Urr
01
26
Miren Agur Meabe idazleak eta Ibon RG musikariak REC errezitaldi poetiko musikatua eskainiko dute urriaren 1ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxean. Gasteizko irakurle klubak 25 urte.

Ira
27
26
Eider Rodriguez eta Anari elkarrekin arituko dira Ipuin kantaketa saioan irailaren 27an (igandea) 19:00etan Leitzako herri aretoan.

Ira
27
26
Abdul Hadi Sadoun poeta irakiarra eta Lucien Etxezaharreta solasean arituko dira irailaren 27an (igandea) goizeko 10etan Itsasuko Atari gaztetxean. Irailekoak.
Ira
26
26
Hatsa elkarteko Auxtin Zamora, Juankar Lopez Mugartza, Matxalen Bezos, Antton Kazabon eta Ainara Maiak ibilaldi poetikoa eginen dute irailaren 26an (larunbata) 16:30ean Itsasuko Gaineko plazatik abiatuta. Musikaria Beñat Axiari. Irailekoak.
Ira
26
26
Marikita Tambourin, Lierni Azkargorta eta Joseba Sarrionandia idazleak, Xabi Etxeberri musikariak lagunduta, poemak irakurtzen arituko dira irailaren 26an (larunbata) 12:00etan Itsasuko Gaineko plazan. Irailekoak.
Ira
26
26
Edorta Jimenezen Aizkorak eta gutunak nobelak Josefa Azketaren urkatzea eta ingurukoak zituen oinarrian. Irailaren 26an (zapatua), goizeko 11:00etan Bilboko Mariaren Bihotza plazatik abiatuz, idazleak berak bisita ibiltaria gidatuko du, nobelakoak eta beste azalduz. Izena emateko, Edorta Jimenez idazlearen helbidera idatzi.

Ira
26
26
Arantxa Urretabizkaiaren literatur lanak aztergai izango dituzte irailaren 26an (larunbata) goizeko 10:00etan Hazparneko Et’abar liburudendan. HAIK Hazparne Aldeko Irakurketa Kluba
Ira
25
26
Peio Iturraldek Denboraren esku urdinak poema liburua aurkeztuko du irailaren 25ean (osteguna) 19:00etan Gasteizko Eva Forest liburutopian.

Ira
23
26
Itziar Madinak idatzitako Deserroa haurtzaro izango dute kalakarako datorren irailaren 23an (asteazkena) 19:00etan Aldudeko liburutegian, BOGA (Baigorri Ortzaize Garazi Aldude) irakurle taldeak antolaturik.

Ira
22
26
Eider Rodriguez eta Anari elkarrekin arituko dira Ipuin kantaketa saioan irailaren 22an (asteazkena) 18:30etan Miarritzeko Mediatekan. Mintzalasai festibala.

Ira
17
26
Edorta Jimenezekin Aizkorak eta gutunak nobela berria berbagai hartuko dute irailaren 17an (osteguna) 19:00etan Larrabetzun. Literaturaz berbetan.

Ira
16
26
Idoia Fraile Ugalde idazleak Arranoaren luma liburua aurkeztuko du irailaren 16an (asteazkena) 18:00etan Mauleko Hebentikenean.

Ira
08
26
Elsa Morantek idatzi eta Koldo Bigurik euskarari ekarritako Arturoren uhartea nobelari buruz solasean abiatuko dute irailaren 8an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Irakurri matte irakurle taldeko saioak.

Ira
03
26
Xabier Mendiguren Elizegik Morlans nobela berria aurkeztuko du irailaren 3an (osteguna) 10:30ean Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

Ira
01
26
Luigi Anselmik Larrazkeneko argi ilunetan poema liburuaren gaztelaniazko edizioa aurkeztuz Breve luz, Jose Urrutia Capeau–k margolanen erakusketan, Ruper Ordorikak abesti batzuk kantatuko ditu irailaren 1ean (asteartea) 11:00etan Basauriko Arizko dorretxean.