Ira 18 25

Bortua eta literatura Iratiko basoan

Azken urteotan antolatutako literatur ekimenei jarraikiz – Heptameronaren  irakurketa duela bi urte, Hemingway eta Irati iaz, eta aurten Bortua eta literatura izango du ardatz irakurle taldeetako kideen eta literaturzaleen topaketa honek, Orbaizetako Kultur Ola eta Iratiko basoan.
irakurleak_iratin

irailak 20, larunbata Kultur Olan

Katixa Dolhare. Bea Salaberri, Oihane Zuberoa Garmendia eta Josune Aznarez Alkat Literatura eta bortua, hemen idatzi gaiari inguruan solasean arituko dira irailaren 20an (larunbata) goizeko 10:00etatik aitzina. Ondoren, Amaia Ezpeldoi, Itxaro Bordaren pertsonaiari buruz mintzatuko da Gorka Arrese. Azkenik, Eñaut Etxamendi idazlearen obra narratiboa bere ikerketa lana aurkeztuko du Itziar Madinak.

Bazkalostean, Hemingway eta Irati ibilbide literarioa Josu Jimenez Maia gidari dela. Arratsean,
Artzainak, gure lehen poetak Oskar Alegria zinemagilearen lekukotza,  filmetako irudiak eta eleekin.

irailak 21, igandea, Iratin

Biharamunean, –irailak 21 (igandea)- goizeko 10:00etan Lurrak erreko ez balu mendi ibilbide literarioa Eneko Barberenak gidatuta – Arrazola – Azalegiko gaina – Orion -Arrazola- Iratiko baso eta inguruetan. Harpeako lezearen ondoan Itxaro Bordaren ahotsean Itzalen tektnonika poema liburuko aleak eta Ibon RG musikariaren doinuak aditu ahal izanen dira arratsldeko 17:00etatik aitzina.

Agenda

Efemerideak

Kritikak