Ots 23 23

Ganbila aurkezpena Bilbon

Oier Guillan, Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola, Iraia Elias eta Xanti Agirrezabala Ganbila bilduma aurkezten arituko dira otsailaren 23an (osteguna) 19:30ean Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Lautan hiru.
ganbilalautan

Ots 23 23

Jack Kerouac Errepidean Gasteizen

Jack Kerouac idazlearen Errepidean izango dute mintzagai otsailaren 23an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Ots 23 23

Mariama Baren Hain gutun luzea eta Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox Eskoriatzan

Mariama Baren Hain gutun luzea eta Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox aletuko dituzte otsailaren 23an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako kultur etxean.  Gidaria: Mikel Antza.

 

Ots 23 23

Irene Vallejo eta Fernando Rey Infinitua ihi batean Iruñean

Irene Vallejo  eta Fernando Rey itzultzailea Infinitua ihi batean liburuari buruz arituko dira otsailaren 23an (osteguna) 18:00etan Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu aretoan. Gidaria: Xabier Olarra.

ihintza

Ots 23 23

Eneko Barberena Suak erreko ez balu Bergaran

Eneko Barberenak Suak erreko ez balu nobela beltza aurkeztuko du otsailaren 23an (osteguna)18:00etan Bergarako Elkar liburudendan.

Suak-erreko-ez-balu

Ots 23 23

Mikel Peruarena Su zelaiak Gernikan

Mikel Peruarena Ansaren Su zelaiak nobela hizpide hartuko dute otsailaren 23an (osteguna) 17:30ean Gernikako Euskal Herria museoan. Literatura eta ondarea.

Ots 22 23

Kattalin Miner Moio Agoizko Euskararen etxean.

Kattalin Minerrek idatzitako Moio hartuko dute mintzagai otsailaren 22an (asteazkena) 18:00etan Agoizko Euskararen etxean.

Ots 21 23

Arantxa Urretabizkaia, Harkaitz Cano eta Nora Arbelbide Geroa hemen: zentsura Bilbon

Arantxa Urretabizkaia eta Harkaitz Cano solasean jarriko ditu Nora Alberbide idazle eta kazetariak Geroa hemen: zentsura izenburuko ekitaldian, otsailaren 21ean (asteartea)19:00etan Bilboko Kuna aretoan. Idazle elkartea.
Screenshot 2023-02-14 at 12-43-27 Correo - patxi - Webmail

Ots 20 23

Euskaldunon Egunkaria gogoan

20 urte bete dira Euskaldunon Egunkaria indarrez itxi zutenetik. Eta efemeride hura gogora ekartzeko, egunotan hainbat lan argitaratuko ditugu Literatur Emailuetan.
2003ko otsailaren 20a, betirako memorian iltzatuta geratuko den eguna delako euskal prentsa bultzatu, irakurri eta idazten aritutako guztientzat.
Otsailak 20:  Itxaro Bordaren 20 urte eta gero hau koplak, Juan Luis Zabalaren Erresistentzia baten gazi-gozoak gogoeta eta Amagoia Gurrutxagaren 14. orrialdeko titularra kontakizuna.

Otsailak 21: Harkaitz Canoren Sisiforen paperak Idurre Eskisabelek kontatutako Arrazoia eta Etengabe eta Josu Goikoetxeak 1992ko albiste batetik abiatu eta sortuatko  92 izeneko poema.

Otsailak 22: Jule Goikoetxeak idatzitako Euskaldunon Egunkariak 20 urte eta Hedoi Etxarteren 1992.

Otsailak 23: Jose Luis Otamendiren Egunkari orri batekin eta Gotzon Barandiaranek idatzitako Egunkari bat atrildu zaigu besoetan.
Otsailak 24: Nora Arbelbide Denok gara amerikarrak, Mikel Elorzaren antzerkilana Erredakzioa itxita eta Oihana Arana eta Leire Vargasek idatzitako poema: Iragan geruzak.

egunkaria000

 

Ots 17 23

Anari Alberdi Gari eta goroldiozko Ean

Anari Alberdiren  Gari eta goroldiozko liburuari buruz berbetan egongo dira otsailaren 17an (barikua) 19:00etan Eako Eskolondon.

Gari eta goroldiozko - A Alberdi - azala

Ots 17 23

Imanol Murua Uria Egunero behar genuen

Imanol Murua Uriak Egunero behar genuen liburua aurkeztuko du otsailaren 17an (ostirala) 11:30ean Andoaingo Martin Ugalde parkean.
egunero

Ots 16 23

Anari Alberdi Gari eta goroldiozko Larrabetzun

Anari Alberdirekin Gari eta goroldiozko liburuari buruz berba egingo dute otsailaren 16an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Gari eta goroldiozko - A Alberdi - azala

Ots 16 23

Sylvia Plath Beirazko kanpaia Bergaran

Sylvia Plath idazlearen Beirazko kanpaia euskaratu du Garazi Arrulak eta otsailaren 16an (osteguna) 18:30ean solasean arituko dira itzultzailearekin Bergarako Kartzela zaharrean.

garazi

 

Ots 16 23

Gorka Arrese Liburua: mundua irauli duen lehen objektu industriala Gernikan

Gorka Arresek Liburua: mundua irauli duen lehen objektu industriala hitzaldia emango du Liburuaren arbola erakusketaren barnean, otsailaren 16an (osteguna) 18:00etan Gernikako Euskal Herria museoan. Euskararen Etxea.

Ots 15 23

Castillo Suarez Alaska

Castillo Suarez idazleak Alaska aurkeztuko du otsailaren 15ean (asteazkena) 10:30etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

Agenda

Efemerideak

Kritikak