odol bearbaguea, agirtuco da eguia eurea solasaldia eginen du euskal literaturako pasarte beltzenak gogora ekarriz urtarrilaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Anizko Mendiarte elkartean.
Garazi Arrula eta Garazi Ugalde Zurian beltz. Literatur itzulpenak eta itzulpozak mahai-inguruan solasean arituko dira Amaia Apalauzaren esanetara ilbeltzaren 28an (larunbata) 11:00etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.
ilbeltzabala

Liburu aurkezpenak

Urtero gisa, bazkalosteko giroan nobela beltz berriak aurkeztu ohi dira (H)ilbeltzan, eta aurten urtarrilaren 28an (larunbata) Erratzuko elkartean, bazkalostean Jon Alonso Amaiur bat urtero  aurkezten arituko da,  Mikel Alvarezek Euskalia ekarriko du Erratzura eta Gaizka Ugaldek Leonardo Sciasciaren Todo modo liburuaren itzulpena aurkeztuko du.
Susmagarrien gauak Erratzu hankaz gora jarriko du, kasu!

Itzulia eta Ruper Ordorika Zuri beltzean

Ilbeltzaren 29an, igandearekin goizeko 11:00etan Itzuli beltza. Gorputz gorrituen solasa ibilbidea abiatuko da Oronozko aparkalekutik.
Iluntzeko 19:00etan  Ruper Ordorika Zuri beltzean, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.

Argituko du bideo sorta

Ohitura bilakatu da (H)ilbeltza aurreko aste eta egunetan Bira produkzioak ekoiztetxekoen ikusentzunezkoak sarean paratu eta suspentsea hedatzea. Beltza iradokitzen duten bideoak, ekitaldietarako deialdiak. Aurten ere, hiru bideo labur izan dira, hemen dituzue ikusgai:

Agenda

Efemerideak

Kritikak