Api
10
26
Eleberri satirikoaren maisuetako bat dugu Evelyn Waugh, duela 60 urte, 1966ko apirilaren 10ean hil zena. Londresen sortutako idazlea, ironia eta umorearen bidetik jo zuen eskuarki, eta liburu gogoangarriak ditu Juan Mari Mendizabalek ekarri zuen euskarara, 1995ean, Erein argitaletxearen Milabidai bilduman. Liburuxkan bi narrazio bildu zituen, Dickens atsegin zuen gizona eta Loveday jaunaren ateralditxoa, eta hemen irakur ditzakezu biak.

Api
09
26
Urte asko daramatzagu Ekialde Hurbilera begira, urte asko palestinarren eta israeldarren arteko gatazkarekin. Denak bizi izango zituzkeen Gassan Kanafani idazle palestinarrak, 36 urte baizik ez zituela Mossadek hil ez balu. 1936an jaioa, gaur 90 urte, 1948an haien lurrak okupatu eta familia Libanora erbesteratua, idazletza eta kazetaritza gaztetandik landu zituen Kanafanik.

Bere herriaren eskubideen aldeko ekintzailetzan ere jardun zuen FPLP alderdian. Literatura palestinar eta arabiarrean mugarri bat izan zen Gizonak eguzkitan eleberria, 1963an argitaratua, eta haren atal bat euskaratu zuen Iñigo Aranbarrik, eta Susa aldizkarian plazaratu 1993an. Hona hemen.
Api
02
26
Espainiako poesiaren ahots indartsu gisa agertzen ari da Laura Casielles Hernandez idazlearena. Baditu dagoeneko bost poema liburu, eta berriki saiakera liburu bat ere idatzia du Mendebaldeko Sahararen kolonizazioaz. Poema intimoagoekin hasia, emakumearen kontzientziatik beti ere, azken lanetan Afrika iparraldeko mundua oso presente dago haren lanetan. Xabier Bovedak ekarri digu euskarara entresaka eder bat. Batzuk Idatz & Mintz aldizkarian plazaratu ziren, eta beste batzuekin batera orain denak hemen dituzu irakurgai.