20 urte eta gero hau
Itxaro Borda

armiarma.eus, 2023

 

Paperaren urrakoan

Isuri zen gure hitza:

Egunkaria gogoan

Joan zitzaigun bizitza…

 

Lehen aldiz egunero

Goraki irakurtzeko

Bagenuen bero-bero

Egunkaria: gurtzeko!

 

Baina goiz ilun batean

Gelditu ginen herabe,

Itxi ziguten atean

Euskal berririkan gabe.

 

Zero zenbakitik haste

Idatzi nuen nik ere,

Hilabete eta aste:

Pipiren deia zen nere!

 

Leizearen sakonean

Hautsiko ginela ustez,

Geroaren ur onean

Ito ginen hau ikustez…

 

Ez zen malgortu herria,

Hor zuen jarrai-kemena:

Eskutan daukat Berria

Online hedatzen dena!

 

20 urte eta gero hau
Itxaro Borda

armiarma.eus, 2023