Eñaut Etxamendiren Aurora
Amodiozko istorio bat du ardatz Eñaut Etxamendiren Aurora kontakizunak. Maiatz argitaletxeak plazaratutako hirugarren liburua izan zen, 1985ean inprimatua eta orain osorik sarean eskaintzen dizuguna. Irati oihanaren erdialdean den Irabiako festetara abiatu diren gazte batzuk dira kontakizuneko lagunak. Haietako batek Aurora izeneko neskatxa bat ezagutuko du. “Añisak ezpañak erratzen zauzkidala, ohartu nintzan xerbitxaria ene gibeleko aldean zagola guri begira, eta galdegin nakon: “Nola dun izena?”. “Paa ti… Aurora” erran zautan beharrirat”. Mutila maiteminez ibiliko da, laborantza ikasketak egitearren herritik alde egin eta berriro Aurora ikusteko unea itxaroten duen bitartean.