Ots
23
23
Oier Guillan, Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola, Iraia Elias eta Xanti Agirrezabala Ganbila bilduma aurkezten arituko dira otsailaren 23an (osteguna) 19:30ean Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Lautan hiru.

Ots
23
23
Jack Kerouac idazlearen Errepidean izango dute mintzagai otsailaren 23an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.
Ots
23
23
Mariama Baren Hain gutun luzea eta Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox aletuko dituzte otsailaren 23an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.
Ots
23
23
Irene Vallejo eta Fernando Rey itzultzailea Infinitua ihi batean liburuari buruz arituko dira otsailaren 23an (osteguna) 18:00etan Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu aretoan. Gidaria: Xabier Olarra.

Ots
23
23
Eneko Barberenak Suak erreko ez balu nobela beltza aurkeztuko du otsailaren 23an (osteguna)18:00etan Bergarako Elkar liburudendan.

Ots
23
23
Mikel Peruarena Ansaren Su zelaiak nobela hizpide hartuko dute otsailaren 23an (osteguna) 17:30ean Gernikako Euskal Herria museoan. Literatura eta ondarea.

Ots
22
23
Kattalin Minerrek idatzitako Moio hartuko dute mintzagai otsailaren 22an (asteazkena) 18:00etan Agoizko Euskararen etxean.
Ots
21
23
Arantxa Urretabizkaia eta Harkaitz Cano solasean jarriko ditu Nora Alberbide idazle eta kazetariak Geroa hemen: zentsura izenburuko ekitaldian, otsailaren 21ean (asteartea)19:00etan Bilboko Kuna aretoan. Idazle elkartea.

Ots
20
23
20 urte bete dira Euskaldunon Egunkaria indarrez itxi zutenetik. Eta efemeride hura gogora ekartzeko, egunotan hainbat lan argitaratuko ditugu Literatur Emailuetan.
2003ko otsailaren 20a, betirako memorian iltzatuta geratuko den eguna delako euskal prentsa bultzatu, irakurri eta idazten aritutako guztientzat.
Otsailak 20: Itxaro Bordaren 20 urte eta gero hau koplak, Juan Luis Zabalaren Erresistentzia baten gazi-gozoak gogoeta eta Amagoia Gurrutxagaren 14. orrialdeko titularra kontakizuna.
Otsailak 21: Harkaitz Canoren Sisiforen paperak, Idurre Eskisabelek kontatutako Arrazoia eta Etengabe eta Josu Goikoetxeak 1992ko albiste batetik abiatu eta sortuatko 92 izeneko poema.
Otsailak 22: Jule Goikoetxeak idatzitako Euskaldunon Egunkariak 20 urte eta Hedoi Etxarteren 1992.
Otsailak 23: Jose Luis Otamendiren Egunkari orri batekin eta Gotzon Barandiaranek idatzitako Egunkari bat atrildu zaigu besoetan.
Otsailak 24: Nora Arbelbide “Denok gara amerikarrak”, Mikel Elorzaren antzerkilana Erredakzioa itxita eta Oihana Arana eta Leire Vargasek idatzitako poema: Iragan geruzak.

Ots
17
23
Anari Alberdiren Gari eta goroldiozko liburuari buruz berbetan egongo dira otsailaren 17an (barikua) 19:00etan Eako Eskolondon.

Ots
17
23
Imanol Murua Uriak Egunero behar genuen liburua aurkeztuko du otsailaren 17an (ostirala) 11:30ean Andoaingo Martin Ugalde parkean.

Ots
16
23
Anari Alberdirekin Gari eta goroldiozko liburuari buruz berba egingo dute otsailaren 16an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Ots
16
23
Sylvia Plath idazlearen Beirazko kanpaia euskaratu du Garazi Arrulak eta otsailaren 16an (osteguna) 18:30ean solasean arituko dira itzultzailearekin Bergarako Kartzela zaharrean.

Ots
16
23
Gorka Arresek Liburua: mundua irauli duen lehen objektu industriala hitzaldia emango du Liburuaren arbola erakusketaren barnean, otsailaren 16an (osteguna) 18:00etan Gernikako Euskal Herria museoan. Euskararen Etxea.
Ots
15
23
Castillo Suarez idazleak Alaska aurkeztuko du otsailaren 15ean (asteazkena) 10:30etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.