Agustin Ibarrola eta Gabriel Aresti Euskal harrian
2023ko azaroaren 17an zendu da Agustin Ibarrola artista. Gabriel Aresti idazlearen lagun haundia. Eta gaur artistak idazleari egindako lanak gogoratu gura ditugu. 1966an, Kriselu argitaletxean Arestik Euskal harria plazaratu zuenean, bi artistei zentsuratutako lanak -irudiak eta poemak- gogoan hartuz. Euskal Harria poema liburua Gabriel Arestik berak argitaratu zuen. Kriselu bilduma abiatu zuen horrela. Graficas Ellacuria etxean inprimatu zen, Bilboko Buenos Aires kalean.
Euskal harria poema liburuak 120 pieza zituen, baina zentsuratengatik 60 bakarrik argitaratu ahal izan zituen Arestik. Ibarrolak egindako 14 irudietatik hiru izan ziren zentsuratuak. Poema liburuak lau parte ditu, eta hirugarren zatia Ibarrolari eskaini zion Arestik: “Poesia para Agustin Ibarrola” du izenburua.
EUSKAL HARRIA libururako Agustin #Ibarrola artistak Gabriel #Aresti idazlearentzat sortutako irudiak.
Hiru hauek zentsuratuak izan ziren 1966ko edizioan. pic.twitter.com/MAMJzeDZ21
— ARMiARMA.eus (@armiarma) November 17, 2023
20 urte beranduago, Susa argitaletxeak Gabriel Arestiren literatur obra osoa argitaratu zuenean, zentsuratutako poema eta irudi guztiek argia ikusi zuten.