Eka 26 07

Alfred Döblin hil zela 50 urte

1957ko ekainaren 26an hil zen Alfred Döblin idazlea. Alemaniar espresionismoaren erakusleetako bat, Berlin Alexanderplatz obrak egin zuen ezagun ikasketa eta lanbidez estreina psikiatra izan zen idazlea. Sozialista eta jatorri judukoa, 1933an Alemaniatik Frantziara erbesteratu zen, eta gero okupazio garaian AEBetara, 1945ean Alemaniara frantses herritartasunaz itzuli zen arte. Der Sturm aldizkarian poesiak argitaratzen hasia, idazle alemanen elkarteko lehendakari izan zena, eleberrigintzan ezaguna izan bada ere, antzerki eta saio lanak ere egin zituen. Anton Garikanok euskaratu zuen Berlin Alexanderplatz bere obra ezagunena, eta Literatura Unibertsala bilduman Ibaizabalekin plazaratu 1998an. Hauxe da eskaintzen dizuguna.

1878ko abuztuaren 10ean jaio zen Alfred Döblin, gaur egun Poloniako estatu den Sttetin herrian, merkatari familia judu batean. Medikuntza ikasi eta psikitriaren alorrean jardun zuen, Berlingo langile-auzoa zen Alexanderplatzen, hain zuzen ere. Alemaniar literatur eta filosofia tradizioaren ezagulea, eleberriak idatzi (Wallenstein) eta Der Sturm aldizkarian hasi zen poemak plazaratzen mugimendu espresionistaren baitan. Eleberrigintza aleman modernoaren aitzindarien artean dugun Alfred Döblin, 1920ko urte haietan idazle alemanen elkartean aritu zena Bertolt Brechtekin batera.

1930ean publikatutako Berlin Alexanderplatz eleberriak jarri zuen literaturaren goi jargian. John dos Passos-en Manhattan Transfer-en ildotik, eleberri panoramikoa egin zuen, garaiko berrikuntza formalen bitartez (barne bakarrizketak, pertsonaiatik pertsonaiarako trantsizio zuzena…) eta bizitasun handiz eleberri guztiz modernoa ondu zuen, bidenabar Berlingo bazter-mailako bizitzaren kontaketa egiten zuela.

1933an Frantziara eta 1940an Alemaniara ihes egin behar izan zuen jarduera sozio-politikoan injustiziaren aurka eta ez daukatenen alde aritu zen Döblinek. Eleberriak idazten jarraitu zuen. Baina saiogintza ere landu zuen, erbesteratu aurretik eta gero ere: Das Ich über Natur (1928), Judische Erneuerung (1933), Der Historische Roman (1936).

Erbestera jo ondoren, Tigre urdina edo Abendua 1918 tetralogia dira egin zituen eleberrietako batzuk.

1957ko ekainaren 26an hil zen, Emmendigenen

1998an ekarri zuen euskarara Anton Garikanok, Literatura Unibertsala bilduman, Berlin Alexandarplatz bere eleberri nagusia ekarri ere. Garikanok berak egindako sarreran Döblinen eta eleberriaren berri ematen zaigu. Döblinek berak 1930eko hamarkadan idatzitako gidoi bat oinarri hartuta Piel Jutzik filma egin zuen Berlin Alexanderplatz eleberriaz, eta Rainer W. Fassbinderrek ere telebistarako saioa osatu zuen.

Internet:

Bibliografia:

  • 1903 – Der schwarze Vorhang (Errezel beltza)
  • 1913 – Die Ermordung einer Butterblume (Ranunkulo baten hilketa), ipuinak
  • 1915 – Die drei Sprünge des Wang-Lun (Wang-Lun-en hiru jauziak), eleberria
  • 1918 – Wadzeks Kampf mit der Dampfturbine (Wadzek-ek borroka bapore-makinaren aurka), eleberria
  • 1920 – Lusitania, antzerkia
  • 1920 – Wallenstein, eleberria
  • 1921 – Der deutsche Maskenball (Maskara dantza alemaniarrra), antzerkia
  • 1923 – Die Nonnen von Kemnade (Kemnade arreba), antzerkia
  • 1924 – Berge, Meere und Giganten (Mendiak, itsasoak eta erraldoiak), eleberria
  • 1925 – Reise in Polen (Poloniako bidaia), egunerokoa
  • 1927 – Manas, poema
  • 1929 – Berlin Alexanderplatz, eleberria
  • 1931 – Die Ehe (Ezkontza), antzekria
  • 1933 – Unser Dasein (Gure existentzia), saiakera
  • 1934 – Babylonische Wanderung (Migrazio babiloniarra), eleberria
  • 1935 – Pardon wird nicht gegeben (Senza quartiere, 1937), eleberria
  • 1937 – Das Land ohne Tod. Südamerika-Trilogie (Heriotzarik gabeko lurra. Trilogia hegoamerikarra), eleberria
  • 1938 – Der neue Urwald (Oihan berria)
  • 1938 – Der blaue Tiger (Tigre urdina)
  • 1938 – Die Fahrt ins Land ohne Tod (Heriotzarik gabeko lurreko bidaia)
  • 1938-1950 – November 1918. Eine deutsche Revolution (Abendua 1918), eleberria
  • 1939 – Confucius, saiakera
  • 1946 – Der Oberst und der Dichter (Gizonaren bihotza, 1948)
  • 1946 – Der unsterbliche Mensch. Ein Religiongespräch (Gizon hilezkorra. Elkarrizktea erlijiosoa)
  • 1948 – Unsere Sorge, der Mensch (Gizona, gure kezka)
  • 1948 – Heitere Magie (Magia alaia)
  • 1956 – Hamlet oder Die lange Nacht nimmt ein Ende, eleberria

Aipamen bat

  1. Literatur Emailuak » “Berlin Alexanderplatz”: Hiriaren espresioa hitzetara:

    […] Hil zela mende erdia bete baino hilabete lehenago, maiatzaren 13an, omendu zuten Berlingo Arte Akademian Alfred Doeblin. Bere izena daraman saria eman zuten “Alfred Doeblinen gaua” deitu zuten ekitaldian. Gunter Grassek jatorri juduko idazlearen obra laudatu zuen. Ekainaren 26an zen urteurrena. Alfred Doeblinek “Berlin Alexanderplatz”-en hiri modernoaren erretratu adierazgarria egin zuen. […]

Agenda

Efemerideak

Kritikak