Gernika eta literatur aldizkariak

1937ko apirilaren 26an bonbardatu zuten Gernika.
Susa aldizkaria 1987an
1987ko apìrilean Gernika azalean zekarren Susa aldizkariaren 20 zenbakiak. Bonbardaketaren 50. urteurreneko ale berezia izan zen eta bertan Jose Luis Otamendik, Iñigo Aranbarrik, Mikel Antzak, Edorta Jimenez, Xabier Mendiguren edo Xabier Montoiak. Nazioarteko idazleen lanak euskaratu eta gerrari lotutako pasarte literarioak argitaratu zituzten.

Gernika aldizkaria 1945an
Bonbardeketa gertatu eta oso urte gutxira erbestean sortu zen Gernika aldizkaria ere.
Gernika aldizkariaren sorrera 1943ko udan abiatzen da, Gernikan egindako bilera batekin. Bi urte geroago, Rafael Pikabea “Alzibar” (El Día egunkariaren sortzaileetarik) gidari zela, Donibane Lohizuneko bere etxean kultur elkarte bat sortu zuten (Instituto Vasco de Extensión Cultural Gernika) 1945eko apirilaren 26an, Gernikaren bonbaketaren zortzigarren urteurrenean. Urte bereko urrian argitaratu zuten Gernika aldizkariaren lehen zenbakia Donibane Lohizunen, Rafael Pikabearen sarrera hitz hauekin: “Eup, jaunak! Emen gera gu ere (…) Zeiñ geran? (…) Azkeneko gerratian itxetik kanpora bialiak. Zer nai degun? Irakurri gure esanak, eta laister jakingo dizute nora guazen (…) Atozte bada Alkartuta, danak batian, bultza dezagun gora gure aberri maitia“. 1853an karrikaratu zuten 25. zenbakia eta azkena.


