Api 27 26

Jokin Urain idazlea gogoan

Espetxeko literatura munduan gauza txikia da seguru asko, ezdeusa beharbada, baina literatura hori euskal literaturara eta euskal mundura ekartzen badugu, handitxoagoa da agian. Bada funts bat, badira autore ezagunak, lan bikainak” idatzi zuen Jokin Urainek Urrun da zeru urdina Ataramiñe 2002 2017 literatur koadernoen antologian. 2022ko abenduan ikusi zuen argia kartzelako lanen azken bildumak. Jokin Urain preso egondakoa izanki, espetxeetako literaturan aditu eta aritu jantziena bilakatu zen.

Aurretik Susa argitaletxean Ez dago etxean saiakera plazaratu zuen, kartzela eta literaturari buruz euskaraz plazaratu den lanik sakon eta osoena. Ez dago etxean kartzelako euskal literaturaren ibilbide orri bat da. Idazle presoen eta preso idazleen lanen berri zehatza dakar, hala aldizkarietan nola genero guztietako liburuetan argitara emandakoaren entziklopedia txiki bat. Ordurako argitaratuak zituen Susan Errotarria eta Gatibu sortu nintzen -biak espetxean idatziak- eta hamarkada bat lehenago Adlotse (1992) eta Izaina (1990). 1989ko ekainean Itzalpeko ahotsak kartzelako literaturari buruzko Susa aldizkarian poema zenbait argitaratu zituen.
Asteon utzi gaitu Jokin Urain adiskideak. Bere idatziak irakurtzen gogoratuko dugu bera, ahots goxo eta umore finarekin. Eskerrik asko Kixkur.

Agenda

Efemerideak

Kritikak